Hasierako orrialdea
kontzeptuen aurkibidea aurkibidea iradokizunak iradokizunak bilaketa bilaketa
Lokuzioaren beroa

AZERIA BUZTANAK SALATZEN / DEBEKATUA ADIERAZTEKO / HITZEN ARTEKO ISTRIPUAK
HIZKUNTZA EZ DA LOGIKOA / HIZKUNTZA GUZTIONA DA, BAINA... / LOKUZIOA ZER DEN
LOKUZIOAK HIZKUNTZAREN GORAZARREZ / MATRIUSKA BAT

 

ETXEPARERENA

Sautrela, 1545

 

Euskara da kanpora, eta goazen oro dantzara!

O, euskara, lauda ezak Garaziko herria,
Zeren hantik uken baituk behar duian tornuia
Lehenago hi baihintzan lengoajetan azkena
Orai aldiz izanen hiz orotako lehena.

Euscaldunak mundu orotan preziatu ziraden
Bana haien lengoajiaz bertze oro burlatzen
Zeren ezein skripturan erideiten ez baitzen
Orai dute ikasiren nola gauza ona zen.

Euskaldun den gizon orok altxa beza buruia
Ezi huien lengoajia izanen da floria
Printze eta jaun handiek orok haren galdia
Eskribatuz ahal balute ikasteko desira.

Desir hura konplitu du Garazico naturak
Eta haren adiskide orai Bordelen denak
Lehen inprimitzalia euskararen hura da
Basko oro obligatu jagoitikoz hargana.

Etai lelori bai lelo leloa zarai leloa
Euskara da kanpora eta goazen oro dantzara.

 

AZERIA BUZTANAK SALATZEN / DEBEKATUA ADIERAZTEKO / HITZEN ARTEKO ISTRIPUAK
HIZKUNTZA EZ DA LOGIKOA / HIZKUNTZA GUZTIONA DA, BAINA... / LOKUZIOA ZER DEN
LOKUZIOAK HIZKUNTZAREN GORAZARREZ / MATRIUSKA BAT

kontzeptuen aurkibidea iradokizunak bilaketa