aurkituak: 33
- arren baino arren
Azalpena: erreguka
Adibideak:
danak arren baño arren egundokorik antzi izunea ai-eneka aidatu zuten. MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
- azkena eman
Azalpena: amaitu
Adibideak:
Bati azkena eman orduko MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
Kontzeptuak: AMAIERA
Gazteleraz: dar término
Frantsesez: mettre un point final
- baitipat
Adibideak:
Palestinatik Errege ta Anai genun gizon guziona Aloña Amaren besoetatik baitipat euskaldunona. MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
Gazteleraz: sobre todo
Frantsesez: surtout
- bat hartu
Azalpena: elkartu
Adibideak:
oñaz ta gamboa'rrak, danok, bat artuta, menderatzen dizugu aoz-bera ezpata MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
Kontzeptuak: ELKARTASUNA
- bat-batez
Azalpena: tanpez
Adibideak:
belaunikatuz bat batez. MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
Gazteleraz: de repente
Frantsesez: tout à trac
- batez ere
Adibideak:
Zuretzat batez-ere biotz oparia Gaur bijili latzetan gurendu-berria. MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
Gazteleraz: sobre todo
Frantsesez: surtout
- begiz jo
Azalpena: ikusi
Adibideak:
Bertaratzean begiz-jo orduko belaunikatuz bat-batez / ezin aspertu ziran iñola Birjiñari begiratzez MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
- behin berriz
Azalpena: maiz
Adibideak:
Oñatiarrak igerri zuten bein-berriz azpikeria. MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: una y otra vez
- behinola
Azalpena: aspaldian
Adibideak:
baita beñola ¿zer egin dute? MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
Kontzeptuak: ANTZINA
- berriz eta berriz
Azalpena: maiz
Adibideak:
berriz ta berriz jasoko era baldin lengoak ba'gera. MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: una y otra vez
- besolagun
Azalpena: biderako lagun
Adibideak:
Onera arteko besolaguntzat bidera irtena zaitugu. MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
- esku zabal
Azalpena: gogo onez
Adibideak:
esku-zabal ni artzeko. MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
Gazteleraz: con los brazos abiertos
Frantsesez: les bras ouverts
- eskumuin
Azalpena: goraintzi
Adibideak:
seiren eskumiñak danetan gazteenak MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
- ez ezik
Adibideak:
Jainko-begiak Golgota bezin ez dakus aintzagarriri / Nork aintza diñik Aitari eman Jainko-Semeak ez-ezik? MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
Gazteleraz: además de
- gizalege
Azalpena: jatortasun
Adibideak:
irauli gizalegea MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
- hain zuzen
Adibideak:
ta ain zuzen, aita-amak agindu zuten. MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
- hain zuzen ere
Adibideak:
meza bat dezu, ain zuzen ere, euskal kondaira mendetan. MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
- hala ere
Adibideak:
ardi galduak gauero biltzen badu alare nekea. MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
Gazteleraz: no obstante
Frantsesez: cependant
- hala eta ere
Adibideak:
alata ere, baña, Ama errukitsu! non eta Arantzan zaude? nor eta arantzan zu? MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
Gazteleraz: no obstante
Frantsesez: cependant
- halaber
Azalpena: berdin
Adibideak:
erromes zetorren, alaber, Euskalerri, nekez. MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
Kontzeptuak: ANTZA
- handi uste
Azalpena: harrokeria
Adibideak:
erriz-gañeko aundi-ustea kentzera MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
Kontzeptuak: HARROKERIA
- (neure, heure, bere...) hartan
Azalpena: aldatu gabe
Adibideak:
Birjiña agertu ta bere artan sortu zan pakearoa. MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
Kontzeptuak: IRMOTASUNA
Gazteleraz: tal cual
Frantsesez: tel quel(le)
- hemendik harako
Azalpena: baliodun
Adibideak:
Lur santua auxe, santurik ba'da, emendik arakoxea. MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
Kontzeptuak: BALIOA
- herio suhar
Azalpena: fite / gogotik
Adibideak:
su ta gar ekin du Donostitik eriosuar prantzes erbestera trintxeran zear. MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
Kontzeptuak: AHALEGINA / ARINTASUNA / / SUHARRA
Gazteleraz: como alma que lleva el diablo
- hitz(a)(k) eman
Azalpena: zin egin, egindu
Adibideak:
Zuan itzeman MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
Kontzeptuak: AGINDUA
Gazteleraz: dar (su) palabra
Frantsesez: donner sa parole
- itsumustuan
Azalpena: presaka
Adibideak:
itsumustuan antola zuten. MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
Kontzeptuak: ITSUTASUNA / PRESA
- izarretik izarrera
Azalpena: egun osoan
Adibideak:
emen gauzkazu penitentzitan izarretik izarrera. MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
Gazteleraz: de sol a sol
- (neure, heure, bere...) kasa
Azalpena: norberaren sortzez
Adibideak:
berekaxa zetorren. MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
Gazteleraz: de motu propio
Frantsesez: de son cru
- lehenbailehen
Azalpena: ahal den arinen
Adibideak:
joan artzaiak lenballen Aloñan-gora Aloñan-bera. MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
Kontzeptuak: ARINTASUNA / LEHENTASUNA
Gazteleraz: cuanto antes
Frantsesez: dès que possible
- lozorro
Azalpena: lo sakon
Adibideak:
Lozorro mundua illunpe itxuan. MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
- su eta fu
Azalpena: eginahalean
Adibideak:
Amorru beltzak artzen du ta an doa Mari su ta fu. MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
Kontzeptuak: AHALEGINA
- su eta gar
Azalpena: eginahalean
Adibideak:
nik jartzen dizkit ire etxe ta uri su ta gar. MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
Kontzeptuak: AHALEGINA
- zein baino zein (...)-ago
Azalpena: lehian
Adibideak:
zein baño zein danak alkarren leian. MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
zein baño beltxeran. MITXELENA, S. Arantzazu, euskal poema, 1949
Frantsesez: à qui mieux mieux
|
|