- batez ere
Adibideak:
uzta-illaren egei ta bosta ez aztu, euskal erriak batez ere gogoan izan karlostar maitagarriak.
LETE, J. M. "Estrada" (Bertsolaria, 1867-1912).
A. Zavala Atano ta Estrada bertsolariak.
Gazteleraz: sobre todo
Frantsesez: surtout
- behin betiko(tz)
Azalpena: betiko
Adibideak:
gure bandera eder ori bein betiko zabaldu dedin.
LETE, J. M. "Estrada" (Bertsolaria, 1867-1912).
A. Zavala Atano ta Estrada bertsolariak.
Kontzeptuak: BETI, BETIKO, BETIRAKO
Gazteleraz: de una vez por todas
Frantsesez: une fois pour toutes
- behinepehinean
Adibideak:
ni ikaratu nintzan beiñepeiñian.
LETE, J. M. "Estrada" (Bertsolaria, 1867-1912).
A. Zavala Atano ta Estrada bertsolariak.
Gazteleraz: al menos
Frantsesez: au moins
- behiniripinean
Adibideak:
orra amasei bertso biñiripiñian emengo kongregante umillen gañian.
LETE, J. M. "Estrada" (Bertsolaria, 1867-1912).
A. Zavala Atano ta Estrada bertsolariak.
Gazteleraz: al menos
Frantsesez: au moins
- bihotza harri eduki
Azalpena: bihotzgogorra izan
Adibideak:
Instante artako destitxa ura zeiñek konsideratzen du? Biotza arri edukita ere bada zeñeri, bigundu
LETE, J. M. "Estrada" (Bertsolaria, 1867-1912).
A. Zavala Atano ta Estrada bertsolariak.
Kontzeptuak: ANKERKERIA
- bizkarreko hotzik ez laga
Azalpena: jo
Adibideak:
Billatzen badigute zikiñaren antzik ez digute largatzen bizkarreko otzik
LETE, J. M. "Estrada" (Bertsolaria, 1867-1912).
A. Zavala Atano ta Estrada bertsolariak.
- elkar hartu
Azalpena: elkartu
Adibideak:
esanaz gure oker guziak lezazkiala zuzendu biar bezela euskaldun danok alkar artuko bagendu
LETE, J. M. "Estrada" (Bertsolaria, 1867-1912).
A. Zavala Atano ta Estrada bertsolariak.
Kontzeptuak: ELKARTASUNA
- halakoren batean
Azalpena: noizbait
Adibideak:
ilko dute oraindik alakoren baten.
LETE, J. M. "Estrada" (Bertsolaria, 1867-1912).
A. Zavala Atano ta Estrada bertsolariak.
- lehenbailehen
Azalpena: ahal den arinen
Adibideak:
paraje ontatik libra gaitzazu len-bait-len.
LETE, J. M. "Estrada" (Bertsolaria, 1867-1912).
A. Zavala Atano ta Estrada bertsolariak.
Kontzeptuak: ARINTASUNA / LEHENTASUNA
Gazteleraz: cuanto antes
Frantsesez: dès que possible
- leku eman
Azalpena: onartu
Adibideak:
Griña gaiztuai leku emanik asko gabiltza munduan
LETE, J. M. "Estrada" (Bertsolaria, 1867-1912).
A. Zavala Atano ta Estrada bertsolariak.
- mundua pasa
Azalpena: bizi
Adibideak:
Mundu pixka au pasa dezagun aingeruaren moduan / Desgustorikan izan ez dedin eriotzako orduan
LETE, J. M. "Estrada" (Bertsolaria, 1867-1912).
A. Zavala Atano ta Estrada bertsolariak.
Kontzeptuak: BIZIA, BIZIMODUA
- odolak mehetu
Azalpena: ahuldu
Adibideak:
Odolak meetutzeko zerbait bear degu planta ederrekuak jarriko gera gu
LETE, J. M. "Estrada" (Bertsolaria, 1867-1912).
A. Zavala Atano ta Estrada bertsolariak.
Kontzeptuak: AHULDADEA
- peto jota
Azalpena: dirugabeturik
Adibideak:
asko gustatzen zaio gabian kanpuan / etxera etortzen da peto jotakuan.