Hasierako orrialdea
kontzeptuen aurkibidea aurkibidea iradokizunak iradokizunak bilaketara itzuli bilaketa
Bilaketaren emaitza

 

aurkituak: 16

  • ahoko zuloan ezpata pozoitua eduki

    Azalpena: maiseatzailea izan

    Adibideak:

    —   AXENTXI. (Altxatuaz) Likiskeria! Mingaina ez baino ezpata pozoitua da zuek guztiek ahoko zuloan daukazuena.
    ALZAGA, T. Axentxi eta Kontxexi, 1914.

  • ahozabal

    Azalpena: berritsu

    Adibideak:

    —   Ezin eraman dut nire aurrean besterentzat gaizki esatea. Horrengatik ez dut joan nahi andre Prudentxirenera, aho-zabal eta mingain luxe jende haien tartera, eta...
    ALZAGA, T. Axentxi eta Kontxexi, 1914.

    Gazteleraz: boquirroto

    Frantsesez: franche caillette

  • guraize bila auzora joan beharrik ez ukan

    Azalpena: maiseatzailea izan

    Adibideak:

    —   AXENTXI. Ez dakit nik baina, Lonbardino deitzen diote. Badu buru bat ilargia bera baino handiagoa. Betea baldin badu a zer mauka gurasoentzat, ja! ja! (Joaten da). KONTXEXI. (Isilaldi txiki baten ondorean) Honek ere ez du guraize bila auzora joan beharrik. (Axentxirengatik.) Badaki, badaki. (Eseri eta hasten da lanean.) Lan horretan aurrekoen oin berekoa da. Beti esan ohi da horren etxekoengatik, mingain txarrekoak direla, eta aurrera ere hala izateko itxurak dituzte. Ez dakit nik nola duten inorentzat marmarizoan aritzeko grina txar hori. Ezin eraman dut nire aurrean besterentzat gaizki esatea. Horrengatik ez dut joan nahi andre Prudentxirenera, aho-zabal eta mingain luxe jende haien tartera, eta...
    ALZAGA, T. Axentxi eta Kontxexi, 1914.

  • hitz-jario

    Azalpena: berritsu

    Adibideak:

    —   KONTXEXI. Hura ez da andre Prudentxi, andre hitzontzi da. AXENTXI. Ezta andre hitzontzi ere. Andre hitz-jario!
    ALZAGA, T. Axentxi eta Kontxexi, 1914.

    Gazteleraz: boquirroto

    Frantsesez: franche caillette

  • hitza partitu zenean, han izan

    Azalpena: berritsua izan

    Adibideak:

    —   KONTXEXI. Arrazoia duzu bai, ama-alaben artean, a zer iturria! AXENTXI. Bai, bai, hitza partitu zenean, han ziren bai.
    ALZAGA, T. Axentxi eta Kontxexi, 1914.

  • hitzontzi

    Azalpena: berritsu

    Adibideak:

    —   Hura ez da andre Prudentxi, andre hitzontzi da.
    ALZAGA, T. Axentxi eta Kontxexi, 1914.

    Kontzeptuak: BERRITSUKERIA

    Gazteleraz: boquirroto

    Frantsesez: moulin à paroles

  • itxura gabeko

    Azalpena: itsusi

    Adibideak:

    —   Itxura gabeko pirpilin-parpaz gorputz guzia lotua...
    ALZAGA, T. Axentxi eta Kontxexi, 1914.

  • kamutsa ez izan

    Azalpena: (hizketan) trebea izan

    Adibideak:

    —   Hau bera ere ez da kamutsa. (Kontxexirengatik.) Hau ere amaren alaba da bai. Ez dute biek ere oliorik behar mingaina dantzatzeko. Gezurra dirudi nola diren jende batzuk: norbaitentzat gaizki esaten ari ez direnean, ez dute onik. Hauen etxean gehiago begiratzen zaio kanpoko lapikoari, su ondoko eltzeari baino; eta zer gertatzen da gero? barren guziak kiskaliak dauzkatela... eltze barrengoa bezala.
    ALZAGA, T. Axentxi eta Kontxexi, 1914.

  • mingain txarreko

    Azalpena: maiseatzaile

    Adibideak:

    —   AXENTXI. Ez dakit nik baina, Lonbardino deitzen diote. Badu buru bat ilargia bera baino handiagoa. Betea baldin badu a zer mauka gurasoentzat, ja! ja! (Joaten da). KONTXEXI. (Isilaldi txiki baten ondorean.) Honek ere ez du guraize bila auzora joan beharrik. (Axentxirengatik.) Badaki, badaki. (Eseri eta hasten da lanean.) Lan horretan aurrekoen oin berekoa da. Beti esan ohi da horren etxekoengatik, mingain txarrekoak direla, eta aurrera ere hala izateko itxurak dituzte. Ez dakit nik nola duten inorentzat marmarizoan aritzeko grina txar hori. Ezin eraman dut nire aurrean besterentzat gaizki esatea. Horrengatik ez dut joan nahi andre Prudentxirenera, aho-zabal eta mingain luxe jende haien tartera, eta...
    ALZAGA, T. Axentxi eta Kontxexi, 1914.

  • mingain-gaizto

    Azalpena: maiseatzaile

    Adibideak:

    —   Gezurra dirudi horrelako mirabe mingain gaiztokoa munduan sortzea.
    ALZAGA, T. Axentxi eta Kontxexi, 1914.

  • mingain-luze

    Azalpena: berritsu

    Adibideak:

    —   Ezin eraman dut nire aurrean besterentzat gaizki esatea. Horrengatik ez dut joan nahi andre Prudentxirenera, aho-zabal eta mingain luxe jende haien tartera, eta...
    ALZAGA, T. Axentxi eta Kontxexi, 1914.

    Gazteleraz: boquirroto

    Frantsesez: franche caillette

  • mingaina dantzatzeko oliorik ez behar

    Azalpena: hiztuna izan

    Adibideak:

    —   Hau bera ere ez da kamutsa. (Kontxexirengatik.) Hau ere amaren alaba da bai. Ez dute biek ere oliorik behar mingaina dantzatzeko. Gezurra dirudi nola diren jende batzuk: norbaitentzat gaizki esaten ari ez direnean, ez dute onik. Hauen etxean gehiago begiratzen zaio kanpoko lapikoari, su ondoko eltzeari baino; eta zer gertatzen da gero? barren guziak kiskaliak dauzkatela... eltze barrengoa bezala.
    ALZAGA, T. Axentxi eta Kontxexi, 1914.

  • (inoren) oin berekoa izan

    Azalpena: antzekoa izan

    Adibideak:

    —   AXENTXI. Ez dakit nik baina, Lonbardino deitzen diote. Badu buru bat ilargia bera baino handiagoa. Betea baldin badu a zer mauka gurasoentzat, ja! ja! (Joaten da). KONTXEXI. (Isilaldi txiki baten ondorean.) Honek ere ez du guraize bila auzora joan beharrik. (Axentxirengatik.) Badaki, badaki. (Eseri eta hasten da lanean.) Lan horretan aurrekoen oin berekoa da. Beti esan ohi da horren etxekoengatik, mingain txarrekoak direla, eta aurrera ere hala izateko itxurak dituzte. Ez dakit nik nola duten inorentzat marmarizoan aritzeko grina txar hori. Ezin eraman dut nire aurrean besterentzat gaizki esatea. Horrengatik ez dut joan nahi andre Prudentxirenera, aho-zabal eta mingain luxe jende haien tartera, eta...
    ALZAGA, T. Axentxi eta Kontxexi, 1914.

  • (ezertan ari ez denean) onik ez ukan

    Azalpena: setasua, tematia izan

    Adibideak:

    —   Hau bera ere ez da kamutsa. (Kontxexirengatik.) Hau ere amaren alaba da bai. Ez dute biek ere oliorik behar mingaina dantzatzeko. Gezurra dirudi nola diren jende batzuk: norbaitentzat gaizki esaten ari ez direnean, ez dute onik. Hauen etxean gehiago begiratzen zaio kanpoko lapikoari, su ondoko eltzeari baino; eta zer gertatzen da gero? barren guziak kiskaliak dauzkatela... eltze barrengoa bezala.
    ALZAGA, T. Axentxi eta Kontxexi, 1914.

  • sitsa baino harroago

    Azalpena: harro

    Adibideak:

    —   Sitsa baino harroago inon kabitu ezin dela...
    ALZAGA, T. Axentxi eta Kontxexi, 1914.

  • su ondoko eltzeari baino kanpoko lapikoari gehiago begiratu

    Azalpena: (norberaren kontun hartu gabe) besterenak kritikatu

    Adibideak:

    —   Hau bera ere ez da kamutsa. (Kontxexirengatik.) Hau ere amaren alaba da bai. Ez dute biek ere oliorik behar mingaina dantzatzeko. Gezurra dirudi nola diren jende batzuk: norbaitentzat gaizki esaten ari ez direnean, ez dute onik. Hauen etxean gehiago begiratzen zaio kanpoko lapikoari, su ondoko eltzeari baino; eta zer gertatzen da gero? barren guziak kiskaliak dauzkatela... eltze barrengoa bezala.
    ALZAGA, T. Axentxi eta Kontxexi, 1914.

 

lokuzioan azalpenean bietan

    hitz hasiera
bere horretan

gaztelera frantsesa


Korrespondentzia guztiak ikusi: gazteleraz / frantsesez
kontzeptuen aurkibidea iradokizunak