Hasierako orrialdea
kontzeptuen aurkibidea aurkibidea iradokizunak iradokizunak bilaketara itzuli bilaketa
Bilaketaren emaitza

 

aurkituak: 62

  • agotz-ferratzaile

    Azalpena: jauntxo

    Adibideak:

    —   Espos-bazkarian, aski jan eta edan-eta, gizon bat emaiten duk, ongi zaldareztatua, kunkurturik burua murruari: hura astoa, bertzeak agotz ferratzaileak. Astoa ari duk putingoka, bainan ostiko bezenbat emaiten dik zirto... Zer ez dute jaunttoek jauntto izaitea gatik entzuten?
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • ahantziaren ahorat bota

    Azalpena: ahantzi

    Adibideak:

    —   Geroztik Europaren zorigaitza hau duk: profetak hiltzen ditik, ez gorputzak tirokatuz, bainan heien erakaspena ahantziaren ahorat botatuz.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • aho beteka

    Azalpena: ozenki

    Adibideak:

    —   Hemeretzigarren mendea mende zozo-zozoa, zioian aho beteka Leon Daudet idazle aho beroak.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

    Frantsesez: à pleine bouche

  • ahoa biribil

    Azalpena: ozenki, harro

    Adibideak:

    —   Kolonizamendua, arimako trenpu bat duk. Ari dena, ahoa biribil: —Xo, Parise mintzo zaikuk; Xo, mintzo hango telebixtari paregabeak! Hango aldizkari aipatuak!
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • ahoan bilorik gabe

    Azalpena: garbiki, ausart (esan, mintzatu...)

    Adibideak:

    —   Zueri duk ahoan bilorik gabe askatasunaren alde agertzea. Mirabeau eta Garat-ek duela berrehun urte erakutsi bidea hartuko duela hitzeman dik, ahoan bilorik gabe, François Mitterand president hautatuak, president berriak.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

    Kontzeptuak: AUSARDIA

  • ahobero

    Azalpena: hitzez desmasia egiten duena

    Adibideak:

    —   Hemeretzigarren mendera, mende zozo-zozoa, zioian aho beteka Leon Daudet idazle aho beroak.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • ahogaina zuko ukan

    Azalpena: edan ondoko mingostasuna ukan

    Adibideak:

    —   Omore txarrean nauk gaur. Laborari egin banintz aita bezala, adituko ziteian ene eskalapoinen pinpi-panpa auzoko barrokiraino. Zuko diat ahogaina. "Zurezko mutur" erdaraz derasaten gisan.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

    Frantsesez: avoir la gueule de bois

  • airez aire

    Azalpena: erraz

    Adibideak:

    —   Badakiat airez-aire eremanen ditukala jakintza xapelketak.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

    Kontzeptuak: ERRAZTASUNA

  • aitzin-gibel itzuli

    Azalpena: alderantziz jarri

    Adibideak:

    —   Aintzin-gibel behar die itzuli Jesus Jaunaren manamenduak: Artamenda ditzagun, oroz gainetik, orai arte madarikatu eta zikindu lizunkeria, nagusitasun nahia, berekoitasuna.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • akuilua eskuan eduki

    Azalpena: agintea eduki

    Adibideak:

    —   Aberatsek ilor egiten ahal, eta behardunak ez, dirua eskas ukaitea gatik, nun ditake bada berdintasuna? Galde hortarik ageri duk, nork daukan akulua eskuan.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

    Gazteleraz: tener la sartén por el mango

  • aldez bertze

    Azalpena: alderantziz

    Adibideak:

    —   Georges Duhamel frantses idazleak zioian: Urrunetako herrialdetan nabila, zer nizan ikasteko. Niagok ateraldi horrek ez lukenez behar askotan aldez bertze itzuli: Urruneko herrialdetan nabila, zer nizan ez ikasteko.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • antzara(k) ferratzera(t) (bidali, igorri...)

    Azalpena: solasa edo harremanak haserrez hautsi

    Adibideak:

    —   Onartzen dik apez euskaldunaren solasa judu adiskide eginak, igorriko baitzuen, berrogoinen bizkarra, zer duk gizon zaharskila hau!... antzara ferratzerat, ez balu ikusi ene kopeta biluziaren gibelean, bere aitatxiren aurpegia.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • astoputz

    Azalpena: harro

    Adibideak:

    —   Euskaldunak irri batez hertzen ditik gizon bere buruaz hantu pizizturi eginak. Harentzat dituk: asto putz.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • azken hatsa bota / eman

    Azalpena: hil

    Adibideak:

    —   Abelek azken hatsa eman gabe, hiltzen ahal baitu edo hiltzerat uzten ahal Kain, biak berdin dohakabe.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

    Kontzeptuak: HERIOTZA

    Gazteleraz: exhalar el último suspiro

    Frantsesez: tourner de l'oeil

  • baitezpadako

    Azalpena: garrantzitsu, beharrezko

    Adibideak:

    —   Aipatzen ahal euria ala iguzkia, hotza ala beroa, bainan zoin baitezpadakoa den Espainia Merkatu orokorrean sartzea, Euskal Herriarentzat, ez haizu. Hire denboran baitezpadako duk ere inglesa.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

    Kontzeptuak: GARRANTZIA

  • (ezertara) begiak landatu

    Azalpena: (ezeri) ohartu

    Adibideak:

    —   iragan gauzetarat bagiak landatuak, heldu diren gauzetarik begiak baztertuak
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • begiko zikina baino gehiago ez jasan

    Azalpena: gorrotatu

    Adibideak:

    —   Kasik gazte guziak nuklear indarraren kontra zirezte. Ez dirozue Leimoniz begiko zikina baino gehiago jasan.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • begirik ezin hertsi

    Azalpena: lo ezin egin

    Adibideak:

    —   Bertzelako duk zahartzearekin. Loa arrunt galdua, begirik ezin hets
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

    Gazteleraz: no pegar ojo

  • (ezeri) (inori) belarria eman

    Azalpena: adi egon

    Adibideak:

    —   Hainbertzeraino egoiten gaituk doi bat Madrileri, eta izigarriki Pariseri, beharria emana
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • bihotza idortu

    Azalpena: zekendu

    Adibideak:

    —   Bizi gaituk iragan mendearen buztanetik herrestan, gure denboraren hatsa eta urratsa ezin har. Munduko ezinbertzetarik gehienak heldu dituk gogoaren ximurtzetik, bihotzaren idortzetik: ez gazte egoitetik. Aiherkundeari eta ez anaitasunari orena galde egitetik.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • buru ez buztanik gabeko

    Azalpena: funtsik gabeko

    Adibideak:

    —   Nungo mutikoak egin bide duke holako galde buru ez buztanik gabekoa?
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • (neure, heure, bere...) buruaz bertze egin

    Azalpena: suizidatu

    Adibideak:

    —   Bergougnan Baigorriar, zainak nausituen sendatzale aipatuak zioian ez balute Euskaldunek goxatzeko, ba konfesioko aitormena, ba ostatuko doiño bat xurgatu-eta haro-barrunba, frangotan bere buruaz bertze egin lezaketela.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • (neure, heure, bere...) buruaz hantu

    Azalpena: harro

    Adibideak:

    —   Jaungoikoaren aintzinean apaldu nahi ez zuen gizon bere buruaz hantua izan dadin orain, naturalezaren aintzinean apaldua.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • buruz buru egin

    Azalpena: topatu

    Adibideak:

    —   Metzikon sartzean, harrizko murruak diok: Hemen bi jendetze haundiek buruz-buru egin zuten. Heien kausitzetik jalgi zen jendetze bat haundia.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • demendreneko

    Adibideak:

    —   Frantziak erakusterat emaiten dik nahi duela, demendreneko urrikirik gabe, urkatu euskara.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

    Gazteleraz: (el, la) más mínimo, -a

    Frantsesez: (le, la) moindre

  • denbora jan

    Azalpena: denbora pasa

    Adibideak:

    —   Oihuka dionak Euskal Herria nahi duela askatu, orroa egin ondoan baita denboraren jateko goxoki musean emaiten, hura jeus ez duk.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • (gure) denboraren hatsa eta urratsa hartu

    Azalpena: modernoa izan

    Adibideak:

    —   Bizi gaituk iragan mendearen buztanetik herrestan, gure denboraren hatsa eta urratsa ezin har.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • errekaren zolan izan

    Azalpena: hondatua egon

    Adibideak:

    —   A, guk Euskaldunek, egiten baginu euskararen salbatzeko zuek frantsesaren edo espainolaren salbatzeko egiten duzuen indarretik hamarretarik bat, ez gintazke giren errekaren zolan!
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • fera-futxo haizatu

    Azalpena: bidali, kanporatu

    Adibideak:

    —   Bordeleko Biltzarrak igorri zuen hamazazpigarren mendea hastean, Pierre de Lancre aholkatzailea, eta hunek zenbeit ehun gizon, emazte, haur, apez, erre-arazi, sorginkeria estakuru, Lurberritik itzuli arraintzalek haizatu baitzuten fera-futxo
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • gogoa ximurtu

    Azalpena: espiritua zahartu

    Adibideak:

    —   Bizi gaituk iragan mendearen buztanetik herrestan, gure denboraren hatsa eta urratsa ezin har. Munduko ezinbertzetarik gehienak heldu dituk gogoaren ximurtzetik, bihotzaren idortzetik: ez gazte egoitetik. Aiherkundeari eta ez anaitasunari orena galde egitetik.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • golko azpian

    Azalpena: isilean, azpiz

    Adibideak:

    —   Hik irria jauz-arazten duk zaflaka ostatu barnean, hihaurrek baituk lehenik kur-kur-kur irri egin golko azpian
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • (inor) harri mutur bat egin

    Azalpena: izutu

    Adibideak:

    —   Soldado erromanoak bazabiltzaian erredolaren gainean Meduze, Gorgona baten itxura: begitartea suge eta basurde hortzez inguratua, aski zitzaiokan behako bat etsaietarik egiteko harri mutur bat.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • hats handiko

    Azalpena: tematsu, gogor, nekagaitz

    Adibideak:

    —   Hire eta ene aita nola ez zituan ari arto ereiten edo arto jorran? Berdin hats haundiko langilea izan hadi lerro guzietan.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

    Frantsesez: de longue haleine

  • hitza irentsi

    Azalpena: agindutakoa ez bete

    Adibideak:

    —   Raymond Poincaré presidentak hitzemana zian: "Herriak ez ditu ahantziko harentzat bizia eman dutenak". Bainan hitza jan, eta tu izpi batekin, iretsi.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

    Kontzeptuak: AGINDUA

  • hitza jan

    Azalpena: agindutakoa ez bete

    Adibideak:

    —   Raymond Poincaré presidentak hitzemana zian: "Herriak ez ditu ahantziko harentzat bizia eman dutenak". Bainan hitza jan, eta tu izpi batekin, iretsi.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

    Kontzeptuak: AGINDUA

  • hogeita hamaika keinua egin

    Azalpena: begia kliskatu

    Adibideak:

    —   Badakik bihotzak aipaturik egina hizala gain hartako artzainekin mintza, heieri egin hogoi-eta-hameka keinua, eta hel gorago.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • hordagoka ari

    Azalpena: kontra ari

    Adibideak:

    —   Jakitatearekin hor-dagoka ari denak beti galduko dik.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • (ezeren) ildoari lotu

    Azalpena: (ezertan) saiatu

    Adibideak:

    —   Badituk hi baino trebeago direnak, hi baino lehenago baitira bertsu ildoari lotu.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • intatik jalgi

    Azalpena: egoera txar batetik irten

    Adibideak:

    —   Nehor ez duk elurra bezain xuri, ikatza bezain beltz, manikeizmoak derasan bezala. Huntan ere, irriño batekin Euskaldunek egin diuk oldar, intatik jalgitzeko.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • irriz usteldu

    Azalpena: barre handiak egin

    Adibideak:

    —   Antzerkitegian, irriz usteldurik zanpantzarrak derasak: Errak to, moldatu diat bandera berria, bandera xuria!
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

    Gazteleraz: mearse de risa

    Frantsesez: se tenir les côtes de rire

  • ixtaklok

    Azalpena: zangoak alboetara eserita

    Adibideak:

    —   Beihalakoek ziotenaz, gerrena aski zian sorginak haren gainean ixtaklok Akelarretarat heltzeko.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • izpirik (ere) ez

    Azalpena: batere ez

    Adibideak:

    —   Ez die lehen aldia Frantsesek federalismoa ez dutela izpirik ulertzen.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

    Gazteleraz: ni un ápice

  • jendetze kopeta

    Azalpena: herria (burgesen ahotan)

    Adibideak:

    —   1936-ean "jendetze kopeta" nagusitu zelarik Frantzian, hasi zituan oraiko keskak.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • kopeta xut

    Azalpena: harro

    Adibideak:

    —   Gure arbasoek zioteian orobat kopeta xut: Euskaldunak Jaungoikoaren aintzinean du bakarrik kentzen txapela.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • kosk egin

    Azalpena: topatu

    Adibideak:

    —   Atzo elgarrekin kosk egin diuk: hi Bordelerat ari, hango unibertzitate ikastegi nausirat, ni Baionan egonki, aspaldian erakasle lana utzia adinaren gatik.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • lanterna gorri

    Azalpena: azken

    Adibideak:

    —   Ez egon gibeletik, lanterna gorri. Jo aintzinerat eta jo aintzina, lanterna xuri!
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

    Gazteleraz: farolillo rojo

    Frantsesez: lenterne rouge

  • lanterna xuri

    Azalpena: aurren, lehen

    Adibideak:

    —   Ez egon gibeletik, lanterna gorri. Jo aintzinerat eta jo aintzina, lanterna xuri!
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • larruak ezin gehiago atxiki

    Azalpena: harrotu

    Adibideak:

    —   Ez gaituk bat bertzerik hain urrun, puttil. Ala, larruak ezin gehiago atxik, zozotzen ari haiz?
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • lau erregeak eskuan ukan

    Azalpena: agintea edo boterea ukan

    Adibideak:

    —   Gure hartan aise kazkartzen gaituk uste lau erregeak eskuan ditugula eta bertzeak gain-gainetik lau andere edo lau xango eta zendako ez, haundirat, lau batteko?
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • mutur egon

    Azalpena: haserre egon

    Adibideak:

    —   Salatu daitak amaren arabera, Xuriko hire xakur, bildotxa bezain amultsu eta punparia, mutur dagola Bordeleko unibertzitate urrunean haizalarik.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • noiztenka

    Azalpena: aldizka

    Adibideak:

    —   hartu zitean xedea elgarretaratzeko noiztenka
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

    Kontzeptuak: BAKANTASUNA

  • ogi metaren gaineko xoriak izan

    Azalpena: zorionean bizi

    Adibideak:

    —   Jalgi zite, mintza zite, Max Jacob zuk ikusi baitzuzu ifernua idekia eta haren surat zure anaiak nazizmo debruak orgataraka, miliunka botatuak. Zure parrean, ogi metaren gaineko xoriak gira.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • (inon) ordua hartu

    Azalpena: (inoren) pareko jarri

    Adibideak:

    —   Japoniak urkatzer dik Europa, kraskatzer Amerika, Europa eta Amerika ez baitira aski goizik ohartu tresna-trenatzearen dorrean behar dutela hartu beren ordua
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • (inoren) ore beretik izan

    Azalpena: berdina izan

    Adibideak:

    —   Bizi zuan Detchepare bertsularia Gutenberg-en izarbel baratzean. Haren orretik haiz... Eman hadi idatziak aldizkari batean, hala nola Herria-n, ager-arazten.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • orena aitzinatu

    Azalpena: atzerapenetik irten, eguneratu

    Adibideak:

    —   Japoniak urkatzer dik Europa, kraskatzer Amerika, Europa eta Amerika ez baitira aski goizik ohartu tresna-trenatzearen dorrean behar dutela hartu beren ordua; aintzinatu behar dutela beren ukaraiko orena.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • (ezeri) orena galdegin

    Azalpena: (ezeren) ildoan jarri

    Adibideak:

    —   Bizi gaituk iragan mendearen buztanetik herrestan, gure denboraren hatsa eta urratsa ezin har. Munduko ezinbertzetarik gehienak heldu dituk gogoaren ximurtzetik, bihotzaren idortzetik: ez gazte egoitetik. Aiherkundeari eta ez anaitasunari orena galde egitetik.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • (ezeri) papoa ideki

    Azalpena: aintzat hartu

    Adibideak:

    —   Beñat, nork dik bertsulariaren mintzoari papoa idekitzen? Lehen lehenik gazteak.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • pilik ez

    Azalpena: ezer ez

    Adibideak:

    —   Espainol pilik ez jakin, ahal tokian jan eta lo, hemengo mendietan barna sartu dituk Iparraldeko gure arbasoak.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • (neure, heure, bere...) putzak ez salatu

    Azalpena: norberaren akatsak ez aitortu

    Adibideak:

    —   Euskaldunek ez diuk gure artean gordainkeria hastio. Erranen deat beraz ez ditukala hire putzak salatzen.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • sudurra ukan

    Azalpena: (ezertarako) sena eduki

    Adibideak:

    —   Hiri behatu-eta jo eta jo plantan ari, jalgitzen die: Mutiko horrek badik kaskoa, erran nahi baita adimendua. Bainan ttapalahara doalarik hire pilota, iduri irriz ari, eskuin edo ezker, ezin hatxemana, erraiten die: Emak hor! Baduela sudur putiko horrek!
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

    Gazteleraz: tener olfato

  • (inoren aitzinean) txapela kendu

    Azalpena: errespetua erakutsi

    Adibideak:

    —   Gure arbasoek zioteian orobat kopeta xut: Euskaldunak Jaungoikoaren aintzinean du bakarrik kentzen txapela.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

  • (inon) zangorik ez gehiago sakatu

    Azalpena: ez sartu

    Adibideak:

    —   Omen deabrua sartu Euskadin, omen zazpi urte egon euskararen ikasten, omen euskaran galdu hain nekea euskara izaitea gatik; omen ba eta ez bakarrik ikasi, eta Adur ibaia iragan orduko ahantzia zer zen ez, zer zen ba; omen okaztaturik ez gehiago zangorik Euskal Herrian sakatu.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

    Gazteleraz: no poner pie en

 

lokuzioan azalpenean bietan

    hitz hasiera
bere horretan

gaztelera frantsesa


Korrespondentzia guztiak ikusi: gazteleraz / frantsesez
kontzeptuen aurkibidea iradokizunak