- aditzera eman
Azalpena: adierazi
Adibideak:
Laister emango dizut orren aditzera
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1963.
Gazteleraz: dar a entender
- ahalbait (ere)
Azalpena: ahal den neurrian
Adibideak:
lege orretara albait jarraitu.
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1963.
- aldez aurrez
Azalpena: aurrez
Adibideak:
neguari aldez aurrez artu oin bildurra.
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1963.
Kontzeptuak: LEHENTASUNA
Gazteleraz: de antemano
Frantsesez: auparavant
- amen egin
Azalpena: amaitu
Adibideak:
Bertan egin dedilla gerra orrek amen
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1963.
Kontzeptuak: AMAIERA
- (zer) bi mila sorgin
Adibideak:
Duela zenbait urte banandabil arin eta orai gogortu naiz zer bi mila sorgin.
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1963.
- elkar jo
Azalpena: topatu
Adibideak:
Guk biok alkar ola jotzian badaukagu zer kontatu
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1963.
- enbidoa bota
Azalpena: eraso
Adibideak:
Uste gabeko enbidotxo bat azpitik nai dizut bota
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1963.
Kontzeptuak: ERASOA
- etsia hartu
Azalpena: etsi
Adibideak:
artuta daukat etsiya
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1963.
Kontzeptuak: ETSIPENA
- gain behera(n) joan
Azalpena: kategoriaz edo osas unez beheratu
Adibideak:
Ikusten det ez doala oraindik gainbera
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1963.
Gazteleraz: ir de capa caída
Frantsesez: être en perte de vitesse
- handitan egon
Azalpena: ongi kontsideratua egon
Adibideak:
Pentsatu mundu guztian aunditan dagola
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1963.
- hau da hau
Adibideak:
Ene lekua ez da gaur ona, Hauxe lan hotza.
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1963.
- hemendik goiti
Azalpena: aurrerantzean
Adibideak:
hemendik goiti gutixko aski da guretzat.
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1963.
Gazteleraz: de aquí en adelante
- nola edo hala
Azalpena: nolabait
Adibideak:
bakoitzak beria esaten du emen nola edo ala.
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1963.
Kontzeptuak: NOLABAIT
- santa sekulan (ez)
Azalpena: inoiz ez
Adibideak:
zure baserri on ori ez dut santa sekulan ondatu.
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1963.
Kontzeptuak: BETI, BETIKO, BETIRAKO
Gazteleraz: nunca jamás
Frantsesez: jamais de la vie
- zorioneko
Azalpena: aipatutako
Adibideak:
zorioneko joku oiekin leku gaiztuan zabiltza.
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1963.
Gazteleraz: de marras