- aditzera eman
Azalpena: adierazi
Adibideak:
Gaur eman beaizut aditza
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1960.
Gazteleraz: dar a entender
- aitormena eman
Azalpena: aitortu
Adibideak:
Aitormena emateko're nola ezbeita berandu
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1960.
- (inori) azala azaldu
Azalpena: eraso
Adibideak:
lagunak gera baña alkarri azaldu biar azala / auxen opa det, geina danak irabazi dezala
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1960.
Kontzeptuak: ERASOA
- begia bota
Azalpena: adi egon
Adibideak:
Baserri eta kalietara maiz bota izan det begi ikusitzen det jarri dugula oraintxen lujo gehiegi
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1960.
Gazteleraz: echar el ojo
Frantsesez: serrer la vis
- beltzean ezarri
Azalpena: tristatu
Adibideak:
Nago tristerik ezarri nauten beltzean
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1960.
Kontzeptuak: TRISTURA
- bihotz ukan
Azalpena: ausartu
Adibideak:
Nik ez ote det erantzuteko gaur izango biotzikan
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1960.
Yoko orrentzat eztudala ainitz biotz
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1960.
Kontzeptuak: AUSARDIA
Gazteleraz: tener agallas
- bihotza (inorengana) erori
Azalpena: maitemindu
Adibideak:
Oieri egin diet goi-goizian agur biotza erori zait berengana samur
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1960.
Kontzeptuak: ZIRRARA
- elkar hartu
Azalpena: elkartu
Adibideak:
ez al det obe gaztiakin alkar artu?
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1960.
Kontzeptuak: ELKARTASUNA
- (halako) fandangoa(k) ikasia(k) ukan
Azalpena: esperientziaduna izan
Adibideak:
Oinguak eta lenguak; nik aspalditik ikasia nauk orrelako pandanguak
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1960.
- gut(x)i gora behera
Azalpena: alde gutirekin
Adibideak:
egingo dut alegiña gutxi gora bera.
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1960.
Kontzeptuak: ANTZA
Gazteleraz: poco más o menos
Frantsesez: à peu près
- hala ere
Adibideak:
bai lana ere geiegi dauka nekatua da yadanik bainan alere bizi nik baino oliasko geiago janik.
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1960.
Gazteleraz: no obstante
Frantsesez: cependant
- halarik(an) ere
Adibideak:
alarik ere orren gainian zerbait erteko ba daike eta urrun yuan gaberik nihauk erran nai nuke.
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1960.
Gazteleraz: no obstante
Frantsesez: cependant
- honez aurrera
Azalpena: aurrerantzean
Adibideak:
onez aurrera ez al dot obe gaztiakin alkar artu?
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1960.
Kontzeptuak: ETORKIZUNA
Gazteleraz: de aquí en adelante
- interesak kopetara ez igan
Azalpena: pobrea izan
Adibideak:
Interesak etzaizkit kopetara iyo
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1960.
- kontuan jausi
Azalpena: konturatu
Adibideak:
Kontuan jausi gabe berso bat bota bearra daukat nik
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1960.
Gazteleraz: caer en la cuenta
- (neure, heure, bere...) liburua ireki
Azalpena: norberaren arrazoinak eman
Adibideak:
Nik ere ireki beaut orain nere liburua
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1960.
- odol bizian
Azalpena: indarrean
Adibideak:
nere prueba aitortu nai det eta ain odol bizian.
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1960.
- sekulan santan (ez)
Azalpena: inoiz ez
Adibideak:
sekulan santan ezta kexatzen andria nere aldian.
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1960.
Gazteleraz: nunca jamás
Frantsesez: jamais de la vie
- ziria(k) sartu
Azalpena: trufatu
Adibideak:
Eta guk ziri galantak sartu dizkagu emen elkarri
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1960.
Gazteleraz: tomar el pelo
Frantsesez: faire la barbe