Hasierako orrialdea
kontzeptuen aurkibidea aurkibidea iradokizunak iradokizunak bilaketara itzuli bilaketa
Bilaketaren emaitza

 

aurkituak: 34

  • ahalbait (ere)

    Azalpena: ahal den neurrian

    Adibideak:

    —   ta al bait ere aserratu gabe.
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

  • alerik gabe

    Azalpena: batere gabe

    Adibideak:

    —   euskalduna bazera, alerik oartu gabe, ta alakorik ezpalitz bezala.
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

  • astoa golillarekin

    Azalpena: dotore jantzitako pertsona zabarra

    Adibideak:

    —   Arako beren tratu-gauzetara etorri zirenean, orra non gure galaiak eskeñi txarren bat egin, ta bear etzan moduren bat errekardariari erakutsi, ta biak aserratu ziran: ta tortilla goitik bera irauli, ta andrearen beletak jirabuelta ariñ eman, ta gaztearen kontra biurtu, besoak gerrian ifiñi ta desaire guziak esaten asi zitzaion: «Nere jende onak, zer ikusi bear ote degu? Zer eskeñi degu au, edo nork egin digu? Oni begira: au nongoa ote degu? Onen patxadari begira! Ea: ken orpoetatik, koartoan bosteko estanpa: ken gure begietatik: ez guri beñtzat orrelakorik. Au nor degu? Gu español puru-puruak. Au nongoa dan ez dakigu. Gure aita ta amak frantzesak ziran: baña gu español garbiak, San Bizenteko Pontean bateatuak. Jende onak: au zer degu? Ken ortik! Ai au kontua! Deabruak ikusi du golillarekin astoa.»
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

  • aurreskua eraman

    Azalpena: zuzendu

    Adibideak:

    —   Nola nai zierto da, latin ta griegoak, batak bestea apañtzeko, elkarri eskua eman ta lagundu diotela, ta, lengoaje guzien artean, aurreskua beti artu ta eraman dutela.
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

    Gazteleraz: marcar el ritmo

    Frantsesez: mener la danse

  • azken fina

    Azalpena: akabantza

    Adibideak:

    —   ori aren meke guzien azken fiñ eta koroa izan zala
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

  • batera eta bestera

    Azalpena: edonora

    Adibideak:

    —   batera eta bestera nola ibilli diran.
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

  • behin eta berriz

    Azalpena: maiz

    Adibideak:

    —   beñ ta berriz berak dion bezala.
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

    Kontzeptuak: MAIZTASUNA

    Gazteleraz: una y otra vez

  • beletak jirabuelta eman

    Azalpena: egoera bestelakotu

    Adibideak:

    —   Arako beren tratu-gauzetara etorri zirenean, orra non gure galaiak eskeñi txarren bat egin, ta bear etzan moduren bat errekardariari erakutsi, ta biak aserratu ziran: ta tortilla goitik bera irauli, ta andrearen beletak jirabuelta ariñ eman, ta gaztearen kontra biurtu, besoak gerrian ifiñi ta desaire guziak esaten asi zitzaion: «Nere jende onak, zer ikusi bear ote degu? Zer eskeñi degu au, edo nork egin digu? Oni begira: au nongoa ote degu? Onen patxadari begira! Ea: ken orpoetatik, koartoan bosteko estanpa: ken gure begietatik: ez guri beñtzat orrelakorik. Au nor degu? Gu español puru-puruak. Au nongoa dan ez dakigu. Gure aita ta amak frantzesak ziran: baña gu español garbiak, San Bizenteko Pontean bateatuak. Jende onak: au zer degu? Ken ortik! Ai au kontua! Deabruak ikusi du golillarekin astoa.»
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

  • (zeri) bernak ebaki

    Azalpena: galarazi

    Adibideak:

    —   Usadio txarrai berneak ebaki, esan oi da
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

  • beste gabe

    Azalpena: aitzakia arinez

    Adibideak:

    —   erdaraz edo euskaraz sermoi bat irakurri ta beste gabe, latinez pulpituan predikatuko dutenik?
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

    Gazteleraz: sin más

  • (neure, heure, bere...) burutik

    Azalpena: norberaren sortzez

    Adibideak:

    —   ez egieki zuen buruti, edo zuen erreglakin.
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

    Gazteleraz: por (mi, tu, su...) cuenta

    Frantsesez: de son propre chef

  • esker gaizto

    Azalpena: eskergabetasun

    Adibideak:

    —   esker gaiztoak ematen errezago da
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

  • (inorekin) ez ahaide eta ez bernaje izan

    Azalpena: harremanik ez ukan

    Adibideak:

    —   Erdararekin euskara ez aide ta ez bernaje da.
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

  • ez bezala

    Azalpena: desberdinki

    Adibideak:

    —   besteak ez bezala.
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

  • (inor, ezer) ez bezalako

    Azalpena: desberdin

    Adibideak:

    —   ta beste izkerak ez bezelako neurri justu.
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

  • ez eze(n)

    Adibideak:

    —   Beñ ez eze, askotan soseguz ta kontuz irakurrita ere.
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

  • ez luze eta ez labur

    Azalpena: tamainan

    Adibideak:

    —   Ez luze eta ez labur, bere neurri onean.
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

  • ezpada

    Adibideak:

    —   baña ori ezta euskararen, ezpada euskaldunen desonra.
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

  • haizez bete

    Azalpena: harrotu

    Adibideak:

    —   Orañ bada izenezko euskaldun ta sustanzia gabeko aizez beteak
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

    Kontzeptuak: HARROKERIA

  • hala ere

    Adibideak:

    —   alere asko, egieki, euskera galdu da.
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

    Gazteleraz: no obstante

    Frantsesez: cependant

  • halabeharrez

    Azalpena: kasualitatez

    Adibideak:

    —   erri batean, ala bearrez, galai gazte batekin topatu zan.
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

  • harez gero(ztik)

    Azalpena: ordudanik

    Adibideak:

    —   ta arrezkero ere nasgabeko hebreo garbia usatzen zala dio gure Korneliok.
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

    Gazteleraz: de allí en adelante

  • jesus demonioa

    Adibideak:

    —   "Jesus demonioa" ta onelako beste izkuntz eta ezkontza infernuko itsusiak.
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

  • ken begietatik

    Adibideak:

    —   ken gure begietatik: ez guri beñtzat orrelakorik.
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

    Kontzeptuak: HASERREA

    Gazteleraz: apártate de mi vista

  • ken orpoetatik

    Adibideak:

    —   Ea: ken orpoetatik, koartoan bosteko estanpa.
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

    Kontzeptuak: HASERREA

    Gazteleraz: apártate de mi vista

  • koartoan bosteko estanpa

    Azalpena: mesprezuz, dotore jantzitako

    Adibideak:

    —   Arako beren tratu-gauzetara etorri zirenean, orra non gure galaiak eskeñi txarren bat egin, ta bear etzan moduren bat errekardariari erakutsi, ta biak aserratu ziran: ta tortilla goitik bera irauli, ta andrearen beletak jirabuelta ariñ eman, ta gaztearen kontra biurtu, besoak gerrian ifiñi ta desaire guziak esaten asi zitzaion: «Nere jende onak, zer ikusi bear ote degu? Zer eskeñi degu au, edo nork egin digu? Oni begira: au nongoa ote degu? Onen patxadari begira! Ea: ken orpoetatik, koartoan bosteko estanpa: ken gure begietatik: ez guri beñtzat orrelakorik. Au nor degu? Gu español puru-puruak. Au nongoa dan ez dakigu. Gure aita ta amak frantzesak ziran: baña gu español garbiak, San Bizenteko Pontean bateatuak. Jende onak: au zer degu? Ken ortik! Ai au kontua! Deabruak ikusi du golillarekin astoa.»
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

  • (ezeri, inori) kontu egin

    Azalpena: adi egon / zaindu

    Adibideak:

    —   Euskaldunak konturik egin ez dute
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

    Kontzeptuak: GOGOETA

  • leku eman

    Azalpena: onartu

    Adibideak:

    —   Begiratu eta egiari leku eman
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

  • nahi eta (nahi) ez

    Azalpena: beharrez

    Adibideak:

    —   nai ta nai ez bezala, guzia ondo ziekiten.
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

    Kontzeptuak: BORTXAZKOA

    Gazteleraz: quieras que no

    Frantsesez: de gré ou de force

  • noizean behin

    Azalpena: aldizka

    Adibideak:

    —   noizean beñ ejenplotxo bat kontatzea.
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

    Kontzeptuak: BAKANTASUNA

    Gazteleraz: de vez en cuando

    Frantsesez: de temps à autre

  • (neure, heure, bere...) oinean firme egon

    Azalpena: ez aldatu

    Adibideak:

    —   Bedeika gure euskera: bere sei kasoetan erregla jakin ta errazak beti bere oñean firmeak ditu,
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

  • puntuan behin

    Azalpena: une oro

    Adibideak:

    —   baña bera, estudio eta erreglarik gabe, añ askatu, añ trebe zegoen, non aditzera txit ondo ematen zan: puntuan beñ solezismo ta barbarismo galantak botatzen zituen, baiña alakorik ez balitz bezala, farra egin eta eragiten zigun.
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

    Gazteleraz: cada dos por tres

  • sator itsu

    Azalpena: ezjakin

    Adibideak:

    —   Au bear bezala ezagutu, pisatu ta esaminatzeko, ni sator itsua naiz.
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

  • tortilla goitik behera irauli

    Azalpena: egoera bestelakotu

    Adibideak:

    —   Arako beren tratu-gauzetara etorri zirenean, orra non gure galaiak eskeñi txarren bat egin, ta bear etzan moduren bat errekardariari erakutsi, ta biak aserratu ziran: ta tortilla goitik bera irauli, ta andrearen beletak jirabuelta ariñ eman, ta gaztearen kontra biurtu, besoak gerrian ifiñi ta desaire guziak esaten asi zitzaion: «Nere jende onak, zer ikusi bear ote degu? Zer eskeñi degu au, edo nork egin digu? Oni begira: au nongoa ote degu? Onen patxadari begira! Ea: ken orpoetatik, koartoan bosteko estanpa: ken gure begietatik: ez guri beñtzat orrelakorik. Au nor degu? Gu español puru-puruak. Au nongoa dan ez dakigu. Gure aita ta amak frantzesak ziran: baña gu español garbiak, San Bizenteko Pontean bateatuak. Jende onak: au zer degu? Ken ortik! Ai au kontua! Deabruak ikusi du golillarekin astoa.»
    CARDAVERAZ, A.
    Euskeraren berri onak, 1761

 

lokuzioan azalpenean bietan

    hitz hasiera
bere horretan

gaztelera frantsesa


Korrespondentzia guztiak ikusi: gazteleraz / frantsesez
kontzeptuen aurkibidea iradokizunak