Hasierako orrialdea
kontzeptuen aurkibidea aurkibidea iradokizunak iradokizunak bilaketara itzuli bilaketa
Bilaketaren emaitza

 

aurkituak: 103

  • (neure, heure, bere...)-kautan

    Azalpena: gogoetan

    Adibideak:

    —   Baña, berekautan esanaz: "Erdi tontuak pe iñoiz ba-jitxuek animaren kezkak..."
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • San Frantzisko debozinokoa ukan

    Azalpena: putazale izan

    Adibideak:

    —   -Bilbora juan diranak pe, eztira etorriko Aramaitxakua jo aurretik. -Ez, Joxepa; oingo gizonak ez dira ez galduko. -San Franzisko deboziñozkua dabe -Birjiñarik eztagon lekua
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: PROSTITUZIOA

  • Txitxi baino harroago

    Azalpena: harro

    Adibideak:

    —   Troke guria, Txitxi baño arruago ebillen bere semia zala-ta
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: HARROKERIA

  • aho batera

    Azalpena: ados, iritzi berean

    Adibideak:

    —   -Baña, ezin zeikie igarri Toulouse-n zer ikustera eldu nintzan. -Zer? -lagun danak ago-batera
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: ADOSTASUNA

  • aho batez

    Azalpena: adostasunez

    Adibideak:

    —   guztion aho-batezko baimena. (mitx idaz) Ori dok, ori -eibartarrak ago batez
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: ADOSTASUNA

  • ahoa zabalik

    Azalpena: harriturik

    Adibideak:

    —   Beste bein, eibartar guztiak gogoratuko dira, Eibarrera zelan agertu zan iñoiz ezautu eztan moduko "Rolls-Royce" automobil dotore bat. Uste dot erri guztia aua zabalik laga ebala
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • ahotan erabili

    Azalpena: aipatu, esan

    Adibideak:

    —   Ahotan erabilian gozoz eta zaporez bete zituen hitzak (mitx idaz) Troken semia ez zan aotan erabilli bakua
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • ahozabal

    Azalpena: berritsu

    Adibideak:

    —   beste bein, Plaentxiako Meltxor-enian, bere inguruan izugarrizko korrillua ebala, olako ao-zabal batek zeroian sakia; bazan an ollagorra, erbia, tiro otsa ta abarra
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Gazteleraz: boquirroto

    Frantsesez: franche caillette

  • (ezeri) antza emon

    Azalpena: (ezer) berdindu

    Adibideak:

    —   Etxaplio batzuen ondorian, Itxuzabalgo soñujolia asi zan pasadoble bati antza emon naixan
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: ANTZA

  • arnasarik hartu ezinda

    Azalpena: presaka

    Adibideak:

    —   Or etorri aiz muturrak apurtu biarrian, arnasarik artu ezinda.
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: PRESA

  • aterik adina maratila eduki / ukan

    Azalpena: larrialdi edo begar guztietarako irtenbideak ukan

    Adibideak:

    —   Arotz batek ez izatekuan aterik aña maratilla, norek izango zitxuan ba?
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Gazteleraz: tener respuesta para todo

  • axaxa emon

    Azalpena: akuilatu, laineza eman

    Adibideak:

    —   orregaitik ez ei ziran faltatzen zirikatzalliak diskursua eiñ zeixan axaxa emonaz
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • azkenetan egon

    Azalpena: hil zorian egon

    Adibideak:

    —   Geixotuta, ilzorian, azkenetan euala, eruan zetsen Enbil parroku jauna
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: HERIOTZA

  • azpijane(t)an

    Azalpena: traizioz, gaiztoz

    Adibideak:

    —   baina azpijanean, satorraren gisa. (mitx idaz) Jangoikua aguan da demoniua kolkuan, azpijanian nundik biargiñari odola txupauko
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: AZPIKERIA

    Gazteleraz: labor de zapa

  • balantza guztiak (neure, heure, bere...) alde ez eduki

    Azalpena: guztien gustukoa ez izan

    Adibideak:

    —   Ta, aitzen emon biarrian nago on Mateo Mujika beasaindarra danez, Bergarako errian balantza guztiak ez dituala bere alde
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • bartzak kendu

    Azalpena: jipoitu

    Adibideak:

    —   Kristo badok pe, kristonak ikusi bear jitxuk. Neuk kenduko jetsadaz, bartzak ez-ezik, baita milagru usañak pe!
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • begietatik sua erion

    Azalpena: guztiz haserretu

    Adibideak:

    —   Eldu paparretik eta begietatik sua zerixola, esan ei zetsan: -Aitxizu ia... "Mixpillao" será usteé... Intendentia, y tu tía. Kakatsu!...Kakatsu!
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: HASERREA

  • begietatik suak urten

    Azalpena: haserretu

    Adibideak:

    —   Txistuk, orrek maniobra guztiok, berari begira pasau zituan, asarrian-asarrez, zerbait esateko baño erriago, ta arrituan-arrituz txistik eiñ barik, bere begietatik suak urtetzen ebala esan zeikian
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: HASERREA

  • (inoren) begiko samarra ikusi

    Azalpena: besteren akatsak ikusi (eta norberarenak ez)

    Adibideak:

    —   Iñon begiko samarra erreza ei da ikusten
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: AKATSA

    Gazteleraz: ver la paja en ojo ajeno

  • begitan hartu

    Azalpena: (inori) gorroto hartu

    Adibideak:

    —   oneigatik edo aregaitxik, kontra-maixurorrek begitxan artuta eukan Andando
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: GORROTOA

    Gazteleraz: tener entre ojos

  • berba egiteko baino alferragoa(k)

    Azalpena: oso alferra(k)

    Adibideak:

    —   Rufinok, serbait esan biar ta berba eitxeko baño alperrago, esan ei zetsan: Felix, usuak ei dabixak
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: ALFERKERIA

  • beroarena kendu

    Azalpena: handiegi edo larregi esandakoa zuzendu

    Adibideak:

    —   -Bosteun ez-pazitxuan be ez zitxuan urrin ibilliko -A, ori beste gauza bat dok. Kendu beruana, kendu. -Bueno, eunen bat bazitxuan baintzat
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • bertan behera

    Azalpena: tanpez

    Adibideak:

    —   Bai-ta ere, gerta oi da, iñoiz, etxe berrira aldatutako txindurtza, ezin-etsiz, edo lengoaren miñez, bertan-bera sallean zarrera itzultzea (kaz lanak) aldamiñotik bera jausi zan, eta danen errukirako, bertan-bera golpian, siku, il da geratu zan
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • bertan behera utzi / laga

    Azalpena: bat batez abandonatu

    Adibideak:

    —   egur zamaua bertan-bera lagata, zatoz ona
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • beste etxea

    Azalpena: prostibulua

    Adibideak:

    —   I, mutiko. Mezedez, esango al deskuk "neska txikien" etxia nun dan? -Zer? -Ba... badakik, beste zerak... -...? -Bai mutil. Beste etxia...
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: PROSTITUZIOA

  • bide batez

    Azalpena: aldi berean

    Adibideak:

    —   ekarri zeinke bide batez gure atxurra. (manual) Takurragaz ez euan elizakuen konturik ta lagun moduan juan zan bizitatxo bat egiteko atxikian. Ia bidebatez ebitau zeikian zibilletik enterratzia
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Gazteleraz: de paso

    Frantsesez: dans le même temps

  • bizkarra berotu

    Azalpena: jipoitu

    Adibideak:

    —   [...] len esandako gizon oietxek / ez dira oso bapuak / bizkarra ongi berotutzia / merezi du olakuak. (sas joan) bere semia il zala ta kontuk eskatze alde Kristori bizkarra berotzeko asmuz
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: JIPOIA

  • (inoren) bizkarrera

    Azalpena: (inoren) ardurapean

    Adibideak:

    —   Bakar batzuen bizkarrera baitago egiteko den guzia. (mintz aur) Krespo dalako bat il ei juek eta gure bizkarrera datuaz kulpak
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Gazteleraz: a (mi, tu, su...) cuenta

  • buenajeria egin

    Azalpena: agur gozoa egin

    Adibideak:

    —   Urtetxuak zeroiezen alkar ikusteka, kolejixotik urten ebenetik. Ta, lengunian alkartu ziran, aspaldiko aldiz, Bilboko kale baten. Alkarri zekulako buenajeria eiñ ondoren, asi ziran bata-bestiari euren barrixak kontatzen
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • buru batez

    Azalpena: adostasunez

    Adibideak:

    —   Txistuk, orrek maniobra guztiok, berari begira pasau zituan, asarrian-asarrez, zerbait esateko baño erriago, ta arrituan-arrituz txistik eiñ barik, bere begietatik suak urtetzen ebala esan zeikian
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: ADOSTASUNA

  • buru-belarri

    Azalpena: saiaturik, amorruan

    Adibideak:

    —   burubelarri lan egin. (yakin iii) Biargin arasuetan buru-belarri sartuta euan
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • buru-hauste

    Azalpena: kezka

    Adibideak:

    —   etxera eruan zitxuanian, ango buru-austiak. Ez ba jakin zelan ipiñi.
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Gazteleraz: quebradero de cabeza

  • (inori) burua berotu

    Azalpena: sustatu

    Adibideak:

    —   apropos nabillela / dena arrotua / ta izaten da zeñek / buru berotua (balen.) Norbaitek burua berotu dio (nap esa) Choro izan zan, bolara aretan, paskuakua eitxeko burua berotu zetsenekua
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: SUSTATZEA

    Gazteleraz: calentar la cabeza

  • burua lehengo samatik ukan

    Azalpena: iritziz edo ohituraz ez aldatu

    Adibideak:

    —   Komedixak amaitu ziranian, baztarretan aldenduta ebizen gizon guztiok asi ziran bana-bana etxeratzen. Mariño pelotaria be azaldu zan, alakoren batian, Eibarrera, burua lengo samatik ebala.
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: IRMOTASUNA

  • egurkadak eman / hartu

    Azalpena: jipoitu

    Adibideak:

    —   sabtu madarikatu onek egurkada ederrak artu biar jestaz
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: JIPOIA

  • emon-emon egin

    Azalpena: jipoitu

    Adibideak:

    —   plaentxiatarra baño mutil morrozkuaua za, da emon-emon eiñ da kolpez maspilduta laga ei eban
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: JIPOIA

  • erreglatik kanporako

    Azalpena: aparta, berezia

    Adibideak:

    —   Eibarren beti izanten ei ziran erreglatik kanporakuak. Eibartarrak apartak ziralako
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • etsipena eman / hartu

    Azalpena: galdutzat eman

    Adibideak:

    —   Etsimena emanik daude medikuak (errik itsas) motxallen arteko sasi-medikuen etsipena artu ondoren
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: HERIOTZA

  • etxekalte

    Azalpena: norbere buruaren hondatzaile

    Adibideak:

    —   Bazan, olako, Urdei edo deitzen zetsan etxekalte bat, beti biarrari nundik tati edo zirkiñ eiñgo ibiltzen zana
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • ez bat eta ez bi

    Azalpena: ezustean

    Adibideak:

    —   Ontan, ez bat eta ez bi, Txomin'taz errukituta edo, erasoa amor-ematen asi zan (amab eg) Ez bat eta ez bi. Esan baeban, esan eban. Esan da eiñ
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: EZUSTEA

    Frantsesez: de but en blanc

  • (inongo) ezpalekoa izan

    Azalpena: inongo ohiturak edo espiritua eduki

    Adibideak:

    —   Elgetako babia, egozkorra; ta jentia gogorra. Txomiñ be, angua zanez, bertako urak zeroiazen. Ala biar be, jatorrizko ezpalekua izango bazan
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: JATORRIA

  • eztitan egon / gelditu

    Azalpena: gozatu, pozik egon

    Adibideak:

    —   Gertaera orregaitik, lagunak eztitxan egoazen, Troikeri adarra jotzeko
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: ALAITASUNA

  • eztula egiteko baino alferragoa(k)

    Azalpena: oso alferra(k)

    Adibideak:

    —   Baña, ardi errebaño guziak izaten ei dabe euren ardi baltza ta, Plaentxiak pe baeukan beria; eztula eitxeko baño alperraua
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: ALFERKERIA

  • ganbaratik eginda

    Azalpena: eroturik

    Adibideak:

    —   Ezºdakigu Eibarko aiziak ala Plaentxikuak ikututa, baña gizajua ganbaratik eiñ-da ebillen
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: EROMENA

  • goraintziak ere ez eman

    Azalpena: ezer ez eman, dirurik ez eman

    Adibideak:

    —   Nere senitxartian, koxketatik len be ondo gabiz. Neri, bada ezpada, ezta gorantziarik pe ez deste emoten
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • gorriak ikusi

    Azalpena: sufritu

    Adibideak:

    —   Gorriak ikusiak itun (txan kant) Ankako-min itzalak oratu zetsan gure juezari, gorriak ikusteko (len ikusi eziña baeukan be)
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Gazteleraz: pasarlas moradas

    Frantsesez: en voir des vertes et des pas mûres

  • haizeak eduki

    Azalpena: harro ibili

    Adibideak:

    —   Eztakiguz egiak izango ziran plaentxiar arek kontatzen zituanak, ala Tarascon-go Tartariñen antzerako aiziak euskazen
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: HARROKERIA

  • hanka bat kanposantuan eduki / ukan

    Azalpena: eri larri egon

    Adibideak:

    —   Don Nikanor medikuak esan jestak anka bat kanposantuan duala
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: ERITASUNA

  • hanka(k) jaso

    Azalpena: ihes egin

    Adibideak:

    —   Arnoateko semiak esan eban moduan, ospitxalera eruan. Ta, berriz be bizkor jaso zitxuen euren ankak
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: IHESA

    Frantsesez: prendre ses jambes à son cou

  • hankak altxatu

    Azalpena: alde egin

    Adibideak:

    —   Ibaixan bestaldia artu nebanian, bixkor altzau najitxuan ankok mendian gora
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • harira joan

    Azalpena: jardunaren funtsera jo

    Adibideak:

    —   Esanak esan, goazen arira (mitx idaz) Ainbestekin, guazen ba arira
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • harri abarra

    Azalpena: galera, hondamendia

    Adibideak:

    —   Kontratistiak, begiak markoz beteta esan eban: -Au dok au arriabarra etorri jakuna.
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: HONDAMENA

  • hegaztada guztian

    Azalpena: arin

    Adibideak:

    —   Txofer bat hegaztada guztian ei zoian errian, ta aguazillak txistuka gelditu erain zetsanian
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • hego bariko belea(k)

    Azalpena: apaiza(k), frailea(k)

    Adibideak:

    —   Jangoikua aguan da demoniua kolkuan, azpijanian nundik biargiñari odola txupauko. Orrek eta abade-pralliak, egu bariko belak, pobre izurratzalliak, gu esnatzen ez bagara, jan biar gaituela
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • hileta erion

    Azalpena: kexatu

    Adibideak:

    —   Anton Ezkerdo sartu zan medikuan etxera, illeta darixola, eskuak gerriaren ezkerreko alderdian zitxuala
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • huts egin

    Azalpena: erratu

    Adibideak:

    —   Onenbeste urtean egin dizut agindu guzia, ezertan ere utsegin gabe (test berri) aurraz eiñdako pronostikuak, errez uts eiñ leike
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: OKERTZEA

  • ikustekoak ikusi

    Azalpena: ezer harrigarria ikusi

    Adibideak:

    —   ez dakit zegaitik, baña, ikustekuak ikusi biar ditxuguz
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • inon direnak

    Azalpena: guztiak

    Adibideak:

    —   Asi nitzan juezari dirua, eperrak, zargu-eskalluak, amorrañak eta iñun diranak bialtzen ta irabazi neban
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: UGARITASUNA

  • inondik inora (ez)

    Azalpena: inola (ez)

    Adibideak:

    —   ezin isildu zuen iñundik iñola. (xenp) Udan zan, da jakiña, iñundik iñora ezin eban billau ostaturik
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: EZETZA

    Gazteleraz: de ninguna manera

    Frantsesez: d'aucune manière

  • ipi-apa

    Azalpena: dena (esan, kontatu...)

    Adibideak:

    —   Kontau zetsaten ipi-apa euren arteko gora-berak guztiak
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • ipur-garbitzaile

    Azalpena: ugazabaren esaneko

    Adibideak:

    —   Biargiñak gogor be gogor eren eureniean, eta, ara nun, arratsalde baten ipur-garbitzalle edo ezkirol bat biarrera zoiala, inguratu dabe biargiñak eta esan detsez kristonak eta bi
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Gazteleraz: lameculos

  • izerdia emon

    Azalpena: lan egin

    Adibideak:

    —   Deba erreka naikua izardi emondakua da, ola zaarrak zirala ta geiago
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: LANA

    Gazteleraz: dar el callo

  • jaramon egin

    Azalpena: arreta jarri

    Adibideak:

    —   ez eban beste biderik euki zurrumurru txarrenari jaramon eiñ baño
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Gazteleraz: hacer caso

  • jo eta ke(a)

    Azalpena: eginahalean

    Adibideak:

    —   Maritxu ontan jo ta ke zebillen bitartean. (amab eg) Lelengo sozialismua defendituz, maltusianismuan alde asi ei zan jotake
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: AHALEGINA

  • kakanarru

    Azalpena: txikitxoa

    Adibideak:

    —   Olako kakanarru alperrak tallarrari jateko besterik eztitxuk izaten
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: BELDURRA

  • kokotseraino beteta

    Azalpena: aseta

    Adibideak:

    —   Beiñ, ondotxo afaldu ondoren, konturatu ziran lagunok Joxe Mari okotzerañok jan-edanez beteta, lo gogorrak artu ebala
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • konpasa galduta

    Azalpena: mozkortuta

    Adibideak:

    —   Beraaz gogoratzen garanok, iñoiz mozkortuta ezautu genduan, da batzuetan zuzen. Korriuanian jardun eban biarrian. Urte batzuetan Otuan aldamenian. Bein, banku gañeko erremintxa artian aztartzen ebillela, -Zer pasatzen jak, Txanboliñ? -esan zetsan Otuak. -Konpasa galdu juat. Da, Otuak erantzun zetsan, bere "konpasian": -Sarri ibiltzen aiz i "konpasa" galduta.
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: MOZKORKERIA

  • koskak berdindu

    Azalpena: zorrak ordaindu

    Adibideak:

    —   Kaporalak amar durokua atara, bere kozkak bardintzeko
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: ZORRAK

  • kristorenak eta bi (entzun, esan...)

    Azalpena: egia latzak entzun, esan...

    Adibideak:

    —   Biargiñak gogor be gogor eren eureniean, eta, ara nun, arratsalde baten ipur-garbitzalle edo ezkirol bat biarrera zoiala, inguratu dabe biargiñak eta esan detsez kristonak eta bi
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • lameikorik (ere) ez eduki

    Azalpena: dirurik ez eduki

    Adibideak:

    —   Bestiak barriz, argi ta garbi agerti zetsan ez eukala xemeikorik. -Eztaukazula xemeikorik pe? -Ezta lameikorik pe.
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: DIRUA

  • lantzean behin

    Azalpena: aldizka

    Adibideak:

    —   ezer billatzen ez bada be, atxikixa ederra izaten da lantzian bein aiziak kanbixatze aldera
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: BAKANTASUNA

    Gazteleraz: de vez en cuando

    Frantsesez: de temps à autre

  • mihia berotu

    Azalpena: hizketan gero eta ausartago jardun

    Adibideak:

    —   Lelengo sozialismua defendituz, maltusianismuan alde asi ei zan jotake, baña gero, miña berotu jakonian, aren elizak eta obispuak erre biarrak ez ei ekan akaburik
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • muturrak apurtu beharrean

    Azalpena: presaka

    Adibideak:

    —   Or etorri aiz muturrak apurtu biarrian, arnasarik artu ezinda.
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: PRESA

  • neska txikia(k)

    Azalpena: prostituta

    Adibideak:

    —   I, mutiko. Mezedez, esango al deskuk "neska txikien" etxia nun dan? -Zer? -Ba... badakik, beste zerak... -...? -Bai mutil. Beste etxia...
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: PROSTITUZIOA

  • noizik behinean

    Azalpena: aldizka

    Adibideak:

    —   gaita pixka bat izaten degu guk ere noizik beñian. (errik itsas) baña, naiz, noizik beiñeian asarreren batzuek izan, alkarrekin aixkide txamar konpontzen ziran
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: BAKANTASUNA

    Gazteleraz: de vez en cuando

    Frantsesez: de temps à autre

  • noiz(e)tik behin

    Azalpena: aldizka

    Adibideak:

    —   noizetik behin beha zagozkigu. (orhoit) Aizekeri astunak, noiztik bein lagunartean badauke lekua
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: BAKANTASUNA

    Gazteleraz: de vez en cuando

    Frantsesez: de temps à autre

  • odolik ez jausi

    Azalpena: arazoa bakean konpondu

    Adibideak:

    —   Guri eskerrak, gaur odolik jausi ez bada errixan, baña beti orretara gauzak juanko ez diranez, agintarixak kriminal ori sartu deixela karselan
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Gazteleraz: no llegar la sangre al río

  • otxinak egin

    Azalpena: dirutu

    Adibideak:

    —   Bere ferreterixakin, Eibarko errixan, erremintxa saltzen otxiñak eiñdakua
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: ABERASTASUNA

  • pentsatzeko baino alferragoa(k)

    Azalpena: oso alferra(k)

    Adibideak:

    —   Noiz izan aiz ba i argia? Pentsatzeko baño be alperraua aiz ta
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: ALFERKERIA

  • pipa jo

    Azalpena: alferkerian egon

    Adibideak:

    —   Izendautako egunien, juan zan Urdei, pipia jotia agindu zetsen tallar aretara
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: ALFERKERIA

  • piparmindu

    Azalpena: haserretu

    Adibideak:

    —   -Karmentxu maitia, zein anka zan miñez neukana? Ezkerra ala eskumia? Ta, don Josek, piparminduta: -Astuan arrantzia, min gabia
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: HASERREA

  • poltsa berotu

    Azalpena: dirutu

    Adibideak:

    —   Padarra zan bat, Ameriketa aldian urte illara bat urratu ondoren pltzia berotzeke etorri zana
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: ABERASTASUNA

  • (ezeri) puntarik ez ikusi

    Azalpena: (ezeri) konponbiderik ez ikusi

    Adibideak:

    —   Laugarren astian sartu gara erriko biargin zintzuak uelgan gaozela, ta oindiok puntarik pe ez da ikusten
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • sakea eroan

    Azalpena: hitza gehien edo goren egin

    Adibideak:

    —   beste bein, Plaentxiako Meltxor-enian, bere inguruan izugarrizko korrillua ebala, olako ao-zabal batek zeroian sakia; bazan an ollagorra, erbia, tiro otsa ta abarra
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • sakristian firman jaurti

    Azalpena: ezkondu

    Adibideak:

    —   Joxentzako be, ezkondu aurretiko kontuak akabau ziran, bein sakristian firmak jaurti ondoren
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • sits eta mits

    Azalpena: zehazki

    Adibideak:

    —   Maskuelok, ezetz. Eukazen aginduak sits da mits kunplidu biar zitxuala
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • takian-potian

    Azalpena: inoizka

    Adibideak:

    —   Ez zan ajiagaz sarri juaten zana, baiña takian-potian izaten zitxuan beriak
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: BAKANTASUNA

    Gazteleraz: de vez en cuando

  • (ezeri) tati egin

    Azalpena: (ezeri) ihes egin, ebitatu

    Adibideak:

    —   Bazan, olako, Urdei edo deitzen zetsan etxekalte bat, beti biarrari nundik tati edo zirkiñ eiñgo ibiltzen zana
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • tautik ere ez jakin

    Azalpena: ez jakin

    Adibideak:

    —   Erriko jueza ta euskerarik tautik pe jakin ez
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • tipi-tapa

    Azalpena: oinez

    Adibideak:

    —   oitura euken Osintxu aldera, tipi-tapa, ibillitxo bat egiteko
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • tope egin

    Azalpena: topatu

    Adibideak:

    —   elizatik urtetzera zoiala, atian tope eiñ eban beste zingaro antzeko arpegidun batekin
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: TOPAKETA

  • trink egin

    Azalpena: topatu

    Adibideak:

    —   Denporadatxo bat pasau zan alkar ikusteka, ta urrengo kalian alkarregaz trink eiteko okaziñua izan ebenian
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: TOPAKETA

  • txakurraren salan paseatzera bidali

    Azalpena: solasa edo harremanak haserrez eten

    Adibideak:

    —   gure tallarian eztagok iñor neri adarra jotzeko, ta au be laster bialduko juat txakurran salan pasiatzera
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • txist bat egin gabe

    Azalpena: isilik

    Adibideak:

    —   Errebiro be, ez ezan kazari makala. Ezeuan lekutik pe mordua ekartzen ei zitxuan. Lagunartian, bestiak txist bat eitxeka euazen artian, ur-bitzetan kontatzen ebillen
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: ISILTASUNA

  • txistik egin barik

    Azalpena: isilik

    Adibideak:

    —   Txistuk, orrek maniobra guztiok, berari begira pasau zituan, asarrian-asarrez, zerbait esateko baño erriago, ta arrituan-arrituz txistik eiñ barik, bere begietatik suak urtetzen ebala esan zeikian
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: ISILTASUNA

  • ukalondoan mahai gainean ezarrita

    Azalpena: zer egin ezean, lanik gabe

    Adibideak:

    —   Ta, emen gare, ukalonduak mai gañian ezarrita, kinzenako egunian, egun alegria izan biarrian
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

  • ur bitsetan

    Azalpena: harro

    Adibideak:

    —   Errebiro be, ez ezan kazari makala. Ezeuan lekutik pe mordua ekartzen ei zitxuan. Lagunartian, bestiak txist bat eitxeka euazen artian, ur-bitzetan kontatzen ebillen
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: HARROKERIA

  • (inork) (inongo) urak eroan

    Azalpena: inongo ohiturak edo espiritua eduki

    Adibideak:

    —   Elgetako babia, egozkorra; ta jentia gogorra. Txomiñ be, angua zanez, bertako urak zeroiazen.
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: JATORRIA

  • urteak hartu

    Azalpena: zahartu

    Adibideak:

    —   Mediku guztiak, buru batez, urtiak artu nai baditxut, erretziari lagatzeko esan jestek.
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: ZAHARTZEA

  • uso-tortoila

    Azalpena: prostituta

    Adibideak:

    —   Baña, Maskuelo ez zan pozik geratu, usterik olako txaplata birentzako "biriarro", "zozo"-ren ordez esatia, gutxitxo zala. "Beste uso-tortolak ez ete ditxuk gañera"
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: PROSTITUZIOA

  • xemeikorik (ere) ez eduki

    Azalpena: dirudik ez eduki

    Adibideak:

    —   Bestiak barriz, argi ta garbi agerti zetsan ez eukala xemeikorik. -Eztaukazula xemeikorik pe? -Ezta lameikorik pe.
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: DIRUA

  • zerbait esateko baino erreago

    Azalpena: haserre

    Adibideak:

    —   Txistuk, orrek maniobra guztiok, berari begira pasau zituan, asarrian-asarrez, zerbait esateko baño erriago, ta arrituan-arrituz txistik eiñ barik, bere begietatik suak urtetzen ebala esan zeikian
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

    Kontzeptuak: HASERREA

  • (ezeri) zirkin egin

    Azalpena: (ezeri) ihes egin, ebitatu

    Adibideak:

    —   Bazan, olako, Urdei edo deitzen zetsan etxekalte bat, beti biarrari nundik tati edo zirkiñ eiñgo ibiltzen zana
    SAN MARTIN, J.
    Eztenkadak, 1965.

 

lokuzioan azalpenean bietan

    hitz hasiera
bere horretan

gaztelera frantsesa


Korrespondentzia guztiak ikusi: gazteleraz / frantsesez
kontzeptuen aurkibidea iradokizunak