Hasierako orrialdea
kontzeptuen aurkibidea aurkibidea iradokizunak iradokizunak bilaketara itzuli bilaketa
Bilaketaren emaitza

 

aurkituak: 220

  • abantail(a) eraman

    Azalpena: abantailatu

    Adibideak:

    —   Baiña orai gerok geure borondatez egiten dugun penitenzia, eta hartzen dugun pena, alde guztiz da borondatezkoa, baliosa, eta Iainkoari eder zaikana. Eta halatan hunek eramaiten deraue purgatorioetako penari, eta eritasunekoari ere, urreak, bertze diru guztiei eramaiten derauen abantailla.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: ABANTAILA

    Gazteleraz: llevar ventaja

  • adimenduan egon

    Azalpena: zentzuduna izan

    Adibideak:

    —   Zergatik bada nahi duzu zuk ere benturaz zeure adimenduan egonen etzaren denborako, eta astirik ere izanen eztuzuneko, zeure egitekoa eduki eta luzatu?
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    —   plazer haren erdiesteko, zenbat trabaillu, gau eta egun gaixto iragan behar den pensatzera: eta guztien gaiñetik, plazer eztheus hark, hasi deneko edo hasi gabe akhabatzen den hark, zenbat pena eta atsekabe emaiten duen: eta zein ondore gaixtoa bere ondotik utzten duen konsideratzera, eztut uste, lizatekeiela bat ere egiteko hartan sar litekeienik; ez behintzat adimenduan dagoenik, zentzua buruan duenik, zoro eta itsu eztenik.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • (ezertaz) adio erran

    Azalpena: harremanak eten

    Adibideak:

    —   Eta iakizu ezen eztela hemendik aitzina, halako egitekoz, enekin zer gehiago mintzaturik: eta oraidanik, nik hetzaz, adio erraiten deratzudala
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • aditzera eman

    Azalpena: adierazi

    Adibideak:

    —   Konpaiñia berean galdegin zen berehala, ea nori emanen zeikan liburuaren egiteko kargua. Eta bertze guztien artetik, hasi zeizkidan niri neroni aditzera emaiten, lehenbizian kheinuz eta aieruz, eta gero azkenean, klarki eta agerriz, nik behar nituela, egiteko hartan eskuak sarthu.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: dar a entender

  • ahalik eta (...)-en(a)

    Azalpena: ahal den modurik -enean

    Adibideak:

    —   Katon Zensorino hartzaz irakurtzen da (zeiñek baitzuen alferren gaiñean esku eta bothere) ekhartzen zeraukatenean gizon bat bere aitzinera, akusaturik, erraiten zela ezen alferra zela, berehala lehenbiziko gauza eskuetako larrua hazkatzen, eta ferekatzen zioela: eta baldin latz, lodi, eta gogor edireiten bazioen, ahalik eta arintkiena utzten zuela.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • ahazabal

    Azalpena: berritsu

    Adibideak:

    —   Ikhusten duzunean ezen presuna bat dela erasle handi, minzatzaille, aha-zabal.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: boquirroto

    Frantsesez: franche caillette

  • ahotan erabili

    Azalpena: aipatu, esan

    Adibideak:

    —   Eta batek eta bertzeak ahotan gaixtoki darabillatela ikhusten duenean, laster egiten du bere konzientziara
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • ahotan ibili

    Azalpena: aipatu

    Adibideak:

    —   Komunzki ahotan dabillan solhasa da: eztugu geroko segurantzarik bethi gara periletan
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: andar de boca en boca

  • aitorra eman

    Azalpena: aitortu

    Adibideak:

    —   Eta, ezta ez asko, aithorraren emaitea, eta ez gero zeure ordenuan, eta hiltzerakoan, bihurtzeko eta pagatzeko, gogo eta borondate izaitea ere.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • (ezeren, inoren) aitzakia egin

    Azalpena: (inori, ezeri) errua egotzi

    Adibideak:

    —   Trabaillatu nahi etzuenak, hotzaren atxakia egin zuen
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • (ezeri) aitzinaldea eraman

    Azalpena: abantailatu

    Adibideak:

    —   Eta perna hark, gerok geure borondatez hartzen dugunak, eramaiten dio aitzin aldea bertze penari
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: ABANTAILA

  • albiriste egin

    Azalpena: harrera ona egin

    Adibideak:

    —   Ea, iende penatuak, indazue albiriste, berri on bat eman nahi derautzuet
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: HARRERA

    Frantsesez: faire bonne chère

  • aldez edo moldez

    Azalpena: ezergatik

    Adibideak:

    —   nor da Euskal-Herrian aldez edo moldez, zordun eta obligatu etzaitzunik?
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • alfer egon

    Azalpena: alferkeriatan egon

    Adibideak:

    —   Lehenagoko filosofo batzuek, ez aithortzeagatik egon zela behin ere Iainkoa alferrik, erran zuten, mundu haur, Iainkoa alferrik, erran zuten, mundu haur, Iainkoa bera bezala, eterno zela eta haste gabe. Zeren bertzela mundua egin arterainoko bitartean alfer egon beharko zuela Iainkoak.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: ALFERKERIA

  • anarteraino

    Azalpena: artean

    Adibideak:

    —   anarteraiño bekhatutan egona ta ibilia.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: mientras tanto

    Frantsesez: entre temps

  • arimak egin

    Azalpena: hil

    Adibideak:

    —   Oihuz, eta othoitzez zegoela, bere egunak akhabatu zeitzan, arimak egin zeraukan, eta sekulakotz kondenatu zen.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: HERIOTZA

  • arimako feriak

    Azalpena: munduko plazerrak

    Adibideak:

    —   Baiña ifernuraz gero, galdu du libertateak bere indarra: itsutu da adimendua, gogortu da borondatea, akhabatu dira arimako feriak, hertsi dira miserikordiaren atheak.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • arratsaldeko urrikimendua

    Azalpena: beranduko damua

    Adibideak:

    —   Zeren San Agustinek dioen bezala: Multos solet serotina poenitentia decipere (August. de vera et falsa poenitentia). Anhitz enganatzen ohi du arratsaldeko urrikimenduak, penitentzia berantkorrak
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: BERANDUA

  • arropa gorriaz beztitu

    Azalpena: kardenal egin

    Adibideak:

    —   Arropa gorriaz bestitzeko bidetan izan zarela
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • atsegin hartu

    Azalpena: lasaitu

    Adibideak:

    —   atsegin har ezazue, ezen nik eginen dut hetzaz neure eginbidea
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • azken fina

    Azalpena: ondorio nagusia

    Adibideak:

    —   Zeren eztia darion beraska bezala dira haren ezpaiñak, eta olioa baiño leunago haren lephoa, ordea ondorea, azken fina, abszintio belharra bezain min eta gozo gabe.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • azken finean

    Azalpena: azkenean, bururatzean

    Adibideak:

    —   eta zerere bekhatu, eta gaixtakeria oraiñokoan erabili baitugu, hek guztiak utzirik, prestutasun batean iartzera deliberatu: eta halako moldez, thailluz, eta suertez aitzinerat gobernatu, non azken finean, Iainkoaren miserikordiarekin batean erdiets dezagun guretzat ordenaturik eta prestaturik dagoen bozkarioa, zein baita zeruko loria.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • (neure, heure, bere...) azken finean

    Azalpena: heriotzan

    Adibideak:

    —   Zeren zuk ere Baionako Ipizpiku zinenean, eta bisitan zenenbiltzanean ikhusirik ezen, elizatik kanpoan zebiltzan iende batzuek, nahi zituztela, bere azken finean, gorputza elizan sarthu eta ehortzi; zeure bisita hautsirik, Nafarroako hirur estatuak bildurik, ioan zinen Gorthera
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: (mi, tu, su...) última hora

  • (neure, heure, bere...) azken pontua

    Azalpena: heriotza

    Adibideak:

    —   Hala bada guri ere Iainkoak, bere azken finean, hiltzeko denbora hurbildu zeikanean, erran zerakun: Iende onak, badakusazue nola nagoen neure azken pontuaren bezperan
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: HERIOTZA

    Gazteleraz: (mi, tu, su...) última hora

  • (inoren) baitan zentzatu

    Azalpena: bestetatik ikasi

    Adibideak:

    —   Beha iazozu bada halako bati eta zentza zaite haren baithan
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: escarmentar en cabeza ajena

  • bat bedera

    Azalpena: bakoitza

    Adibideak:

    —   igurikitzen dioela bat bederari lainkoaren pazientziak.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: cada cual

  • baten bia bihurtu

    Azalpena: inoren erasoari gogorkiago eraso

    Adibideak:

    —   Baina baldin baten bia bihur badiatzot, egin zaitan baiño gogorkiago mintza banakio
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: devolver dos por uno

  • bedere

    Adibideak:

    —   erakutsi duzun borondate borondatetsuak ezterautate utzten, ondotik bedere, zutzaz orhoitzapen egin gabe, liburutto hunen, kanporat atheratzeko, ausartziaren hartzera.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: al menos

    Frantsesez: au moins

  • begi bista

    Azalpena: aurre

    Adibideak:

    —   Begi bistatik galduz gero
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • begia arraitu

    Azalpena: alaitu

    Adibideak:

    —   Hark begia arraitzen dio, hark imprentzuaz bezala bere mendekatzeko gogoa bertze aldera itzultzen dio
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: ALAITASUNA

    Gazteleraz: alegrar la cara

  • (ezeri, inori) begia eduki

    Azalpena: adi egon

    Adibideak:

    —   Gero huni eduki behar diogu begia
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • (inorengana) begia eduki

    Azalpena: zaindu

    Adibideak:

    —   Zeren nola ezpaikara bi mendetako eta zuk zeurea, hain ongi, hain ohorezki eta dohatsuki iragan baitazu, esperantza baitut zeruko lorian, Iainkoaren konpaiñian, kredit handiarekin zaudela: eta hortik helduko zatzaizkidala, eskua emanen derautazula: eta arranoak, airean dohanean, bere umetara bezala, zuk ere enegana begia edukiko duzula.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • begietatik iharrak jauzi

    Azalpena: haserretu

    Adibideak:

    —   Eta ezpere beha iazozu haserretua dabillan bati, nola mintzo den, nola ahotik abuiña darion, begietarik iharrak iauzten zaitzan
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: HASERREA

  • begitarte egin

    Azalpena: errezibitu

    Adibideak:

    —   Egiozu begitarte
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • beharrondoko

    Azalpena: zaflada

    Adibideak:

    —   behar ondoko bat emaiten dioenac.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • behin edo berriz

    Azalpena: inoizka

    Adibideak:

    —   behin edo berriz bekhatu egitera gerthatuagatik.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: BAKANTASUNA

    Gazteleraz: alguna que otra vez

    Frantsesez: parfois

  • behin eta berriz

    Azalpena: maiz

    Adibideak:

    —   zer eginen du bada behin eta berriz, berariaz eta luzaro beha egote hark?
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: MAIZTASUNA

    Gazteleraz: una y otra vez

  • behintzat

    Adibideak:

    —   animalia adimendurik eztutenek ere, behintzat erleek eta xinhaurriek.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: al menos

    Frantsesez: au moins

  • bela egin

    Azalpena: itsaskatu

    Adibideak:

    —   Haize ona denean, bela egin gabe gelditzen den untzia bezala
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • (ezertan) belarrietaraino sartua egon

    Azalpena: oso sartua egon

    Adibideak:

    —   Eta bitartean beharrietaraiño bekhatutan barrena sarthuak egon
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: estar metido hasta el cuello

  • beltzuri egin

    Azalpena: haserretu

    Adibideak:

    —   Beltzuri bai, baiña begitarterik ez egitea
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: fruncir el ceño

    Frantsesez: froncer les sourcils

  • beregainezko

    Azalpena: aparta

    Adibideak:

    —   ez ordea beregaiñezkoak eta abantaillezkoak.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • beregainki

    Adibideak:

    —   gizona bera, bere gainki.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: sobre todo

    Frantsesez: surtout

  • besta eta begitarte egin

    Azalpena: harrera ona egin

    Adibideak:

    —   Ontasunari egiten dio besta eta begitarte
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • (neure, heure, bere...) betea eman

    Azalpena: jo

    Adibideak:

    —   Eman zioen bere bethea, eman zioen zafadarrako eder bat.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: dar (su) merecido

  • bezainbat

    Azalpena: hainbeste

    Adibideak:

    —   ianhari gozo baten iatean bezanbat atsegin hartzen baitu.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: otro tanto

  • bezainbatean

    Azalpena: hainbeste

    Adibideak:

    —   ordea izaiteaz denaz bezan batean.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • bezainbeste

    Azalpena: hainbeste

    Adibideak:

    —   asko duten bezain bertze garazia.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • bi bian

    Azalpena: elkarrekin

    Adibideak:

    —   Eta ihes egitea da, hartako okhasinoetarik, solhasetarik, inkontruetarik, eta gogoetetarik begiratzea. Zeren dirua ezta segur ohoinak diren lekhuan; ez ardia otsoen artean; eta ez estupa suaren aldean. Gauza perilosoak dira hauk elkharrekiko, eta bai gizona eta emaztea ere berak bakharrik bi bian egoiteko.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • bi iletan jarri

    Azalpena: zahartu

    Adibideak:

    —   Erraiten zaitzu zahartzen hasi zarela, bi illetan iarri zarela, begiak lanhotzen hasi zaizkizula
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: ZAHARTZEA

  • (inori) (ezertarako) bide(a) eman

    Azalpena: aukera eman, lagundu

    Adibideak:

    —   biderik emaiten ezpadiozu
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: LAGUNTZA

    Gazteleraz: dar pie

  • (ezeri, inori) bidegabe egin

    Azalpena: iraundu

    Adibideak:

    —   Hain gutitan, non baitirudi ezen bide gabe egiten dioelalankoak bekhatoreari
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: IRAINA

  • bihotz eman

    Azalpena: adoretu, sustatu

    Adibideak:

    —   Hunek bihotz emaiten deraut
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • bihotz hartu

    Azalpena: animatu

    Adibideak:

    —   ea arima izitua, bihotz har ezazu, esportza zaitezi, etzaitezila errenda, eztezazula gal esperantza
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • bihotz ukaldi

    Azalpena: atsekabe

    Adibideak:

    —   zer bihotz ukhaldi errezibituko duzu!
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • bihotza hautsi

    Azalpena: penatu

    Adibideak:

    —   Etzaika bat ere bihotzik hautsten: etzaika bat ere hala dagoen on-beharra urrikaltzen
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: DAMUA

  • bizia edeki

    Azalpena: (inork inor) hil

    Adibideak:

    —   Konsidera ezazu bada zuk, zeure etsaiari barkhatu nahi ezteraukazuna, barkhatu zerauela lainkoak, bizia edeki zeraukaten etsaiei
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: HERIOTZA

  • biziaren penan

    Azalpena: hiltzeko mehatxupean

    Adibideak:

    —   Biziaren penan, hurreneko bortz egunetan Seminaris hark manatzen zuen guztia egin zedilla.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: HERIOTZA

    Gazteleraz: bajo pena de muerte

    Frantsesez: sous peine de mort

  • boz batez

    Azalpena: akordioz

    Adibideak:

    —   guztiek batetan, eta boz batez aithortzen, erraiten eta Kofesatzen dute.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: ADOSTASUNA

    Gazteleraz: a una voz

    Frantsesez: d'une seule voix

  • brankan ipini

    Azalpena: aurreneko puntuan jarri

    Adibideak:

    —   Eta ohore bailliz bezala, iuramentuak ibenzeituzte brankan, lehenbiziko hastean
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • bularka jarri

    Azalpena: tematu

    Adibideak:

    —   Beraz hunelatan zintki eta 6ntki, maiz eta lehiatuki, behar gatzaitza azken fineko iraunpenaren eta perseberatzeko donuaren eskatu: eta hunetan geure ahal guztiaz permatu eta bulharka iarri
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: SETAKERIA

  • buru eman

    Azalpena: amaitu

    Adibideak:

    —   Eta emanen buru
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: AMAIERA

    Gazteleraz: dar término

    Frantsesez: mettre un point final

  • (neure, heure, bere...) burua desegin

    Azalpena: arduratu

    Adibideak:

    —   Eztio lorik egitera utzten, gau eta egun haren mainatzen eta errekaitatzen, bere burua deseginik
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • (neure, heure, bere...) burua erre

    Azalpena: (inorgatik) sakrifikatu

    Adibideak:

    —   Dudan guzba pobrei eman badiazet ere, eta neure burua erratzera utz badezat ere, etzaizkit hek guztiak deus baliatuko
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • buruan ilea ukan baino gehiago

    Azalpena: asko

    Adibideak:

    —   buruan ille duzun baiño bekhatu gehiago egin duzun orrek.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: UGARITASUNA

    Gazteleraz: más que pelos en la cabeza

  • (inoren) buruaren gainean ikatz biziak bildu

    Azalpena: inoren estimazioa irabazi

    Adibideak:

    —   Emozu zeure etsaiari gose denean iatera eta egarri denean edatera, zeren halatan bildukoitutzu ikhatz biziak haren buruaren gaiñean. Erran nahi du: nola ikhatz biziek elkarganatzen dituzunean, sua pitzten eta egiten baitute: hala etsaia baithan ere, egiten derautzatzun ongiek eta zerbitzuek pitzten dute eta egiten amorioaren sua, bakea, adiskidetasuna
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • buruko ileak laztu

    Azalpena: beldurtu

    Adibideak:

    —   Bada zeure azken finean, heriotzeko orenean, behar ordu guztien gaiñeko behar orduan, zer damu, zer bihotz ukhaldi errezibituko duzu! Zer pena eta atsekabe sentituko duzu, Iainkoak hutsik, behar duzuna gabe, kanporat egotz zaitzanean? Nescio vos. Etzaituela ezagutzen, berandu duzula, erremediorik erran diazazunean? Eta hunela erranik, athea herts diazazunean? Badirudi, hunetan pensatzeak berak ere, sekulakotzat musut-huts gelditu behar duela ikhusteak, nehori buruko illeak latzten derautzala.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: BELDURRA

    Gazteleraz: poner los pelos de punta

    Frantsesez: faire dresser les cheveux sur la tête

  • burutan atera

    Azalpena: betekizuna kunplitu

    Adibideak:

    —   Eta zuk guztiak arraiki eta alegeraki errezibi. Zuhurki honseilla, kida, goberna eta burutan athera.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: sacar adelante

  • (neure, heure, bere...) burutik

    Azalpena: norberaren sortzez

    Adibideak:

    —   ez naiz neure burutik mintzo.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: por (mi, tu, su...) cuenta

    Frantsesez: de son propre chef

  • (neure, heure, here...) buruz

    Azalpena: norberaren sortzez

    Adibideak:

    —   berak dira bere buruz asko gora mintzo!
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: de motu propio

    Frantsesez: de son cru

  • damu hartu

    Azalpena: penatu

    Adibideak:

    —   erregek bere semearen falta haur iakin zuenean, iainkoak daki zenbat damu harzen zuen
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • david baino sainduago izan

    Azalpena: oso santua izan

    Adibideak:

    —   David baiño sainduago, Sanson baiño balentago, eta ez Salomon baiño iakinsunago
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • egiatik atean ibili

    Azalpena: erratua egon

    Adibideak:

    —   Hala bada zuk ere etsaiaren erranei irri egiteaz edo ez deus ihardesteaz, emaiten duzu aditzera, eztakiela zer mintzo den, egiatik athean dabilela
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • (inorenak) egin

    Azalpena: hil

    Adibideak:

    —   Egin dik hireak, gaur eskatuko zaizkik
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: HERIOTZA

    Frantsesez: avoir son compte

  • (neureaz, heureaz, bereaz...) egin

    Azalpena: nahi dena egin

    Adibideak:

    —   Bereaz egin duenean
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: salirse con la suya

  • (inorekikoaz) egin

    Azalpena: inorekiko harremanak hautsi

    Adibideak:

    —   Nik hautsi dut munduarekin, egin dut harekikoaz
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • egunetik egunera ibili

    Azalpena: luzamendutan ibili

    Adibideak:

    —   Baiña guk eztugu hala egiten, egunetik egunera gabiltza, bethi prometa, bethi gogo har; eta behin ere ez ethen, behin ere ez delibera ez konpli
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • egur egin

    Azalpena: sutarako egurra bildu

    Adibideak:

    —   Hari zela egur egiten
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • elaberri

    Azalpena: marmari

    Adibideak:

    —   han da munduko elha-berri, erran-merran eta nahasketa guztia.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • elaberriti

    Azalpena: berri kontari

    Adibideak:

    —   elha berriti eta salhati.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: correveidile

  • elkar eduki

    Azalpena: elkarri lagundu

    Adibideak:

    —   Eta halatan haur ihkusirik guztiek elkhar dadukate, elkharri laguntzen zaitza, elkhar onhesten dute.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: ELKARTASUNA / LAGUNTZA

  • (neureak, heureak, bereak...) eman

    Azalpena: jo

    Adibideak:

    —   Gutienean berak emanen derautzatela, azotea izanen duela
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • erabia eraiki

    Azalpena: gordean dagoena agerrarazi

    Adibideak:

    —   Eta tentatzaillea ere eztatza behin ere lo: hark eraikitzen du erbia, pitzten du sua, gogoratzen du bekhatua, iratzartzen du haragia: eta iratzarriz gero, gaitz da lohakartzen; gogoa iratzz gero, gaitz da susegatzen eta bere lekhura bihurtzen.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: levantar la liebre

    Frantsesez: lever la liévre

  • erantzute egin

    Azalpena: erreprotxatu

    Adibideak:

    —   Zeren etsaiek geure faltak erranez, eta hetzaz erantzute eginez
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • erauki esan

    Azalpena: errenditu

    Adibideak:

    —   Geureaz denaz bezan batean, errendaturik iarririk, garaitia emanik, erauki erranik, eztugula indarrik asko ezaguturik
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: darse por vencido

    Frantsesez: rendre les armes

  • erresumin

    Azalpena: oinaze

    Adibideak:

    —   hatz gordin eginik, gelditzen zaitzu ondotik errasumina.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • erroak utzirik adarrei lotu

    Azalpena: arazoaren muninera ez jo

    Adibideak:

    —   Likurgo Thraziako erregeari iduritu zeikan ezen, etzela ordenantzat arnoaren debekatzea, zeren hura zela erroak utzirik, adarrei lotzea.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: andar(se) por las ramas

    Frantsesez: tourner autour du pot

  • errotan irinik ez lotu

    Azalpena: inguruko giroaz ez kutsatu

    Adibideak:

    —   Gaitz da tratuetan eta salerosietan, bethi egiaz ibiltzea; bertzerena eskuan darabillazularik, ez kutsatzea, errotan irinik ez lotzea
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • esku eman

    Azalpena: lagundu

    Adibideak:

    —   Baldin Iainkoak permititzen eta esku emaiten ezpalio
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • esku hartu

    Azalpena: agintea ukan

    Adibideak:

    —   esku handia hartzen duela emazteak amurus itsutuaren gaiñean
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • esku toki

    Azalpena: euskarri

    Adibideak:

    —   eztu esku-tokitik, eta ez lotzeko girthainik
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • (ezertan) eskua(k) sartu

    Azalpena: interbenitu

    Adibideak:

    —   Eta bertze guztien artetik, hasi zaizkidan niri neroni aditzera emaiten, lehen bizian kheinuz eta zieruz, eta gero azkenean, klarki eta agerriz, nik behar nituela egiteko hartan eskuak sarthu
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: meter las manos (en algo)

  • eskuak iratxeki

    Azalpena: harrapatu

    Adibideak:

    —   Ohoiñari ere ebastera dohanean, gogoratzen zaika, eskuak iratxeki badiatzote, gutienean bereak emanen derautzatela, azotea izanen duela
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: HARRAPATZEA

    Gazteleraz: echar el guante

    Frantsesez: mettre la main au collet

  • eskuei eragin

    Azalpena: lan egin

    Adibideak:

    —   Eskuei eragiten daraue: orduan bere artea, antzea, maiña eta ahal guztia enplegatzen du
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: LANA

  • (neure, heure, bere...) eskuko

    Azalpena: (neure, heure, bere...) arduerapean

    Adibideak:

    —   utzten deraku geure eskuko.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: a (mi, tu, su...) cargo

    Frantsesez: à sa charge

  • eskuko ukan

    Azalpena: menpean ukan

    Adibideak:

    —   Nola geure borondatea guere eskuko baitugu
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • (inorekin) ez ahaide eta ez bernaje izan

    Azalpena: harremanik ez ukan

    Adibideak:

    —   Zeren nola ezpaikara bi mendetako eta zeuk zeurea hain ongi, hain ohorezki eta dohatsuki iragan baituzu
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • (inor, ezer) ez bezalako

    Azalpena: desberdin

    Adibideak:

    —   ni ez bezalakorik, ni baiño hunetako giagorik.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • eza eman

    Azalpena: ezetz esan

    Adibideak:

    —   Hari ere emaiten diozu eza, erraiten diozu eztakizula othoi gauza hartzaz mintza
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • ezen ez

    Adibideak:

    —   Gauza segura da, eta bat ere dudarik eztuena, probetxuago eta merituago izanen duzula, orai zerorrek, bizi zarela, eta osasuna duzula, zeure eskuz probeari amaiten diozunaz, ezen ez gero hiltzarekoan ordenatzen diozunaz.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • ezertan eduki

    Azalpena: kontsideratu

    Adibideak:

    —   Eta ezertan edukitzekoa denz?
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • ezetabai

    Azalpena: diskusio

    Adibideak:

    —   ez eta bai asko den lekhuan.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • ezinbesteko

    Azalpena: ekidin ezineko

    Adibideak:

    —   Eta azken oreneko penitentzia hark badiondi bortxazkoa, ezin bertzezkoa.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • ezinbestez

    Azalpena: behartuz gero

    Adibideak:

    —   Purga ezin bertzez, eri zarenean.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: en última instancia

    Frantsesez: en dernier ressort

  • ezpataren ahotik iragan

    Azalpena: (inork inor) hil

    Adibideak:

    —   Erdietsikoitut, atrapatukoitut,aspertuko natzaie, guztiak ezpataren ahotik iraganeintut
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: ERAILKETA

    Gazteleraz: pasar por el filo de la espada

    Frantsesez: passer au fil de l'épée

  • ezpataz iragan

    Azalpena: (inork inor) hil

    Adibideak:

    —   Antzasuenak garaitzen du bertzea, bere meneratzen du, azpiratzen du, lurrera egotzten du, ezpataz iragaitera darama
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: ERAILKETA

    Gazteleraz: pasar a cuchillo

  • (inopren) feriak akabatu

    Azalpena: hil

    Adibideak:

    —   Iragan zaie hei bere denbora, akhabatu dira heken feriak.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Frantsesez: casser sa pipe

  • fin gaitz egin

    Azalpena: ondorio txarrak gertatu

    Adibideak:

    —   Gero fin gaitz egiteko
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • (neure, heure, bere...) gainera hartu

    Azalpena: ardurapean hartu

    Adibideak:

    —   eta are gehiago iakinagatik ere, on da disimulatzea, ez iakin iduri egitea, ez iabetzea, ez bere gaiñera hartzea, edo desenkusatzea
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: cargar sobre (sus) espaldas

  • gaitzez jarri

    Azalpena: haserretu

    Adibideak:

    —   Zeren ez naiz ni hargatik bekhaiztuko, eta ez mutturturik gaitzez iarriko
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • gakoaz egon

    Azalpena: gordean egon

    Adibideak:

    —   Gakhoaz dagoela erraiten da
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: estar bajo llave

  • galdu gordean ibili

    Azalpena: hondatzeko puntuan egon

    Adibideak:

    —   Egitekoak egitekotan direnean, galdugordean dabiltzanean, orduan edukazu zuk egundaño baiño esperantza gehiago
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • garra altxatu

    Azalpena: hasiera eman

    Adibideak:

    —   Behar da behar, behar danean, khar aphur bat ailtxatu
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: prender la mecha

  • gero eta gero

    Azalpena: denboraren poderioz

    Adibideak:

    —   gero eta gero doha gaixatuaz, zailduaz eta gogortuaz.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: cada vez más

    Frantsesez: de plus en plus

  • gero eta gero (ere)

    Azalpena: denboraren poderioz

    Adibideak:

    —   Baiña ardia orenetik orenera, lekhuz aldatzen da, oihanean barrenago sartzen da, bethi eta galtzenago eta errebelatzenago da. Hala bada bekhatorea ere, gero eta gero galtzenago, errebelatzenago eta bere aztura gaixtoetan barrena sartzenago da.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    —   Eskiribatzen hasten zarenean, ezin higi ditzakezu erhiak, lothuak bezala daude. Zeren ezpaitira usatuak. Baiña gero eta gero usatzen eta trebatzen dira, hain trebatzen, ezen azkenean, bertze alderat beha zaudela ere, hitzen erdiak eskiribatzen baititutzu.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • geroko gero

    Azalpena: luzamendu

    Adibideak:

    —   Eta orai bereon, presenteon hasten naiz: ezta ia gehiago, geroko gerorik, luzamendurik, eta ez ephetan ibiltzerik.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • gerotik gerora ibili

    Azalpena: luzamendutan ibili

    Adibideak:

    —   Neure iaun maitea, ioan zatzaizkit lurretik, baiña ez gogotik, eta ez bihotzetik. Heldu nintzen. Ezterautazu iguriki. Ordea eneak dira faltak, enea da hobena. Gerotik gerora ibili naiz, eta hala dabillanari gerthatzen ohi zaikana egin zait niri ere.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • (ezer) gerotik gerora luzatu

    Azalpena: luzatu

    Adibideak:

    —   Eta guztiz ere zure zerbitzari ttipi hunen trabaillu aphur haur, gerotik gerora egitekoen luzatzeak, zenbat kalte dakharkeien, zuk hain ongi dakizun pontu haur, nori egonen zaika zuri ezpadagotzu?
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • gibel beldurti

    Azalpena: fidakaitz

    Adibideak:

    —   gaixtoa bethi da gibel beldurti, eta gogoan behartsu.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • gibela eman

    Azalpena: mesprezatu

    Adibideak:

    —   Munduari gibela emanen diot
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: MESPREZUA

  • giharran ukitu

    Azalpena: hunkitu

    Adibideak:

    —   Erraiten diozu eztakizula othoi gauza hartzaz mintza, zeren sobera zaudela errea, zaurtua, eta giharran ukitua
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: tocar en la herida

    Frantsesez: toucher au vif

  • gogo hartu

    Azalpena: erabaki

    Adibideak:

    —   eta halatan hartu dut gogo, lehenbiziko parte hunen, lehenik benturatzeko, eta berri iakitera bezala aitzinerat igortzeko
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: ERABAKIA

  • gogoa eduki

    Azalpena: nahi

    Adibideak:

    —   hartan pentsatzen, eta ez gogorik edukitzen
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: tener ganas

  • gogoan erabili

    Azalpena: pentsatu

    Adibideak:

    —   Bada biz hala, zuk diozun bezala, eta gogoan darabillazun bezala, gertha dakizun
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: GOGOETA

  • gogoan iragan

    Azalpena: pentsatu

    Adibideak:

    —   Eta ez gogoan iragan nolakoak izanen diren
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: GOGOETA

  • gogoetan egon

    Azalpena: pentsatu

    Adibideak:

    —   Ea nondik edo nola mendekatuko den bethiere gogoetan egoitea
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • gogora ekarri

    Azalpena: gogoratu

    Adibideak:

    —   Eta egundaiño egin ditutzun falta guztiez orhoitzen zaitu, guztiak gogora ekhartzen derauzkitzu
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: OROIMENA

    Gazteleraz: traer a la memoria

  • goiti eduki

    Azalpena: ez hondoratu

    Adibideak:

    —   Eta nola baitzihoan dudatuaz, eta findantziaren galduz hala zihoan itsasoan barrena ere sarthuaz, estaliaz eta hondatuaz: halako moldez, ezen azkenean guztiz honda etzedin, bere nabusiak eskua, goiti edukitzeko, eman behar izatu baitzeraukan, erraitzen zioela...
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: mantener a flote

  • (ezer, deus) guti

    Azalpena: guti

    Adibideak:

    —   zeren bertzelako esperantzak deus guti balio du.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: poca cosa

    Frantsesez: peu de chose

  • guztiarekin ere

    Adibideak:

    —   ezpaitute guztiarekin ere, orainokoan.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: con todo

  • guztiz ere

    Adibideak:

    —   gaitz da orduan egiazko penitentzia egitea, eta izaitea guztiz ere lehen debozinoan usat eztenarentzat.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: sobre todo

    Frantsesez: surtout

  • halarik(an) ere

    Adibideak:

    —   ordea halarik ere, etzuen nahi lainkoak, han zegoena, zegoen geldirik.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: no obstante

    Frantsesez: cependant

  • hanbatik hanbatean

    Azalpena: zirkunstantzia berdinetan

    Adibideak:

    —   eta hanbatik hanbatean gaixtoago eta perilosago da zahartzean gaixto izaitea, gaztean baino.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • handi nahi

    Azalpena: harrokeria

    Adibideak:

    —   Han urguillua, handi nahia.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: HARROKERIA

  • handik eta halatan

    Azalpena: hala

    Adibideak:

    —   eta nola halaber handik eta halatan zuk zeure burua galtzen duzun.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • handik harat

    Azalpena: ordudanik

    Adibideak:

    —   ordea handik harat, salduz gero, gelditzen da sekulakotz saldua.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    —   ekharri zenduen, gero ere, behar zen erremedioa, eta handik harat, halako desordenuen debekatzeko ordenantza eta manamendua.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: ETORKIZUNA

    Gazteleraz: de allí en adelante

  • (neureak, heureak, bereak...) hartu

    Azalpena: jipoitua izan

    Adibideak:

    —   erran bailio bezala: esker emok ene koleran egonari, zeren bertzela, hartuko ituen egun heureak
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • hatsa sabelean ukan

    Azalpena: bizirik iraun

    Adibideak:

    —   Biziak diraneiño, hatsa sabelean deiño, arima gorputzetik iltki arteiño
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • hatsaren gainean jarri

    Azalpena: lasaitu

    Adibideak:

    —   Eta gero sosegatuko naiz, ardura guztiak utzirik, pausatuki hatsaren ganean iarriko naiz, erraiten dudala neure baithan
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: respirar hondo

  • hemengo aldia egin

    Azalpena: hil

    Adibideak:

    —   Hemengo aldia egin duzu
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: HERIOTZA

  • hemengoaz egin

    Azalpena: hil

    Adibideak:

    —   Hemengoaz egin hurran dugula
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: HERIOTZA

  • hi handi ni handi

    Azalpena: lehian

    Adibideak:

    —   Baiña hi handi ni handi hisikaturik egoteak.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • (inoren) hitza dirutzat hartu

    Azalpena: inoren esana estimatu

    Adibideak:

    —   halakoren hitza dirutzat hartzen duzu
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Frantsesez: prendre pour argent comptant les paroles (de quelqu'un)

  • huts egina(k) joan

    Azalpena: erratua egon

    Adibideak:

    —   Eta zu zoazilla huts egina eta bide errealetik eta zabaletik aldaratua eta errebelatua
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: OKERTZEA

  • iduri egin

    Azalpena: itxura egin

    Adibideak:

    —   Ez iakin iduri egitea
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • igor ziri

    Azalpena: ilunabar

    Adibideak:

    —   ez igortziriren, ez ozprinaren, ez uren, ez suren.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • ihizia eraiki

    Azalpena: gordean dagoena agerrarazi

    Adibideak:

    —   Iratzartzen dute lo datzana, eraikitzen dute ihizia
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: levantar la liebre

    Frantsesez: lever la liévre

  • ijitoen kondea

    Azalpena: ukimena

    Adibideak:

    —   Baiña guztien gaiñetik borzgarren zensu korporalari, zein baita tactus, ukitzea, eskuztatzea eta hazkatzea, eduki behar zaika begia. Zeren hura de ohoiñen kapitaina: ijitoen kondea, bertzeren ebatsietan ere parte duena.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • ikusi gabe ikusi

    Azalpena: sumatu

    Adibideak:

    —   Hala bethi usain onez betherik dabiltzanak ere, usnatzen dira eta ikhusi gabe ikhusten, nolakoak, zer azturatakoak eta zertsu diren
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • inkontru jo

    Azalpena: behaztopatu

    Adibideak:

    —   Eta itsuak inkontru ioitea, eta iragiatean aurizkitzea, ezta miresteko
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • inor gutxi

    Azalpena: jende guti

    Adibideak:

    —   nehor guti dantzatzen da edana eztenean, adimenduan dagoenean.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • iragaitzaz izan

    Azalpena: laister aldegiteko gelditu

    Adibideak:

    —   Mundu haur bideazkoen ostatua da, iragaitzaz gare hemen
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: estar de paso

  • itsas irakitua bezala

    Azalpena: ezin egonik

    Adibideak:

    —   itsas irakitua bezala dira, eztute bakerik eta ez sosegurik.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: a hurtadillas

  • itzal gaizka ibili

    Azalpena: ezkutuka ibili

    Adibideak:

    —   Zeren aieru hek, itzal gaizka ibiltze hek, baitira frogantzarik asko, gogoan behar arazitzeko
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • joan-etorritan ibili

    Azalpena: luzamendutan ibili

    Adibideak:

    —   Eginen duzun ongia eta ontasuna dagizula fite, geroko benturan utzi gabe, luzamendutan, eta ioan ethorritan ibili gabe.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • jokotik kandela akabatu delako gelditu

    Azalpena: ezeri azken punduraino ez utzi

    Adibideak:

    —   halakoari eta halkoei gerthatzen zaie, gauaz kandela argitan iokoan hari direnei gertatzen zaiena, gelditzen dira iokotik, zeren akhabatzen baitzaie kandela
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • kandela eskuan hartu

    Azalpena: hil hurran egon

    Adibideak:

    —   bere azken finean, kandela bere eskuan harturik, zala zegoenean
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: HERIOTZA

  • kapapetik

    Azalpena: ezkutuan

    Adibideak:

    —   Agerriz ezpada ere, kapapetik bedere gaizki mintzo baitira.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: EZKUTUA

    Gazteleraz: bajo mano

    Frantsesez: sous le manteau

  • kapatik tira

    Azalpena: gaztigatu

    Adibideak:

    —   Kapatik thira zaitzan, abisa zaitzan
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: IRAGARTZEA

  • (inori) kargu utzi

    Azalpena: (inoren) ardurapean utzi

    Adibideak:

    —   Ezta asko ondokoei kargu utztea
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • kolpe(a) huts egin

    Azalpena: erratu

    Adibideak:

    —   Eta kolpea huts egin bada ere
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: OKERTZEA

  • kontrakarrean jarri

    Azalpena: erasoari erantzun

    Adibideak:

    —   Bertze bekhatuak defendatuz eta kontrakarrean iarriz, behar ditugula garaitu
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: plantar cara

    Frantsesez: faire face

  • kontu eduki

    Azalpena: arduratu

    Adibideak:

    —   Eztadukagu deusez ere konturik
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: AXOLA

  • (ezertaz) (inortaz) kontu egin

    Azalpena: arduratu

    Adibideak:

    —   Onez eta biziaz ere kontu guti eginik
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: AXOLA / GOGOETA

  • kontu eman

    Azalpena: ezertaz erantzun

    Adibideak:

    —   Geure buruoz kontu onik eman nahi badugu
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: rendir cuentas

  • kontu ona eraman

    Azalpena: ongi pentsatu

    Adibideak:

    —   Davitek nola Susanak, zeramaten kontu ona
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • (ezeren) kontua ukan

    Azalpena: (ezeren) kontaduria egin

    Adibideak:

    —   Hain xehero, bat banaka, beregainki, eta bereziki daki Iainkoak gauza guztien berri, non gure buruko illeak ere, kontatuak baitadutza eta ezpaitzaiku batere haren iakin gabe galtzen eta ez erortzen. Are badaki zenbat parabisurako diren, eta bai zenbat ifernurako diren ere [Lc. 12 et 21]. Eta hark berak daki eta ez bertzek. Badu guztien kontua, eta kontu segura eta gerthua.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: AXOLA

    Gazteleraz: llevar la cuenta

  • kontuan hartu

    Azalpena: kontsideratu

    Adibideak:

    —   ezteraue lainkoak deus ere hartzen kontutan
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: tomar en consideración

  • krozka batean egon

    Azalpena: egoera berdinean egon

    Adibideak:

    —   Mundu hunetako gauzak eztaude behin ere krozka batean
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • krozkan erauzi

    Azalpena: haserretu

    Adibideak:

    —   Zeren emazte ezkondua eztu deusek ere hala giharran ukitzen, krozkan erauzten, eta ez bere tentutik eta pazientziatik atheratzen, nola bere senharra bertzerekin diabilkola iakiteak
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: salirse de sus casillas

    Frantsesez: sortir de ses gonds

  • lapitzaren gainean erein

    Azalpena: alferreko lanean ari

    Adibideak:

    —   Hura da lapitzaren gaiñean ereiten den hazia bezala: sortzen da ongi, baiña nola ezpaitu errorik egiten, fite ihartzen da
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • lehen baino lehen

    Azalpena: ahal den lasterren

    Adibideak:

    —   beraz lehen baiño lehen, behar dugu bide onean iarri.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: ARINTASUNA / LEHENTASUNA

    Gazteleraz: cuanto antes

    Frantsesez: dès que possible

  • lehen edo gero

    Azalpena: noizbait

    Adibideak:

    —   Hain zaika eder Iainkoari urrikalmendua, eta beharrari ongi egitea, non berari ere handik urrikaltzen baitzaika ongi egille hura, eta lehen edo gero erakusten baitio, eta emaiten bide onean iartzeko bidea.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: tarde o temprano

  • leku eman

    Azalpena: onartu

    Adibideak:

    —   Demogula lekhu, demogula amore hirari
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • leku eta ostatu eman

    Azalpena: egokiera jarri

    Adibideak:

    —   Eta guztiak heldu dira, gogoaren lehenbiziko orhoitzapenetik, eta orhoitzapen hari lekhu eta ostatu emaitetik, erroen egitera eta handitzera utztetik
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • lo datzana iratzarri

    Azalpena: ernarazi

    Adibideak:

    —   Zeren hek iratzartzen dute lo dstzana, eraikitzen dute ihizia, eta eragiten behar eztena
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • manamenduak hautsi

    Azalpena: bekatu egin

    Adibideak:

    —   Iainkoaren manamenduak hautsi ditugula
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • marra iragan

    Azalpena: gainditu

    Adibideak:

    —   Aitzitik badirudi ezen zuk xedea aitzinatu duzula, marra iragan bidetan izan zarela
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • men menean jarri

    Azalpena: hil hurran egon

    Adibideak:

    —   Orai bada, orai, men menean iarri gabe, sukharrak nahasi gabe
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • (neure, heure, bere...) mendea iragan

    Azalpena: bizi

    Adibideak:

    —   Zeren nola ezpaikara bi mendetako eta zeuk zeurea hain ongi, hain ohorezki eta dohatsuki iragan baituzu
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: BIZIA, BIZIMODUA

  • (neure, heure, bere...) mendean

    Azalpena: (neure, heure, bere...) bizitzan

    Adibideak:

    —   bere mende guztian bekhatutan, lainkoaren kontra gerlan ibilirik.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: BIZIA, BIZIMODUA

  • mihia bridatu

    Azalpena: kontuz hitz egin

    Adibideak:

    —   Mihia brida dezagun
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: frenar la lengua

  • (inoren baitan) mihia ipini

    Azalpena: inori buruz hitz egin

    Adibideak:

    —   Nehor ausart haren baithan mihirik ibentzera
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • (neure, heure, bere... baitan) mila dorre eta gaztelu egin

    Azalpena: ezinezkoak amestu

    Adibideak:

    —   Egiten duzu zeure baihan barrena, milla pensu eta gogoeta, milla dorre eta gaztelu
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: hacer castillos en el aire

    Frantsesez: faire des châteaux en Espagne

  • moko bat ere

    Azalpena: batere ez

    Adibideak:

    —   atsegindasun moko bat ere gabe?
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: ni un ápice

  • moneda berean pagatu

    Azalpena: inorekin gisa berean porta tu

    Adibideak:

    —   Mendekatzea, ordaiñez ordain, moneda berean pagatzea
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: pagar con la misma moneda

    Frantsesez: payer dans la méme momraie

  • mundu herria

    Azalpena: mundu osoa

    Adibideak:

    —   mundu herri guztiak ere, baldin zerorrek, biderik ematen ezpadiozu, ezin egotz zaitzake ifernura.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • mundu honetako aldia egin

    Azalpena: hil

    Adibideak:

    —   Eztakusazu mundu hunetako aldia dagizunean
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: HERIOTZA

  • musututs gelditu

    Azalpena: tronpatua izan, espero zena ez lortu

    Adibideak:

    —   Bada zeure azken finean, heriotzeko orenean, behar ordu guztien gaiñeko behar orduan, zer damu, zer bihotz ukhaldi errezibituko duzu! Zer pena eta atsekabe sentituko duzu, Iainkoak hutsik, behar duzuna gabe, kanporat egotz zaitzanean? Nescio vos. Etzaituela ezagutzen, berandu duzula, erremediorik erran diazazunean? Eta hunela erranik, athea herts diazazunean? Badirudi, hunetan pensatzeak berak ere, sekulakotzat musut-huts gelditu behar duela ikhusteak, nehori buruko illeak latzten derautzala.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: quedarse con un palmo de narices

  • neguko lorea(k)

    Azalpena: iraupenik gabeko asmo edo egitatea(k)

    Adibideak:

    —   nahikunde hel neguko loreak dira
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: flor de un día

  • noizik behin

    Azalpena: aldizka

    Adibideak:

    —   atheratzen du noizik behin.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: BAKANTASUNA

    Gazteleraz: de vez en cuando

    Frantsesez: de temps à autre

  • nola hala

    Azalpena: nolabait

    Adibideak:

    —   eta nola hala dadutzan bitartean ere.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • odola(k) hoztu

    Azalpena: ahuldu, ezindu

    Adibideak:

    —   Baiña gero, zahartzean, odola hozten zaienean
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: AHULDADEA

  • ohera gabe biluzi

    Azalpena: (ezer behar baino lehenago egin)

    Adibideak:

    —   Neure onak neurk nahi ditut gozatu eta manaiatu, eztut oraiño gabetu nahi: eztut ohera gabe biluzi nahi
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • ohoinen kapitaina

    Azalpena: ukimena

    Adibideak:

    —   Baiña guztien gaiñetik borzgarren zensu korporalari, zein baita tactus, ukitzea, eskuztatzea eta hazkatzea, eduki behar zaika begia. Zeren hura de ohoiñen kapitaina: ijitoen kondea, bertzeren ebatsietan ere parte duena.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • on eduki

    Azalpena: berean iraun

    Adibideak:

    —   Baiña lekhukoek mantena, on eduki, hala zela
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • onez onetara

    Azalpena: onean

    Adibideak:

    —   onez onetara, etsaitu gabe, ala etsaiturik?
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: ONTASUNA

    Gazteleraz: a buenas

    Frantsesez: à l'amiable

  • ordu ukan

    Azalpena: ezertarako garaia izan

    Adibideak:

    —   Ordu du gaztetasuneko maiañen eta tornuen utzteko
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • parte onera hartu

    Azalpena: onetsi

    Adibideak:

    —   hala behar dira halaber arrazoiñaren arauaz, intenzione onarekin, falten erremediatzeko, eta bekhatuen eritasunetik sendatzeko borondatearekin, egiten diren liskarrak, ahakarrak, mehatxuak, eta erantzuteak ere, estimatu eta parte onera hartu
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: ESPERANTZA

  • (inorekin, ezertan) parte ukan

    Azalpena: harremanak ukan

    Adibideak:

    —   nahi du nagiak Iainkoaren erresuman pate
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: tener parte

  • (inoren) partea eduki

    Azalpena: (inor) alde ukan

    Adibideak:

    —   Jainkoaren partea daukatenek
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • sabel ederretako

    Azalpena: jale eskas

    Adibideak:

    —   eta abstinentziatik, neurriz bizitzetik, sabel-ederretako izaitetik, eta pairatzetik heldu da debozinoa eta saindutasuna.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • sabel uzkur

    Azalpena: gosez

    Adibideak:

    —   sabel-uzkur dabillanik, ahalkez eskatzera ausartzen eztenik.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: GOSEA

  • sabeldarraio

    Azalpena: jatun

    Adibideak:

    —   sabeldarraiotasunetik sortzen da haragiaren plazer nahia.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: tragaldabas

    Frantsesez: avaleur de pois

  • salomon baino jakintsuago izan

    Azalpena: oso jakintsua izan

    Adibideak:

    —   Zaudete beraz iratzarririk, ene anaia maiteak (dio San Agustinek) zeren eztakusat nik, zaretela zuek, David baiño sainduago, Sanson baiño balentago, eta ez Salomon baiño iakinsunago.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • sineste(a) eman

    Azalpena: sinetsi

    Adibideak:

    —   Heken hitz sinpleari sinheste emaiten etzaikanean
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • (inoren) sorbalden gainean egur egin

    Azalpena: inoren sufrimenduaz profitatu

    Adibideak:

    —   Ene sorbalden gaiñean egin zuten egur bekhatoreek
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • sua piztu

    Azalpena: gordean da goena ager erazi

    Adibideak:

    —   Eta tentatzaillea ere eztatza behin ere lo: hark eraikitzen du erbia, pizten du sua, gogoratzen du bekhatua
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • (neure, heure, bere...) tentuan eta zentzuan

    Azalpena: ezagueran

    Adibideak:

    —   zeren zu baitzara argi, eta hura itsu: zu zuhur, eta hura erho: zu zeure tentuan eta zentzuan, eta hura handik athean.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • testamentuak hasi eta akabatu gabe gelditu

    Azalpena: hil

    Adibideak:

    —   eta bai halaber sukharrak nahasirik, bere testamentak hasi, eta akhabatu gabe gelditzen direla?
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: HERIOTZA

  • to no izan

    Azalpena: andreak agindu

    Adibideak:

    —   No zen tho: emaztea gizon, oilloa oillar
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • ukondoaz ukitu

    Azalpena: abisatu

    Adibideak:

    —   Eta deus erran gabe ere, ukhondoaz utki dezan edo begiaz kheiñu egin diazon
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: IRAGARTZEA

  • urgoitu

    Azalpena: aspertu

    Adibideak:

    —   Galdez zaudete zer izanen den zuetzaz: inoiz iltkiko zareten hortik. Iguirikazue oraiño aphur bat, goiz urgoitu zarete
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: ASPERDURA

  • usoak joan eta sareak hedatu

    Azalpena: ezertaz beranduegi arduratu

    Adibideak:

    —   Usoak ioan, sareak heda
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: BERANDUA

  • zainak labur ukan

    Azalpena: funtsik gabekoa izan

    Adibideak:

    —   Zeren erran komuna da, gezurrak zaiñak labur dituela
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • zakukoak atera

    Azalpena: gordetako dohainez baliatu

    Adibideak:

    —   Orduan zakukoak atheratzeintu, dakizkien iokoak iokatzeintu
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Gazteleraz: destapar el tarro de las esencias

  • zama bat egin

    Azalpena: bildu

    Adibideak:

    —   Eta zama bat eginik, lothu zuenean
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

  • zenbait granoz arin izan

    Azalpena: zoroa izan

    Adibideak:

    —   Zenbait granoz arin delako seiñalea da, bertzeak ez bezala, edo dagokan baiño ederkiago beztiturik ibiltzea
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: EROMENA

  • zentzuan egon

    Azalpena: zuhurra izan

    Adibideak:

    —   Gaitz dela amurus izaitea, eta zentzuan egoitea
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

    Kontzeptuak: ZENTZUA

    Gazteleraz: estar en su sano juicio

  • zinez eta egiaz

    Azalpena: benetan

    Adibideak:

    —   zinez eta egiaz elkhar maite dutenen arteko haserredurak eta diferentziak.
    AGERRE, P. "Axular"
    Gero, 1643.

 

lokuzioan azalpenean bietan

    hitz hasiera
bere horretan

gaztelera frantsesa


Korrespondentzia guztiak ikusi: gazteleraz / frantsesez
kontzeptuen aurkibidea iradokizunak