Hasierako orrialdea
kontzeptuen aurkibidea aurkibidea iradokizunak iradokizunak bilaketara itzuli bilaketa
Bilaketaren emaitza

 

aurkituak: 59

  • Amerika hemen aurkitu

    Azalpena: bertan aberastu

    Adibideak:

    —   Emen arkitu det nik nere Amerika eta ez naiz joango igesi korrika.
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

  • adarra jo

    Azalpena: trufatu

    Adibideak:

    —   Gizon au beti prest dago berriz neri adarra jotzeko ez dakit zer gaitz egin diotan ni ainbat minberatzeko
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Kontzeptuak: UMOREA

    Gazteleraz: tomar el pelo

    Frantsesez: faire la barbe

  • aditzera ukan

    Azalpena: entzuna egon

    Adibideak:

    —   Txapelketa dagola degu aditzera besterik gabe goaz bera ikustera
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

  • ahotan hartu

    Azalpena: aipatu

    Adibideak:

    —   ixilik eziñ egon naiz eta astera noa bertsotan orretarako gaur maixu jaunak artu nai ditut aotan
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

  • argi eta garbi

    Azalpena: argiro

    Adibideak:

    —   argi ta garbi egiten digu munduaren agerpena.
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Gazteleraz: lisa y llanamente

    Frantsesez: clair et net

  • arian sartu

    Azalpena: hasi

    Adibideak:

    —   Nolabit ere sartu bear zan arian / bapo jan eta edan lertzeko zorian / ez giñan bildu noski eliz-atarian / mutillak, etzan giro apal ondorian!
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

  • arnas berritu

    Azalpena: indarberritu

    Adibideak:

    —   Euskaldunontzat izanagatik guztietan ederranak / arnas-berritu ezpazenitun aztuak zeuden geienak
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

  • arnas estua eduki

    Azalpena: hiltzear egon

    Adibideak:

    —   Euskerak arras estua dauka denok gaude igarrita / au ikusita dakiguna da ez iñun irakurrita
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Frantsesez: être au bout du rouleau

  • astolan

    Azalpena: lan nekagarri

    Adibideak:

    —   agintzeko ta asto-lanean beti gu.
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

  • auzi eman

    Azalpena: protestatu

    Adibideak:

    —   Lo egonda irabazi? Nori eman oraiñ auzi? Obe zuan artu balu zimaur eta guzi.
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

  • bat edo beste

    Azalpena: bakarren bat

    Adibideak:

    —   bat edo bestek esan lezake: beste berritxu bat ara.
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Kontzeptuak: BAKANTASUNA

    Frantsesez: un ou autre

  • bat egin

    Azalpena: elkartu

    Adibideak:

    —   bat egiten bezala
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Kontzeptuak: ELKARTASUNA

  • begietako makarrik ez eduki

    Azalpena: adi egon

    Adibideak:

    —   Sasi-eiztari onek ez dauka begietako makarrik
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

  • begiz jo

    Azalpena: bereizi, desiratu

    Adibideak:

    —   Eztai aietan zan seguratar neska gazte taldetxua begiz jo bear nai eta ez bat ezpaldinbazan itxua
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Gazteleraz: echar el ojo

    Frantsesez: serrer la vis

  • behin eta berriz

    Azalpena: maiz

    Adibideak:

    —   beiñ eta berriz entzun zaidazu.
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Kontzeptuak: MAIZTASUNA

    Gazteleraz: una y otra vez

  • besterik ezean

    Azalpena: behartuta

    Adibideak:

    —   naiz izan Prantzian edo eskaratzian besteik ezian an naiz anbulatzian.
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Kontzeptuak: BORTXAZKOA

  • bihotz zabala ukan

    Azalpena: pertsona ona izan

    Adibideak:

    —   Biotz zabal aundi dun gizona txit maite gaitu baña guk ez degu ezagutu
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Kontzeptuak: ONTASUNA

  • (ezeri) bizkar eman

    Azalpena: ez arduratu

    Adibideak:

    —   Bizkar emanaz baserriko nekeari
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Kontzeptuak: AXOLA

    Gazteleraz: dar la espalda

  • (inoren) buruan begietaraino laino egon

    Azalpena: itsuturik egon

    Adibideak:

    —   Batzuen buruan ez al dago laño begietaraño?
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Kontzeptuak: ITSUTASUNA

  • esker gaizto

    Azalpena: eskergabetasun

    Adibideak:

    —   Zer egin duan esker gaiztuak!
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

  • eskumuin

    Azalpena: goraintzi

    Adibideak:

    —   nere partez esku-muiñ eman zuk Aita Lekuona'ri
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

  • gau eta egun

    Azalpena: beti

    Adibideak:

    —   Lorik gabe gau ta egun lan geyegi nola degun.
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Kontzeptuak: BETI, BETIKO, BETIRAKO

    Gazteleraz: día y noche

    Frantsesez: jour et nuit

  • (inon, inorekin) giro ez izan

    Azalpena: egoera edo pertsona jasangaitza izan (ironiaz lana, zalaparta, alaitasuna... adierazten da)

    Adibideak:

    —   Nolabit ere sartu bear zan arian / bapo jan eta edan lertzeko zorian / ez giñan bildu noski eliz-atarian / mutillak, etzan giro apal ondorian!
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

  • gizalege

    Azalpena: jatortasun

    Adibideak:

    —   eta nunaitik gizalegeak gañez egiten dizula.
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

  • gogoan eduki

    Azalpena: gogoratu

    Adibideak:

    —   Goguak daukat oraindik ere
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Gazteleraz: tener en cuenta

  • halabeharrez

    Azalpena: kasualitatez

    Adibideak:

    —   Alabearrez.
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    —   alabearrez juan nintzan ni emendik.
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

  • hanka hondoraino sartu

    Azalpena: tronpatu

    Adibideak:

    —   Anka sartuaz dabiltz hondo-hondoraño euskera euskal gaizto biurtutzeraño
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Kontzeptuak: ERRAKUNTZA

    Gazteleraz: meter la pata hasta el fondo

    Frantsesez: mettre les pieds dans le plat

  • harez gero(ztik)

    Azalpena: ordudanik

    Adibideak:

    —   arrezkeroztik zenbat atsegiñ eman izan dizkidazu.
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Gazteleraz: de allí en adelante

  • hauts egin

    Azalpena: apurtu

    Adibideak:

    —   Eskupeta xar ori egiñ bear det auts!
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Gazteleraz: hacer pedazos

    Frantsesez: réduire en miettes

  • hego haizerik gabe zoratu

    Azalpena: gutirekin larritu

    Adibideak:

    —   Baña ez ote gera goiztxo astoratu egoaizerik gabe onela zoratu
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Gazteleraz: ahogarse en un vaso de agua

    Frantsesez: se noyer dans un verre d'eau

  • hutsaren hurrengo

    Azalpena: balio gabeko

    Adibideak:

    —   asko utsaren urrengo eta batzuek garrantzikoak.
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Kontzeptuak: BALIOA

    Gazteleraz: cero a la izquierda

  • hutsaren truke ondo

    Azalpena: ordainik gabe

    Adibideak:

    —   utsaren truke saltzeko.
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Frantsesez: pour rien

  • itsulapiko

    Azalpena: eltze-itsu

    Adibideak:

    —   ala diote gure itxulapikuak.
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Frantsesez: tirelire

  • izpirik (ere) ez

    Azalpena: batere ez

    Adibideak:

    —   talentuaren izpirik ere alperrik galdu ez dediñ.
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Gazteleraz: ni un ápice

  • jai eduki

    Azalpena: ezer ez espero

    Adibideak:

    —   euskerak oiengandik ez ote dauka jai?
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

  • kale egin

    Azalpena: erratu

    Adibideak:

    —   Iñork ere etzuen kalerik egiten
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Kontzeptuak: ERRAKUNTZA / OKERTZEA

  • kalejira

    Azalpena: doinu arineko martxa

    Adibideak:

    —   lan-saio eta tramankulu-ots biurturik kale-jira.
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Gazteleraz: correcalles

  • kaskarrari hatz egin

    Azalpena: zer egin ez jakin

    Adibideak:

    —   Eldu orain paotxari, ez atz egiñ kaskarrari, logureak jun zaizkio tratalariari
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Kontzeptuak: DAMUA / KEZKA

    Gazteleraz: rascarse la cabeza

  • kasketak eman

    Azalpena: otu

    Adibideak:

    —   Bertsoak ipintzera eman dit kasketak
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

  • katuerdikoan jarri

    Azalpena: erdi mozkortu

    Adibideak:

    —   Ortik asetzen zalla dirudi edaten asitakuan batere uste ez nuala nau jarri kattuerdikuan
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Kontzeptuak: MOZKORKERIA

  • klase (honetako, horretako, hartako...) asunak azkurarik ez eman

    Azalpena: beldurrik ez ukan

    Adibideak:

    —   Taberna-zale, jokalari ta sarri oitura lizunak azkurerikan ez dit ematen bateklase ortako asunak
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

  • (inoren) kofradiako

    Azalpena: kide

    Adibideak:

    —   nere kofradikoak, ez arren zakartu.
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

  • kopetan azala ukan

    Azalpena: lotsagabea izan

    Adibideak:

    —   Etzuten erakutsi uso-saill makala, auek badute gero kopetan azala!
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Kontzeptuak: LOTSAGABEKERIA

    Gazteleraz: tener cara

  • koskak berdindu

    Azalpena: trabak desegin

    Adibideak:

    —   Beti burrukan ibilli gabe zuzentasunaren eske besterik gabe makiñatxo bat koska berdindu litezke
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Kontzeptuak: ZORRAK

    Gazteleraz: limar asperezas

  • kukurra goian erabili

    Azalpena: harrotu

    Adibideak:

    —   Biar ixilik gelditu leike gaur zaunkaz dagon zakurra / esan nai nuke goi xamarrian dabilkizula kukurra
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Kontzeptuak: HARROKERIA

    Frantsesez: faire le beau

  • lur(ra) jo

    Azalpena: hondatu

    Adibideak:

    —   Orra utzi gu lur jotzeraño jetxiak
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Kontzeptuak: HONDAMENA

    Gazteleraz: venirse abajo

    Frantsesez: tomber dans la dèche

  • (inon) makil hautsiarekin sartu

    Azalpena: norberaren ahalmenez gaineko eginkizunetan sartu

    Adibideak:

    —   Makilla autsiakiñ ez sartu tartean
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

  • musu truke

    Azalpena: ordainik gabe

    Adibideak:

    —   iñork nai al du lanik egiñ musu truke.
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Frantsesez: pour rien

  • nahi eta (nahi) ez

    Azalpena: beharrez

    Adibideak:

    —   begiz jo bear nai eta ez.
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Kontzeptuak: BORTXAZKOA

    Gazteleraz: quieras que no

    Frantsesez: de gré ou de force

  • nahiz izan frantzian edo eskaratzean

    Azalpena: edonon izanik ere

    Adibideak:

    —   naiz izan prantzian edo eskaatzian besteik ezian an naiz anbulantzian.
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

  • noizean behinka

    Azalpena: aldizka

    Adibideak:

    —   noizean beinka sortu oi dira beziñ gizon jatorrak.
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Kontzeptuak: BAKANTASUNA

    Gazteleraz: de vez en cuando

    Frantsesez: de temps à autre

  • noizik behin

    Azalpena: aldizka

    Adibideak:

    —   baña noizik-bein etorri adi.
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Kontzeptuak: BAKANTASUNA

    Gazteleraz: de vez en cuando

    Frantsesez: de temps à autre

  • onbidez

    Azalpena: mesederako

    Adibideak:

    —   oien onbidez emen zabiltza.
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Gazteleraz: por (mi, tu, su...) bien

    Frantsesez: pour (mon, ton, son...) bien

  • pagotxari heldu

    Azalpena: onenari eutsi

    Adibideak:

    —   Beia or omen dabill larrean iasai / eta tratalariak oraingotik jai / Eldu orain paotxari ez atz egiñ kaskarrari logureak jun zaizkio tratalariari
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

  • (ezeri) (inori) tamaina hartu

    Azalpena: (ezertara) egokitu, moldatu

    Adibideak:

    —   garai onari ederki asko artu dio tamaiña / eiz-otsean mendiratu ta lapurretan alajaiña
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Gazteleraz: coger las vueltas

  • txanpa jo

    Azalpena: ahaleginak egin

    Adibideak:

    —   Pirripio bat il da ainbeste axanpa mingañez bai abillak, gaur jo dute txanpa!
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Kontzeptuak: AHALEGINA

  • (ezerk) txapela gora jaso

    Azalpena: (ezer) oso ona izan

    Adibideak:

    —   Emen txakoliñ onak beti du denbora / sagardoak txapela jasotzen du gora
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Kontzeptuak: ONTASUNA

  • zuzendu ezineko kakoa(k)

    Azalpena: konponezinezko arazoa(k)

    Adibideak:

    —   beste laurak zioten etzala naikua, orra sortu zuzendu ezin zan kakua.
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

  • zuztarrak egin

    Azalpena: finkatu

    Adibideak:

    —   Ondo zuztarrak egiña dago alkar zapaltzeko griña
    OLEA, I.
    Goierriko lorak, 1970

    Kontzeptuak: ATXIKIMENDUA

    Gazteleraz: echar raíces

    Frantsesez: prendre racine

 

lokuzioan azalpenean bietan

    hitz hasiera
bere horretan

gaztelera frantsesa


Korrespondentzia guztiak ikusi: gazteleraz / frantsesez
kontzeptuen aurkibidea iradokizunak