Hasierako orrialdea
kontzeptuen aurkibidea aurkibidea iradokizunak iradokizunak bilaketara itzuli bilaketa
Bilaketaren emaitza

 

aurkituak: 26

  • alajaina!

    Adibideak:

    —   Alajaña! Irakurtzen baneki ez nuke betaurreko bearrik!
    GARITAONAINDIA, B.
    Ipuin laburrak, 1922.

    Kontzeptuak: HARRIDURA

    Frantsesez: sacrebleu

  • arraiepola

    Adibideak:

    —   zu ez bezelako gezurtiak gerala uste dezute? Arraie pola!
    GARITAONAINDIA, B.
    Ipuin laburrak, 1922.

  • (neure, heure, bere...) artean

    Azalpena: norberaren baitan

    Adibideak:

    —   —Ze ordain eman lezake sagu gaxu onek? —zion leoiak bere artean, ezetsirik saguaren laguntza. Bañan, errukitu zan, ta utzi zion pakean.
    GARITAONAINDIA, B.
    Ipuin laburrak, 1922.

    Gazteleraz: para (mis, tus, sus...) adentros

    Frantsesez: dans son for interieur

  • bat egin

    Azalpena: elkartu

    Adibideak:

    —   Bidean Praixku'kin bat-egin zuen
    GARITAONAINDIA, B.
    Ipuin laburrak, 1922.

    Kontzeptuak: ELKARTASUNA

  • bat-batean

    Azalpena: ezustean

    Adibideak:

    —   jeiki zan bat-batean epailea.
    GARITAONAINDIA, B.
    Ipuin laburrak, 1922.

    Gazteleraz: de repente

    Frantsesez: tout à trac

  • bejon (dei(n)ala, deizula, deiola...)

    Adibideak:

    —   Bejondeikela!- zioten guziek.
    GARITAONAINDIA, B.
    Ipuin laburrak, 1922.

  • berehala

    Azalpena: kolpetik

    Adibideak:

    —   Patxik artu zuen beriala.
    GARITAONAINDIA, B.
    Ipuin laburrak, 1922.

    Kontzeptuak: ARINTASUNA

  • besterik gabe

    Azalpena: funtsik gabeko arrazoiez

    Adibideak:

    —   Igandero eleizara joaten zan artzain batek oartu zuen erriko irakaslea betaurrekoak iñoiz kendu gabe ibiltzen zalata, benaz oldoztu ondoren, onela zion: —Ez det ezbairik: irakasle ori betaurrekoak dituelako izango da erri ontako irakurlerik azkarrena. Ta besterik gabe, erabaki zuen berak ere erostea.
    GARITAONAINDIA, B.
    Ipuin laburrak, 1922.

    Gazteleraz: sin más

  • bizibidea atera

    Azalpena: bizitzeko adina irabazi

    Adibideak:

    —   Salerostetxe aundi bateko sarigarri arkitzen zan Andoni. Bere aitak ere etxe artatik ateratzen zuen bizibidea, aurkezle bidaztuaz.
    GARITAONAINDIA, B.
    Ipuin laburrak, 1922.

    Kontzeptuak: BIZIA, BIZIMODUA

    Gazteleraz: ganarse la vida

    Frantsesez: assurer sa matérielle

  • burutik egin

    Azalpena: zoratu

    Adibideak:

    —   Erramun'i burutik egin zayo noski
    GARITAONAINDIA, B.
    Ipuin laburrak, 1922.

    Frantsesez: perdre la boule

  • ez eta

    Adibideak:

    —   ez det iñoiz ikusi politagorik, ez-ta bartzapaingai ederagorik ere.
    GARITAONAINDIA, B.
    Ipuin laburrak, 1922.

  • (inoren) gain

    Azalpena: (inoren) ardurapean

    Adibideak:

    —   ez bakarrik zure joputasuna neregain eroateko.
    GARITAONAINDIA, B.
    Ipuin laburrak, 1922.

    Kontzeptuak: BALIAKETA

    Gazteleraz: a (mi, tu, su...) cargo

    Frantsesez: sur son compte

  • gogait egin

    Azalpena: aspertu

    Adibideak:

    —   Jarri zuan beste bat, onen ondoren beste bat; ta orrela bana-banaka ikustatu zituen mota guzietako betaurrekoak, leyarrak ondo garbituaz; bañan alperrik, ezin zuen irakurri. Gogait egin zuen dendariak, ta galdetu zion artzaiñari: —Zuk badakizu gero irakurtzen? —Alajaña! Irakurtzen baneki ez nuke betaurreko bearrik
    GARITAONAINDIA, B.
    Ipuin laburrak, 1922.

    Kontzeptuak: ASPERDURA

    Frantsesez: en avoir marre

  • gogoz eta bihotzez

    Azalpena: zinez, sutsu

    Adibideak:

    —   Aitaren berri jakin ondoren joan zan menpeko zeukan maomar aberatsagana, ta eskatu zion gogoz ta biotzez bere aitaren azkatasuna diru-ordañez.
    GARITAONAINDIA, B.
    Ipuin laburrak, 1922.

    Kontzeptuak: EGIA

    Gazteleraz: de todo corazón

    Frantsesez: de tout coeur

  • halakoren batean

    Azalpena: noizbait

    Adibideak:

    —   alakoren-batean ureratu zitzayon.
    GARITAONAINDIA, B.
    Ipuin laburrak, 1922.

  • handiak esan

    Azalpena: haserre hitzak edo beldurgarriak esan

    Adibideak:

    —   Asarre aundia irudikatuaz, onela zion Kilimonek zergariari: —Zakurra ala txerria izan da? Sinistuko al dezu orain? Zuek bezelako gezurtiak gerala uste dezute? Araie pola!... Zuaz orain zakurra berriz arrapatu ta ekartzera! Aundiak esan ondoren, joan zan Kilimon bere etxera.
    GARITAONAINDIA, B.
    Ipuin laburrak, 1922.

    Kontzeptuak: ESATEA

  • hanka-joko

    Azalpena: lasterketa

    Adibideak:

    —   Ta banaka-banaka, apal-apal ta atsekabez, joan ziran sagu gaxoak bakoitza bere zulora; eta or dabiltza bazterrik-bazter ankajokuka, katuaren ingurutik itzurka.
    GARITAONAINDIA, B.
    Ipuin laburrak, 1922.

  • harroputz

    Azalpena: harro

    Adibideak:

    —   Bittor ta Patxi langilleak baratza eder baten aurretik zijoazela gelditu ziran azaburu ikaragarri batzuek ikusiaz. Bittor zinezkoa zan, Patxi berriz guztizko arroputza. —Izugarriak ditut —zion Bittorrek— ez diat iñoiz ikusi andiyagorik. —Bai zera! Ori ez dek ezer —erantzun zion Patxik— Amerika aldean badituk askozaz andiyagoak ere.
    GARITAONAINDIA, B.
    Ipuin laburrak, 1922.

    Kontzeptuak: HARROKERIA

    Gazteleraz: vendehumos

    Frantsesez: m'as-tu-vu

  • honerainoz gero

    Azalpena: une edo egoera honetara iritsita

    Adibideak:

    —   bein oneraño ezkero ez naiz itzuliko erosi gabe.
    GARITAONAINDIA, B.
    Ipuin laburrak, 1922.

  • inondik ere (ez)

    Azalpena: ez

    Adibideak:

    —   etzetorren inondik ere Andoni'ren aitatzazko izparrik.
    GARITAONAINDIA, B.
    Ipuin laburrak, 1922.

    Kontzeptuak: EZETZA

    Gazteleraz: de ninguna manera

    Frantsesez: pas du tout

  • jaramonik ez egin

    Azalpena: ez arduratu, (ezertan, inori) arretarik ez ipini

    Adibideak:

    —   Etxerontz zijoala ezezagun batek, gurka bat egiñaz, esan zion: —Adi zazu adizkide: norakoa da bide au? Bañan Mikelek txoriak zeuzkan ginbelian ta agurrari erantzuteko ginbela kendu bear, ta... txoriak iges-egiteko bidean jarri baño len, oldoztu zuen bere artean: —Nik zer zeukat ze-ikusi ezezagun onetzaz?— ta jaramonik egin gabe jarraitu zion bideari.
    GARITAONAINDIA, B.
    Ipuin laburrak, 1922.

  • legez eta bidez

    Azalpena: eskubidez

    Adibideak:

    —   Orra or legez ta bidez irabazi dituzuten ogerlekoak.
    GARITAONAINDIA, B.
    Ipuin laburrak, 1922.

    Kontzeptuak: ESKUBIDEA

  • tenk egin

    Azalpena: (bidean) gelditu

    Adibideak:

    —   Pello zeritzaion mutil gazte itsu bat uriko Eleizan mesa entzun ondoren bazijoan bere auzoaldera makilla bat lagun zuela. Bidean Praixkukin bat-egin zuen, ta, beti bezela, tenk-egin zuten.
    GARITAONAINDIA, B.
    Ipuin laburrak, 1922.

  • tira ba!

    Adibideak:

    —   tira ba ainbeste alegintzen zeran ezkero.
    GARITAONAINDIA, B.
    Ipuin laburrak, 1922.

  • ziria(k) sartu

    Azalpena: trufatu

    Adibideak:

    —   Iritxi zan zergetxe aurrera, ta zergari batek galdetu zion: —Zer daramazu zorro ortan? —Etxeko zakurra. —Zakurra e? ta arategira beraz? Nik emango dizut zuri! —Zakurra dala, gizona! Jauregi bateko baratza zaintzeko daramat. —Ez diguzu sartuko ziri ori. Tira, tira, sabaldu zorroa beriala.
    GARITAONAINDIA, B.
    Ipuin laburrak, 1922.

    Gazteleraz: tomar el pelo

    Frantsesez: faire la barbe

  • zirkinik ez egin

    Azalpena: ez mugitu

    Adibideak:

    —   Geroago, eizari batek arrapatu zuen leoi ori zareaz, ta indartsua izan arren gelditu sare-artean buru ta ankak loturik, zirkinik ere egiteko etzala.
    GARITAONAINDIA, B.
    Ipuin laburrak, 1922.

    Kontzeptuak: LASAITASUNA

 

lokuzioan azalpenean bietan

    hitz hasiera
bere horretan

gaztelera frantsesa


Korrespondentzia guztiak ikusi: gazteleraz / frantsesez
kontzeptuen aurkibidea iradokizunak