Hasierako orrialdea
kontzeptuen aurkibidea aurkibidea iradokizunak iradokizunak bilaketara itzuli bilaketa
Bilaketaren emaitza

 

aurkituak: 34

  • bai behintzat!

    Azalpena: baietza

    Adibideak:

    —   —Zertarako? —Kaka egiten ez lagateko. —Baita zera be. —Bai beintzat. Orrela ikusita txakurrak be lotsatu lez egiten dira
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

  • baita zera (ere)

    Azalpena: ironiaz, ezezkoa

    Adibideak:

    —   Batek dirua jaurti ta... —Grak! —Baita zera be! —Ezetz? —Arra bete goragotik joan da. —Laurak izango dira. —Baita zera be! Seirak be badira-ta.
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

    Kontzeptuak: EZETZA

  • (inoren) begiko izan

    Azalpena: (inoren) gustuko izan

    Adibideak:

    —   Esan be egin eben errian, ze ete eukan berak, ainbeste pilotu eta kapitainen begiko izan zan Kontze ezkontzarako lortzeko.
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

  • berehalako baten

    Azalpena: arin, berehala

    Adibideak:

    —   Kepa eta Sabin lo errez okertu baiño len berak egingo ebala errezatzaille ta berialako baten amaituko ebala.
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

  • beste mundura joan

    Azalpena: hil

    Adibideak:

    —   —Nor dala esan dabe joan dana? —Nora joan? —Beste mundura, demontrez!
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

    Kontzeptuak: HERIOTZA

    Gazteleraz: irse al otro barrio

  • betirako grak eta blast egin

    Azalpena: hil

    Adibideak:

    —   Gizonenak iru kanpai ba dira... gure aitagaitik izango da seguru. —Orrela ba da,... arek egin dau betirako grak eta blast.
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

  • bizimodua atera

    Azalpena: bizitzeko beste irabazi

    Adibideak:

    —   Ostuten lotsatu bear da, ez bizimodua ateraten.
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

    Kontzeptuak: BIZIA, BIZIMODUA

  • (neure, heure, bere...) bostean

    Azalpena: norberaren baitan

    Adibideak:

    —   Luze eginda egoan, arrituta lez, andre a beregana ez joateagaz. Etorriko da, esaten eban bere bostean, andiagoak be etorri izan dira ta, jausiko da.
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

  • denporarik ezin beteta

    Azalpena: aspertuta

    Adibideak:

    —   Jokoan edo nagikerian, orduak ordu. Denporarik ezin beteta. Len egin ei zituen ordu geiegi itxasoetan.
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

  • eskola ihesi egin

    Azalpena: eskola huts egin

    Adibideak:

    —   Antxoa sasoian, arratsalde baten, maixuari guzurra asmatu eta eskola igesi egin gendun.
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

  • (ezertarako) garretan egon

    Azalpena: gogo handia ukan

    Adibideak:

    —   Lagun artetik etxera iges egiteko garretan egoten egozan danak
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

  • gatzetarako ez geratu / laga

    Azalpena: hil

    Adibideak:

    —   Ekarri egizuz bestelako kontuak, beti illeta potozorriekin ibili barik. "Gu gatzetarako geratuko garealakuan" Kontu euki. Ez pentsatu zeu emen gatzetako lagako zaituenik
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

  • haria luzetik hartu

    Azalpena: (ezer) pazientziaz hartu

    Adibideak:

    —   —Fraileak esan eustan diru kontuagaz ez arduratzeko, Mundakan ba egozala kapitan jatorrak... Kontzek luzetik artu eban aria. Eta bere zeregiñean jarraitu eban semeak galoiak jantzi arte.
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

  • indibaba lore

    Azalpena: prostituta

    Adibideak:

    —   Origaitik geitu be egiten eban, itxastarren istori eta kontuak ezagutu-ta, ez ekiala zelan laga eikeen emazteak euren gizonei bakarrik joaten, barkuetan kamaroteak eukita, itxasontzien keia urrunean agertu orduko indi baba loreak itxas egalean zabaltzen igarten asten zirala jakinda.
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

  • inor izorratzeko bragetak zabalik egon / eduki

    Azalpena: ankerra izan

    Adibideak:

    —   Emen santuei mun egin ezkero, dana eginda dagolakuan geratzen gara. Eskapularixo asko eta iñor izorratzeko bragetak zabalik beti.
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

  • jaramonik ez egin

    Azalpena: (ezertaz) ez arduratu

    Adibideak:

    —   Abadeak berak be, illetetan negar, intziri ta ulu askori jaramonik egiten ez ekian arek be Kalean zear iñori jaramonik egiteko almenik ez eban euki
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

  • kakalarritan urtu

    Azalpena: beldurtu

    Adibideak:

    —   Nire arriskutan gertatu izan balitz... Kaka larritan urtuko zan ori eta ez zan gaur biziko.
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

  • kalapitxi

    Azalpena: prostituta

    Adibideak:

    —   Gure gizonak portu bakoitzean kalapitxi barrien billa ibiltzen dirala? Ibiliko ez dira ba, gu orrelako mistika txotxin ikusten gaituela?
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

  • kapadun morroi

    Azalpena: apaiz

    Adibideak:

    —   Eta oneik kapadun morroiok zenbat eskatzen dabe illetetako kantuakaitik?
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

  • kotak kenduta

    Azalpena: apainduta

    Adibideak:

    —   Jolas eta olgetarako an egoten zan, beste neskatillekin batean Kontze, garbi eta txukun, kotak kenduta, jantzi luze ta koloredunez
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

  • kukulumutxu

    Azalpena: makurtuta

    Adibideak:

    —   —Bai, asto astoka gabiltzala. —Jarri kukulumutxu, Anton
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

  • legramua baino baltzago

    Azalpena: oso baltz

    Adibideak:

    —   Txeru ez zan eleizara joaten oitua, ez zalea. Baiña barrua legramua baiño baltzago eukiko ebala, inpernuetan be ez ebala naiko alako gantzerurik, alperrik ukatuko ebala
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

  • lo erre

    Azalpena: logura handi

    Adibideak:

    —   Kepa eta Sabin lo errez okertu baiño len berak egingo ebala errezatzaille ta berialako baten amaituko ebala.
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

  • lo zorroan

    Azalpena: erdi lo

    Adibideak:

    —   Eta oiean etzan... lo zorroan... nekearen nekepeko tontorraldi illunean Eta adatiko epel-unean, lo zorroan gelditu
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

  • (inoren) odolak baretuta egon

    Azalpena: sexu grinarik ez ukan

    Adibideak:

    —   Kasildo zarragaz gogoratzen ez? Arentzat ez letorke ba txarto zurelako emakume laguntzaille on bat. Ezagutzen, Kasildo? —Zein, Kubanito? —Bai, Kubanito edo... Ez bildurtu. Aren odolak ondo baretuta dagoz.
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

  • (ezer) odoleko ukan

    Azalpena: berezkoa ukan

    Adibideak:

    —   Oneik kanalatarrok ikaragarriak dira izan be endaz eta sortzez, eta orrelako egitadak egitea odoleko dabe
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

    Gazteleraz: llevarlo en la sangre

  • okanpasak hartu

    Azalpena: jipoitua izan

    Adibideak:

    —   Txo, etxian eta baketan dagonari baketan laga, entzun?, tollanak hartu nai ez ba dozuz. —Zer artu? —Okanpasak. Jakin nai zelakuak iaten diran? —Bragetatik kolpe egiten ba dautsut, amak be ez zaitu ezagutuko ba!
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

  • planto egin

    Azalpena: (ezer egiteari) utzi

    Adibideak:

    —   Ez da gure kontua zegaitik geratu edo planto egin eben jakitea.
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

  • plater batean ipini

    Azalpena: berdintzat hartu

    Adibideak:

    —   Zeruko santu-santak eta emengo zimarroiak plater baten ez ipini zeuk, e?
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

  • potozorri

    Azalpena: gogaikarri

    Adibideak:

    —   Ekarri egizuz bestelako kontuak, beti illeta potozorriekin ibili barik.
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

  • toilarenak hartu

    Azalpena: jipoitua izan

    Adibideak:

    —   Txo, etxian eta baketan dagonari baketan laga, entzun?, tollanak hartu nai ez ba dozuz.
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

  • udakoa egin

    Azalpena: udatiar ibili

    Adibideak:

    —   Orrez gaiñera, udakoa egiten an ezagutu eban bilbotar batek aitari esan eutsalako
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

  • ume moko

    Azalpena: heldubako

    Adibideak:

    —   Lotsatu be ez ume mokuok tabernara joaten?
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

  • ziria sartu

    Azalpena: tronpatu, ezustekoa eman

    Adibideak:

    —   Mutillak aguazillari, zaindariari, ziria sartu eutsen ala ez... geldi bedi hori kapela baten. Zaindaria urrunduten ifarri orduko, bere itzala galdu orduko, barriro lanera. Eta len baiño setatsuago. Abadeari ziria sartu dautsela ta batzuk pozik egon bearra be...
    ZUBIKARAI, A.
    LaiĻoak Mundakan, 1980

 

lokuzioan azalpenean bietan

    hitz hasiera
bere horretan

gaztelera frantsesa


Korrespondentzia guztiak ikusi: gazteleraz / frantsesez
kontzeptuen aurkibidea iradokizunak