- alde bat utzi
Azalpena: baztertu
Adibideak:
Bainan egina erran behar da oroz geinetik, lausenguak alde bat utzirik
ZUBIRI, E. "Manezaundi" (1867-1943)
Prosistas navarros contempor˙neos.
- arditik ere ez ukan
Azalpena: dirurik ez ukan
Adibideak:
Bertzeek, sos puska bat eginik, funts baten erosterat eta emaztegai baten bila eldu zela. Bekaitzkorrek, aldiz, arditik ere etziela
ZUBIRI, E. "Manezaundi" (1867-1943)
Prosistas navarros contempor˙neos.
Gazteleraz: no tener ni un céntimo
Frantsesez: n'avoir pas un sou
- bat-batean
Azalpena: ezustean
Adibideak:
gaxuxaren zuzentasuna bat-batean yazartzen da eta xutiturik erraiten dako.
ZUBIRI, E. "Manezaundi" (1867-1943)
Prosistas navarros contempor˙neos.
Gazteleraz: de repente
Frantsesez: tout à trac
- behin betiko(tz)
Azalpena: betiko
Adibideak:
Hortakotz erran dezagun berriz ere behin betikotz baitespadako eta ezin utzizko beharra duela.
ZUBIRI, E. "Manezaundi" (1867-1943)
Prosistas navarros contempor˙neos.
Kontzeptuak: BETI, BETIKO, BETIRAKO
Gazteleraz: de una vez por todas
Frantsesez: une fois pour toutes
- bihirik ez
Azalpena: bat ere ez
Adibideak:
Gaua ilunetarik zen. Hiru urrats aitzinago etzen bihirik ageri.
ZUBIRI, E. "Manezaundi" (1867-1943)
Prosistas navarros contempor˙neos.
Kontzeptuak: EZA
- burutik pasa
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
Baginakian, ba, yin beharra intzala; bana ain yaundua ikustean, burutik ere ez nikan pasatuko nor intzan
ZUBIRI, E. "Manezaundi" (1867-1943)
Prosistas navarros contempor˙neos.
Kontzeptuak: GOGOETA
- deabruen bisaia!
Azalpena: harridura
Adibideak:
debrien bisaia, arraiten zuen batek, neholere ez nekaze laket lur kixkaldu itsuri hautan.
ZUBIRI, E. "Manezaundi" (1867-1943)
Prosistas navarros contempor˙neos.
Gazteleraz: ¡por todos los demonios!
- debrien arima!
Azalpena: harridura
Adibideak:
Adixkide min batek kausitu zien "amerikanoa" karrikan, eta bere harriduran, besoak altxatuak besarkatzeko, badoa harenganat: -Debrien arima! to, nundik agertu hiz, Erramun?
ZUBIRI, E. "Manezaundi" (1867-1943)
Prosistas navarros contempor˙neos.
Kontzeptuak: HARRIDURA
Gazteleraz: ¡por todos los demonios!
- debrien urdea!
Azalpena: harridura
Adibideak:
Sartu ziren barnian eta arrituak zauden ikustean nola gizon alimale batek, erdi buluzia, indar gaitzezkoa, bihurtzen zituen burdinak eta izigarriko pizuak altxatzen. -Deabruen urdia! horren pasoa ez dukek Manezttipiarena bezalakoa, dio Yuanesek.
ZUBIRI, E. "Manezaundi" (1867-1943)
Prosistas navarros contempor˙neos.
Kontzeptuak: HARRIDURA
Gazteleraz: ¡por todos los demonios!
- dremenden
Adibideak:
eta erran behar dugu sekula ez dela han pizten dremenden eztabaita edo lipista.
ZUBIRI, E. "Manezaundi" (1867-1943)
Prosistas navarros contempor˙neos.
Gazteleraz: (el, la) menor de (los, las)
Frantsesez: (le, la) moindre (...)
- han hemenka
Azalpena: barreiaturik, edonon
Adibideak:
Banka eta Urepel-eko bazterretxe xuriak, han hemenka edatuak.
ZUBIRI, E. "Manezaundi" (1867-1943)
Prosistas navarros contempor˙neos.
- harat hunat(a)
Azalpena: lekuz leku
Adibideak:
Tetelduak, begiak larrituak harat-hunata zabiltzan.
ZUBIRI, E. "Manezaundi" (1867-1943)
Prosistas navarros contempor˙neos.
Kontzeptuak: GALTZEA
- lekua(k) hustu
Azalpena: alde egin
Adibideak:
Lekiak usten ditu eta badoa bizitzerat haren aberastasunari iduri zitzaikon heineko hiri batetarat
ZUBIRI, E. "Manezaundi" (1867-1943)
Prosistas navarros contempor˙neos.
Frantsesez: vider les lieux
- noizean behin
Azalpena: aldizka
Adibideak:
satorrak ere noizean behin ateratzen dituk bere munutsetarik.
ZUBIRI, E. "Manezaundi" (1867-1943)
Prosistas navarros contempor˙neos.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- pilik ez ezagutu
Azalpena: ezer ez ezagutu
Adibideak:
Gure mutikoek etzuten pilik ezagutzen, eta Iruñe-rat urbiltzean harrituak zauden eremu agortu eta idor horiek ikustean.
ZUBIRI, E. "Manezaundi" (1867-1943)
Prosistas navarros contempor˙neos.
- porru landatzera (bidali)
Azalpena: solasa edo harremanak haserrez hautsi
Adibideak:
Badakik ere Kattinekin ezkondu nahi ziela, eta hunek, ire aholkuz, nola igorri zien "porru landatzera..."
ZUBIRI, E. "Manezaundi" (1867-1943)
Prosistas navarros contempor˙neos.
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
Gazteleraz: mandar a freir churros
Frantsesez: envoyer balader