- aurpegiera (ona/txarra...) egin
Azalpena: errezibitu
Adibideak:
Txikotxo, aurpegiera obea egingo al didazu zure laguntxo orrek baño?
MUNIBE, X.
El borracho burlado, 1764 (Teatro zaarra).
- burua urratu
Azalpena: gogor pentsatu
Adibideak:
Aura pitxer artean / tabernan sarturik / ta ni aura billatzen / nere burua urratzen
MUNIBE, X.
El borracho burlado, 1764 (Teatro zaarra).
Gazteleraz: romperse la cabeza
Frantsesez: se creuser la tête
- deabru etxera!
Adibideak:
Esango diote alkarri: "auxe bai gisona, diabru-etxera!"
MUNIBE, X.
El borracho burlado, 1764 (Teatro zaarra).
Kontzeptuak: HARRIDURA
- deabruetara (bidali)
Azalpena: solasa edo harremanak haserrez hautsi
Adibideak:
Oi etxekoak, oi etxekoak / gizonaren panparroia, / dagoana diabruetan.
MUNIBE, X.
El borracho burlado, 1764 (Teatro zaarra).
Gazteleraz: mandar al infierno
Frantsesez: envoyer au diable
- goizean goiz
Azalpena: goizez
Adibideak:
ta ezin ingura leike goizean goiz bearrara.
MUNIBE, X.
El borracho burlado, 1764 (Teatro zaarra).
Gazteleraz: de mañanita
Frantsesez: de bon matin
- hitz(a)(k) eman
Azalpena: zin egin, egindu
Adibideak:
Milla itz emanagatik, gogorik ez badute, ezer egingo ez dute
MUNIBE, X.
El borracho burlado, 1764 (Teatro zaarra).
Kontzeptuak: AGINDUA
Gazteleraz: dar (su) palabra
Frantsesez: donner sa parole
- hor konpon mari anton!
Adibideak:
Or konpon, Mari-Anton! Ajolarik etzat!
MUNIBE, X.
El borracho burlado, 1764 (Teatro zaarra).
Gazteleraz: ahí (te) las arregles
- lehenbailehen
Azalpena: ahal den arinen
Adibideak:
sar akit bada, arren, len bait len.
MUNIBE, X.
El borracho burlado, 1764 (Teatro zaarra).
Kontzeptuak: ARINTASUNA / LEHENTASUNA
Gazteleraz: cuanto antes
Frantsesez: dès que possible
- urtikan
Azalpena: ezetza, ukoa
Adibideak:
begira, etxekoak, gauza nun legokean! Urtikan, itxura gaizto ori!
MUNIBE, X.
El borracho burlado, 1764 (Teatro zaarra).
Kontzeptuak: EZETZA