Hasierako orrialdea
kontzeptuen aurkibidea aurkibidea iradokizunak iradokizunak bilaketara itzuli bilaketa
Bilaketaren emaitza

 

aurkituak: 48

  • aitoren seme

    Azalpena: jauntxo

    Adibideak:

    —   aitorensemea, laboraria, aberatsa, pobrea, zer hari zira.
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Gazteleraz: gentilhombre

    Frantsesez: gentilhomme

  • (zeren) akuluak bridatu

    Azalpena: grinei eutsi

    Adibideak:

    —   Zure tentazionearen akhuliak bridaturik
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

  • baina bai

    Adibideak:

    —   ohoria eta laudarioa emazü Jinkoari, eta ez niri, ezta niganik heldu hontarzuna, baina bai lehenago jujeatu profeitable izanen dela inprima badadi.
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

  • bat bedera

    Azalpena: bakoitza

    Adibideak:

    —   manatzen dü batbedera hatzaz orhit izatera.
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Gazteleraz: cada cual

  • begitarte egin

    Azalpena: errezibitu

    Adibideak:

    —   Zure kabinetian sarturik egiezu begitarte
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

  • beltzuri egin

    Azalpena: haserretu

    Adibideak:

    —   Herioak zuri eginen deizu, belzuri, eta zuk hari begitarte
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Gazteleraz: fruncir el ceño

    Frantsesez: froncer les sourcils

  • berehala

    Azalpena: kolpetik

    Adibideak:

    —   baina emaiten berehala bizitze espirituala.
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Kontzeptuak: ARINTASUNA

  • bezainbat

    Azalpena: hainbeste

    Adibideak:

    —   xori hark bere lumak ederrak ditu ahal den bezanbat.
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Gazteleraz: otro tanto

  • bi begietan behera negar egin

    Azalpena: negar asko egin

    Adibideak:

    —   Eta ikhusirik andere ürguillütsü bat bere büriaren, bilhoen, begitartiaren, eta gorpitziaren soberaxe edertzen, eta afaitatzen, nigar egin zian bi begietan behera
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Kontzeptuak: NEGARRA

    Frantsesez: fondre en larmes

  • bi zehe bete sudur gelditu

    Azalpena: tronpatua izan

    Adibideak:

    —   eta haren irabazia oro izanen da bi zeha bete sudur erran komuna den bezala
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Gazteleraz: quedarse con un palmo de narices

  • bide kontrea eduki

    Azalpena: bestela jardun

    Adibideak:

    —   Gure miseria dela, hilziaz orhitzeko, bide hobena, segür da baian guk bide kontria edukiten dugu: badakigü gure arima dela inmortal, eta gure gorpitza mortal
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

  • bizia edeki

    Azalpena: (inork inor) hil

    Adibideak:

    —   Larrützen zitü hiltzen zitü, eta bizia edekirik, zure haria, eta larria, ohoiñ hark dohaiñ, ezdeüsian saltzen dü lürrari, eta zure arima gaixoa deabrüari
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Kontzeptuak: HERIOTZA

  • bonaxera egin

    Azalpena: harrera ona egin

    Adibideak:

    —   Elkharrekin bonaxera egiten zirela
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Kontzeptuak: HARRERA

    Frantsesez: faire bonne chère

  • (neure, heure, bere...) burutik

    Azalpena: norberaren sortzez

    Adibideak:

    —   Jenkoa da izate bat, eta gauza bat bera, beraganik, bere burutik egina.
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Gazteleraz: por (mi, tu, su...) cuenta

    Frantsesez: de son propre chef

  • den mendrena

    Azalpena: gutiena

    Adibideak:

    —   baiña den merdrena bere begiak apartatzen baditüzte.
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Gazteleraz: lo más mínimo

    Frantsesez: à peine

  • (inorenak) egin

    Azalpena: hil

    Adibideak:

    —   Haienak egindu
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Kontzeptuak: HERIOTZA

    Frantsesez: avoir son compte

  • (neure, heure, bere...) etxea zulatzen ez utzi

    Azalpena: adi egon

    Adibideak:

    —   Egon laite presto, eta bijilant loak eliro atrapa; eta bere etxia eliro xillatzera utzi: hortakotz ziek ere zaudezte presto, bijilant, eta iratzarriak
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Kontzeptuak: ATZARTASUNA

  • fede egin

    Azalpena: egiaztu

    Adibideak:

    —   Gük pian siñatü giren theologinek fede egiten dügü Juan de Sansons Olonnako Jaun Apesküpü Reberendisimo eta Ilustrismüaren manüs irakurtü dügüla librü haur
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Gazteleraz: dar fe

  • fin gaitz egin

    Azalpena: ondorio txarrak gertatu

    Adibideak:

    —   Behar dute fin gaitz egin
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

  • fin on egin

    Azalpena: ondorio onak gertatu

    Adibideak:

    —   Eta hilzen direnek behar baitute fin hunegin
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Kontzeptuak: ONTASUNA

  • gerrikatuta eduki

    Azalpena: (ezer) kontrolatu

    Adibideak:

    —   Zien haragia, zien erraiñak, zien gorpitzak, onsa gerrikaturik iduki itzazie, zien haragiaren akhüliak, eta tentazione gaixtoak daudian, onsa bridatürik.
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

  • gogoan erabili

    Azalpena: pentsatu

    Adibideak:

    —   Gora behera gauaz eta egunaz gogoan erabil itzazu
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Kontzeptuak: GOGOETA

  • hala hala

    Azalpena: nolabait

    Adibideak:

    —   eta hiltzen ikhusten baizütian hala hala erresumak eta handitasunak peritzen zirela.
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Kontzeptuak: NOLABAIT

  • halaber

    Azalpena: berdin

    Adibideak:

    —   Bayonako semenarioa bertze orduz halaber ebatsia izanik.
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Kontzeptuak: ANTZA

  • handik harat

    Azalpena: ordudanik

    Adibideak:

    —   hantik harat, kleroak eta par ze orok ikhusirik damnatia zela.
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Kontzeptuak: ETORKIZUNA

    Gazteleraz: de allí en adelante

  • harri batez bi kolpe egin

    Azalpena: baten bidez bi gauza egin

    Adibideak:

    —   Nahi giñuke harri batez egin bi kolpu
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Gazteleraz: matar dos pájaros de un tiro

    Frantsesez: faire d'une pierre deux coups

  • hemendik harat

    Azalpena: aurrerantzean

    Adibideak:

    —   izanen zira hementik harat, ene seme haurzurtzaren aita.
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Kontzeptuak: ETORKIZUNA

    Gazteleraz: de aquí en adelante

  • (neure, heure, bere...) hitza eduki

    Azalpena: agindutakoari eutsi

    Adibideak:

    —   Elezan bere Hitza eduki
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Gazteleraz: mantener lo dicho

    Frantsesez: tenir sa parole

  • jagoiti(k)

    Azalpena: gaurdanik

    Adibideak:

    —   jagoiti orhitü faltaz, edirenen baititü graziatik kanpoan.
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Gazteleraz: de hoy en adelante

  • jagoitikoz

    Azalpena: betiko

    Adibideak:

    —   eta gehien deabrü gaixtoa jagoitikoz gelditzen da.
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

  • kolpe egin

    Azalpena: nekatu

    Adibideak:

    —   Eta nik kolpe egin dut itzurziaz zuri berri hunen erraiteko
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Kontzeptuak: NEKEA

  • konjit hartu

    Azalpena: alde egin

    Adibideak:

    —   eta tristura handitan, harganik konjit hartzen, eta hari azken adioa erraiten
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

  • larru berria jantzi

    Azalpena: bizimoduz aldatu

    Adibideak:

    —   rraziaren larru berria jauntsi dut
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Frantsesez: faire peau neuve

  • (ezeren) larru zaharra utzi

    Azalpena: ohituraz aldatu

    Adibideak:

    —   Bekhatiaren larru zaharra utzirik
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

  • lehen baino lehen

    Azalpena: ahal den lasterren

    Adibideak:

    —   non lehen beno lehen ezpadü itsasoko urian ükhützen.
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Kontzeptuak: ARINTASUNA / LEHENTASUNA

    Gazteleraz: cuanto antes

    Frantsesez: dès que possible

  • lehenbailehen

    Azalpena: ahal den arinen

    Adibideak:

    —   merezi dü lehen bai lehen inprima dadin.
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Kontzeptuak: ARINTASUNA / LEHENTASUNA

    Gazteleraz: cuanto antes

    Frantsesez: dès que possible

  • leku(a) egin

    Azalpena: (aldean) onartu

    Adibideak:

    —   Hark orori lequa egiten du
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Gazteleraz: hacer sitio

  • makila bi buruetatik atxiki

    Azalpena: arazo baten bi aldeak aztertu

    Adibideak:

    —   Gire triste, eta alagera, triste alegranzian, alagera tristezian, triste beldurrez, alagera esperanzaz, makila dugun axeki bi burietarik: herioaren beldurra, alde batetik, herioaren amorioa bertze aldetik.
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

  • makilaren bi buruak batetan bildu

    Azalpena: arazoaren bi aldeak batean bildu

    Adibideak:

    —   Makhilaren bi buriak, bi bazterrak, batetan bildu eta juntatu ditu, egin du bere seme Jenkoa gizon, gizona Jenko
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

  • medaila beste aldera itzuli

    Azalpena: arazo edo egoera baten alde izkutua ikusi

    Adibideak:

    —   Medailla behar dugu bertze alderat itzuli, eta edirenen dugu herioak, baldin badu begitarte belza itxusia, terriblia eta izigarria alde batetik, dian bezala, eta erakutsi dugun bezala hirugarren kapituluan, bertze aldetik badiala begitarte bat, ederra, onesta, eta maitagania
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Gazteleraz: ver la otra cara de la moneda

    Frantsesez: tourner la médaille

  • noizik behin

    Azalpena: aldizka

    Adibideak:

    —   noizik behin erorten ahal baitira.
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Kontzeptuak: BAKANTASUNA

    Gazteleraz: de vez en cuando

    Frantsesez: de temps à autre

  • nor zen orestes nor pilades ez ezagutu

    Azalpena: errua norena den ez jakin

    Adibideak:

    —   Ezagutu faltaz, zoiñ zen Orestes, zoiñ Pilades, zoiñ zen ogendüna, zoiñ ogenik etzian
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

  • orga idien aitzinean ezarri

    Azalpena: gauzak oker egin

    Adibideak:

    —   Erranen du zonbaitek, orga ezarri dudala idien aitzinian
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Kontzeptuak: OKERKERIA / ZENTZUA

    Gazteleraz: poner la carreta delante de los bueyes

    Frantsesez: mettre la charrue devant les boeufs

  • (inorekin, ezertan) parte ukan

    Azalpena: harremanak ukan

    Adibideak:

    —   jaunaren auharian eztugu ukhanen parterik
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Gazteleraz: tener parte

  • paseura (bidali)

    Azalpena: solasa edo harremanak haserrez hautsi

    Adibideak:

    —   Baina barneko araposiak dio, zoazte paseüra, etzütiet ezagützen
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Gazteleraz: mandar a paseo

    Frantsesez: envoyer balader

  • (neure, heure, bere...) puntura etorri

    Azalpena: utzitako jardun edo solas bati berriro ekin

    Adibideak:

    —   Ene pundura jin nadin, bost birjina zühürrak dira salbatiak
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Gazteleraz: retomar el hilo

    Frantsesez: retourner à ses moutons

  • txuria ukitu

    Azalpena: dianaren erdian jo

    Adibideak:

    —   Arkabusariak xuria honkitu nahi dianian
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

    Gazteleraz: dar en el blanco

    Frantsesez: faire mouche

  • zizada irudi

    Azalpena: ergela izan

    Adibideak:

    —   Etzirela, othoi, zizada elgerra iduri
    TARTAS, J.
    Ontsa hiltzeko bidea, 1666

 

lokuzioan azalpenean bietan

    hitz hasiera
bere horretan

gaztelera frantsesa


Korrespondentzia guztiak ikusi: gazteleraz / frantsesez
kontzeptuen aurkibidea iradokizunak