- Barrio Jaranako enplasterak baino gehiago jakin
Azalpena: asko jakin
Adibideak:
Barrio Jaranako enplasterak baña geyago dakik
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
- aditzera emateko tronpeta beharrik ez ukan
Azalpena: (ezer) ezaguna izan
Adibideak:
Meltxor txoko, errejidore atera bada're! eztezu tronpeta biarrik, arrayietan, aitzea emateko zer egin duten!
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
- aipatzeko ez balio
Azalpena: ezertarako ez balio
Adibideak:
Eztu aitatzeko baliyo!
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Kontzeptuak: BALIOA
- aran morea baino moreago utzi
Azalpena: jo
Adibideak:
Utziko zuen aran moria baño moriago
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
- arraienea!
Adibideak:
-arrayenia! -diyo batek ezin egonik -¿merkatu dala? or sartu dira Tolosarako bi, merke zurriyan.
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Kontzeptuak: HARRIDURA
- arraperos!
Adibideak:
arraperos! ojala eztulka astian ezkerreko begiya eoriko balitzayoke oso osorik.
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Kontzeptuak: HARRIDURA
- (inorekin) arrautzarik gabeko tortilla egin
Azalpena: jo
Adibideak:
Bestela, egiten du gurekin arrautzik gabeko tortilla
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Frantsesez: réduire en miettes
- asto esneak ere falsifikatu
Azalpena: gezurtia izan
Adibideak:
Falsikikatu dala-diyo berriz Kokok-¿eztakizute asto esniak ere faltsifikatu egitne dituztela?
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Kontzeptuak: GEZURRA
- astokirten
Azalpena: ergel
Adibideak:
astu-kirten edo eskrupuloso aundiya zan.
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Kontzeptuak: ERGELKERIA
- astolapiko
Azalpena: ergel
Adibideak:
E! Asto lapiko! Ez nazu golpe txarra eman atzeko ezurrian.
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Kontzeptuak: ERGELKERIA
- bai zera!
Azalpena: ironiaz, ezezkoa
Adibideak:
Ez genduen gau batean kanpora bigaldu bai zera!
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
- bakailua a la bizkaina kutxararekin jan
Azalpena: dotorea izan
Adibideak:
Gizona, juan Jose! bakallua a la bizkaina kutxariakin jaten du
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
- basoa eskatu eta kopa eman
Azalpena: eskatu baino gutiago eman
Adibideak:
basoa eskatu eta kopa eman; orla egiten dizkitek etxe berriyak
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
- baztangak baino beldur gehiago eman
Azalpena: zeharo beldurtu
Adibideak:
Bildur geyago ematen dute baztangak baño
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Kontzeptuak: BELDURRA
- behin edo behin
Azalpena: inoizka
Adibideak:
ya tximist abek akabatzen diran beiñ edo beiñ.
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: alguna que otra vez
Frantsesez: parfois
- beste zakur batek zaunka egin
Azalpena: gauzak bestela gertatu
Adibideak:
Ura bizi izan bazan, beste zakurrak zaunka egingo ziakan
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Kontzeptuak: DESBERDINTASUNA / OKERTZEA
Gazteleraz: cantar otro gallo
- burua edo hanka argitara azaldu
Adibideak:
Erozein aitzakiarekin beti prest daudenak, beren burua edo anka azaltzeko argitara
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Frantsesez: faire la roue
- demontre
Adibideak:
Telegrafuen ariyak gerri gerritik bi zeladore ebaki ditu -Demontre!
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
- denbora kitarra jotzen eta dendeletean pasa
Azalpena: alferkeriatan egon
Adibideak:
Baña zuk zer uste dezu, gitarra jotzen eta dendeletian pasatzen degula denbora?
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Gazteleraz: estar cazando moscas
Frantsesez: passer son temps à enfiler des perles
- denbora pasa
Azalpena: premiarik gabeko jardunean
Adibideak:
il nuen denbora pasa onla.
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Gazteleraz: pasando el rato
- deskana egin
Azalpena: zorabiatu
Adibideak:
Deskana egiteko zoriyan nago iya
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Kontzeptuak: ONDOEZA
- euli hila irudi
Azalpena: inori gaitz egiteko persona ez izan
Adibideak:
Euli illa diruriyen arrek
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Kontzeptuak: ONTASUNA
Gazteleraz: parecer una mosca muerta
- ez bat eta ez bi
Azalpena: ezustean
Adibideak:
ez bat eta ez bi, sartu zuen nere gelan
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Kontzeptuak: EZUSTEA
Frantsesez: de but en blanc
- ez kriantzarik ez jantzi dezenterik ukan
Azalpena: alproja izan
Adibideak:
Onla faltatzen diyonak señora biri, eztu ez kriantzik eta ez jantzi dezente bat
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
- eztulka hastean begia erortzea (opa)
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
Ojola eztulka astian ezkerreko begiya eroriko balitzayoke oso osorik
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
- gau txori
Azalpena: gauzale
Adibideak:
gau txoriyak!
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
- gogoak eman
Azalpena: otu
Adibideak:
Egingo degu goguak ematen diguna
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
- guardasol guztiak zulatuak ukan
Azalpena: alproja izan
Adibideak:
Tinta onetik dakit guardasol guziyak dituela zulatuak, gaztañak erretzeko danboliña bezela
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
- haizerik ere ez pasa
Azalpena: adi egon
Adibideak:
geren begiyakin ikusi nai degu guziya, zergatik guri etzaigu aizerik ere pasatzen
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
- hamar zentimorekin kanpo handiak behar
Azalpena: guti ukan eta asko nahi
Adibideak:
Zuk ere amar zentimorekin kanpo aundiyak biar dituzu
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
- harpa jo
Azalpena: trufatu
Adibideak:
Ori eztek arrazoya, ori dek arpa jotzia
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Kontzeptuak: UMOREA
Gazteleraz: tomar el pelo
Frantsesez: faire la barbe
- hemen eta salamankan
Azalpena: edonon
Adibideak:
ori da bi errialeko perkala, emen eta Salamancan.
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
- hor konpon mari anton!
Adibideak:
or konpon, Mari Anton.
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Gazteleraz: ahí (te) las arregles
- hor konpon!
Adibideak:
or konpon esan diyolako.
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Gazteleraz: ahí (te) las arregles
- horixe horregatik
Adibideak:
Zuk eraman ezer nere etxetik? Orixen orrengatik!
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Gazteleraz: ¡habráse visto!
- ixkiñaren kapero izan
Azalpena: alproja izan
Adibideak:
Ixkiñen kapero partikularra izandua
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
- izerdi patsetan
Azalpena: izerditan
Adibideak:
izardi patzetan iya lerturik.
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Kontzeptuak: AHALEGINA / NEKEA
Frantsesez: en nage
- jesus aita eta semea
Adibideak:
burutik txiriyuan edola alkondoran barrena dariyola Jesus, Aita ta Semia!
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
- jesus mila bider!
Adibideak:
ez daki nolako ikara eman digu, Jesus milla bider.
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Kontzeptuak: HARRIDURA
- jo eta (bota, lehertu, moztu, puskatu...)
Adibideak:
ate ori jo ta ausi.
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
- juego de manos bezala hustu
Azalpena: dirugabetu
Adibideak:
Ustuak ziren juego de manos bezela
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
- kaieko portalea baino buru handiagoa ukan
Azalpena: buruhandia izan
Adibideak:
Onek, kayeko portalia baña buru aundiyagua dik
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
- (inori) karino gozo bat egin
Azalpena: laztandu
Adibideak:
Amorratzen egondu zan nausiya... andriari kariño goxo bat egiteko
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
- kitarra jo
Azalpena: alferkerian egon
Adibideak:
Eta alkatiak zer egiten du bitartian? gitarra jo
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Kontzeptuak: SEXUA
- kopa okertu
Azalpena: edan
Adibideak:
Zuzen dabiltza kopa okertuaz!
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Kontzeptuak: ZURRUTA
Gazteleraz: empinar el codo
Frantsesez: lever le coude
- kopeta ilundu
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Eta kopeta illundurik ala diyo
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Kontzeptuak: HASERREA
Gazteleraz: fruncir el ceño
Frantsesez: froncer les sourcils
- (inori) koplekin etorri
Azalpena: aitzakiatan ibili
Adibideak:
Zu, salda garbi, ez gero neri etorri koplakin, aitu dezu?
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Gazteleraz: venir con cuentos
- larrutik pagatu
Azalpena: asko kosta
Adibideak:
Ikusirik sagasti bikañak sagarraren kargakin izarditan, ler egin nayan, eta aditurik aren zumo gozua bere betiko ur gusto ederrakin eran nai duenak pagatu biarko duela larrutik
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Gazteleraz: pagar caro
- lau ezik, hamalau ere eman
Azalpena: ausarki eman
Adibideak:
Emango dizkizu lau ezik, amalau're berak nai badu
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Kontzeptuak: EMANKORTASUNA
- merke trefe
Azalpena: ergel
Adibideak:
artzen badizut galtzen ipurditik sartuko zaitut emen (karrua erakutsiyaz) ¡Merke Trefe!
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Kontzeptuak: ERGELKERIA
- (ezertarako) modu(a)(k) egin
Azalpena: ahalegindu
Adibideak:
Moduak ezin egiñik paperetan azaltzeko
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
- noizean behin
Azalpena: aldizka
Adibideak:
diyo señorak noizian bein.
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- noizko da baztanga beltza
Adibideak:
-Ori da falta zana, gobara egitia... ¡Noizko da baztanga beltza!
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
- noizko dira bonbak
Adibideak:
-Sagardo tratalariyak ¿zein dira, nai duten preziyua jartzeko neri esan gabe? iNoizko dira bonbak!
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
- (inoren) odolak goituak ibili
Azalpena: haserre egon
Adibideak:
Askoren odolak goituak dabiltza, buruko txapela baño gorago
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Kontzeptuak: HASERREA
- ogi gogorra bezain ona izan
Azalpena: gaiztoa izan
Adibideak:
Ogia gogorra bezin ona da
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
- ohepeak ere errejistratu
Azalpena: dena jakin nahi
Adibideak:
Nai badute txokolateran sugurra sartzia edo bazter guziyak eta oipiak errejistratzia
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
- parte gaiztokoa irudi
Azalpena: aparteko trebetasunak ukan
Adibideak:
Pintatzen ez dezu alakorik ikusi. Gizona, parte gaiztokua dirudi!
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Kontzeptuak: GAITASUNA
- pestea baino txarrago izan
Azalpena: gaiztoa izan
Adibideak:
Pestia baño txarraguak zerate
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
- san migeli kandela bat eta etsaiari beste bat jarri
Azalpena: aldi berean bi gauza uztartu ezinak egin
Adibideak:
San Migeli kandela bat eta etsayari beste bat jartzen diyotenak
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Gazteleraz: encender una vela a S. Miguel y otra al diablo
- sekulan jantzi beltz baten jabe ez egin
Azalpena: pobrea izan
Adibideak:
¿Eta bere alaba zarrenak, zein zuen gizon gaya? Ayuntamentuko laugarren kapataz errena edo kojua sekulan jantzi beltz baten jabe egin etzana.
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
- sevillakoak ere ikusi gabe ezagutu
Azalpena: azkarra izan
Adibideak:
Baña emen Sevillakuak ere ezagutzen ditugu ikusi gabe
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
- (inon) sudurra sartu
Azalpena: besteren aferetan sartu
Adibideak:
nai badute, txokolateran sugurra sartzia edo bazter guziyak eta oipiak errejistatzia
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Gazteleraz: meter las narices
- tinta onetik jakin
Azalpena: bide sinesgarritik jakin
Adibideak:
Tinta onetik dakit guardasol guziyak dituela zulatuak, gaztañak erretzeko danboliña bezela
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Kontzeptuak: JAKITEA
Gazteleraz: saber(lo) de buena tinta
Frantsesez: savoir de bonne source
- trago egin
Azalpena: edan
Adibideak:
Trago egiñaz
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
Kontzeptuak: ZURRUTA
- zezen salamankino bati baino beldur gehiago ukan
Azalpena: (inori) beldur handia ukan
Adibideak:
Bildur geyago ziyon, zezen salamanquino bati baña
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.
- zirri egin
Azalpena: laztandu
Adibideak:
Zirri egiñaz
IRAOLA, B. (1841-1919)
Oroitzak.