Hasierako orrialdea
kontzeptuen aurkibidea aurkibidea iradokizunak iradokizunak bilaketara itzuli bilaketa
Bilaketaren emaitza

 

aurkituak: 43

  • amen errateko behar den denboran

    Azalpena: fite

    Adibideak:

    —   Chimizta bezala bide laburrez firrindan erreka-zolara yauxirik, ur baten gainetik salto eginik, gure muthikoak, Amen errateko behar den demboran, orgabidea iragan zuen
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • antzararik ere ez

    Azalpena: inor ez

    Adibideak:

    —   Aldi hartan ez ginuen ikhusi antzararik ere kampoan, eta, herritik atheratu baino ere lehen khendurik gure maripulisak ezarri gintuen zinzilikotz gure makhilen puntan, Piarresek, alde guzietara behatu eta erraten zuelarik: To, Pello, balio zian segurki hoin ederki aphaindua izateak, nihork ez begiratzekotz!
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • argia lehen aldikotz ikusi

    Azalpena: jaio

    Adibideak:

    —   Badik, Pello, hiruetan hogoi eta hamar urthe Piarres Adamek lehen aldikotz, ikhusi zuela argia; han duk herriko-etcheko liburuetan ezarria
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • argitik iluneraino

    Azalpena: egun osoan

    Adibideak:

    —   Aste guzia daramat bihotz onez lanean, / Argitik ilhuneraino, bethi lekhu berean
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • auzapez

    Azalpena: alkate

    Adibideak:

    —   Yaun hauz'aphezak erran dionean nola bezperan Zugarramurdiko fraidek ebaxi dioten berrehun buruko arthalde eder bat, eta zer gisetan yokatu gogo duen bere berrehun ardien bertze berrehunekin, ahal badu, atzemateko
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • baizik ere

    Adibideak:

    —   Bainan, nola ez da harritzen Piarres, ikusten duenean nagusi hori, asaldatzeko ordean, ez dela den gutiena ere tuntitzen? Baizik ere, eskuineko eskuaz, kopeta pherekatu ondoan, beharri gibelean hatz egin eta, irri falxo bat ezpainetan duelarik, erraten diola: "Ongi duk, Piarres; athor nerekin herriko etchera."
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • beharri gibelean hatz egin

    Azalpena: susmo txarra hartu

    Adibideak:

    —   Berri ikharagarri hori ez zuan hain laster barraiatu Buen-Retiroko herrian, non arpegi guziak goibeldu baitziren; choilki Andre Incarnacion, aphur bat gogoetan egon eta, beharri gibelean hatz-egiten zuelarik, baziohak haya-haya, yauregiko athera.
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • beste mundura joan

    Azalpena: hil

    Adibideak:

    —   Hiltzen naizen egunean adizkiden bilkhura, / Soka-dantzan ethor bedi ni lo nagon lekhura; / Zuhurrenak buta betzat azken hitz hauk burura; / «Irriz leher egin eta guan da bertze mundura!»
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

    Kontzeptuak: HERIOTZA

    Gazteleraz: irse al otro barrio

  • bet betan

    Azalpena: kolpetik

    Adibideak:

    —   Orduan, Pachecori mintzatzeko ere demborarik gehiago utzi gabe, jaun lekhaioak egiten dik kheinu bat eta, bet-betan, lau gizon atheratzen dituk lau aldetarik, haga luze bana eskuetan, eta hantche hasten pimpi-pampa, yo eta yo, Pacheco gaizoaren zurratzen
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

    Gazteleraz: de repente

    Frantsesez: tout à trac

  • bet-betean

    Azalpena: tanpez, ezustean

    Adibideak:

    —   Noiz eta ere, muthikoa, ikhusten baitut, bet-betan, mutil animale traste bat, gaphelu gorri handi bat buruan, sagarde izigarri bat eskuetan, heldu dela, egin-ahalak-egin lasterka, landako patarra gora
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • bokata jo

    Azalpena: arropa garbitu

    Adibideak:

    —   Urruntchago, bide zaharraren aldeko ur-erreka batean, hiru emazteki hari ziren bokhata yotzen.
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • buruan hartu

    Azalpena: kontsideratu

    Adibideak:

    —   Adi zak, Mattin, eta har ongi buruan erratera nohan hau; dembora laburrik barnean, segurki eguerdi baino lehen, hunat ethorriko dituk Zugarramurdiko hauz'apheza, eta haren lagun bat edo bia
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • (neure, heure, bere...) buruarekin egon

    Azalpena: pentsatu

    Adibideak:

    —   Aithortzen dut kheinu-meinu hoyek urrundik ikhustean nere buruarekin egon nintzela gizon horrek othe zuen bedere martilu-kolpe bat nombait, eta aphur batez, gelditzekotan ere izan nintzela gizona urrunduche artean Aran ondo hori, zen lekhuan ikhusiz, nahiz baratzeko harresiaren kampoko aldean zen, egon ninduan nere buruarekin arbola hori bazitakela aldeko etchekoa zen
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • debruek ereman (balute) bezala

    Azalpena: fite, lasterka bizian

    Adibideak:

    —   Arbola azpian zen axoak, ikhustean trapu tzar bat bezala inguruka gain-behiti yausten nintzela, beldurrez gainerat eror nindakion, ihes egin zian etcheko aldera, ehun debruek ereman balute bezala! Gero, erranez, batek emaztea eri zuela, bertzeak haur bat kokolotcharekin, hartu ziteyan biek Zugarramurdiko bidea, debruek ereman balituzte bezala.
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • debruek hausteko

    Azalpena: fite, lasterka bizian

    Adibideak:

    —   halere, ikhusiz Manuelen sagardea geroago eta gehiago hurbiltzen hari zela, eta, nola ez bainuen gutiziarik batere sagarde horrekin ezagutzen egiteko, salto egin nian, laster halere, harrasiaz kampora, eta gero, naski penxatzen dukan bezala, Pello, debruek hausteko, tarrapataka, lasterrari eman, Larrondoko aldera yausten den galtzada behera, segurki gibelat hambat behatu gabe!...
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • den mendren

    Adibideak:

    —   Bakhotchak haxa ere doi-doia hartzen zian, beldurrez den mendren harraboxa eginez, hux egin-araz zezan nik egiten nituen piko edo haizturretarik bat!
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

    Gazteleraz: (el, la) menor de (los, las)

    Frantsesez: (le, la) moindre (...)

  • (ezer) erortzera ez utzi

    Azalpena: ez ahaztu

    Adibideak:

    —   Piarres mandozainari eta mandoeri mintzo zen dembora berean). ùUrrun goazi hola, Piarres? ùHolache... holache... norbaitek galdetzen badarotzu, aski duzu erratea ez dakizula. ùSemea duzu aldeko muthiko hori? ùEz, alaba. ùOri, fortuna du. ùZertako? ùZeren, zurea balimbada, semea izan dadin, edo izan dadin alaba, ez baitu aitaren egiterik. Piarresek, ezpainak zimurtuz, ezarri zuen piko hori sakelan; ez ordean hargatik erortzera utzi, ikhusiko dugun bezala
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • esku zalukoa izan

    Azalpena: kolpe edo zafraldiak emantzalea izan

    Adibideak:

    —   Erraten ziteyan ere andre hori, franko nahasia balimbazen emazteki batenzat, Pacheco, bere aldetik, gizon gisa, franko esku zalukoa zela, eta bere burua etchean fierkisko errespetarazten zuela. Zembaitek erraten ziteyan oraino aditzen zituztela, bereziki igande arraxetan, Incarnacionen deihadar batzuek?...
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • (ezertaz) espantu egin / ukan

    Azalpena: (ezer) gauza handitzat hartu

    Adibideak:

    —   Sara duk herri guzietan maithagarriena eta famatuena; ez nauk hola mintzo segurki, neroni Saratarra naizelakotz... Ez!... gaizki lukek bere buruaz espantu egitea
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • (neureak, heureak, bereak...) eta asto beltzarenak hartu

    Azalpena: jipoitua izan

    Adibideak:

    —   Ah! Incarnacionek izan balitu besoak eta eskuak hain azkar nola baitzuen mihia abil!... Ba, bainan, nahiz idekia, nahiz hexia, Pachecoren eskua gauza borthitza baitzen ordean? Horra zertako, ezin bertzez, aspaldiko demboretan Incarnacion bereak golkhoan zagon, bortz aldiz egiten zuelarik bere baithan: "Ago, ago, Pacheco ! ethorriko duk orena, hik ere hartuko ditukana hireak eta asto beltcharenak!...
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • ezinbestez

    Azalpena: behartuz gero

    Adibideak:

    —   Ezin-bertzez, deliberatu nian beraz egotea aphur bat nere arbolaren puntan
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

    Gazteleraz: en última instancia

    Frantsesez: en dernier ressort

  • goizetik arrats

    Azalpena: egun osoan

    Adibideak:

    —   Etchetcharreko borda tcharragoan zituan maizter, eta baziteyan haz ahala haur; bainan, goizetik arrax lanean hariz porrokatuak, irabazten edo biltzen ziteyan gure eta bere hazteko dina.
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • (neureak, heureak, bereak...) golkoan egon

    Azalpena: mendekua hartzeko asmoa ukan

    Adibideak:

    —   Ah! Incarnacionek izan balitu besoak eta eskuak hain azkar nola baitzuen mihia abil!... Ba, bainan, nahiz idekia, nahiz hexia, Pachecoren eskua gauza borthitza baitzen ordean? Horra zertako, ezin bertzez, aspaldiko demboretan Incarnacion bereak golkhoan zagon, bortz aldiz egiten zuelarik bere baithan: "Ago, ago, Pacheco ! ethorriko duk orena, hik ere hartuko ditukana hireak eta asto beltcharenak!...
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • hitz erdi batez

    Azalpena: zeharka hitz eginez

    Adibideak:

    —   Dudatzen nintzen Piarresek, bidea urrunago segitu baino lehen, nahiko zuela egin pausatto bat Azkainen, ezen ordukotz, hitz-erdi batez aditzera eman zarotan «hameketakoa» zela gauza bat egiten zena, ez bethi chuchen hameka orenetan, bainan ahal zenean.
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • (inoren) hitzak erortzera ez utzi

    Azalpena: solasa erne jarraitu

    Adibideak:

    —   Ba yauna, nahi dut segurki eta gogotik halere. Hainitz maite ditut hitztoriak, eta sinhesten ahal duzu ez dutala erortzera utziko zure hitzetarik bat choilki.
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • hitzontzi

    Azalpena: berritsu

    Adibideak:

    —   zeren, hitzuntzikerian iragateko ordean bere dembora guzia, haurren arthatzen iraganen baitzuen behar bada parte bat
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

    Kontzeptuak: BERRITSUKERIA

    Gazteleraz: boquirroto

    Frantsesez: moulin à paroles

  • hortzetaraino armatuak

    Azalpena: oso armaturik

    Adibideak:

    —   Baionatik heldu diren, egun arraxeko, bortz ehun soldadu, beren aitzindariekin, hortzetaraino harmatuak; yadanik bidean direla
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • ihi bat bezain xut

    Azalpena: tente

    Adibideak:

    —   Gizon propia iduritu bazitzaitan Piarres bidean khausitu nuenean, zer gizon ederra zen, bere maripulis oihal beltzezkoa soinean eta bere makhila letoindun gorria eskuan Azkaingo plazaren erdian barna, ihi bat bezain chut zohalarik
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • irriz leher egin

    Azalpena: irri handiak egin

    Adibideak:

    —   Hiltzen naizen egunean adizkiden bilkhura, / Soka-dantzan ethor bedi ni lo nagon lekhura; / Zuhurrenak buta betzat azken hitz hauk burura; / «Irriz leher egin eta guan da bertze mundura!»
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • kintaleko harri bat bezala lo egin

    Azalpena: lo sakon egin

    Adibideak:

    —   nola Piarres esperientzia handiko gizona baitzen, eta, dudarik gabe, goizean goiz yeikirik, gambaratik athera baino lehen, ohartu baitzen lo nindagola kintaleko harri bat bezala, amoreak gatik eta uste izan ez nezan guan zela etchera ni han utzirik, ezarri zituen bere makhila eta maripulisa, bat bertzearen aldean, ohearen zangoetan, nik, atzartzean, berehala ikhusteko gisan.
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • lehenbailehen

    Azalpena: ahal den arinen

    Adibideak:

    —   Hobe dugu lehen bai lehen heltzea Piarresen hitztorioetara eta bera aditzea mintzatzen.
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

    Kontzeptuak: ARINTASUNA / LEHENTASUNA

    Gazteleraz: cuanto antes

    Frantsesez: dès que possible

  • mailu kolpe bat ukan

    Azalpena: erotua egon

    Adibideak:

    —   Aithortzen dut kheinu-meinu hoyek urrundik ikhustean nere buruarekin egon nintzela gizon horrek othe zuen bedere martilu-kolpe bat nombait, eta aphur batez, gelditzekotan ere izan nintzela gizona urrunduche artean
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • mintzatu baino lehen mihia ahoan hirutan biratu

    Azalpena: zuhurtzia ukan

    Adibideak:

    —   Orhoit hadi, muthikoa, mintzatzeak zilharra balio badu zembait aldiz, ichiltzeak maizago urhea balio duela; horra zertako gizon zuhurrak, mintzatu baino lehen, biratzen duen mihia ahoan hiruetan bedere.
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • mokokaldi

    Azalpena: haserrealdi

    Adibideak:

    —   Erran gabe doha, Piarresek, ni yeiki baino lehen, eginak zituela gosari ttiki eta handiak, eta erreak ere zembait pipa, ilobak eta biek mokoka-aldi franko ematen zutelarik, elkharrekin trinkatuz. Piarresek berak erraten zuen: ez zuela exai handiagorik adiskideak eta ahaideak baino, eta, elkharrekin zirenean, ez zirela kontent non ez ziren hasarre.
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • mutur egon

    Azalpena: haserre egon

    Adibideak:

    —   Gero sartu ginen, lauak batean, lerro-lerro, Olhetako plazan, erran nahi baita hiru edo lau etche gisakoen artean, zeinek iduri baitzuten elkharri gibel aldea erakusten zutela, behar bada elkharrekin hasarre, edo muthur zirelakotz.
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • nigarrez urtu

    Azalpena: negar handiak egin

    Adibideak:

    —   Hor ikhasten dik nola, Ezkur-jaleko yauregian, dona Resurrecion, errege eta erreginaren alaba bakharra, hiltzeko menean den, bezperan oilasko hechur bat zintzurrean gelditurik!... nola, korteko miriku abilenek ezin athera dezoketen hechur hori andre prinzesari...; eta nola errege eta erregina nigarrez urtzen hari diren!...
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • noizetik noizerat

    Azalpena: aldizka

    Adibideak:

    —   ez nian demborarik galdu nere behien aldera guateko
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

    Kontzeptuak: BAKANTASUNA

  • piper egin

    Azalpena: joan behar den lekura (eskolara, bereziki) ez joan

    Adibideak:

    —   Biharamunean, izan ninduan, eskolara guateko ordean, bipher egitekotan ere, bainan, goiz-chago edo berant-chago, berdin atzemana izanen nintzelakoan, guan ninduan halere eskolara.
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

    Gazteleraz: hacer novillos

  • piro bat bezain tontoa izan

    Azalpena: ergela izan

    Adibideak:

    —   Nahiko nian, Pello, muthil traste horrek eman balio bertze lagun hari ere karatosa-aldi bat ona, sagarde gider berarekin, bainan uste izateko duk abilenak ihes egin zuela, eta bertzea, piro bat bezain tontoa baitzen, ezin urrundu zela aski laster Manuelen sagardearen menetik
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • (sosak) sakela erre

    Azalpena: xahutzeko irrikan egon

    Adibideak:

    —   Eguerdiko inguruan, ikhusirik Mattin aldeko landan, hura ere, ni bezala, behi zain zagola, eman nioyan bere liburua eta, dembora berean, emaztekiaren bi soseko madarikatua, zeinak erretzen baitzarotan sakela.
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • (ezer) sakelan ezarri

    Azalpena: ez ahaztu, gogoan hartu

    Adibideak:

    —   —Bagabiltza, Piarres? —Ba, bagabiltza; zuek ere ba? (Dudarik gabe Piarres mandozainari eta mandoeri mintzo zen dembora berean). —Urrun goazi hola, Piarres? —Holache... holache... norbaitek galdetzen badarotzu, aski duzu erratea ez dakizula. —Semea duzu aldeko muthiko hori? —Ez, alaba. —Ori, fortuna du. —Zertako? —Zeren, zurea balimbada, semea izan dadin, edo izan dadin alaba, ez baitu aitaren egiterik. Piarresek, ezpainak zimurtuz, ezarri zuen piko hori sakelan; ez ordean hargatik erortzera utzi, ikhusiko dugun bezala
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

  • ura ahora etorri

    Azalpena: gosetu

    Adibideak:

    —   Oi! Piarres, Piarres, zein aran ederrak diren hantche, Juanareneko ondoan, bide-hegi-hegian!... Arbola guzia mukuruku estalia duk aran hori-hori eta onyu-onyu batzuez!... —Solas hoyek aditzean, Pello, ur gocho bat ethortzen zaitak ahora, eta halere erraten zioteyat: Bainan muthikoak, aran hek ez othe dire norbaitenak?
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

    Gazteleraz: hacerse la boca agua

  • zeruaren azpian

    Azalpena: munduan

    Adibideak:

    —   Nere gisa zembait bada, zorionez, herrian, / Alegera bizi denik zuhurtasun handian; / Basoak eskuan eta hitz ederrak mihian, / Gu bezalako guti da zeruaren azpian!
    ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.

 

lokuzioan azalpenean bietan

    hitz hasiera
bere horretan

gaztelera frantsesa


Korrespondentzia guztiak ikusi: gazteleraz / frantsesez
kontzeptuen aurkibidea iradokizunak