Hasierako orrialdea
kontzeptuen aurkibidea aurkibidea iradokizunak iradokizunak bilaketara itzuli bilaketa
Bilaketaren emaitza

 

aurkituak: 39

  • aho batetik

    Azalpena: adostasunez

    Adibideak:

    —   Guztiek aho batetik esaten zitean irabazia zegoela, eta irabazia zegoela...
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

    Kontzeptuak: ADOSTASUNA

  • (ezer) ahuntzen gauerdiko eztula ez izan

    Adibideak:

    —   JOXPAKIÑA. Mila pezeta! AXERIA. Um! Ez da ahuntzen gauerdiko eztula! Mila pezeta! Askoak izan behar dute.
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • airean bidali

    Azalpena: zakarki despeditu, harremana eten

    Adibideak:

    —   Alferrik ibiliko da bada. Ez diot utziko. Airean bidaliko dut.
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • akulumendi

    Azalpena: zabar, trauskil

    Adibideak:

    —   ANTTON MIEL. Kaixo Narxixo! NARXIXO. Hemen dugu ba, akulumendi hau ere.
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • arditik (ere) ez

    Azalpena: ezer ez

    Adibideak:

    —   MIEL MAI. Jar dezagun ba hamar mila, eta hortik gora ez diat arditik ere nahi. NARXIXO. Bejondeiala.
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • astokirten

    Azalpena: ergel

    Adibideak:

    —   AXERIA. Ez, andrea. Nik bakar bakarrik esan nien: mutila ukuiluan ondo lotzeko. NARXIXO. Hau asto kirtena, hau! Hi ere gehiegi ari haiz, eta oraintxe aspertu nauk. Zer da asto kirten hau berriz! Nahikoa baino gehiago esan duk, eta ez nagok ni hire lerdokeriak entzuteko.
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

    Kontzeptuak: ERGELKERIA

  • atzaparrak bete lan ukan

    Azalpena: lan handia eduki

    Adibideak:

    —   Ni ere soroan atzaparrak bete lan utzita etorri naiz.
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • (ezertan) atzera ibili

    Azalpena: berririk ez ukan, ez jakin

    Adibideak:

    —   ANTTON MIEL. Jakingo ez diat ba. Premio maiorra erori zitzaiola eta... NARXIXO. Hori haizeak eraman zian. ANTTON MIEL. Haizeak? NARXIXO. Bai, Antton Miel: hemengo berrietan oso atzera habil. ANTTON MIEL.
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • azkeneko txibotarainokoa galdu

    Azalpena: galera handia ukan

    Adibideak:

    —   NARXIXO. Eta guziak galdu hituen. MIEL MAI. Azkeneko txibotarainokoa.
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • barrenak eman

    Azalpena: senak aginduta egin, berez sortu

    Adibideak:

    —   NARXIXO. Hago geldirik! Hitz egin behar baduk, mingainarekin egin ezak; ez bi besoekin. ANTTON MIEL. Barrenak ematen duena duk hori.
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • barrenak jira egin

    Azalpena: tristatu, nahigabetu

    Adibideak:

    —   JOXPAKIÑA. Badakizu, nola horrek jokotik ez duen behin ere itxaropenik izan, batetan entzun zuenean gure uste gabeko zori neurri gaineko hau, barrenak jira egin zion.
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • barrenak jira egin

    Azalpena: nahigabetu

    Adibideak:

    —   Bai ondo ere. Gure nexka... (Bat-batean baserriko atera joan eta deika) Martxela! (Besteengana bihurtzen da) Gure nexka negarrez ikusten dudan bakoitzean, barrenak jira egiten dit. Eta guzia, Axeria, gizon zarpail horrengatik.
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • bazterrak harrotu / inarrosi / nahasi / toreatu...

    Azalpena: jendea asaldarazi

    Adibideak:

    —   JOXPAKIÑA. Honexengatik dira katramila guziak. NARXIXO. Honek bazter guziak nahastu ditu.
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • (ezer) begien aurrean egon

    Azalpena: argi egon, kontu jakina izan

    Adibideak:

    —   AXERIA. Gero; batak eta besteak, niregatik dela guzia, ni naizela jardun hau jarri duena. JOXPAKIÑA. Bai, noski. AXERIA. Nola? JOXPAKIÑA. Zuk eraman zenuen eta. NARXIXO. Hori begien aurrean zegok.
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • beintizinko baino dotoreago

    Azalpena: dotore

    Adibideak:

    —   Errekaburuko gainetik ikusi diat estratan zetorrela bat beintizinko baino dotoreago, eta... Zein ote dugu hori? esan diat, eta Narxixo!
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • bejon (dei(n)ala, deizula, deiola...)

    Adibideak:

    —   MIEL MAI. Jar dezagun ba hamar mila, eta hortik gora ez diat arditik ere nahi. NARXIXO. Bejondeiala.
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • (inori) belarri ertzeko hautsak astindu

    Azalpena: jipoitu

    Adibideak:

    —   Azkenean Loentxok gorosti zigor bat hartu du, eta eskerrak itzuri egin dudala, bestela belarri ertzeko hautsak astintzen dizkit.
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • berebiziko

    Azalpena: itzel, izugarrizko

    Adibideak:

    —   NARXIXO. Eta, zer esan dik? Asko erori zaiola edo... AXERIA. Berebizikoak. Orduan, Joxpaki±a, berebiziko diruak badituzu.
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • berenkalte

    Azalpena: norbere buruaren kaltegile

    Adibideak:

    —   ON BRAULIO. Neurriraino iritsiz gero, handik gorakoa kalterako bestetarako ez da. Abereek behar adina edaten dutenean, ez dute tanto bat gehiago nahi izaten. Gizonak bakarrik, abereak ez duen adimenaren jabe den gizonak, gainezka, leher egin arte, zurrutari ekiten dio. JOXPAKIÑA. Bai; berenkalte batzuk badira.
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • (ezergatik) bi begiak emango (nituzke, hituzke, lituzke...)

    Azalpena: (ezer) desiratu

    Adibideak:

    —   Zer ari den, ate zirrikitutik ikusteagatik bi begiak emango nituzke...
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • bihotzeko koxkarabiloa

    Azalpena: (metaforikoki) maitea

    Adibideak:

    —   Nik ere nire alabari makina bat aldiz esan izan diot: nire maite, nire kuttuna, nire bihotzeko koxkarabiloa...
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • (ezer) (nire, hire, bere...) bururako egiten dena ez izan

    Azalpena: zaila gertatu, ezin ulertu

    Adibideak:

    —   Nire bururako egiten direnak ez dira. Boxt koarto, eta zazpi txakur txiki, eta hamar txakur handi, eta horrelakoak bai; baina mila milako eta horiek, ez dira nire bururako egiten direnak, ez.
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • burutik ezin bota

    Azalpena: beti gogoan eduki

    Adibideak:

    —   Eta horrexek kardaba berri bat sortzen dit. Gau guzian nire horrekin ibili naiz, eta orain ere ezin burutik bota dut.
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • ederra egin

    Azalpena: (damuzko hasperenez) oker egin, asmoa hondatu

    Adibideak:

    —   AXERIA. Lehengo numeroa okerrekoa omen zen. JOXPAKIÑA. Okerrekoa? MIEL MAI. Ederra egin diagu!
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • (inongoak) egin

    Azalpena: (inon) berriz ez azaldu

    Adibideak:

    —   Ez, ez; nik mutil horri garbi esango diot: hemengoak egin dituela, eta nahi duen aldera jo dezala.
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • (hi, zu...) (gure) etxerako

    Azalpena: estimazioa adierazteko esklamazioa

    Adibideak:

    —   Mutil txintxoak horrela behar dik. Hi izango haiz, hi, gure etxerako.
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • (inoren) gain

    Azalpena: (inoren) ardurapean

    Adibideak:

    —   Etxeari begiratzea nire gain geldituko da; nik nire senarrari soroko lanetan lagunduko diot; nik sendia biltzean ipuinak esango ditut...
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

    Kontzeptuak: BALIAKETA

    Gazteleraz: a (mi, tu, su...) cargo

    Frantsesez: sur son compte

  • harroaldia eman

    Azalpena: eresiatu, errieta eman

    Adibideak:

    —   Zer gertatu den? Senar-emazteek a zer harroaldia eman didaten. Bata eta bestea zeinek handiagoak bota; eta bietan minkaitzena, Atanaxi.
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • (neure, heure, bere...) kabuz

    Azalpena: bestelako eraginik gabe

    Adibideak:

    —   Ni ez nintzen bere bila joan, nik ez nuen behin ere horrelako asmorik izan. Nire barrenean, bere kabuz, sortu zen gau eta egun uzten ez nauen grina ezin aldendua. Nik ez dakit zer den hau.
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • lepoa jarriko (nuke, huke, luke...)

    Azalpena: ezeren edo inoren alde fede osoa ukan

    Adibideak:

    —   NARXIXO. Honek? Hara joanda ere Jainkoak daki zer astakeria esango zituen. AXERIA. Hori, ez; nik ez nuen esan, behar ez zen ezer. JOXPAKIÑA. Ez dakit; ez nuke lepoa jarriko.
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • makallon kristeta!

    Azalpena: amorraziozko esklamazioa

    Adibideak:

    —   NARXIXO. Begira iezaiok Joxpaki±ari, eguberrietako premio maiorra erorita. ANTTON MIEL. Makallon krixketa! Baina egia al da hori?
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • mingaina dantzatu

    Azalpena: hitz egin

    Adibideak:

    —   Hiri, bai; hiri esango diat. Beste bati ez niokek esango, ezta, ezta... Badakik ni mingaina dantzatzeko zalea ez naizela.
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

    Kontzeptuak: BERRITSUKERIA

    Gazteleraz: darle a la lengua

    Frantsesez: gaspiller sa salive

  • mokoa estutu

    Azalpena: isildu, mututu

    Adibideak:

    —   Egunetan eta egunetan hitzik egin gabe mokoa estututa egon zen, baina nik beti zio eta zio, azkenean ere, ez berehalakoan baina nire gizona limurtu nuen eta Donostiara joan eta billetea erosi zuen.
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • ona eman

    Azalpena: egoera hobetu

    Adibideak:

    —   Bada, nola ni oheratzerako aitak ona eman zuen, lo batean gau guzia igaro dut.
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • saltsa-jario

    Azalpena: nahastaile, asaldatzaile

    Adibideak:

    —   Etxe honetako nahaspila guziak zuregatik izan dira; zu saltsa-jario bat besterik ez zara; bazter guziak zuk okertzen dituzu, jendeen arteko haserreak sortzen besterik ez dakizu. Utikan, gizon kaxkarra!
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • ttottatik egin

    Azalpena: (pattarra) edan

    Adibideak:

    —   Ttottatik egiten ote duen edo ez ote duen esaten ditek.
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • txistua joz

    Azalpena: arin, berehala

    Adibideak:

    —   Adar motzen alde egin genuen, eta gure hogeita hamar duroak txistua joaz han joan ziren. Gero esaten du eztarri zulotik doana galdua dela. Eta apustuan galtzen dena irabazia al da?
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • ur (hauetan, horietan, haietan) igaroa izan

    Azalpena: ezer ezagutu, eskarmentua ukan

    Adibideak:

    —   TIBURTXIO. Gaixo hura hil zen; eta orain, amak esaten dizkigu. Ni, zoriontsu, beste ezeren zalerik gabe bizi nintzen... baina, Martxela ezagutu nuen, eta nire izaera oso aldatu zen: soroan eta etxean, esna edo ametsetan beti Martxela dabil nire buruan. Ni ez nintzen bere bila joan, nik ez nuen behin ere horrelako asmorik izan. Nire barrenean, bere kabuz, sortu zen gau eta egun uzten ez nauen grina ezin aldendua. Nik ez dakit zer den hau. JOXE RAMON. Nik bai. Ur horietan igaroa bainauk lehenago. Esango diat.
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

  • zer edo zer

    Azalpena: zerbait

    Adibideak:

    —   Bai, Joxpakiña. Gordetzen dena azaltzen da; jokatzen dena, ez. Eta nik, diru hau sakelan gordetzeko ordez, aurrera kutxa batean, caja de ahorros batean jarri izan banu, diru honetaz gainera zer edo zer gehiago izango genuen.
    ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.

    Kontzeptuak: BAKANTASUNA

 

lokuzioan azalpenean bietan

    hitz hasiera
bere horretan

gaztelera frantsesa


Korrespondentzia guztiak ikusi: gazteleraz / frantsesez
kontzeptuen aurkibidea iradokizunak