- arraio tximista!
Adibideak:
arraio tximista... rusua ematen duen kapitalista.
URRUTIA, J. K. (Bertsolaria, 1885-1962)
A. Zavala Errenteriako bertsolari zaarrak.
Kontzeptuak: HARRIDURA
- bukatzen ez den soka
Azalpena: amaierarik gabeko arazoa
Adibideak:
errenta berriz obligatuak / illabetean osoka / egun urtean emanda ere / bukatutzen ez dan soka.
URRUTIA, J. K. (Bertsolaria, 1885-1962)
A. Zavala Errenteriako bertsolari zaarrak.
Kontzeptuak: AMAIERA
Gazteleraz: el cuento de nunca acabar
- epelak hartu
Azalpena: jipoitua izan
Adibideak:
oiartzun'dikan ekarri ditu ganadu eta kupelak bigai gazte bat bazterrak joka artu zituan epelak
URRUTIA, J. K. (Bertsolaria, 1885-1962)
A. Zavala Errenteriako bertsolari zaarrak.
Kontzeptuak: JIPOIA
- hitzetik hortzean
Azalpena: maiz
Adibideak:
lengo gazteak errespetuan / geiago ibiltzen zian / maldeziorik ez gaur bezela / beti itzetik ortzean.
URRUTIA, J. K. (Bertsolaria, 1885-1962)
A. Zavala Errenteriako bertsolari zaarrak.
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: cada dos por tres
Frantsesez: à tout bout de champ
- itzala utzi
Azalpena: oroitzapen edo inpresioa utzi
Adibideak:
irurogei ta bi urte dira / Xenpelar jauna il zala / aren anima mundutik juan zan / emen utzita itzala
URRUTIA, J. K. (Bertsolaria, 1885-1962)
A. Zavala Errenteriako bertsolari zaarrak.
Gazteleraz: dejar huella
- zilarrezko bandejan patata ustela ekarri
Azalpena: baliorik gabekoa handi moduan eskaini
Adibideak:
Bada denbora franko / esaten dutela / Estatuto laikua / eman nai dutela / ori zertarako dezu, / euskaldun epela? / zillarrezko bandejan / patata ustela!
URRUTIA, J. K. (Bertsolaria, 1885-1962)
A. Zavala Errenteriako bertsolari zaarrak.