- amor eman
Azalpena: etsi
Adibideak:
Amor emango dizut onta naizenian
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Ustu ezin zan ganbara.
- (inori) arkakusuak hil
Azalpena: jo
Adibideak:
Bi makil oiek aski nitun nik munduz mundu ibiltzeko / irugarrena andregaiari arkakosuak iltzeko
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Ustu ezin zan ganbara.
Gazteleraz: dar una somanta
Frantsesez: secuoer les puces (à quelqu'un)
- (inoren) arrastora ez iritsi
Azalpena: (inor) baino gutiago izan
Adibideak:
Ez aita ta ez seme ain gutxi lagunik nere arrastora iritxitzen danik
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Ustu ezin zan ganbara.
Gazteleraz: no llegar a la suela del zapato
- (ezer) auzoan eduki / ukan
Azalpena: ez eduki
Adibideak:
Bañan auzuan daukak ibillidadia
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Ustu ezin zan ganbara.
- belarriak motzak ukan
Azalpena: erdalduna izan
Adibideak:
Beso makalak eta agiñak zorrotzak / euskeraz ikasteko belarriak motzak
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Ustu ezin zan ganbara.
- belarrondoa garbitzen jakin
Azalpena: azkarra izan
Adibideak:
Iru urte t'erdi pasatu ditut Eibarren bertan serbitzen orduko ere ondo nekien belarrondoa garbitzen
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Ustu ezin zan ganbara.
Kontzeptuak: GAITASUNA
- (inoren) bizkar bizi
Azalpena: (inoren) dirutik bizi
Adibideak:
Besteren bizkar bizitze ori ai zeñen gauza ona den!
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Ustu ezin zan ganbara.
Gazteleraz: vivir a costa de
Frantsesez: vivre aux crochets (de quelqu'un)
- buruan pasa
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
Pentsamentuan aspalditxuan pasia naukan buruan / nola gerra bat izugarriya Europa'n izan genduan
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Ustu ezin zan ganbara.
- buruarin
Adibideak:
eztezun txoro arlote buru ariña.
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Ustu ezin zan ganbara.
Kontzeptuak: ZENTZUA
Gazteleraz: casquivano
Frantsesez: tête frêlée
- ganbara hustu
Azalpena: baliabideak ahitu
Adibideak:
Salan ez daukat ezer askorik iya ustu zait ganbara / nere bertsuak aituxe dira, orain gaztien txanda da
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Ustu ezin zan ganbara.
- gibela lasaia eduki
Azalpena: lasaia izan
Adibideak:
Eskerrik asko lasai xamarra dadukatela gibela ta oiek berriz gaizki esateko ez dute mingain motela
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Ustu ezin zan ganbara.
- hain gutxi
Azalpena: ezetza, errepikatuan
Adibideak:
ez aita ta ez seme ain gutxi lagunik, nere arrastotara iritxitzen danik.
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Ustu ezin zan ganbara.
Kontzeptuak: EZETZA
Gazteleraz: menos aún
- honetaz aurrera
Azalpena: une honetatik
Adibideak:
ta nola nagon zarra ikusten dezute ontaz aurrera zuek segi zaiozute.
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Ustu ezin zan ganbara.
Kontzeptuak: ETORKIZUNA
- intxixu batek esan
Azalpena: zeharbidez jakin
Adibideak:
Intxixu batek esan omen du neregatikan sorgiña
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Ustu ezin zan ganbara.
Gazteleraz: decirlo un pajarito
Frantsesez: l'apprendre par son petit doigt
- katilu bete harri ez hautsi
Azalpena: indarrik ez ukan
Adibideak:
Trozora juan eta pipa bete sarri ez dula autsiko orrek katillu bete arri
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Ustu ezin zan ganbara.
- (inori) konduta galdu
Azalpena: fama txarra ezarri
Adibideak:
Lotsa gutxiko kopetarekin neri konduta galtzera / dantza-kontua nola izan zan gogoratutzen al zera
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Ustu ezin zan ganbara.
- munduaren ahotan jarri
Azalpena: aipatu
Adibideak:
Arrazoi gabe mintzatutzea emen alfer alferri'ta motibo gabe nabilkizute munduan autan jarrita
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Ustu ezin zan ganbara.
Gazteleraz: andar de boca en boca
- zipla eta tako
Azalpena: zirika
Adibideak:
ixildu gabetandik zipla eta tako.
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Ustu ezin zan ganbara.
Kontzeptuak: ZIRIA