Hasierako orrialdea
kontzeptuen aurkibidea aurkibidea iradokizunak iradokizunak bilaketara itzuli bilaketa
Bilaketaren emaitza

 

aurkituak: 67

  • (neure, heure, bere...)-kautan

    Azalpena: gogoetan

    Adibideak:

    —   Berekautan (berekautan, berekikoetan) esaten ei eban: "Gaur nere andriak pe ez najok sentiduko..."
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

  • (neure, heure, bere...)-kikoetan

    Azalpena: gogoetan

    Adibideak:

    —   Berekautan (berekautan, berekikoetan) esaten ei eban: "Gaur nere andriak pe ez najok sentiduko..."
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

  • agiraka egin

    Azalpena: erasiatu

    Adibideak:

    —   Gautxoria'ri alper-alperrik zan agiraka eitia; da andriak, nai ta nai ez, obeidu biar izaten eban.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

  • albo-karga

    Azalpena: mozkorra

    Adibideak:

    —   Domeka gabe baten "Artobero" zerbait edanda, "albo-kargiakin", Kontseju osterutz joan zan
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Kontzeptuak: MOZKORKERIA

  • alondigako txakurrak haginka egin

    Azalpena: mozkortu

    Adibideak:

    —   Astelen goiz baten an euan tallarrian Zozua deitzen zetsen bat sekulako ajiakin zutiñik egon eziñik. Uezabak ikusi eban eta beragana urreratu zan. -gaur be badok pa ik zeozer. -Bai, atzo be "alondigako txakurrak" aginka ein jestan. -Sarri pasatzen jaz iri alakuka, ori dok familixako gizonan xaxaria; astelen guztietan bardin. Gañera, iri medikuak ezeuan ba edana debekatu.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

  • arrio egin

    Azalpena: atzera egin (erronka batean, zin batean...)

    Adibideak:

    —   Ori entzun ebanian, bildurtu ei zan alemaniarra ta arrio ein ei-eban. Andik aurrera ez ei-eban erabilli panparreriarik.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Kontzeptuak: BELDURRA

  • arteak hartu ezinda

    Azalpena: pozak urduri

    Adibideak:

    —   Txerrikumeok merke artziakin gangaren bat ei ebalakuan, artiak artu ezin-da ibilli ei zan Erratxu. Baña, gero izan ei ziran kontuak, auspuakin be ez ei zeuan arek loditzerik.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Kontzeptuak: ALAITASUNA

  • astotik jausi

    Azalpena: okerretik atera

    Adibideak:

    —   -Zer? Gaur eztok juan errekadistarik ala? -Zer errekadista? -Ze errekadista izango zuan ba. Paulo, gizona, Paulo. Pakete ori emon biar zetsana. Orduantxe gure mutilla astotik jausi
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Kontzeptuak: KONTURATZEA

    Gazteleraz: caerse del guindo

  • atala harrapatu

    Azalpena: mozkortu

    Adibideak:

    —   Zaliak dira txurrutari emoten, ta iñoiz, azken orduko "atal" makalak arrapatzen dituez.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Kontzeptuak: MOZKORKERIA

  • aterik adina maratila eduki / ukan

    Azalpena: larrialdi edo begar guztietarako irtenbideak ukan

    Adibideak:

    —   Berriz, norbait ezer esatera aurreratzen zanian laster asko ixilduko eban, aren miñak aterik aña maratilla eukan
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Gazteleraz: tener respuesta para todo

  • atzeko hotsik bako

    Azalpena: mutu uzten duena, maila berean ezin erantzuna

    Adibideak:

    —   Plaentxiatarren umoria barriz amaierarik bakoa da, ta aren urterak atzeko otsik bakoak izaten dira.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

  • atzeko hotsik barik

    Azalpena: mutu utzirik, maila berean ezin erantzunik

    Adibideak:

    —   -Zu, Kapela, atzo eruan neban ogiak kukaratxia eukan. Eta Kapela'k atzeko-otsik barik erantzun zetsan: -A! ta nik ogibitxartekua kobrau biarrian ogia bakarrik kobrau. Ni naiz, ni, etxekalte.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

  • atzetik hara

    Azalpena: atzetik, gibeletik, ikusi gabe

    Adibideak:

    —   Paxan kale-garbitzallia Azalgia'neko tabernako muestradorian euan iztarria freskatuz, eta atzetik-ara azaldu jakon gizon dotore bat, bere sonbreru ta guzti.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

  • axaxa emon

    Azalpena: akuilatu, laineza eman

    Adibideak:

    —   beti izaten zituan bere inguruan beste adar-jotzalle batzuek pe axaxa emoten, bereren bat ein deixan
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

  • (inoren, ezeren) aztarna atera

    Azalpena: aurkitu

    Adibideak:

    —   bere erbi-txakur ta guzti be, gure Pernando gizajuak ez eban erbi aztarranik be atara
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Kontzeptuak: IGARTZEA

  • begi oneko jausi

    Azalpena: inoren gustukoa izan

    Adibideak:

    —   Gure uezaba dok gizona jatorra, lelengo egunetik meriendak emoten asi dok. Edozein modutan be begi-oneko jausi nok
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Gazteleraz: caer(le) bien (a alguien)

  • begia jota

    Azalpena: hautatuta

    Adibideak:

    —   Eskopetak artu ta tipi-tapa juan ziran mendian gora, eurak eta beste askok begia jota euken leku batera
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

  • (inoren) begiko samarra ikusi

    Azalpena: besteren akatsak ikusi (eta norberarenak ez)

    Adibideak:

    —   Baña, mundu onetako geienak iñoren begiko samarra obeto ikusten dabien letxe, Arrautziak bererik ez eban ikusten.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Kontzeptuak: AKATSA

    Gazteleraz: ver la paja en ojo ajeno

  • begitan hartu

    Azalpena: (inori) gorroto hartu

    Adibideak:

    —   Ta nola Konejuari grazia gitxi egin zetsan biargiñak bere lepotik ainbeste barre ein biarrak, Otua begitxan artu eban, ta andik aurrera, beti ebillen Otua'ri nundik akatzen bat billauko.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Kontzeptuak: GORROTOA

    Gazteleraz: tener entre ojos

  • belarriak apal eginda

    Azalpena: umildurik

    Adibideak:

    —   Baña orduan egunian bestetan baño geiago edan eban eta alako baten desididu zan, eta juan zan etsi-etsian abixaria artuta. Atzetikara aurreratu zan neskiagana ta: -Zu: ni Joxe naiz. -Ene! -soltatu zetsan Maritxuk-. Ba, ni ez naiz Joxe. Joxe gizajua, mariau biarrian, nun euanik pe barik gelditu zan, eta belarriak apal-apal einda alde eban.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Kontzeptuak: APALTASUNA

  • bertan behera utzi / laga

    Azalpena: bat batez abandonatu

    Adibideak:

    —   Landare haziak bertan behera utzirik (mitx. idaz.) Etxera juatiari bertan bera laga-ta, lelengo billau eban baserrian "Eup!" egiñaz sukalderaño sartu zan
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

  • burutik endredau

    Azalpena: zoratu

    Adibideak:

    —   Ba, etxuat uste burutik ain endredauta ibilliko aizenik.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Kontzeptuak: EROMENA

  • dana / guztia beharreko

    Azalpena: hondatu, txar, kalitate bako

    Adibideak:

    —   -Da, zer iritzi jak konziertua? -Etxakiat ba! dana biarrekua zuan. Pentsaik, pieza bat bi aldiz kantau biarra izan juek.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

  • egitekoren bat egin

    Azalpena: gauza zail edo izugarri bat egin

    Adibideak:

    —   egunen baten ein bear dot eitxekoren bat. Bai. Egunen batian botako dot nere burua ibaira ta kito
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Kontzeptuak: HARRIDURA

  • etxekalte

    Azalpena: norbere buruaren hondatzaile

    Adibideak:

    —   Geienen eritziz atxekalte bat besterik ez zan.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

  • etxekardo

    Azalpena: kanpoan hobea dena etxean baino

    Adibideak:

    —   Oingo gaztiak, kanpo-larrosa ta etxe-kardo. Euskeria gure erriaren anima ber-bera izanik, era-bat baztertuta or dabixak inportantzia gutxiago gauzekin Euskalerria salbatzeko asmuetan.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

  • ez eze(n)

    Adibideak:

    —   Orretarako, bera ez-eze, gañerako plazentziatarrak pe ez ziran makalak
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

  • ezteguak ukan

    Azalpena: gozatu, ondo pasa

    Adibideak:

    —   Penagarriena, jaiak ain laburrak izatia dok: San Juan, San Juan!, nekez etorrri ta bizkor juan! Baña orraitiok, ondo bagara, guk izango jituagu ezteguak.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

  • eztula isildu

    Azalpena: hil

    Adibideak:

    —   Eztula bear dik izan / guretzat laguna / eztula ixildu ezkero / jun dek eztulduna...
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Kontzeptuak: HERIOTZA

  • hala-halako

    Azalpena: txar samar

    Adibideak:

    —   Ta, ez ori bakarrik, musikiak pe azkenerako ala-alakuak urten dau; baña, plaentxiarreri ez esan olakorik, euren ustez Eibar'tik pasatzen danik bandarik onena da.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

  • han (haizelakoan, zarelakoan...) hemen

    Azalpena: arin

    Adibideak:

    —   Juari azkar, an aixelakuan emen.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

  • hanka bat kanposantuan eduki / ukan

    Azalpena: eri larri egon

    Adibideak:

    —   Neri don Jose'k esan zestanez eskerrak bera denporaz ibili zana, anka bat kanposantuan eukala ei jeuan da.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Kontzeptuak: ERITASUNA

  • hanka(k) jaso

    Azalpena: ihes egin

    Adibideak:

    —   Eskupeteri kolpe eiteko aztirik barik, azkar be azkar jaso zituen ankak urren euan arbolarutz
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Kontzeptuak: IHESA

    Frantsesez: prendre ses jambes à son cou

  • hankak altxatu

    Azalpena: alde egin

    Adibideak:

    —   -Juari gurera -alako ta alako kalia ta etxia zirala esanaz-, ta gure andriari esaiok meriendia emoteko; arrautza pare bat urdei-azpikuaaz. Pintxe barriak, ori entzundakuan, pozik altzau zituan ankak.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

  • (inori) hankak berotu

    Azalpena: lasterka eragin

    Adibideak:

    —   -Dudarik barik. Berba txarrekin, diabrua, zure barruan sartzen dan moduan, aitiaren egindakuan azker iges egiten dau. Mutikua elizatik urten zanian, onela asi zan eliz-atarian: -Makaguen... tal..., eta aitxiaren egin; makaguen... kual..., eta berriz be aitxiaren egin. Orrela ziarduala, pasau zan gizon bat. -Txo, txo: zertan diarduk? -Demoniuari ankak berotzen
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Kontzeptuak: IHESA

  • hegaztada batean

    Azalpena: arin

    Adibideak:

    —   Beragoko atian euan "Txepetxa" ta aguro bialdu eben, egaztada batian, "Moxolosia" azurkonpontzalliaren billa
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

  • (inorenganako) hoztasuna eduki

    Azalpena: ez maite

    Adibideak:

    —   Aretariko batek, zerbait somatu ei eban, plaentxiatarrak euren dako oztasuna eukela, eta batengana urreratuta, esan ei zetsan.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

  • (inork inori) hur emon

    Azalpena: (ezertan) (inor) gainditu

    Adibideak:

    —   Patxiko Garratza, balian lazkotxe mutilla da; jaten barriz gutxik emongo zetsen ur, Plaentxia ta inguruetan
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

  • ifrainuko Patxi

    Azalpena: deabrua

    Adibideak:

    —   Ifrañuko Patxi (inpernuko Patxi) demoniuari esaten jako Eibarren
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

  • ipur-garbitzaile

    Azalpena: ugazabaren esaneko

    Adibideak:

    —   Kontra-maixua biarreratu zanian, laster juan jakon ipur-garbitzalleren bat kontuakin.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Gazteleraz: lameculos

  • (inorekin) jai egon

    Azalpena: (inorengandik) ezer ez espero

    Adibideak:

    —   Uezabak pe ez eban beste erremedixorik euki "irekin jai dagok" esan da barre ein baño
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

  • kanpolarrosa

    Azalpena: etxez kanpo itxura ona ematen duena

    Adibideak:

    —   Oingo gaztiak, kanpo-larrosa ta etxe-kardo. Euskeria gure erriaren anima ber-bera izanik, era-bat baztertuta or dabixak inportantzia gutxiago gauzekin Euskalerria salbatzeko asmuetan.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

  • klink egin

    Azalpena: edan

    Adibideak:

    —   Joxe Moko etxeratu zan gaberdi aldian, bestetan baño basotxoren bat geiago klink eginda, astrapalia darixola.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Kontzeptuak: ZURRUTA

  • kristorenak hartu

    Azalpena: jipoitua izan

    Adibideak:

    —   Bein, olako fetxurixaren bat ein ei zetsan Elgoibarko Artaso pelotariari, eta Galdo-txiki gizajuak kristonak artu ei zitxuan.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

  • lantzean behin

    Azalpena: aldizka

    Adibideak:

    —   Larregi gizentzen nagok eta tripi-au bajatze alde, lantzian bein, mendi ibilli bat eitxen asi nok.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Kontzeptuak: BAKANTASUNA

    Gazteleraz: de vez en cuando

    Frantsesez: de temps à autre

  • (inoren) lepotik

    Azalpena: bestek ordainduta

    Adibideak:

    —   Ta nola Konejuari grazia gitxi egin zetsan biargiñak bere lepotik ainbeste barre ein biarrak, Otua begitxan artu eban, ta andik aurrera, beti ebillen Otua'ri nundik akatzen bat billauko.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Kontzeptuak: BALIAKETA

    Gazteleraz: a (mi, tu, su...) costa

  • mahaiko legeak bete

    Azalpena: jan

    Adibideak:

    —   Urrengo egunian, goizeko maiko legiak bete ondoren, ardau-botia gizen-gizen ipiñita, aldaz gora abixau zan
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Kontzeptuak: JATEA

  • mela-mela eginda

    Azalpena: bustita

    Adibideak:

    —   Eiñalako euriak artuta mela-mela jo ei eben ango etxe batera.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Gazteleraz: hecho una sopa

    Frantsesez: trempé jusqu'aux os

  • orain arteko guztiak tapatu

    Azalpena: gauza harrigarriren bat egin

    Adibideak:

    —   -Ederto! Ik oin-arteko guztiak tapau dituk! Ba, ikusten dotenez, guretako baño geiago dakik
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Kontzeptuak: HARRIDURA

    Gazteleraz: batir todas las marcas

  • orain artekoak apurtu

    Azalpena: gauza harrigarriren bat egin

    Adibideak:

    —   -Ezer il dok? -Bai... Abendua. -Demontre! Euk apurtu dituk oin artekuak; abendua il?
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Kontzeptuak: HARRIDURA

    Gazteleraz: batir todas las marcas

  • otxinak egin

    Azalpena: dirutu

    Adibideak:

    —   Tximiñuari biarrian erakustia erreza ian biar dala, ta ganoraz erakutsi ezkero, zelan jornalik pagau biar ez jakuen, otxinak eitxeko bidia izango dogula
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Kontzeptuak: ABERASTASUNA

  • panpana jo

    Azalpena: harrokeriaz hitz egin

    Adibideak:

    —   Bein, alemaniarra, ba ei ebillen panpana joten, Plaentxia'n ez euala bera lango murgilaririk esaten.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Kontzeptuak: HARROKERIA

  • pipa jo

    Azalpena: alferkerian egon

    Adibideak:

    —   Gu, pipia joten bizi gaituk. Uezabak guri, berak nai daben beste pagatzen jeskuk, ta, gero guk pe, geuk nai dogun beste biar ein.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Kontzeptuak: ALFERKERIA

  • putz eginda

    Azalpena: erraz

    Adibideak:

    —   Zer nai dok pa, putz einda aberastia ala?
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Kontzeptuak: ERRAZTASUNA

  • sekula horrelakorik!

    Azalpena: harridura

    Adibideak:

    —   -Orixe dok pa perretxikuak probatzen dituana. -Sekula olakorik!
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Kontzeptuak: HARRIDURA

  • (neure, heure, bere...) senera etorri

    Azalpena: sendatu, zorabiotik piztu

    Adibideak:

    —   -Gizonak! Zer da au? Erlojuak ixildu barik kanpaiak jo ta jo diardu. Eta "teknikuak" erantzun zetsan: -Ez estutu andra! Etorriko da bere zenera. Atzeratutakuak partzen diardu ta.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

  • senetik irten / atera

    Azalpena: haserretu

    Adibideak:

    —   Ainbat bidar Perikoitxua entzutziakin, ernegau zan medikua, bere zenetik atara ta orduan diñotsa Perikoitxuak
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Gazteleraz: salirse de sus casillas

    Frantsesez: sortir de ses gonds

  • (ezerk) (inori) su eman

    Azalpena: haserrarazi

    Adibideak:

    —   "Auspua" deitzen ei zetsen, ta ez ei zetsan ezerk su geiago emoten berari "Auspua" deitziak baño.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Kontzeptuak: HASERREA

  • suak eta garrak hartuta

    Azalpena: haserre bizian

    Adibideak:

    —   Baña, mozkorrak zentzuna guztiz galtzeka eukan da konturatu zan tabernariak lapurretan aitea nai zetsana, ta suak eta garrak artuta asi zan erretolika batian.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Kontzeptuak: HASERREA

  • takian-potian

    Azalpena: inoizka

    Adibideak:

    —   Plaentxiarrak, zaliak dira takian-potian afariren bat dala edo meriendaren bat dala, ibaira edo errekaren batera arrain billa juaten.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Kontzeptuak: BAKANTASUNA

    Gazteleraz: de vez en cuando

  • tautik ere ez jakin

    Azalpena: ez jakin

    Adibideak:

    —   Baña, plaentxiatarrak konturatu ziran euskeraz tautik pe ez-ekiala.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

  • txilibrizkau

    Azalpena: erdi-mozkortu

    Adibideak:

    —   Basarriko morroiak, domeka gabian, jo eban etxerutz berandu batian, zerbaitx txilibrizkauta.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Kontzeptuak: MOZKORKERIA

  • zirenak eta ez zirenak bota / esan...

    Azalpena: garratzak bota / esan...

    Adibideak:

    —   Lorak geizki be geizki einda euazela sartu jakon buruan da kontau zetsazen uezabari ziranak eta ez-ziranak.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

  • ziria sakatu

    Azalpena: trufatu

    Adibideak:

    —   -Da, zenbat? -Jangoikuka aña -Bat orduan? -Ez, bapez! Aze ziria sakatu zetsan.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Gazteleraz: tomar el pelo

    Frantsesez: faire la barbe

  • zirikada sartu

    Azalpena: zirikatu

    Adibideak:

    —   Zirikatzaille okerrak pe nun nai izaten dira eta onelakua gendun Trapu-trapu be. Beti, norbaiti zirikadaren bat nundik sartuko ibiltzen zan
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

  • zirikoa sartu

    Azalpena: zirikatu

    Adibideak:

    —   zure bigarren bertso orretan / sartu dirazu zirikoa
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

    Kontzeptuak: UMOREA

    Gazteleraz: tomar el pelo

  • (ezeri) zirkin egin

    Azalpena: (ezeri) ihes egin, ebitatu

    Adibideak:

    —   Aintzina batian, ba ei ziran Eibar'en lagun bi, beti biarrari nundik zirkin eingo ibiltzen ziranak.
    SAN MARTIN, J.
    Zirikadak, 1960.

 

lokuzioan azalpenean bietan

    hitz hasiera
bere horretan

gaztelera frantsesa


Korrespondentzia guztiak ikusi: gazteleraz / frantsesez
kontzeptuen aurkibidea iradokizunak