atariko haizea
Azalpena: baliorik gabeko gauza edo pertsona
Adibideak:
Orren itzak eta atariko aizea... biak bat.
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
Tarteka, ministroak, idazkariak-eta, ara igotzen dituzu, ta idazki garrantzitsu zenbait irakurtzen diardute. Atariko aizeari baño jaramon geiago ez die iñork egiten
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: BALIOA
Gazteleraz: la carabina de Ambrosio