aho betez
Azalpena: ozenki, publikoki
Adibideak:
au betez ori aitortzen dute.
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Laugarren txinpartak.
ederrentzat aho betez aitortzen dugun liburu hau.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
hauk baitirudite aho betez mintzaturik.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Miretsirik hasi ziren aho betez erraten.
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
aho betez adora ezaguntzat.
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
guziak, ao betez, Garaidi goratzen asi ziran.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
danak esan eben ao betez: bai.
ZAMARRIPA, P.
Manual del vasc˝filo, 1913