(neure, heure, bere...) burutik
Azalpena: norberaren sortzez
Adibideak:
eren burutic asmatu cituen.
UBILLOS, J. A.
Christau doctrina berri ecarlea, 1785.
Jenkoa da izate bat, eta gauza bat bera, beraganik, bere burutik egina.
TARTAS, J.
Ontsa hiltzeko bidea, 1666
deufere eguin bere burutaric.
BIBLIA
Larreguy, B. Testamen ?aharreco eta berrico historia I.
beti zerbait esan behar izaten zien aitonak, bere burutik.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
apaiza etzan ari bere burutik.
ORMAETXEA, N. "Orixe"
Santa Kruz apaiza, 1929
ez egieki zuen buruti, edo zuen erreglakin.
CARDAVERAZ, A.
Euskeraren berri onak, 1761
ez naiz neure burutik mintzo.
AGERRE, P. "Axular"
Gero, 1643.
Gazteleraz: por (mi, tu, su...) cuenta
Frantsesez: de son propre chef