(neure, heure, bere...) hartan
Azalpena: aldatu gabe
Adibideak:
Theresa bere hartan zegoen.
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
eta ez badute nahi bere hartarik apartatu.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
eta hekien estira bethi bere-hartan.
DUVOISIN, J. P.
Aita Cardaveraz Laphurdico escarara itzulia, 18??
hain ziren biziak eta bakotxa bere hartan, osoak.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
haitza bere hartan behar.
MOULIER, J. "Oxobi" (1888-1958)
Oxobiren lan oroitgarri zonbait.
Ala gerrarik etzitekela egin, eta bere artan armak utzi zituzten.
ORMAETXEA, N. "Orixe"
Santa Kruz apaiza, 1929
Birjiña agertu ta bere artan sortu zan pakearoa.
MITXELENA, S.
Arantzazu, euskal poema, 1949
gogorago zagon bertzea bere hartan.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Txomin aho zabalik bere artan utzi.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
eta bere artan olara joan zan.
IRAZUSTA, J. A.
Bizitza garratza da, 1950.
Kontzeptuak: IRMOTASUNA
Gazteleraz: tal cual
Frantsesez: tel quel(le)