onik onenean
Azalpena: hoberena kontsideratuz
Adibideak:
Baina, hau da patxada daukadana! Onik onenean kartzelara eramango banaute ere ez dakit eta putreak baino gibel handiagoarekin, hemen nago, bilatuko ez ninduketen lekuraino ihes egin gabe.
ELIZONDO, J. Alkate ona, 1912.
onik onenean Santusean gero barrura.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
idiakiñ eraman bearko ditek automollea, eta onik onenean tortilla ederra egiteko gaia'ren izango dek.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
onik onenean, iru edo lau pauska egiñ ezta.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Kontzeptuak: ONTASUNA
Gazteleraz: en el mejor de los casos
Frantsesez: dans le meilleur des cas