beltzuri egin
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Ez beltzuri ni hori eguiten
HIRIBARREN, J. M.
Eskaldunak, 1855
Noizbait etxean norbaitek egin baderaut beltzuri
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
Herioak zuri eginen deizu, belzuri, eta zuk hari begitarte
TARTAS, J.
Ontsa hiltzeko bidea, 1666
Giza tcharrari beltzuri bat ere egin gabe
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Beltzuri bai, baiña begitarterik ez egitea
AGERRE, P. "Axular"
Gero, 1643.
Gazteleraz: fruncir el ceño
Frantsesez: froncer les sourcils