eztitan egon / gelditu
Azalpena: gozatu, pozik egon
Adibideak:
Talapean ianari-billa ebilzan itxas-txoriak ikusian, ume bat pitxiai begira legetxez geldituko zan, edo katua saguen zain, da mirua txindor papar-gorriaren zelatean egoten direan antzera: eztitan da adurra eriola.
AZKUE, R. M.
Bein da betiko, 1893.
Eztitan egon
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
Gertaera orregaitik, lagunak eztitxan egoazen, Troikeri adarra jotzeko
SAN MARTIN, J.
Eztenkadak, 1965.
Anbrux eztitan gelditzen zan eta Kaxildak purrustaka aldegiten zion.
ETXANIZ, N. (1899-1982)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: ALAITASUNA