(ezeri, inori) aurpegi(a) eman
Azalpena: erasoari erantzun
Adibideak:
Gurasoentzat dira neuk aurreratutako guztiak, eta eurok izango dira naikoa nire aitamak daukiezan premiña laburrari arpegi emoteko
AGIRRE, D.
Kresala, 1901-1905
Adriatiko itsasora emoten daben gaztelu denak dagoz gertu etsaiari aurpegi emoteko.
BILBAO, J. B. "Batxi"
Hau mundu arrano hau, 1914-16.
Eman nai dizu arpegi
LASARTE, M. (Bertsolaria, 1927)
Bertso mordoxka.
Artz andiari ezin arpegi emanik
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Berak emen egotea onena zala, guziai arpegi emateko
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Muñube bezelako bati arpegia ameteko!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Datorrenari arpegi emanik
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Etzien aurpegirik ematen ez; bera mendietan zebillela egiten zien kalterik aundiena
ORMAETXEA, N. "Orixe"
Santa Kruz apaiza, 1929
Arpegi eman zioten gurasoa
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Nai badidazu arpegi eman Jainkuaren izenean
ANDUAGA, G. (Bertsolaria, 1877-1965)
Egunsentiko txoria.
Egingo naz gizon ogia irabazteko duin, ta alan geroko nekeai emongo dautseet arpegi
MOGEL, J. A. (1745-1804)
Peru Abarca.
Aurpegi eman bear diogu gaitzari
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Gazteleraz: plantar cara
Frantsesez: faire face