hitz(a)(k) eman
Azalpena: zin egin, egindu
Adibideak:
Zuan itzeman
MITXELENA, S.
Arantzazu, euskal poema, 1949
Itza emon
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
Sakramendu saindua baituzu itzeman
BERTSOLARITZA
J. M. Satrustegi Luzaide-ko kantiak.
Fiña izango zala eman ziran itza
PETRIRENA, F. "Xenpelar" (Bertsolaria, 1835-1869)
A. Zavala Xenpelar bertsolaria.
Esan gaberiko hitz emanagatik ere uzten bahaut
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Hor hitz-eman zion mutikoak
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Hitz-ere eman-çuen
BIBLIA
Larreguy, B. Testamen ?aharreco eta berrico historia I.
Cer hitz eman cinduan batayoco egunean?
AGUIRRE, J. B.
Eracusaldiak, 1803
Israeldarrac urratu zuen Jaincoari eman cioen itza
UBILLOS, J. A.
Christau doctrina berri ecarlea, 1785.
Juramenturik egingo ez dezu eta jaunari itz emana beteko dezu
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Hitz eman zenereitan
HERRI KANTUTEGIA
Sallaberry, J. Chants populaires du Pays Basque, 1870
Milla itz emanagatik, gogorik ez badute, ezer egingo ez dute
MUNIBE, X.
El borracho burlado, 1764 (Teatro zaarra).
Andreari itz eman zioten, berak izpiazkoan laguntzen ba ziten, senarra itzuliko ziotela
ORMAETXEA, N. "Orixe"
Santa Kruz apaiza, 1929
Hitzeman dezagun beti zinez egonen girela eskualdun
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
Nolako itza eman nizun
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Maitatzen asi eta sarri itza eman zidan garbi
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
Itza ematen dizut.
SOROA, M.
Baratzan, 1886
Itzak alkarri emanda jarri
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Nekez baño ezpada bere emo'ebanian berbia
ELKORO, L. (Bertsolaria, 1843-1919)
A. Zavala Txabolategi, Elkoro eta Leunda bertsolariak.
Aopean eukiko zuelako itz eman eta
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Azpeitiko erriyan / eman ziran itzak / kunplitu izan balira / neretzat ditxak iruroi eman zizkun / bere ordenak / aren aurrian giñan / itz oyek emanak / errespetatutzeko / gogorra ez danak (azp. prem.)
Asitzerako itza / zirala emanak / berdin partitutzeko / artzen ziranak (azp. prem.)
Kontzeptuak: AGINDUA
Gazteleraz: dar (su) palabra
Frantsesez: donner sa parole