hitza jan
Azalpena: agindutakoa ez bete
Adibideak:
Baña etzuen bear adiña biotz izan arestian emandako itza jateko
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Hitzeman zuen Nafarroa sei ilhtibeteren buruan itzulico zuela bere nausi zuzenari Henri Alberetecoari. Gure Erregeak hitza jan du
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Ez balinbada hori hitzaren jateaeta itsuski jatea
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Ez zaitia orain arren alde atera, prejitzen jarri nazu-ta. Len artaratu eta orain bere itza jan. Milla deabru
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Ez omen zun uste Valde-Espinak, Santa Kruzek itza jango zunik. Eztakit bada: garbi aski erakutsi zion apaizak, etzedukala itza betetzeko gogo aundi aundirik.
ORMAETXEA, N. "Orixe"
Santa Kruz apaiza, 1929
Baño bestetik norbere itza jatea etzan itxurazkoa
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Urrengo aldiyan berriz lengo itz onak jan badakigu orrela zeiñ ibilli diran
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
Ez asi itzik jatera
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Bere berbia jan
HERRI MINTZOA
Izaguirre, C. El vocabulario basco de Aranzazu-OÏate.
Bein emandako itza jan baño len
ATA¾O.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: AGINDUA
Frantsesez: revenir sur sa parole