erreka jo
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Zeren laboraria galdua da sorho onik ez badu eta erreka joko du segurki
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
Erreka yo menean, khechamenac yoco
HIRIBARREN, J. M.
Eskaldunak, 1855
Jainkoak begira behin gaina har emazte makurrak! erreka jo behar du etxeak
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Hor eman ziren trabeska herretan eta pumpeka jo zuten peko erreka ein ziren mila purruska
ETXAMENDI, M. (Bertsolaria, 1873-1960)
P. Lafitte Manex Etchamendy bertsularia.
Erreka yo du
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
Jakintzak erreka jo zuela aldarrikatu zuen Brunetiere-k
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: HONDAMENA
Frantsesez: tomber dans la dèche