baitezpadako
Azalpena: garrantzitsu, beharrezko
Adibideak:
ecen nahiz catechima haur-danic den irakhasten, orduan delacotz izpiritua eguiteco eta embraço gucietaric hux, eta catechimaco dotrina baitezpadacoa.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
ustez aipatu ditut pertsulari batek, osoa izaiteko, baitaezpadako dituen bertuteak.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
gure gazte denboran, baditu urteak, etzen garbitasuna batere edatua, etzen oroz gainetik baitezpadako behar bat, orai bezala.
IRIGARAY, P. F. "Larreko" (1869-1949)
Prosistas navarros contempor˙neos.
Ordea hau da bai eta ezbadako premia bat, zeinetan eskuara ezbaita obligatua bere baitharik halako gauzei izenen emaitera.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
bertzalde, lar eta alhapideak baitezpadakoak balimbalira, ¿zertan laiteke Frantziako eta Angeletierrako nekhazalea?
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
Aipatzen ahal euria ala iguzkia, hotza ala beroa, bainan zoin baitezpadakoa den Espainia Merkatu orokorrean sartzea, Euskal Herriarentzat, ez haizu. Hire denboran baitezpadako duk ere inglesa.
SALABERRY, E.
BeĎat adiskidea agur!, 1981.
Kontzeptuak: GARRANTZIA