Hasierako orrialdea
kontzeptuen aurkibidea aurkibidea iradokizunak iradokizunak bilaketara itzuli bilaketa
Lokuzioaren fitxa
  • ahoan bilorik gabe

    Azalpena: garbiki, ausart (esan, mintzatu...)

    Adibideak:

    —   hona zertsu erran duen, tribunalaren aitzinean, batere ahoan bilorik ez ahalgerik gabe
    HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
    Zezenak errepublikan.

    —   Ahoan bilhorik gabe mintzatu
    HERRI MINTZOA
    Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.

    —   Ahoan bilorik gabe erranen dugu
    HERRI MINTZOA
    Etxeberria-tar s. j. Euskal-iakintza aleak. EGAN, 1976.

    —   Segur, Alain Juppé gobernu-buruak ahoan bilorik gabe dio egundaino gobernu batek ez duela hoinbeste aldaketa hoin denbora laburrez sustatu Gehiago dena Europak aipatzen nituen xifre horiei behatzen die zuhurki eta ahoan bilorik gabe errana die kargudunei mendiguneko kriterioak betetzen dituztenak presenta ditzaten bada. Ahoan bilorik gabe diote ere atentadoak aintzina segituko direla. Gogoan duen hura erraiten du ahoan bilorik gabe
    KAZETARITZA
    HERRIA Aldizkaria, 1995.

    —   Dena dela, berrikitan akulatu ikertze bat berme, ehun frantsesetarik 72 ofizioko armada baten alde dira eta hori da ere Chirac presidentak egina duen hautua, ahoan bilorik gabe erran duen bezala telebixtako leihoño hortarik (Herria 1996). Zorionez ateraldi hau aditu zuen soldado xinple, zahar batek eta ahoan bilorik gabe, atrebitu zen mintzatzerat buruzagiari buruz
    ETCHEBERRY, J. B.
    Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991

    —   Zueri duk ahoan bilorik gabe askatasunaren alde agertzea. Mirabeau eta Garat-ek duela berrehun urte erakutsi bidea hartuko duela hitzeman dik, ahoan bilorik gabe, François Mitterand president hautatuak, president berriak.
    SALABERRY, E.
    BeĎat adiskidea agur!, 1981.

    Kontzeptuak: AUSARDIA

 

kontzeptuen aurkibidea iradokizunak