- amaren etxean
Azalpena: urrun
Adibideak:
amaren etxean bizi da.
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
Kontzeptuak: URRUNTASUNA
- astoaren buztanpean
Azalpena: urrun
Adibideak:
astoaren buztanpean zeudek, ez guren.
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
Kontzeptuak: URRUNTASUNA
- debruetan barna (igorri, joan...)
Azalpena: urrun igorri
Adibideak:
Eta frits bat ez dakiten jauntto horiek norat uste duzue igortzen zutela soldado? Debruetan barna, Afrikako Moroetarat!...
LEON, L.
Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- han harat
Azalpena: urrun
Adibideak:
Dakizuen beala, gure gaztean ez ziren orai beala guziak johan soldado. Ordu heietan xorteko eguna, egun izigarria! gaizki erortzen zirenentzat ez zen jostetarik: johan zirenak zazpi urterentzat bazoazin gero, han harat, zazpi urte sor-lekutik eta etxekoetarik urrun.
LEON, L.
Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- han harat
Azalpena: urrunera
Adibideak:
Ostiko bat gibelean emanik, pinpoilka igorri zuen han harat
DUVOISIN, J. P.
Baigorriko zazpi liliak, 1884-85
- haundi geratu / ibili
Azalpena: haserretu, elkarrengandik urrundu
Adibideak:
Aundi gelditu giñuan, politika dala bide... Aundi ibillia da aspaldi ontan.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- haundian egon
Azalpena: haserre, elkarrengandik urrun
Adibideak:
Aundiin daude bolara ontan, biak.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- jainkoak dakien lekuko
Azalpena: urruneko
Adibideak:
Jainkoak zekin lekukoak ere baitun.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- lekutan
Azalpena: urrun
Adibideak:
lekutan zegok emendik.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
ene semea, lekutan dago ori.
ZAMARRIPA, P.
Manual del vasc˝filo, 1913
Kontzeptuak: URRUNTASUNA
- lekutan egon
Azalpena: urrun egon
Adibideak:
Adiskidea, zenbat eskatzen dezu idiak gatik? -Emezortzi ontzako -Lekutan ziok
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Lekutan dago
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
- munduko azken erreka zolarat (joan, igorri...)
Azalpena: urrundu
Adibideak:
Uste balin baduzue amatxiri bihotza ez zitzaiola behin bederen ilundu eta opildu, bere semetxia hain urrun, mundu huntako azken erreka zolarat, Purgatorioetarat hots, bazoala jakitearekin!
LEON, L.
Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- (ezertarako) paraje txarrean ez ibili
Azalpena: urrun edo oker egon
Adibideak:
Katolikotasuna oien bizkarrian / altxatzeko ez dabll paraje txarrian
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Kontzeptuak: OKERKERIA
- toki ederrean
Azalpena: urrun
Adibideak:
Toki ederrean zaude nere esperantzan
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Noizpait.
- toki gaiztoan ez egon
Azalpena: ironiaz, urrun edo erratua egon
Adibideak:
Muniziorik ezpazuten Lizarragak eta, zertako etzioten gaztiatu andik aldegin zezala? Santa Kruzengana eziñ-eramanez ote zan? Gañera, Primo de Ribera, iru milla liberalekin Azpeiti aldetik Santa Kruzengana zetorrela Lizarraga ondo ondotik pasa, ta su egin-bearrean agur eginda utzi. Atsegin izango zan Santa Kruzekin! Aiako au saldukeri beltza zala esaten zun. Zarauzko izketa artan elkartzeko egon zirala esaten dute: Santa Kruz Lizarragaren menpean jartzeko zegoala. Etzegoan toki gaiztoan arrezkero!
ORMAETXEA, N. "Orixe"
Santa Kruz apaiza, 1929
- toki onean
Azalpena: (ironiaz eta figuratuan) urrun
Adibideak:
Baiz, zera, dirua! Toki onean dago! Uxkeri bat, Petra ozta-ozta goseak ez iltzeko lain!
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
toki onean zera bertsuetan asi.
ANDUAGA, G. (Bertsolaria, 1877-1965)
Egunsentiko txoria.
- tokitan
Azalpena: urrun
Adibideak:
tokitan zabiltza! Or dituzu biok sakelean.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: URRUNTASUNA
- tokitan egon
Azalpena: urrun egon
Adibideak:
Tokitan dago ura oran arren billa joateko
MUXIKA, G.
Pernando Amezketarra, 1925
- tokitan izan
Azalpena: urrun edo oker egon
Adibideak:
Tokitan zerate, gizonak
ASTIZ, A. (Bertsolaria, 1863-1924)
A. Astiz Goldarazko bertsolariaren kontu eta bertsoak.
Tokitan ura orduko!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: ERRAKUNTZA / OKERKERIA
- urlia lekutan
Azalpena: urrun
Adibideak:
ulixa lekutan.
HERRI MINTZOA
Izaguirre, C. El vocabulario basco de Aranzazu-OĎate.
urlije lekutan egoala arentzako erremedioa.
HERRI IPUINDEGIA
Barandiaran, J. M. Obras Completas II.
Kontzeptuak: URRUNTASUNA