- aida batean
Azalpena: arin, berehala
Adibideak:
Aida batean igaro zan guzti au.
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
- aitaren (eta) semearen!
Adibideak:
Aitaren da Semearen...!
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
- aren baten (egon...)
Azalpena: antzekoak izan
Adibideak:
Onetara, sustarrik sustar urrintxo jatzi ezkero, uste dot andikiak eta txikikiak ezkeunkela alde andirik izango; aren baten danok.
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
- arima zaharra eduki
Azalpena: amarruak ezagutu
Adibideak:
Baña Zeutako kartzelatarrak arima zarra euki, ta otu yakom baten bat urten litzakela bere atzean; eskutau eban maletatxoa sasiarte baten eta jesarri zan erregebidetik urteten zan bide zidor baten asieran
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Kontzeptuak: AMARRUKERIA
Gazteleraz: ser perro viejo
- arinari emon
Azalpena: ihes egin
Adibideak:
Ariñari emon eutson pozarren
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Kontzeptuak: IHESA
- arraio bat!
Adibideak:
Barri au artu ebanean: "Arrayo bat!" jaurtinda urduri-urduri jarri zan ostataria.
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Kontzeptuak: HARRIDURA
- (neure, heure, bere...) artean
Azalpena: norberaren baitan
Adibideak:
neure artean: "andia dok"!
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Gazteleraz: para (mis, tus, sus...) adentros
Frantsesez: dans son for interieur
- badaezpada(n) (ere)
Azalpena: zer gerta ere
Adibideak:
eta bada-ezpadan, jarraitu eutson onen oker-aditzeari.
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Gazteleraz: por si acaso
Frantsesez: à tout hasard
- bat edo bat
Azalpena: bakarren bat
Adibideak:
Ez ete-eben urkatu bat-edo-bat bere egintza madarikatuakaitik.
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Frantsesez: un ou autre
- batera eta bestera
Azalpena: edonora
Adibideak:
ibili ta ibili batera ta bestera.
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
- batez ere
Adibideak:
mai ugaria ta oc garbia emoten ba'eutsien batez-be.
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Gazteleraz: sobre todo
Frantsesez: surtout
- beharbada
Adibideak:
orduan, bearbada, ezautu izango dozu Joane gurea.
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Frantsesez: peut être
- behinik behin
Adibideak:
edo beiñik bein ondo beterik tzeukana bera.
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Gazteleraz: al menos
Frantsesez: au moins
- (inori) bihotza kendu
Azalpena: maiteminarazi
Adibideak:
Ze Motroillo ta ze morrollo! aurreko oni kendu dautsot biotza: lora Kutun au' eztago astotzar aren ezpanetarako!
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Kontzeptuak: MAITASUNA
- buru barrua beterik ez eduki
Azalpena: ergela izan
Adibideak:
Nik orain gomuta eztodan etxaguntza baten bizi ei zan bigarrenez ezkonduriko emakume bat, buru-barrua utsik edo beiñik bein ondo beterik etzeuakana
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Kontzeptuak: ERGELKERIA
- buru barrua hutsik eduki
Azalpena: ergela izan
Adibideak:
Nik orain gomuta eztodan etxaguntza baten bizi ei zan bigarrenez ezkonduriko emakume bat, buru-barrua utsik edo beiñik bein ondo beterik etzeukana
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Kontzeptuak: ERGELKERIA
- ederrak emon
Azalpena: tronpatu
Adibideak:
Urrengo bakar-aldian arakatu ebazan bere eskutuleku guztiak, eta kortakoa utsik aurkitu eban. Ederrak emon yeustazak aretxek! egiten eban bere artean ostatari zuurrak Zelan igarri ete yoan or dirua edoala? Auxe dok ona!
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Kontzeptuak: TRONPATZEA
- ederrak emon
Azalpena: jipoitu
Adibideak:
Mutillak arpegi illunduagaz: Gaur ederrak emon dausties. Zer ba? Jo egin aue ala?
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Kontzeptuak: TRONPATZEA
- egarria hil
Azalpena: ase
Adibideak:
Sandroke-azpiko iturritxoan il dot egarria
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Gazteleraz: apagar la sed
- gibel-gaizto
Azalpena: zakar, jenio biziko
Adibideak:
Gibel gaizto ta demontretakoa zan; eta bada-ezpadakoan aizto luze bat gerrikoan erabilten ebana...
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Kontzeptuak: GAIZTAKERIA
- gibelak ahotik bota
Azalpena: indarka ari
Adibideak:
Bota bear zituan gibelak abotik mendi artako bazter gustiak arakatu bearrez, batera ta bestera, atzera ta aurrera, gora ta bera
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
- gibelak eguzkitara atera
Azalpena: (inork inor) hil
Adibideak:
Eta esan daust, erderaz, emoteko berari aldean neukozan diru guztiak eta agudo ta txitik be atera barik, bestelan gibelak eguzkitara atarako eustazala
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Gazteleraz: sacar las tripas
Frantsesez: faire la peau (à quelqu'un)
- gogait egin
Azalpena: aspertu
Adibideak:
Ta sermoia asi zanean alde-egin eban gogait eginda
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Kontzeptuak: ASPERDURA
Frantsesez: en avoir marre
- gogoan erabili
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
Egun batzuretan gogoan erabili eban bere morroyaren egitadea
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Kontzeptuak: GOGOETA
- gomutan eduki
Azalpena: gogoratu
Adibideak:
Neure etxea beti gomutan daukot, neure ama alarguna ta anai-arrebak beti gogoan dodaz ta...
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Kontzeptuak: OROIMENA
- (inor) goseak ez galduko
Azalpena: bizkorra izan, trebea izan
Adibideak:
Au dok izatekoa!... Ez au i ain arin goseak galduko, daukuazan azerikeriekaz!
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Kontzeptuak: GAITASUNA
- gut(x)i gora behera
Azalpena: alde gutirekin
Adibideak:
gitxi gora-bera nau lez.
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Kontzeptuak: ANTZA
Gazteleraz: poco más o menos
Frantsesez: à peu près
- harrapataka
Azalpena: presaka
Adibideak:
arrapataka jantzi ta bizkor kalerantz.
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Kontzeptuak: PRESA
- (ezertarako) higuinik ez eduki
Azalpena: (ezertarako) gai izan
Adibideak:
Gure baserritarrak bakarrean bizi izateko igoñik eztauke Ameriketako basamortu zabaletan
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Kontzeptuak: GAITASUNA
- hitza hartuta egon
Azalpena: inoren agindua eduki
Adibideak:
Asi zan mutilla neskeari atera gurarik ea nor zan itza artuta egoana; baña neskeak ez eutson esan gura.
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Kontzeptuak: AGINDUA
- itsu bati soinua jo eragiteko txanpon baten jabe ez izan
Azalpena: pobrea izan
Adibideak:
Bere errikideak, ainbeste dirugaz mutila ikusirik ikaratu ziran; ba, lau illabete aurrerago itsu bati soñua jo eragiteko txanpon baten jabe etzan
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Kontzeptuak: POBRETASUNA
- lelantoni
Azalpena: (emakume) ergel
Adibideak:
laster igarri eban zelako lelantoni eukan aurrean.
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Kontzeptuak: ERGELKERIA
- (inori) narrua berotu
Azalpena: jipoitu
Adibideak:
Erriko mutillik yasekoena narrua ondo berotu dautsie, batek biri.
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Kontzeptuak: JIPOIA
- nola hala
Azalpena: nolabait
Adibideak:
atonduko gara zelan-alan.
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
- nondik edo handik
Azalpena: nonbaitetik
Adibideak:
agertu zan nondik-edo-andik emakume aren bigarren senarra.
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
- praile gelditu
Azalpena: dirurik gabe gelditu
Adibideak:
Eta esan daust, erderaz, emoteko berari aldean neukozan diru guztiak eta agudo ta txitik be atera barik, bestelan gibelak eguzkitara atarako eustazala. Bildurren bildurrez agiñak alkar joten daustela, ixil-ixilik emon dautsodaz dituak. Zer egingo zeuntson? A bai, ondo egin dozu Txomin, zeuri ezer egin eztautzunean Jainkoari eskerrak. Gizon ori arin joan da gorantz, eta ni gelditu naz pralle, aldean lauziko barik, eta...
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Kontzeptuak: POBRETASUNA
- praketan hartu ezinik
Azalpena: harro
Adibideak:
lau bidar geiago diru jaso dabelako' poza pozaz praketan artu eziñik
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Kontzeptuak: HARROKERIA
- (inoren) sakela bero egon
Azalpena: dirua ukan
Adibideak:
Bakizu, lenengoz txori udabarritar ori entzuten danean sakela bero badago, urte guztirako bero egon oi dala
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Kontzeptuak: DIRUA
- tira ba!
Adibideak:
tira ba! Beintzat geuretu dogu aurtengo lapikokoa.
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
- tirok ba
Adibideak:
tirok ba, tirok. Ondo damutu yoat.
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
- txakur jezarri bat baino handiagoa ez izan
Azalpena: tipia izan
Adibideak:
Prakerre txakur jezarri bat baño andiagoa etzan.
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
- txintik ez atera
Azalpena: ezer ez esan
Adibideak:
eta agudo ta txitik be atera barik
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Kontzeptuak: ISILTASUNA
Gazteleraz: no decir ni mu
- zelan-halan
Azalpena: nolabait
Adibideak:
Es estutu, ene gizon, atonduko gara zelan-alan, Jaungoikoa lagun.
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Kontzeptuak: NOLABAIT