aurkituak: 94
- adina bildu
Azalpena: adindu
Adibideak:
Orobilek, azkenean, adina ere bildu: gazte ezin egonez xahartu. LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- aho-eder
Azalpena: hiztun egokia, eleketari dotorea
Adibideak:
Mutiko gazte lerdena, patxada gaitzekoa bezain aho ederra, bazterrak mintzoko dira oraino hartaz, urte guti barne. LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- ahotik ezin utzia(k) izan
Azalpena: jaki ona(k) izan
Adibideak:
Ardi gasna bat bazuen Pettanek ahotik ezin utzia LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- ahozuri
Azalpena: jaki onen zalea
Adibideak:
Jaun Axeri / aho zuri, / gasnaren usain onak haratu LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- alportxak zimur
Azalpena: ehizarik gabe
Adibideak:
Goizetik arats, xixpak sorbaldatik dilindan edo besopean, bizpahiru zakur eder ihausika eta ikusi belar floka guzier usainka eta saingaka, Ostopegiko eremu guziak eta herriko gehienak kurriturik, aratseko, sartzen ziren unatuak, lehertuak, ezinduak, bainan alportxak, maiz bezain ardura, zimur. LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- ametsetako lukainka(k)
Azalpena: ilusioa(k)
Adibideak:
Aratsalde gehiena bere ahate basen ondotik debaldetan ibilirik, iluna goizik jausten baita ba neguan, etxeko alderat hartu zuen, zazpi galtxa-gorri bezain kexu, ez baita guti! Nardatua heldu zen beraz, ametsetako ahateak, erran nahi eta ametsetako lukainkak alportxaren barnean ttinki-ttinkia kokaturik. LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
Kontzeptuak: AMETSA
- azken piruraino (ezer) izan
Azalpena: osoro (ezer) izan
Adibideak:
Bainan, bainan, Jainkotiarra baitzen azken piruraino, beldurrez zerbait debrukeria bazela hor, Aitarenka eta Aitarenka ari zen emazte gaixoa. LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- bapoan hotzik ez ukan
Azalpena: mozkortu
Adibideak:
Bat bertzearen ondotik zonbat pinta hustu zituzten han bi-biek ez dakit nik, baina dakitana, oren baten buruko bapoan ez zutela hotzik! LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- (inortaz) (ezertaz) bazterrak mintzo
Azalpena: ospea ukan
Adibideak:
Mutiko gazte lerdena, patxada gaitzekoa bezain aho ederra, bazterrak mintzoko dira oraino hartaz, urte guti barne. LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- bazterrerat ezarri
Azalpena: dirua aurreratu, aurreztu
Adibideak:
Egia den bezala erran behar, sinetsiko nuzue nahi baduzue, amatxi pruntak bazuen, pikoz-piko, zerbaixka alderaturik, ez eliza-dorrea bezain handiko diru meta bat ez, bainan hogoi eta berrogoi soseko zonbait. Eta hola bazterrerat ezarrien ontsa baino hobeki zaintzeko, bazuen amtxik erosia, merkatu handi batez, eltxegor bat LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- begiek beltzuria (dariotela...)
Azalpena: haserre
Adibideak:
Eguerdi irian haren beha zagon sukaldean, begiak beltzuria zariotela. LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- begietako zikina baino gehiago ezin ikusi
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
Guziek ongi-etorri egiten ziotela Boxkaleti ez dut arras egia. Batto bazen herrian, batto bakarrik, gure gizona beti partida zuena: Kattalin, Bidegaineko neskatoak, ez zezaken begietako zikina baino gehiago ikus. LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
Gazteleraz: no poder ver (a alguien) ni en pintura
- begirik uspeldu gabe
Azalpena: ikasten edo irakurtzen nekatu gabe
Adibideak:
Buru onekoa baitzen, kasik josteta eta begirik uspeldu gabe, lege-gizon zen hogoi-ta bortz urtetako LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- begitartea ilundu
Azalpena: tristatu
Adibideak:
Gogoeta horiek begitartea iluntzen zioten eta bihotza opiltzen. LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- beltzuri egin
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Uda minean zer bada zinen ari? / zion galdatu maileatzaleari. / Gau eta egun kantuz, ori! / Ez egin otoi beltzuri! LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- bepetan
Azalpena: ezustean
Adibideak:
Horra non, bepetan, dupa bat orgetarik lerratzen den itzainak nahi zuken baino lasterrago LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- berga bat erosi eta biga saldu
Azalpena: exajerazioz jardun
Adibideak:
Ondoko igandean beraz, besperetarik lekora, Jaun Medikuak behar zuen, hilerrien erdian, hil bat piztu! Biga, hiru... nola zen beharra! Mutxurdin zonbaitek "berga bat eros eta biga sal" zioten hamar emanen zituela xutik. LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- bertz-ipurdia bezain zabala
Azalpena: oso zabala
Adibideak:
Gure ilargia, han, bertzerik duk to, bertzerik! Gurea bertz-ipurdia bezain zabala LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- betirisantsen galtzarrean egon
Azalpena: goseak bizi
Adibideak:
Bai, bainan izeba mutxurdin baten beso ximurretan ez ote zitaken Betirisantsen galtzarre beltzean baino goxokiago? LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- (haizen...) bezalakoa!
Adibideak:
Haur tzarra ez bertzea, non hintzan goiz huntan? Eskolan, ama. Eskolan? Gezurra derasak. Hantxet ikusi hut ostian zur-zuri haren kaskoan. ??? Hizen bezalakoa! Eta hire galtza berriak? LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- bigarren zangoa hobitik (oraino) urrun eduki
Azalpena: zahartuagatik, osasuntsu egon
Adibideak:
Izeba berriz trenpu gaitzean, osagarri hoberenean, bigarren zangoa hobitik urrunxko oraino... LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- bihotz baten jabe izan
Azalpena: pertsona ona izan
Adibideak:
Zer egin bada pikorik eman gabe diru milatu haren biltzeko? Buru-muñak higatuak eta idortuak zauzkan galde horri ezin ihardetsiz, noiz eta ere, zer den haatik bihotz baten jabe izaitea, oroitu baitzen bazuela, han nonbait, Garaziko eskualdean, bere amaren ahizpa bat LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- bihotza eguzkitan
Azalpena: pozik, alai
Adibideak:
Eta, larunbat aratsetan nausiaren etxean altxatu pilika, amatxiri eman ondoan, amatxik sakelako sosa ezartzen ziolarik ahurrean, Panpilli, bihotza iguzkitan bazoan lagunetarat LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- (ezerk) bihotza hautsi
Azalpena: penatu
Adibideak:
Nere Panpilli maite-maitea, bihotza hausten zautak, sakela hutsa bahola hain urrun jakiteak... LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
Kontzeptuak: DAMUA
- bihotza ilundu
Azalpena: tristatu
Adibideak:
Uste balin baduzue amatxiri bihotza ez zitzaiola behin bederen ilundu eta opildu, bere semetxia hain urrun, mundu huntako azken erreka zolarat, Purgatorioetarat hots, bazoala jakitearekin! LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
Kontzeptuak: TRISTURA
- bihotza opil
Azalpena: tristerik
Adibideak:
Uste duzue segur, zer bizi herratua zeraman ikustearekin, uste duzue Margaita gaixoak kopeta zimur, begiak ilun, bihotza opil zabilala etxez etxe, karrikaz karrika? LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- bihotza opildu
Azalpena: tristatu
Adibideak:
Gogoeta horiek begitartea iluntzen zioten eta bihotza opiltzen. LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- bihotza zimurrik
Azalpena: urriki gabe, inoren eskeari entzungor.
Adibideak:
Izan dadin beltz ala gorri, / xinaurria beti xinaurri: / han dago hotz-hotza / ximurrik bihotza. LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- buru onekoa izan
Azalpena: pizkorra izan, ikaste errazekoa izan
Adibideak:
Buru onekoa baitzen, kasik josteta eta begirik uspeldu gabe, lege-gizon zen hogoi-ta bortz urtetako LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- buru-muinak higatu
Azalpena: gogorki pentsatu
Adibideak:
Zer egin bada pikorik eman gabe diru milatu haren biltzeko? Buru-muñak higatuak eta idortuak zauzkan galde horri ezin ihardetsiz LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
Gazteleraz: estrujarse los sesos
- buru-muinak idortu
Azalpena: gogorki pentsatu
Adibideak:
Zer egin bada pikorik eman gabe diru milatu haren biltzeko? Buru-muñak higatuak eta idortuak zauzkan galde horri ezin ihardetsiz LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
Gazteleraz: estrujarse los sesos
- burua ttipitua ez ukan
Azalpena: zaharra izanagatik buru argia eduki
Adibideak:
Xahartua duk gure Jaun Ertora, bainan ez dik segur oraino burua ttipitua! LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- burugogor
Azalpena: tematsu
Adibideak:
barazuza eta harria zen gure etxeko: buru gogorra, auherra LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- burutik ukan
Azalpena: erotu
Adibideak:
Errientak igorria? Baduka burutik? Ala nitaz trufatzen hiz? LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- deabrua bere bi adarrekin ikusi
Azalpena: larri ibili, neke ukan
Adibideak:
Medikuak deabrua bere bi adarrekin ikusi, etorri zelarik, jende meta horren artetik bide egiteko eta erdian zen mahainerat heltzeko. LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- debruetan barna (igorri, joan...)
Azalpena: urrun igorri
Adibideak:
Eta frits bat ez dakiten jauntto horiek norat uste duzue igortzen zutela soldado? Debruetan barna, Afrikako Moroetarat!... LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- dupinaren estalgia altxatu
Azalpena: ezkutuan edo isilik zegoena agerrarazi
Adibideak:
Aita, ez otoi nitaz trufa! Elgarren bete gituxu berdin. Ez Joanes,ez! Zu nausi! Egundaino ez dixit nik zakurrik ere hil! Hitz horiek, nahiz goxoki erranak, dupinaren estalgia altxatu! Aita, hamar luis jokatzen dauzkixut ahate basa bat ekartzen dutala bihar! LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- ele xuritu
Azalpena: solasean ari, hizketan jardun
Adibideak:
Bainan ez bainiz hunat zuekin ele xuritzerat jina, bainan hil baten pizterat, nor nahuzue? Nahuzue Ellande pitz dezadan? LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- elezuri
Azalpena: gezur, koipekeria
Adibideak:
Bi hilabete luze ordukotz bere izebaren etxe nasaian zela, kanpoz dena ele-zuri eta pereka, barnez unatua eta nardatua LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- elkarren bete izan
Azalpena: berdinak izan
Adibideak:
Aita, ez otoi nitaz trufa! Elgarren bete gituxu berdin. Ez Joanes,ez! Zu nausi! LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- errekarat ari
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Enea joana dixit bihar arats arte Baionarat, diru pitta bat maileatu beharrez... Etxaldea errekarat ari sos zonbaiten eskasean... LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- eskua bero ukan
Azalpena: gastatzailea izan, xahutzailea izan
Adibideak:
Eta, larunbat aratsetan nausiaren etxean altxatu pilika, amatxiri eman ondoan, amatxik sakelako sosa ezartzen ziolarik ahurrean, Panpilli, bihotza iguzkitan bazoan lagunetarat... Zendako zuen ordean eskua hain bero, dirua urtzen baitzitzaion kasik unki orduko? LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- (ezer izateko) esne ona xurgatu
Azalpena: (ezertarako) trebetasuna ukan
Adibideak:
Hila pizten badu, mediku izaiteko ikusiko dugu esne ona xurgatu duenetz! LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- ez balinba!
Azalpena: ez
Adibideak:
Zer erran nahuzu, Boxkalet, makila ukaldika derabilazula jendea, galdatua ukan arte? LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- frits bat ez jakin
Azalpena: ezjakina izan
Adibideak:
Eta frits bat ez dakiten jauntto horiek norat uste duzue igortzen zutela soldado? LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- gider (honetatik, horretatik...) hartu
Azalpena: gauzak eta gertatuak (halako) alderditik hartu
Adibideak:
Nondik zuen bere izena? Hau bederen badakigu seguretik, eman zionak berak errana baitugu. Ez omen zen, bazterretan, omore hobeko gizonik. Erraiten ohi zuen, gauza guziek, gertakari guziek, nahi bezain tzarrak ianikan ere, gider on bat bederen badutela beti; Boxkaletek gider hortarik hartzen zituen denak. LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- gogoan erabili
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
Ai, Jauna, ez otoi holakorik gogoan erabil ere! LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
Kontzeptuak: GOGOETA
- gogorat jin
Azalpena: oroitu
Adibideak:
Ez dut segur haur-ederrek egin eta erran guzien kondatzeko xederik. Zonbeitño emanen ditut bakarrik, gogorat jin arau. LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- haize ona
Azalpena: xantza, zortea, adur ona
Adibideak:
Jokolari batek, munduko hoberena izanikan ere, azkenean noizpait galtzen! Nik dakita zer gertatu zen? Ala Orobil ttipitu? Ala jokoa akitu? Ala haize ona itzuli? LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- han harat
Azalpena: urrun
Adibideak:
Dakizuen beala, gure gaztean ez ziren orai beala guziak johan soldado. Ordu heietan xorteko eguna, egun izigarria! gaizki erortzen zirenentzat ez zen jostetarik: johan zirenak zazpi urterentzat bazoazin gero, han harat, zazpi urte sor-lekutik eta etxekoetarik urrun. LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- haserre gorrian egon
Azalpena: oso haserretu
Adibideak:
Abiatzeko tenorea joa eta nehondik ezin xuti. Hasarre gorrian zagon! LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- hatsa laburtu
Azalpena: ezindu, zaharrez edo ahulez ibilerako makaldu
Adibideak:
Aitak bederen bazuken estakuru: begiak ahulduak, hatsa laburtua! LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
Kontzeptuak: AHULDADEA
- hitza jan
Azalpena: agindutakoa ez bete
Adibideak:
Ene adiskideak, hil baten piztea hitzeman dautzuet. Ez dut ene hitza janen LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
Kontzeptuak: AGINDUA
- hogeita hamaika eta esku izan
Azalpena: egoera onenean egon
Adibideak:
Sehiak ez balire han izan, dantza piko bat ere emanen zuen gogotik. Ez ote zuen hogoi-ta hameka eta esku? Izeba hila! Theodore, haren ontasun guzien jabe! LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- iazko pika bezain zozoa izan
Azalpena: ergela izan
Adibideak:
Xoilki, xoilki... ez baitzen Panpilli xazko pika bezain zozoa, bere baitan egin zuen amatxi ohartuko bide zela haztarat, eltxegorrean hartu sosen orde, Xemartin arotzaren etxean egin burdinazko erraztun ttipi batzuren ezartzea!... LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- (inori) ilar (hau, hori...) sakatu
Azalpena: gezurra esan
Adibideak:
Zaude, otoi, ixilik, Boxkalet! Nori nahuzu sakatu ilar hori! LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- (honelako, horrelako...) ilarrik irentsi ez
Azalpena: ez sinetsi
Adibideak:
Zer uste zuen medikuak? Bihurritarrak arras zoroak zirela? Holako ilarrik egundaino iretsi Bihurritar batek! LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- irriz usteldu
Azalpena: barre handiak egin
Adibideak:
Biharamunean, nausiak kondatu zaukularik hori, irriz usteldu ginen LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
Gazteleraz: mearse de risa
Frantsesez: se tenir les côtes de rire
- (ezer) kaskotik ez jalgi
Azalpena: ideiaz ezin kanbiarazi
Adibideak:
Hori ez ziroten nehondik ere kaskotik jalgi eta nehor ez zen mediku berriari fida. LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- kukulauka
Azalpena: gordeka
Adibideak:
Horiek hola, Baionan ginen, eta bidean gogorat bildu behar nituen ene hitz frantsesak, nonbeit kuku-lauka ari! LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- kuskutik atera
Azalpena: kozkortu, ttarrottu
Adibideak:
Amaz eskualdun, aitaz kaskoin, ait?amek haren zainetarat hustu bi odol motak zonbait urte bakar elgarrekin borrokaturik, Theodore Faxoin, kuskutik atera bezain laster, aitatar zen osoki. LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- (inor) lanak ez hil
Azalpena: alferra izan
Adibideak:
Ez du ez lanak hila! Haren mihi gaixtoaren eta zintzur legunaren parerik ez bide zen nehon. LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- lau lasterrez
Azalpena: arin
Adibideak:
Zauri fite! Lau lasterrez, eskuek oraino esnea zariotela, Mariena sukaldean zen LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- lau lorietan
Azalpena: xoraturik, poz handian
Adibideak:
Bizkitartean, segur eta fida naiz aitaso zaharrena barnez lau lorietan dagoela, miresten baitu bere «Papiti» maitearen hartze on, usaiaz kanpokoa. Lau lorietan nindagon ustegabeko elasturia aditzean (hazp. mis.) Beraz pentsatzen dukezu zoin lehiatuki sar-arazi nuen auzapeza jateko salan. Lau lorietan deitu ere bere gelan kausitzen zen erretora. Bizkitartean, sobera erakusterat eman gabe, ama harek lau lorietan ikusten ditu, alegia deusez, zazpi urte zituen Henri ttikiaren jostaketa, eskarnio, sino-mino, ahusagailuak. (l. o. g-b.) Eta oihan zokoan, hantxetan, / Axeri tzarrak, lau lorietan / oilaskoari nahi-tez lepoa trenkatu, / hezur muñetaraino dena milikatu. LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- maiz bezain ardura
Azalpena: sarritan, ia gehienetan
Adibideak:
Goizetik arats, xixpak sorbaldatik dilindan edo besopean, bizpahiru zakur eder ihausika eta ikusi belar floka guzier usainka eta saingaka, Ostopegiko eremu guziak eta herriko gehienak kurriturik, aratseko, sartzen ziren unatuak, lehertuak, ezinduak, bainan alportxak, maiz bezain ardura, zimur. LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- mihi gaizto
Azalpena: maiseatzaile
Adibideak:
Mihi gaixtoek zioten erbi bat behin, nik uste zakurrekin ados, zagoen artetik "frixt" iragan zakola. LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- mihi gaiztoa ukan
Azalpena: kritzikatzailea, maiseatzailea izan
Adibideak:
Otoi, Jaun Medikua, pausatzerat utz zazu Kattalin! Ez du ez lanak hila! Haren mihi gaixtoaren eta zintzur legunaren parerik ez bide zen nehon. Bere mihia iretsirik pozoindatu dela diote herrian: ez nu horrek harritzen! Bainan nola ote, zintzurra leguna gatik, bere mihi luzea nola klikatu zuen edan gabe? LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- mihi-zorrotz
Azalpena: maiseatzaile
Adibideak:
Egin dugun lana ez da nehon ez dena: itzultze hortan alabainan alegia hoiek galdu dukete beren pollit hura, uriak ere utzi diote beharbada bere zurpaila eta lanaren egileak halaber bere antzearen laburra. Doatzila, halarik ere, Gure Herriaren hegal zabaletan! Eta kitzikazale mihi zorrotzak orroituko dira, agian, gizonen artean jaunak balin badira, eta jaunen jaunak, badirela ere jaunen mutilak. LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- mihian ez korapilorik ez minik ez ukan
Azalpena: berritsua izan, eleketaria izan
Adibideak:
Hitz dautzuet ez zuela hunek mihian koropilorik ez minik: eleka, han ginen bortz gizonen bete segurik bazen. LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- (ezertarako) mikorik ez ukan
Azalpena: deus ez ukan
Adibideak:
Ttirritta, / Tturrutta! / Uda guzian emanik kantu eta kantu, / ttirrittak, neguan, Petrisants ezagutu. / Ez baitzuen jateko mikorik, / ez xixari ez ulitxik LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- (ezer) mikorik ez ukan
Azalpena: ez ukan, pobrea izan
Adibideak:
Ogi mikorik ez baitugu etxean, are gutiago gasnarik, zoazi selaururat zurubi hoier goiti... eta gero bakea niri! LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- moltsan kukusoak ukan
Azalpena: pobrea izan, dirurik ez ukan
Adibideak:
Hamabi bizibide, hamahiru gosebide: behar baino maizago moltsan kukuso! LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- munduko azken erreka zolarat (joan, igorri...)
Azalpena: urrundu
Adibideak:
Uste balin baduzue amatxiri bihotza ez zitzaiola behin bederen ilundu eta opildu, bere semetxia hain urrun, mundu huntako azken erreka zolarat, Purgatorioetarat hots, bazoala jakitearekin! LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- noizetik noizerat
Azalpena: aldizka
Adibideak:
Behako gozoa, gozoa bezain ernea, bainan noizetik noizerat zoin maltzurra! LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
- odol onekoa izan
Azalpena: pertsona ona izan
Adibideak:
Jite eta odol oneko gizona, errientak, haur bat erasiatu edo gaztigatu baino lehen, haur bati guziz zartako guziak higatu LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- (inoren) odolak itzuli bat baizik ez egin
Azalpena: ikaratu
Adibideak:
Haren odolak itzuli bat baizik ez zuen egin, ikusi zuelarik, Pettanek bere burua joare bat bezala zerabilala, pulumpun palampan! LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- (ezer egin arte) onik ez ukan
Azalpena: bortxaz, derrigor egin beharra ukan
Adibideak:
Arratsean etxerat-eta, etxetiarrarekin, hunek nahi al? ez, mus partida bat egin arte ez zuen onik LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- orenak hil
Azalpena: astia (ezertan) eman
Adibideak:
Zerk nuen huntaratu? Ez baita egia bezalakorik, huna: ene ardurazko lanen artetik hats-handiaren hartzerat joana zonbeit egunentzat, uria merke eta nasai izan baitut, eta futxo, orenak nolazpeit hil behar, gogorat jin zait haurrean ikasi erdarazko alegia bat edo bertze behar nituela euskararat itzuli LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
Gazteleraz: matar el tiempo
- orratzetik hari
Azalpena: solasgaiak aldatuz
Adibideak:
Eta han, jarririk, eletik-ele, orratzetik hari, oren laurden bat barne, Ellandek bi dupa arno erosi Pettani, ehun libera biak. LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
Frantsesez: de fil en aiguille
- partida ukan
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
Guziek ongi-etorri egiten ziotela Boxkaleti ez dut arras egia. Batto bazen herrian, batto bakarrik, gure gizona beti partida zuena: Kattalin, Bidegaineko neskatoak, ez zezaken begietako zikina baino gehiago ikus. LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- petrisants ezagutu
Azalpena: gose izan
Adibideak:
Ttirritta, / Tturrutta! / Uda guzian emanik kantu eta kantu, / ttirrittak, neguan, Petrisants ezagutu. / Ez baitzuen jateko mikorik, / ez xixari ez ulitxik LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- pikorik eman gabe
Azalpena: alferkerian
Adibideak:
Zer egin bada pikorik eman gabe diru milatu haren biltzeko? LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
Gazteleraz: sin dar ni golpe
- sakelak arin
Azalpena: dirurik gabe
Adibideak:
Baxenabarreko herri pollitenetarik batean sortua, gazterik joan zen Ameriketarat, sakelak arin, bainan gogo bihotzak aberats LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- sakelan ardit bat ez ukan
Azalpena: dirurik ez ukan, pobrea izan
Adibideak:
elako igande hartan beraz, planta berean zen: ardit bat ez sakelan eta, bizkitartean, gogoa lagunekin... LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- sudurreko zimurrak leundu
Azalpena: alaitu
Adibideak:
Geroztik zituen Kattalinek bere sudurreko zimur guziak legunduak, Boxkalet noizean behin heldu zelarik Bidegainerat. LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- tipustapan
Azalpena: kolpetik
Adibideak:
Baina dakitana, orduan ohartu nintzan ene lau lagunak lo zaudela, eta ene boza entzutearekin tipustapan iratzartu zirela LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
Gazteleraz: de repente
Frantsesez: tout à trac
- tuntik erran gabe
Azalpena: isilik
Adibideak:
beti tuntik erran gabe baitzagon LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
Gazteleraz: sin decir ni mu
- ura bezain hits
Azalpena: tristerik
Adibideak:
Afaldu zen, ura bezain hits aitaren aldean, auzoko Mañaña zerbitzari, begi izkinez aitari behatuz ardura. LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- zazpi galtxagorri bezain kexu
Azalpena: haserre
Adibideak:
Aratsalde gehiena bere ahate basen ondotik debaldetan ibilirik, iluna goizik jausten baita ba neguan, etxeko alderat hartu zuen, zazpi galtxa-gorri bezain kexu, ez baita guti! LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- zazpi sorgin ikusi
Azalpena: sufritu, neke handiak ukan
Adibideak:
Azken hitz hauk entzun bezain laster Boxkalet bere kafian zen, alegia lo zurrungan, Kattalinek zazpi sorgin ikusi baitzituen ezin atzar-araziz. LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- zer mila sorgin...?
Adibideak:
Mutikoa! Zer mila sorgin ari hintzen hor? LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
Gazteleraz: ¿qué demonios...?
- zintzur leuna ukan
Azalpena: edalea izan
Adibideak:
Otoi, Jaun Medikua, pausatzerat utz zazu Kattalin! Ez du ez lanak hila! Haren mihi gaixtoaren eta zintzur legunaren parerik ez bide zen nehon. Bere mihia iretsirik pozoindatu dela diote herrian: ez nu horrek harritzen! Bainan nola ote, zintzurra leguna gatik, bere mihi luzea nola klikatu zuen edan gabe? LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- zorroz gora ezarri
Azalpena: (tiroz...) hil
Adibideak:
Hamar ahateak ezarriko zituen zorroz gora, behar zena pagaturik ere! LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- zutik eihartu
Azalpena: pobretu, goseak hil
Adibideak:
Zerbaiti lotzeko tenore gaixtoa joa zen haren moltsan, ez bazuen xutik eihartu nahi! LEON, L. Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
|
|