Hasierako orrialdea
kontzeptuen aurkibidea aurkibidea iradokizunak iradokizunak bilaketara itzuli bilaketa
Bilaketaren emaitza

 

aurkituak: 46

  • aho batetik ari

    Azalpena: ados egon, iritzi berdina eman

    Adibideak:

    —   Bada, Bakailao-xaltxak ikusi zuenean, hala dio: "Mutilak, honelako letra egiten duen gizonak ez likek hi hagoen bezala egon behar"... Eta guztiak aho batetik ari ziren.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • ahoa zabalduta

    Azalpena: harriturik

    Adibideak:

    —   Zaude. Ikatz koskor bat, mutur kamutsa gero, hartuta, jarri nuen (Idazten balu bezala) "Urdaia". Hura ikusi zutenean, guztiak, harriturik, ahoa zabalduta gelditu ziren. Ez dakit nola jan ere egin ez zuten.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • airean bidali

    Azalpena: zakarki despeditu, harremana eten

    Adibideak:

    —   Baina, entzungo duzu halakoren batean, ahaide guztiak airean bidali ditudala. Airean, gero!
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • alferrontzi

    Azalpena: alfer

    Adibideak:

    —   TXILBORRA. Jateko ez dutela... alferrontzi batzuk direlako. PANTXO. Eta zer? Alferrontziak ez al ditek bizi behar besteek bezala?
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • alferrontzi

    Azalpena: alfer

    Adibideak:

    —   TXILBORRA. Bai; ni sonbrailuarekin eta dotore jantzia ez nabilelako. PANTXO. Hi, alferrontzi bat haizelako.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • azala latz ukan

    Adibideak:

    —   Gaurko egunean behar dena da: begia zorrotz, azala latz eta bihotza lasai.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • (ezer inoren) baratzeko letxuga ez izan

    Azalpena: (ezer) bestek sortua izan, norberaren iritzia ez izan

    Adibideak:

    —   TXILBORRA. (Pixka batean Pantxori begira egon ondoren) Eta... zuk diozu hori? PANTXO. Bai; nik hori esan diat. TXILBORRA. Bai, baina, ez da zure baratzako letxua. PANTXO. Ez; hire baratzako tipula duk. TXILBORRA. Nirea? PANTXO. Hik lehen esaten huena. Hiri entzuna diat nik.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • bat edo bat

    Azalpena: bakarren bat

    Adibideak:

    —   Bakarrik, badakizu, sakelak hutsak eta barrenak gur-gur egiten didan garai hartan, nahiko nuke etortzea bat edo bat, eta esatea: Txilborra, to "boxt pextako" bat. Eskerrik asko.- Ederki zatozak.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

    Kontzeptuak: BAKANTASUNA

    Frantsesez: un ou autre

  • begia zorrotz ukan

    Azalpena: pizkorra izan

    Adibideak:

    —   Gaurko egunean behar dena da: begia zorrotz, azala latz eta bihotza lasai.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • bejon (dei(n)ala, deizula, deiola...)

    Adibideak:

    —   Hori da: nik lana egiteagatik. Bejondeiola! Ni lanean lehertzeagatik!
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • bi behatzeko kopeta ukan

    Azalpena: zentzuduna izan

    Adibideak:

    —   PATRIXIO. Berorrek ere hala uste al du? AXUN. Nik, eta bi behatzeko kopeta duen guziak.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • bihotza lasai ukan

    Azalpena: ezertaz ez larritu

    Adibideak:

    —   Gaurko egunean behar dena da: begia zorrotz, azala latz eta bihotza lasai.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • (inoren) bizkar

    Azalpena: bestek ordainduta

    Adibideak:

    —   Emazteak, ez dakit berotu, baina, oilo salda hartu, bai, egingo luke lasai asko nire bizkar. TXILBORRA. Besteena zurrupatzeko, bai. Besteen bizkar zaunka eta zurrut egiteko ere bai. Horretarako, bai.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

    Kontzeptuak: BALIAKETA

  • buru eta belarri

    Azalpena: saiaturik, amorruan, bete-betean

    Adibideak:

    —   Zer? Nire diruak arlote horiek mantentzeko ditudala uste duzu? Horixe behar genuke orain! Horretarakoxe nabil ni buru eta belarri; mozkor, likiskeria horien zintzurrak asetzeko!
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • burua gora erabili

    Azalpena: harrotasuna ageri

    Adibideak:

    —   Eta nik ikusten dudana da lehen bezala, lurra behean dagoela, zerua goian, gizon zintzoek burua gora darabiltela
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • (inori) buruz gain egin

    Azalpena: gainditu, gailendu

    Adibideak:

    —   Katarroarekin gelditu nintzenean, etxeaz jabetu zen eta buruz gain egin zidan. Haren agindu beharra... oihu eta garrasi, etxe guzia airean zeukan.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • (ezerk) doministu bat egiteko astirik ez uzten

    Azalpena: lenpeturik egon

    Adibideak:

    —   Bai; baina, hori, nik nahi dudanean. Orain, behintzat, ezertarako betarik ez daukat. Laurogei mila duroek doministiku bat egiteko astirik ez didate uzten.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • ederki eman ere!

    Azalpena: desadotasuna adierazteko ironiazko esaldia

    Adibideak:

    —   PANTXO. Bada, txoriek bezala jan ere egin beharko duk... a! Bulebarreko balkoi batean, hor egoten duk andre bat txoriei ogia ematen. Hara joan beharko duk, hik ere otordu bila. TXILBORRA. Ederki eman ere. Usteko duzu egongo naizela han ahoa zabalduta: a! (Aho zabalik jarriaz) ogi papurren eskean. Beste "boxt pextako" bat. Ez dut gehiago behar. Nik gehiago eskatuko nukeela uste duzu? Ederki eman ere!
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • egun gorriak ikusi

    Azalpena: sufritu

    Adibideak:

    —   Txilborrak galduko du oraintxe etxe honetako laguntza, eta, lehengoaz gain, egun gorriak ikusi beharrean aurkituko da... eta, guzia, bere alferkeria, nagitasun eta lasaikeriagatik. Ez zuen horrela ikusi behar bere burua atsekabe horrek.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • eltxoa bezala

    Azalpena: ugari

    Adibideak:

    —   Bai; suertea lehorrez. Nik, lehen, ez nuen ahaiderik, ez nuen parienterik, mendian zizak bezala, bakarra nintzen; eta, orain, eltxoa bezala bazter guzietatik ito behar nautela sortzen zaizkit.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • (ezer inork) eskuetan eduki

    Azalpena: ezer ahal izan

    Adibideak:

    —   TXILBORRA. Mantal zuria baino, hobe nuke nik hamar errealeko txuleta. PANTXO. Hori ere hire eskuetan daukak bada. TXILBORRA. E? nire eskuetan balego, laster litzateke nire eztarri zuloan barrena.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • (ezer inoren) eskuetan egon

    Azalpena: ezer ahal izan

    Adibideak:

    —   TXILBORRA. Mantal zuria baino, hobe nuke nik hamar errealeko txuleta. PANTXO. Hori ere hire eskuetan daukak bada. TXILBORRA. E? nire eskuetan balego, laster litzateke nire eztarri zuloan barrena.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • (ezer inoren) gain eman / utzi

    Azalpena: inoren ardurapean utzi

    Adibideak:

    —   Esateko guziak esan ditugu. Amerikan garen lau edo bost urteetan, gure ondasunen begirapena bere gain uzten dut.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • gauean gauerdi ibili

    Azalpena: garaiak arte parrandan ibili

    Adibideak:

    —   Gero, bere antzeko perretxiko bat agertu zitzaigun, eta biak, jo batera eta jo bestera, gauean gauerdi hor ibili dira, txoriburu zarpail batzuk beren buruak eginik.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • (ezer) goikoaz behera bihurtu

    Azalpena: alderantzizko joera edo egoera hartu

    Adibideak:

    —   Hori duk. Esan ezak hik ere, besteak bezala, bost urtean gauzak goikoaz behera bihurtu direla.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • (inori) hesteak atera

    Azalpena: (zentzu figuratuan) hil

    Adibideak:

    —   AXUN. Eta, onean ez bada, txarrean hartuko dute. TXILBORRA. Nire dirutik? Hesteak aterako nizkioke ausartzen litzatekeenari.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • koipe-lustre

    Azalpena: itxura hutseko

    Adibideak:

    —   Emakume berritsu, koipe-lustre, saltsa-jario, besteren nahaspiletan sartzeagatik, salduko luke atzeko aldea.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • (inoren) kopetak zazpi azal ukan

    Azalpena: lotsagabea izan

    Adibideak:

    —   PANTXO. Lan egin ezak. TXILBORRA. Hori da: lehertu hadi hor. PANTXO. Mutil: zazpi azal badituk kopetan.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

    Gazteleraz: tener cara

  • legamia bezala marruskatu

    Azalpena: balakuz eta lausenguz nazkatu

    Adibideak:

    —   Lokatza eta zikina dariela, bizkarretik zintzilik jartzen zaizkit, soineko guziak koipez betetzen dizkidatela; beren usain zikinarekin zorabiatzen nautela; eta "kaixo, lagun zaharra!" batek, "eup, Txilborra!" besteak, marruskatzen naute legamia bezala.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • lehenbailehen

    Azalpena: ahal den arinen

    Adibideak:

    —   Jakina da; osaba hilez gero lehenbailehen joan nahiko dute.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

    Kontzeptuak: ARINTASUNA / LEHENTASUNA

    Gazteleraz: cuanto antes

    Frantsesez: dès que possible

  • mendian zizak bezala

    Azalpena: bakan, bakar

    Adibideak:

    —   Bai; suertea lehorrez. Nik, lehen, ez nuen ahaiderik, ez nuen parienterik, mendian zizak bezala, bakarra nintzen; eta, orain, eltxoa bezala bazter guzietatik ito behar nautela sortzen zaizkit. Lehengoan, Ikatz kalean nindoala, ume mukizu pila bat atera zitzaidan "osaba!" oihuka. Eltxoak bezala, eltxoak bezala!
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • mokoa zorroztu

    Azalpena: haserretu

    Adibideak:

    —   AXUN. Ez dezazula zure emaztea lasaitzerik, zabaltzerik nahi. Laster zerori larrituko zinateke, estutuko zinateke. PATRIXIO. Ez beza uste. AXUN. Emaztea zabaldu. Senarra estutu. DAMASA. Bai, etxekoandrea, bai; honi ere mokoa xorroxtuko litzaioke.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • noizean behin

    Azalpena: aldizka

    Adibideak:

    —   Bere zorigaitzaz gupidaturik noizean behin aholku on batzuk ematen dizkiot...
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

    —   Hemen den adina dirurekin! Zoko guziak beteak daude; eta, azkenean erakustokietan, eskaparateetan ere, urre xaharrak jartzen dituzte, piper poteak balira bezala. Han, eguzkitan alferrik galtzen edukitzeko ordez, zenbatez hobeto izango litzateke noizean behin: Txilborra, to "boxt pextako" bat.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

    Kontzeptuak: BAKANTASUNA

    Gazteleraz: de vez en cuando

    Frantsesez: de temps à autre

  • nondik eta nola

    Azalpena: nola

    Adibideak:

    —   Bai, zera. Hara: Herenegun gauean gertatua da hau. Goizaldia izango zen, bakar-bakarrik nindoan, inorekin ezertan sartu gabe, eta bake-bakean abesten ari nintzen: "Bete betia zaude..." Honetan, nondik eta nola ez dakidala, agertzen da sereno bat, eta perrerara eraman behar nauela, besotik heltzen dit.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

    Kontzeptuak: GALDERA

  • (neure, heure, bere...) onetatik atera

    Azalpena: haserretu

    Adibideak:

    —   Gauetik goizera, gizona oso harrotu zait, inon ezin gelditu dela, eta bere onetatik atera da.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

    Gazteleraz: salirse de sus casillas

    Frantsesez: sortir de ses gonds

  • ostiraletik igandera ezin iritsi

    Azalpena: pobre bizi

    Adibideak:

    —   DAMASA. Hain ederki bizi ginenak! PATRIXIO. Bai. Ostiraletik igandera ezin iritsirik.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • polakra ederra eduki

    Azalpena: mozkortuta egon

    Adibideak:

    —   Zer jakin behar zuten mozkor haiek!; polakra ederra zeukaten...
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • saltsa-jario

    Azalpena: besteren kontuen haizatzaile

    Adibideak:

    —   Emakume berritsu, koipe-lustre, saltsa-jario, besteren nahaspiletan sartzeagatik, salduko luke atzeko aldea.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • sitsa baino harroago

    Azalpena: harro

    Adibideak:

    —   PANTXO. Lau koarto egin dituelako, horra gizona puztu. AXUN. Sitsa baino harroago dago.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • (inor ezertarako) txarra ez egon

    Azalpena: egokiak izan

    Adibideak:

    —   PATRIXIO. Hala da. Orduan, nik, nire diru pixkak luzatuko zituena behar nuen; orain, berriz, nire ondasun ugariak zabalduko dituena. DAMASA. Zu eta zure lagun perretxiko hori ez zaudete txarrak horretarako. Oraingo itxuraz, zabalduko dituzuela iruditzen zait.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • txarrangilak bezala garbitu

    Azalpena: kupidarik gabe hil

    Adibideak:

    —   Eta zer? Alferrontziek ez al dugu bizi behar, besteek bezala? Aberatsek bakarrik bizi behar al dute hemen? A zer aterakeria! Orduan, alferrontziak garela eta, zakurren antzera eraman arrastaka Amarako etxola hartara, eta garbitu han, txarrangilak bezala.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • txoriburu

    Azalpena: txolin

    Adibideak:

    —   Gero, bere antzeko perretxiko bat agertu zitzaigun, eta biak, jo batera eta jo bestera, gauean gauerdi hor ibili dira, txoriburu zarpail batzuk beren buruak eginik.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

    Kontzeptuak: ZENTZUA

    Gazteleraz: cabeza de chorlito

    Frantsesez: tête frêlée

  • zarpa-zahar

    Azalpena: alproja

    Adibideak:

    —   PANTXO. Bai; Donostian badagoela gauza eta, gauza den bitartean, guztiok elkar hartuta bakean bizi behar genukeela... TXILBORRA. Zarpatzar horiekin? Ez bakean eta ez gudan.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • zazpi mila demoniok!

    Azalpena: haserrezko edo harridurazko esaldia

    Adibideak:

    —   DAMASA. Halaxe da, nagusia. Egia esaten du. Eta aldaketarik handiena egin dutenetako bat, nire gizon xaxpiki hau izango da. PATRIXIO. (Oso haserre altxatuaz). Xaxpikia! Zazpi mila demoniok...
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • zibotarik gabe

    Azalpena: dirurik gabe

    Adibideak:

    —   Inoren kalte gabe, bai jauna; hori bai. Besteri gaitz apur bat egin baino, zibotik gabe gelditu nahiago nuke. Besteren malkoekin xukatutako irabaziak gorputz guzia hozkituko lidake. Hori duk: bota, jaurti, laga, utzi laurogei mila duroak, nork hartua izango duk; eta, hi, bat ere zibotik gabe, lehengo zorionera bihurtuko haiz
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

  • (ezerk) zilipurdi egin

    Azalpena: alderantzizko joera edo egoera hartu

    Adibideak:

    —   Bai, baina hori zela bost urte badira, eta ludiak, bost urtean, zilipurdi handiak egin ditu.
    ALZAGA, T. Bost urtian, 1929.

 

lokuzioan azalpenean bietan

    hitz hasiera
bere horretan

gaztelera frantsesa


Korrespondentzia guztiak ikusi: gazteleraz / frantsesez
kontzeptuen aurkibidea iradokizunak