- ahapetik
Azalpena: isilpean
Adibideak:
Hor heldu zaio belea kexu handitan, zerbait arrangura handi burutan balu bezala, eta ahapetik erraten dio
DUVOISIN, J. P.
Baigorriko zazpi liliak, 1884-85
Kontzeptuak: ISILTASUNA
- (ezertarako) aski aho ez ukan
Azalpena: (ezer) hitzez ezin esan ahalakoa izan
Adibideak:
herriko zazpi liliek akabatu zutenean zeinek bere kondera, han ziren guziek etzuten aski aho heien laudorioaren egiteko.
DUVOISIN, J. P.
Baigorriko zazpi liliak, 1884-85
- astaputz
Azalpena: ergel
Adibideak:
Petut astaputz Galharretako patarrari lotua duk orai
DUVOISIN, J. P.
Baigorriko zazpi liliak, 1884-85
Kontzeptuak: ERGELKERIA
- begiak eroriak ukan
Azalpena: triste egon
Adibideak:
Begiak eroriak zituen emaztekiak Barnera sartu ondoxean, Arkanjeluk galdatzen dio hean zerk goibeltzen dion bihotza
DUVOISIN, J. P.
Baigorriko zazpi liliak, 1884-85
- bihotza goibeldu
Azalpena: tristetu
Adibideak:
Begiak eroriak zituen emaztekiak Barnera sartu ondoxean, Arkanjeluk galdatzen dio hean zerk goibeltzen dion bihotza
DUVOISIN, J. P.
Baigorriko zazpi liliak, 1884-85
- bihotza handirik
Azalpena: tristerik
Adibideak:
Hori erran-eta, Arkanjelu goan zen bere bidean. Athano, harritua bezala, xutik zagon: iduritzen zitzaion adiskiderik minenak uzten zuela. Begietarik galtzean, hasbeheraoen luze bat egin zuen; han berean zagon, beti alde berera beha. Noizbait jausi zen malda beheiti, eta bihotza handirik, itzuli zen etxerat.
DUVOISIN, J. P.
Baigorriko zazpi liliak, 1884-85
Frantsesez: (avoir) le coeur gros
- bihotzak gaindi egin
Azalpena: hunkitu
Adibideak:
Gizon gaztearen bihotzak gaindi egin zien orduan
DUVOISIN, J. P.
Baigorriko zazpi liliak, 1884-85
- bizitzekoa atera
Azalpena: bizitzeko adina irabazi
Adibideak:
Bi buhamiek gezurtatzen dute kastako aipamena. Ahal bezala ateratzen dute bizitzekoa
DUVOISIN, J. P.
Baigorriko zazpi liliak, 1884-85
Gazteleraz: ganarse la vida
Frantsesez: assurer sa matérielle
- boz batez
Azalpena: adostasunez
Adibideak:
Gana Leizarazukoa ixildu zenean, herjaunak eta han ziren guziek laudatu zuten boz batez
DUVOISIN, J. P.
Baigorriko zazpi liliak, 1884-85
Kontzeptuak: ADOSTASUNA
- (ezeri, inori) buru egin
Azalpena: oldartu, eutsi
Adibideak:
Anaia maiteak, behar baduzue errege gerlari on bat etsaiari buru egiteko, nik kargu hori har nezake
DUVOISIN, J. P.
Baigorriko zazpi liliak, 1884-85
Kontzeptuak: ERASOA
- ez bat ez bia
Azalpena: berehala, instantean
Adibideak:
Berehala ezagutu zuen Ithurzurrunbilora itzulia zela andrea. Ez bat ez bia, harateko bideari lotzen da.
DUVOISIN, J. P.
Baigorriko zazpi liliak, 1884-85
Gazteleraz: sin pensarlo dos veces
Frantsesez: de but en blanc
- gogoa ilunik
Azalpena: tristerik
Adibideak:
Arrats batez, gogoa ilunik zagon. Badakitzak, dio xaharrak, badakitzat zure nahigabeak
DUVOISIN, J. P.
Baigorriko zazpi liliak, 1884-85
- gogoan erabili
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
Gogoan erabili zituen bidaiako gora-behera guziak, aingeruaren erran zuhurrak eta berezikiago haren azken hitza
DUVOISIN, J. P.
Baigorriko zazpi liliak, 1884-85
Kontzeptuak: GOGOETA
- goiz arrats
Azalpena: beti, atertu gabe
Adibideak:
Huna geroztik goiz arrats egiten zuen otoitza
DUVOISIN, J. P.
Baigorriko zazpi liliak, 1884-85
Gazteleraz: noche y día
Frantsesez: jour et nuit
- han harat
Azalpena: urrunera
Adibideak:
Ostiko bat gibelean emanik, pinpoilka igorri zuen han harat
DUVOISIN, J. P.
Baigorriko zazpi liliak, 1884-85
- hertzeak egin
Azalpena: hil, hesteak atera
Adibideak:
Atzeman ditu, bainan zezean erdi basa zuten eta adarraz hertzeak egin diotza gizonari.
DUVOISIN, J. P.
Baigorriko zazpi liliak, 1884-85
- hitzeko izan
Azalpena: agindutakoa bete
Adibideak:
Batidanik Jainkoari fidel izan baitzaio, Jainkoa ere, ordu gaitzean hitzeko izanen dela, ez egin hortaz dudarik
DUVOISIN, J. P.
Baigorriko zazpi liliak, 1884-85
- ixtaklok
Azalpena: zaldigainean bezala
Adibideak:
Hamar idiren larruz egin zuen harritzeko zahagi bat; haren gainean ixtaklok ezarri zuen Tartaroa
DUVOISIN, J. P.
Baigorriko zazpi liliak, 1884-85
Gazteleraz: a horcajadas
- mihi gaixtoa ukan
Azalpena: maiseatzailea izan
Adibideak:
Batak du hoben bat, bertzeak bertzea. Baina bada bekatu bat, guziek bardin duzuena: mihi gaixtoa duzue. Hazten zinituzten nausiaren gainean zenbat ele txar ez duzue erabili!
DUVOISIN, J. P.
Baigorriko zazpi liliak, 1884-85
- ur hotzez bizi
Azalpena: bizimodu lehorrekoa izan
Adibideak:
Luxea zen eta izan ahala mehe, haurraren heineko buru ttipi batekin. Iduri zuen ur hotzez bizi zela.
DUVOISIN, J. P.
Baigorriko zazpi liliak, 1884-85