- agonia jo
Azalpena: hiltzat eman
Adibideak:
Jo zazue agoniya
KORTAJARENA, B. "Ondartza" (Bertsolaria, -)
A. Zavala Pello Errotaren itzala.
Kontzeptuak: HERIOTZA
- begiz jan
Azalpena: desioz begiratu
Adibideak:
Ziaro begiz jaten niñuzun baño etzirazun atzeman
KORTAJARENA, B. "Ondartza" (Bertsolaria, -)
A. Zavala Pello Errotaren itzala.
Kontzeptuak: GUTIZIA
Gazteleraz: comér(selo) con los ojos
Frantsesez: couver des yeux
- behin ere inon jokatu gabe kanpeon izan
Azalpena: harroa izan
Adibideak:
Beñere iñun jokatu ez ta beti kanpeon ori'a
KORTAJARENA, B. "Ondartza" (Bertsolaria, -)
A. Zavala Pello Errotaren itzala.
- (neureak, heureak, beeak...) entzun
Azalpena: egia latzak entzun
Adibideak:
Gizarajuak entzun biar du beria
KORTAJARENA, B. "Ondartza" (Bertsolaria, -)
A. Zavala Pello Errotaren itzala.
- honetaz aurrera
Azalpena: une honetatik
Adibideak:
ontaz aurrera obe dezue mingaña ixilik eduki.
KORTAJARENA, B. "Ondartza" (Bertsolaria, -)
A. Zavala Pello Errotaren itzala.
Kontzeptuak: ETORKIZUNA
- kantarekin artoa eta garia jo
Azalpena: alferra izan
Adibideak:
Bere kantakin iotzen zitun artua eta gariya
KORTAJARENA, B. "Ondartza" (Bertsolaria, -)
A. Zavala Pello Errotaren itzala.
- "munduan bada" anuntzioa jarri
Azalpena: edonori desafio egin
Adibideak:
Urrena beriz "munduban bazan" jarri du anunziyua
KORTAJARENA, B. "Ondartza" (Bertsolaria, -)
A. Zavala Pello Errotaren itzala.
- (neure, heure, bere...) pasada hartu
Azalpena: jipoitua izan
Adibideak:
bere pasara artu zuban
KORTAJARENA, B. "Ondartza" (Bertsolaria, -)
A. Zavala Pello Errotaren itzala.
- (inor) poltxikoan sartu
Azalpena: menderatu
Adibideak:
Poltxikuban sartu ta aisa ibiliko nuke bera
KORTAJARENA, B. "Ondartza" (Bertsolaria, -)
A. Zavala Pello Errotaren itzala.
Kontzeptuak: GARAIPENA
Frantsesez: mettre (quelqu'un) dans sa poche
- sakeari erresta eman
Azalpena: inoren arrazoiak desegin
Adibideak:
Orrek bota zuban sakiari nik eman niyon erresta
KORTAJARENA, B. "Ondartza" (Bertsolaria, -)
A. Zavala Pello Errotaren itzala.