aurkituak: 95
- Burgosko astotxoarena egin
Azalpena: aurrez agindutakoa ez egin
Adibideak:
Kalean eurakaz batera ioazanen ardureak ezeutsan Kataliñi aldenduten larga edo laketu; eta Burgosko astotxuarena ez egitearren, ezeban Mariparen albora edo aldamenera urreratu gura izan AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
Kontzeptuak: AGINDUA
- adarra jo
Azalpena: trufatu
Adibideak:
Aai, zu, politok, or zaukadaz, nori adarra io daukazunean pozik! AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
Kontzeptuak: UMOREA
Gazteleraz: tomar el pelo
Frantsesez: faire la barbe
- adurra erion
Azalpena: pozak leloturik egon
Adibideak:
Talapean ianari-billa ebilzan itxas-txoriak ikusian, ume bat pitxiai begira legetxez geldituko zan, edo katua saguen zain, da mirua txindor papar-gorriaren zelatean egoten direan antzera: eztitan da adurra eriola. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- adurretan
Azalpena: pozak leloturik
Adibideak:
Zapatari orrek, beetik ikusi ta bere, ona eritxon; da ziurtzat euki leikenez, zeruan baldin badago, amaika bidar beren erritarrakaz batu ta guri begira dagoanean pozezko adurretan esan izango dau ak ederra da gero Lekeitioko uriaren biotza! AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- (inogaz) adurretan ibili
Azalpena: maitemindurik
Adibideak:
Txilik txokoa egingo dau, Erroke; esan eban Leberiñek. Bai zera! Ez zera! eztitan da adurretan dabil beragaz beiñik bein. Nire alabea balitz, iakingo neuke zer egin. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- ahoa zabalik
Azalpena: harriturik
Adibideak:
Edozein albistak, entzun-barrian, arritu ta konkortuten eban Txanton, da etzan asko Leberiñen berbaak entzuten aoa zabalik gelditutea. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- ahoak emon
Azalpena: esanarazi
Adibideak:
Bildur az, oskil ori? Ez, arrausika legetxez erantzun eban; eta zelan ezekiala, orduantxe aoak emon eutsan beren bizitza guztiko lenengo guzurra. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- ahotik kendu
Azalpena: esatekoan aurreratu
Adibideak:
Nor? Txili? Aotik kendu daustak, Erroke; neu bere orixe itanduteko egon naz. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- aita eta ama esaten ikasiz geroztik
Azalpena: txikitatik
Adibideak:
Txiki-txikitatik, aita ta ama esaten ikasi genduanetik, bata-bestean lagun izan-arren, ez ete-dogu ba alkar ezagutu, Maripa? AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- argia eta geriza legez
Azalpena: elkarrekin
Adibideak:
Ezekian Txantonek euren artu-emonen barririk, eta iakin-guratsua zana ez ukatutearren, Errokeri ta Leberin zaarrari itandu eutsen zegaitik eteebilzan arek orratza ta aria, edo argia ta gerizea legez. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- arnasa baga
Azalpena: izuturik
Adibideak:
Beren buruagaitik oskilla entzun ebanean, esku biak ukabildu ta astakeriren bat esan da egitera ioan seiñero indartsua; baiña lagunaren atzetan amar erpe, amuak langoxe okerrak, ekusazala begitandu iakon, da arritu-ta aoa zabalik eta arnasa baga gelditu zan. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- (ezerk) atze onik ez ekarri
Azalpena: (ezerk) ondorio txarrak eduki
Adibideak:
Goazan bada, erabagi eban sakristauak: alkarri begira egoteak eztakar atze onik. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- atzena emon / jo
Azalpena: amaitu
Adibideak:
Egon ai puskatxu baten, Txanton; laster atzena emongo dautsat asiriko arlo oni. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- (ezerk) azatz okerra eroan
Azalpena: gaiztotu
Adibideak:
Autuak azatz okerra eroala ikusi ebenean, mandazaiña ta lagunak, Txiliren da Txantonen erdian arteturik, Txiliren sumiña zelan edo alan amata edo itzali al izan eben. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- azpiko laguntzat hartu
Azalpena: zamari hartu
Adibideak:
Mandazain mokor-astunak eurai obeto iarraitutearren, kortan sartu ta iru mandoetatik bizkorrena azpiko laguntzat artu eban AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- bai zera!
Azalpena: ironiaz, ezezkoa
Adibideak:
Txilik txokoa egingo dau, Erroke; esan eban Leberiñek. Bai zera! Ez zera! eztitan da adurretan dabil beragaz beiñik bein. Nire alabea balitz, iakingo neuke zer egin. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- (inork) baltzaren baltzaz ilunetan geriza egin
Azalpena: oso beltza izan
Adibideak:
Gauza andi ta beren moduko bat ikusi eban Txilik, Tala goikotik beraganantz etorrela, baltzaren baltzaz illunetan bere geriza egiten eban. Urreratu iakonean, «gau on, adiskidea, esan eutsan Txilik; goizetik gabilz, goizetik AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- barru sendodun
Azalpena: ausart
Adibideak:
ùEzaz i, Txili, bein ez bein da baten ez baten bildur izan? ùTxili ez. ùGabaz bakarrik eta bakartasunean abillenean bere ez? ùEzta munduan neu bakar bakarrik bizi banintzok bere. ùIzan leikeà edo eztakit nik zer esan: orrelango epairik etxoat benetan diardun gizonengandik entzun. Neuk bere gizaseme indartsu ta barru sendodunak ezautu dodaz AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
Kontzeptuak: AUSARDIA
- bat edo bat
Azalpena: bakarren bat
Adibideak:
Orrelangoakaz gauza ona? Bat edo bati buru-auste andiak emongo dautsaz orrek, koko orrek oraindiño. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Frantsesez: un ou autre
- bat-batera
Azalpena: ezustean
Adibideak:
Bat-batera, itsu-mustuan, iñok uste izan-bage etorri ei-yakeen gaba euren begietara. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
Kontzeptuak: EZUSTEA
Gazteleraz: de repente
Frantsesez: tout à trac
- baten ez baten
Azalpena: inoiz ez
Adibideak:
Ezaz i, Txili, bein ez bein da baten ez baten bildur izan? AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- behin banan
Azalpena: txandaka, banaka
Adibideak:
zazpi gizonek Done Eufemiako mendira-bidea artu eben, eurakaz iru asto ioazan, irurak bein banan da lepo-azurra arras minberaturik eroan eben ume astuna. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
Gazteleraz: uno por uno
Frantsesez: tour à tour
- behin ez behin
Azalpena: inoiz ez
Adibideak:
Bai Erroke: orbelak legetxez etozan teillatuak beera; beren moduko aize batek, nik bein ez bein ezautu eztodan modukoak, putz egiten eutsan suari Ezaz i, Txili, bein ez bein da baten ez baten bildur izan? AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- behinik behin
Adibideak:
ùTxilik txokoa egingo dau, Erroke; esan eban Leberiñek. ùBai zera! ùEz zera! eztitan da adurretan dabil beragaz beiñik bein. ùNire alabea balitz, iakingo neuke zer egin. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
Gazteleraz: al menos
Frantsesez: au moins
- bekoki txordoagaz
Azalpena: haserre
Adibideak:
Alkarri loturiko txakur asarratu bi legetxez, ibilliago ta ariñago ioazan biak: murmur bata, agiñak agirian bestea. Mariparen etxe-ingurura eldu zireanean, Katalin bekoki txordoaz da zerbait atzeraturik, «iñok nai ezpadau bereà» esaten abia ekion «ezaz ezkonduko» erantzun eutsan Maripak. Ezeutsen alkarri besterik esan, aldendu zireanean. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- berba biko
Azalpena: faltsu
Adibideak:
ùOrretaraezkero, berba biko gizona az i. ùEz ni. ùBart euk ezeuan eskiñi, edozein Damuturi lagun egingo euskeola? ùBaiñaà ùAtxakiak, akiakulak eta estakuruak daukazak ik. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- betuleari zirkin eragin baga
Azalpena: erne, tinko behatuz
Adibideak:
Gau atan Txiliren alabea Elizan ikusi-ezkero, betuleai zirkin eragin baga altarara begira ta beren ezpanak motzaillen artazi edo guraizak legez gelditu baga alkar ioten, zein gurasok ezeutsan Iaungoikoari bera langoxe alaba elizarakoi bat eskatuko? AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- bihotz-bera
Azalpena: on
Adibideak:
Itzat, Maripa, eu bakarrik az ona, eu bakarrik langillea, eu bakarrik biotz-berea; eta ori uste izateaà neuk badakit. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- bihotzak taup egin
Azalpena: ikaratu
Adibideak:
Sinistu bere ezin dot ire aitaita sendoa, damutuak direala ta eztireala, ikaratu izatea. Damutuak!! Erdi billoizik, txikotaz edo idi-zillaz gorputza odolduten iarduten daben ero batzukaitik taupadaka biotza asi? Biotz txatxarra da, gizonak ezgauzakaitik taup egiten daben biotza. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- (neure, heure, bere...) biziko
Azalpena: aparta
Adibideak:
Eure bizikoa izango intzan i sakristaukuntzan, Erroke. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- (inori) bizkarra neurtu
Azalpena: jipoitu, makilatu
Adibideak:
Perrandes, argimutilla eskerrean da gorostizko makilla eze bat eskuman eukazala, aiñenka ta biraoka, bein banaan Tordillori, Carbonerori ta Platerari bizkarazurra neurtuten. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- buru-hauste
Azalpena: kezka
Adibideak:
Buru-auste nekagarria ta garaitu-eziña izango litzakit zugan Abbadieko iakituna baiño ikusi ezik, nire gogamenak erara ta egoki adierazotea AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
Gazteleraz: quebradero de cabeza
- (ezeri) burua hautsi
Azalpena: kezkatu
Adibideak:
Buru-auste nekagarria ta garaitu-eziña izango litzakit zugan Abbadieko iakituna baiño ikusi ezik, nire gogamenak erara ta egoki adierazotea; baiña zugan Abbadieko euskalduna ta euskaldunen aitalena dakustanez gero eztaukat zeri burua ausi, zeri nekatu ta armindu bere ez. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- buruak eman
Azalpena: otu
Adibideak:
Aurretik ioazan bien oiñ-otsak entzueran, berak baiño obeto apaldu bear izan ebela gogoratu iakon Erriojako kaltza laburdunari; atsen egin da lotaratutea bere, buruak emon eutsan, baiña zer esango eban Txilik, besteagaz burrukara ioan da beren laguntasunaren bearrean aurkituezkero? AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- buruan argi andirik ez eduki
Azalpena: bizkorra ez izan
Adibideak:
Euskaldunak gara biok. Euskaldunak euskaldunagaz iardu ta erausteko, buruan argi andirik euki ezarren, biotzeko garra dau naikoa. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- burubagako
Azalpena: ergel
Adibideak:
Baiña nogaz diardut buru bagako onek? Oilloen ekiñak oillotu enaien, nagoan geldi geldi AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- buruko uleak zutindu
Azalpena: ikaratu
Adibideak:
Uleak zutiñik edo zutunik eta gorputza ikarapean eukiten dauz Gizaburu-ko gizonak, au gomuta izaten daben bakoitxean. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
Kontzeptuak: BELDURRA
- dana / guztia beharreko
Azalpena: hondatu, txar, kalitate bako
Adibideak:
Gure auzoko dirudun ori, zelan alangoa ta bada-ezpadakotxua ta ortik emendikoa ta guztia bearrekoa dala batzuk esanarren, euskaldun garbia ta euskaldun garbien semea dozu; onez ganera kristiñaua, Eliza onetantxe bateaturikoa. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- dei egiteko
Azalpena: arrantzale
Adibideak:
Gero txalupa maisuakaz batera osteratu bear izaten eban Talara; eta guztien artean eguraldia alik zeatzen aztertutakoan, itxasoraterik egonezkero, dei egitekoai dei egitera ioaten zirean. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- elkarri begira egon
Azalpena: zer egin ezean, lanik gabe
Adibideak:
Goazan bada, erabagi eban sakristauak: alkarri begira egoteak eztakar atze onik. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- entzute handiko
Azalpena: ospetsu
Adibideak:
Neuk bere gizaseme indartsu ta barru sendodunak ezautu dodaz; arako neure aitaita, indar-arazoetan entzute andikoa. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- (inoren) eriko
Azalpena: antzeko
Adibideak:
Etxean sartuaz batera, agur nire barruko bakea: suetera badator, galerazo baiño besterik eztaki egiten; suetera etorri ezik, or guztion artean txutxuputxu barriketan iarduten dau. Neure erraietako semetxua berorren eriko zirimara bat izan ezpalekit! Perrandes ezta orren erikoa, izango bere ez. Esatea bere! Perrandes lango mutillak eztira orma-bedarra legez nungura ta lekuan lekuan ikusten. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- eritxi baten
Azalpena: itxuraz, antza
Adibideak:
Geroago ta ariñago ioazan, alkarren leian eritxi baten, baiña bera konturatu baga: Auria-ko bide medarretik Arrupaiñen zear, Leako zubitik irago bear izan eben Oleta atzean isteko AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- esangin
Azalpena: zintzo, esandakoa egiten duena
Adibideak:
Gure Txanton lango gizonik! Ordurik ezin izenta lekio. Esan neutsan orduan etorri balitz, onezkero Elizan gengozan. Nire agindu guztiai baietz erantzuten dautse aoz, egimenez ezetz. Katalin: ire senargei dontsu ori nire senarra baiño esangiñagoa izan dailla. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- esatea bere!
Adibideak:
Perrandes ezta orren erikoa, izango bere ez. Esatea bere! Perrandes lango mutillak eztira orma-bedarra legez nungura ta lekuan lekuan ikusten. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- esku artean erabili
Azalpena: ezer egiten edo antolatzen ari
Adibideak:
Gau atan ezekian mandazaiñak zer erabillen esku-artean. Txiliri erraiak ardaoz berotuezkero, beren alabea emaztetzat eskatu ta baietz entzutea, atzerapen bagako gauzea izan bear ebela uste izan eban: ezeutsan ezetz erantzun, baiña baietz bere ez; eta gizonak, beren ustez, zerbait eskatu dakionean bai edo ez, garbi garbi, zeatz zeatz, soil soil da luzapen baga erantzun bear dau. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
Gazteleraz: tener entre manos
- (ezer) eskua artean erabili
Azalpena: amoa edo proiektua ukan
Adibideak:
Berarizko garatzen bat erabillen esku-artean mandazaiñak: Txiligandik aldendu gura ez, Txili nondik pozarren eukiko, Txili gora, Txili beera ta beti Txili. Ardao barria edan eragiteko atxakia edo estakuruaz, alkarregaz ioan zirean bata ta bestea, mandazaiña egoan ostatura. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- ez eze
Adibideak:
Ni, Txanton emakume-iantziakaz, arpegi agiriaz da kalerik kale ikustearren, artz ezeze deabru bere iantziko nintzake: noiznai, zeinbat lenago pozago. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
Gazteleraz: además de
- ez zera
Azalpena: ezezkoa
Adibideak:
ùTxilik txokoa egingo dau, Erroke; esan eban Leberiñek. ùBai zera! ùEz zera! eztitan da adurretan dabil beragaz beiñik bein. ùNire alabea balitz, iakingo neuke zer egin. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- eztitan egon / gelditu
Azalpena: gozatu, pozik egon
Adibideak:
Talapean ianari-billa ebilzan itxas-txoriak ikusian, ume bat pitxiai begira legetxez geldituko zan, edo katua saguen zain, da mirua txindor papar-gorriaren zelatean egoten direan antzera: eztitan da adurra eriola. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
Kontzeptuak: ALAITASUNA
- goian zerua eta behean lurra
Azalpena: ezer gabe, pobre
Adibideak:
Ezkonduteko banengo (ondo entzun gero, ondo: ez albokera begiratu, kaltza nasaidunik ezton agiri-ta) ezkonduteko banaiengon, berreun mandazain euren antzeko bi milla mando ta guzti baiño naiago izango naieuken Txanton bat soiñeko utsakaz, goian zerua ta beean lurra daukazala. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- haginak ez erakutsi
Azalpena: jan gabe egon
Adibideak:
Mandoai askan garagarraren ordez lepoko estalkiak edo berogarriak ipiñi eutsezan iakitzat; mando errukarriak bein baiño ezeben burua makurtu, agiñak erakutsi barriz bein bere ez. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- (inor) haizeak behingoan ez eramango
Azalpena: ongi babestua egon
Adibideak:
Egia esan bear bada, Maripa lango emazte zintzoa, iasekoa, ganoraduna ta maratza daukan gizakume edo gizasemeak eztau arrapataka ibilli bear. Ez au i aizeak beingoan eroango!... AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- hamaika terdiko
Azalpena: lotsagabe
Adibideak:
Itzat, ostera, guztiak dozak ezin obeak, guztiak zintzoak, guztiak biotz-beraak, eta au uste izatea zer dan edonok daki. Ezai beste bein orregaz batu, buru-arin ori. Ezetedago Lekeition Txantonentzako lagun erazkorik edo aiuturik? Zori onean aurkitu daizala ire Aita ta enea, arek itzoazan gizonak, arek!! ùEta mandazaiña ta erbestekoa dala ta txakur amurratuagandik legez alde egin, igesi ioan, lepoa erakutsi, begiratu bere ez egin gura? ùAi Txanton, Txanton barritsu! I ta ni aren antzekoak izan-orduko, amaika amaika ta erdiko agertuko iakuz uri onetan!! AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- harira etorri
Azalpena: jardunaren funtsera jo
Adibideak:
Astakeriak miiñean artuten dabezala esan dautsat arratsaldean, da nik barriz eztot bera mindutearren esan. Astakeriak edoà neuk badakità arira eztatozan esakeraak lantzean edo noizean bein aitatuten dabezana, ezta egia, gizonak? Enaizu gero salatu. Erroke, geldi geldi: gatozan arira. Ni enok gero Txanton. Bildur izan ai eu, gura badok: ezkaizak besteok bildurtitzat edo Txantontzat euki. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
Gazteleraz: ir al grano
- (inori) hitza atzeratu
Azalpena: hitza ukatu
Adibideak:
Txanton baiño senar egokiagorik topa-orduko, edo neskazartu edo bigarrenean iaio bear izango eban Maripak; eta oni, arpegiz arpegi edo bekoz beko ak Mari-droga esanarren, bakarren Mari-patxo-geurea esaten eutsan beren biotzak. Eztaiogun baiña Txantoni beren itzik atzeratu: ùEztagoala zorgiñik esaten dabe gero. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- hor dago untzea!
Adibideak:
Nik zorgiñik dagoan edo eztagoan eztiñot. Leberiñen amama zorgintzat dauke guztiak: nik eztakit. Baiña nik bildur ez izatearren eztot arren egiten: aur dago bada untzea. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
Gazteleraz: ahí está la cuestión!
- horma-bedarra legez
Azalpena: ugari, arrunt
Adibideak:
Perrandes ezta orren erikoa, izango bere ez. Esatea bere! Perrandes lango mutillak eztira orma-bedarra legez nungura ta lekuan lekuan ikusten. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- hortik hemendiko
Azalpena: eskas, kaskar
Adibideak:
Esan daust Errokek, eta badakit zer esan gura dauan. Ni gaurrarte enaz iñoren bildur izan, izango bere ez. Eta au dala ta eztala, zerua aztu gizonak? Iaungoikoaren gomuta eztan gizona, Txanton bera baiño bere ortik emendikoagoa da: Txanton, oilloa; orretariko gizona, ganbelua. Gure auzoko dirudun ori, zelan alangoa ta bada-ezpadakotxua ta ortik emendikoa ta guztia bearrekoa dala batzuk esanarren, euskaldun garbia ta euskaldun garbien semea dozu; onez ganera kristiñaua, Eliza onetantxe bateaturikoa. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- ikustekoak ikusi
Azalpena: ezer harrigarria ikusi
Adibideak:
Nik ikusi nebazan ikustekoak!... Aitatuaz bakarrik dart-dart daukadaz neure erraiak... AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- iluntasun aho zabala
Azalpena: ilunpe handia
Adibideak:
Geratu baga bigarrenez bertara begiratu eban, da argi ziriña ta illuntasun ao-zabala baiño besterik ezeban ikusi AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- itsumustuan
Azalpena: ezustean
Adibideak:
Bat-batera, itsu-mustuan, iñok uste izan-bage etorri ei-yakeen gaba euren begietara. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
Kontzeptuak: ITSUTASUNA / PRESA
Gazteleraz: de improviso
- izen handiko
Azalpena: ospetsu
Adibideak:
Txanton, iagi ta isil isillik, umea ez iratzartu edo esnatutearren kaleratu zanean «bai, esan eban Maripak: egia diño; gure Lorentzotxu izen andiko gizona izango dogu.» AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- izerdi larritan
Azalpena: izerditan
Adibideak:
Ama errukarria ikara gorrian da izerdilarritan ikusi ebenean, zeri oratu ezekiela geratu zirean. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- jaramonik ez egin
Azalpena: ez arduratu, (ezertan, inori) arretarik ez ipini
Adibideak:
Txanton barriz, emaztearen errespeari iaramonik egin baga ta atsakabe andiren batek io bear izan baleu legez, katillua mai-ganean laga, umeari eskutik oratu ta zirkiñik egiten ezebala, katillura begira gelditu zan luzaro AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- kaltza nasaidun
Azalpena: aberats
Adibideak:
Ezkonduteko banengo (ondo entzun gero, ondo: ez albokera begiratu, kaltza nasaidunik ezton agiri-ta) ezkonduteko banaiengon, berreun mandazain euren antzeko bi milla mando ta guzti baiño naiago izango naieuken Txanton bat soiñeko utsakaz AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- kontuan hartu
Azalpena: kontsideratu
Adibideak:
Onetarako, zein euritan zein aterritan, goizaldea baiño askozaz lenago ioaten zan Talara; an izarrai begiratu, odeien azatza kontuan artu, aizea ezautu ta itxasoa zelan egoan ikusirik, txalupetako nausiai ots edo oles egiten eutsen. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
Gazteleraz: tomar en consideración
- kristorenak aditu / esan
Azalpena: egia latzak entzun
Adibideak:
Bakean itxi. Ori iiñoat neuk bere bada; auri, orixe, berori. Berak, Maridrogak, egia eztana iakin da bere, esan! Bakarrik gagozanean, Kristorenak esan daidazala; leporatu beidaz, guzur da bar, miiñak emonala ta geiago AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- lantzean behin
Azalpena: aldizka
Adibideak:
Astakeriak miiñean artuten dabezala esan dautsat arratsaldean, da nik barriz eztot bera mindutearren esan. Astakeriak edoà neuk badakità arira eztatozan esakeraak lantzean edo noizean bein aitatuten dabezana, ezta egia, gizonak? Enaizu gero salatu. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- lehenbailehen
Azalpena: ahal den arinen
Adibideak:
Erroke, arin amaitu eik; nik len bai len oeratu gura neuke. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
Kontzeptuak: ARINTASUNA / LEHENTASUNA
Gazteleraz: cuanto antes
Frantsesez: dès que possible
- (ezer, inor) leku txarrean ez egon
Azalpena: (ironiaz) bestela izan
Adibideak:
Txanton: i ez balio ioateko nigaz Riojara. Nora? itaundu eutsan Errokek mandazaiñari. Gabaz bakarrik ibilli bear baleu, taketa legetxez gogorturik topako genduke au. Eztago leku txarrean gauzea. Nora... ta Errioja-ra? Nor... ta Txanton, bai zera!! AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
Kontzeptuak: EGOKIERA
- (inori) lepoa erakutsi
Azalpena: (inorengandik) aldendu
Adibideak:
Itzat, ostera, guztiak dozak ezin obeak, guztiak zintzoak, guztiak biotz-beraak, eta au uste izatea zer dan edonok daki. Ezai beste bein orregaz batu, buru-arin ori. Ezetedago Lekeition Txantonentzako lagun erazkorik edo aiuturik? Zori onean aurkitu daizala ire Aita ta enea, arek itzoazan gizonak, arek!! Eta mandazaiña ta erbestekoa dala ta txakur amurratuagandik legez alde egin, igesi ioan, lepoa erakutsi, begiratu bere ez egin gura? Ai Txanton, Txanton barritsu! I ta ni aren antzekoak izan-orduko, amaika amaika ta erdiko agertuko iakuz uri onetan!! AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- (ezer, inor) lepoaldean itxi
Azalpena: aurreratu
Adibideak:
Uriko atzenengo etxea lepo-aldean itxi ebenean, Txilik (besteari zerbait erasotearren nire ustez) izerditan egoala ta gelditxuago ibilli ta bere, elduko zireala esan eutsan. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- (ezer inoren) lepora ezarri / jausi
Azalpena: (ezer inori) egotzi
Adibideak:
Aaai, Katalin, ene alabea!! Damu izango euke eure bizi guztian. Elitzake nire damu ori iñon lepora jausiko. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- (inoren) lepotik
Azalpena: bestek ordainduta
Adibideak:
Nire lepotik ziarduela uste neban, barre-santzoka edo algaraka. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
Kontzeptuak: BALIAKETA
Gazteleraz: a (mi, tu, su...) costa
- lotordi
Azalpena: mozkorraren loa
Adibideak:
Berak, lotorditatik itzartu-ta legez, aoa zabalik begiratu eutsan AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- mihia labandu
Azalpena: zuzenak edo esatekoak ez direnak esan
Adibideak:
Ori larregi esatea da. Ziur iakinarte, etxako gizoni orrelango iraiñik ezarri bear; ziur iakin da bere, kontuz kontuz, ezin bestez da miiña labanegitu barik AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- mihian hartu
Azalpena: aipatu, esan
Adibideak:
Astakeriak miiñean artuten dabezala esan dautsat arratsaldean, da nik barriz eztot bera mindutearren esan. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- mihiari eragin
Azalpena: hitz egin
Adibideak:
Maripak, ixilla izan ezarren, miñari baiño eskuai gogo obeaz eragiten eutsen; ak beren egimen edo egitade guztietan ziramaratxu bat irudian; onek beronenetan emakume ganoraduna ta oartua zana agiri eban AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- noizik noizera
Azalpena: aldizka
Adibideak:
Ezeukan goiz atan Maripak barriketan iarduteko gogo andirik. Noizik noizera amantalaz igozten ebazan beren begi negartsu ta gorrituak. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- nondik nora
Azalpena: nola
Adibideak:
Nik ez ondo, eure eskutzar onetako zigorra izan ezik. Tema egingo neuke Damutu eroen bategaz diardudala. Nondik nora abil eu? Eztaukat barriketan iarduteko astirik; baiña itaune edo galdeera geiago ez egitekoz erantzungo dauat. Gau guztian, nundik nora eztakidala ta neure gerizea baiño beste lagun baga, ibilli nabil AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- nora ez dala
Azalpena: (ironiaz) nahikoa ez balitz
Adibideak:
Beti langoxe bazkaria ta sekulako gogoa euki ebezan egun atan bere Txantonek eta Maripak : katillukada bi salda aurretik, esteria oneko aza-lapikoa, urdai ta okela gazituaz gozatua; arto-erregutadaak ugari edo iori, unean unean txakoliña, sagar eder bi atzetik, umearentzat euki eroen salda garbia nora eztala. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
Gazteleraz: por si fuera poco
- norberaren gerizarik ikusten ez den gau
Azalpena: gau ilun
Adibideak:
Txili: eztau balio izango gero gauza bat esan da beste bat egiteak. Or gau-erdi-inguruan norberen gerizarik bere ikusten eztan gau illun baten, buru-utsik, ortozik edo orpo-utsik eta erdi-billoizik, erraldoia lango Damutu andi bat begien aurrera, eu bakarrik agoala, aurkeztuko balitzakik, ezintzake, Txili, bildur izango? AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- orratza eta haria legez
Azalpena: elkarrekin
Adibideak:
Ezekian Txantonek euren artu-emonen barririk, eta iakin-guratsua zana ez ukatutearren, Errokeri ta Leberin zaarrari itandu eutsen zegaitik eteebilzan arek orratza ta aria, edo argia ta gerizea legez. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- orrazi zaharren hagindun
Azalpena: hortz apurtudun
Adibideak:
Zer orrek, orrek zer? Ondasun billa abil Katalin? Orretara-ezkero ez beste baten zain egon: geure auzoan bizi da Ameriketatik oraintsu erriraturiko mutil zaar bat, orrazi zaarren aginduna. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- tautik (ere)
Azalpena: batere ez
Adibideak:
Goiz guztian ortxe euki augu, tautik ez murtik ez deusik eraso eziñik. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
Gazteleraz: ni mu
- tirabira egin
Azalpena: (txalupa) irauli
Adibideak:
Zein sutegitan egin daue soiñeko txartes ori? Ori aldean daukaala, gure txalupeak tirabira egiñezkero, beruna legetxez onduratuko intzake i AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- tirlitorlo
Azalpena: hizketa motelean
Adibideak:
Iatuna ta edalea neu? edan-sarria batez bere? Nok ikusi etenau zabuka ibilli eziñik, edo tirlitorlo miiña moteldu-ta? AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- txioa baino arinago
Azalpena: oso arin
Adibideak:
Torreko txiliñak sua nonbait egoala iragarri euskuneko, gure Maripa umea neure besoetan itxi ta txioa baiño ariñago kale-barrenera ioan zan. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- txokoa egin
Azalpena: (inon) bertakotu
Adibideak:
ùTxilik txokoa egingo dau, Erroke; esan eban Leberiñek. ùBai zera! ùEz zera! eztitan da adurretan dabil beragaz beiñik bein. ùNire alabea balitz, iakingo neuke zer egin. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- zer edo zer
Azalpena: zerbait
Adibideak:
Ene San Antonio ta mutilla! Zek edo zek, gatx andiren batek io bear gauz, Maripa. Iñoiz ez, da gaur onelango zoraildia? AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
- zerik zertara
Azalpena: zergatik
Adibideak:
ezekian, baiña, zelan azaldu, zegaitik edo zerik zetara erabillen burua albo alboka kristal edo beiraarteko irudiak. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- zirimara
Azalpena: afera guztietan ibili zale
Adibideak:
Etxean sartuaz batera, agur nire barruko bakea: suetera badator, galerazo baiño besterik eztaki egiten; suetera etorri ezik, or guztion artean txutxuputxu barriketan iarduten dau. Neure erraietako semetxua berorren eriko zirimara bat izan ezpalekit! Maripak, ixilla izan ezarren, miñari baiño eskuai gogo obeaz eragiten eutsen; ak beren egimen edo egitade guztietan ziramaratxu bat irudian; onek beronenetan emakume ganoraduna ta oartua zana agiri eban AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
- zirkinik ez egin
Azalpena: ez mugitu
Adibideak:
Txanton barriz, emaztearen errespeari iaramonik egin baga ta atsakabe andiren batek io bear izan baleu legez, katillua mai-ganean laga, umeari eskutik oratu ta zirkiñik egiten ezebala, katillura begira gelditu zan luzaro AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
Kontzeptuak: LASAITASUNA
- zirririk ez egin
Azalpena: ez mugitu
Adibideak:
eguna argitu iakenean (bat batera ta goizabar baga argitu zan orduan) zirririk edo zirkiñik egin ezpaleben antzera, zazpi gizonak, iru astoak eta zori txarreko umeak alkarren kontran euren buruak ikusi ebezan. AZKUE, R. M. Bein da betiko, 1893.
|
|