- aho(a) betean
Azalpena: ozenki
Adibideak:
geiagua zerala abua betian esanez omen zabiltz bat eta bestian.
BERRIDI, A. (Bertsolaria, 1885-1957)
A. Zavala Berridi eta Kuxkullu bertsolariak.
Kontzeptuak: OZENTASUNA
- bienbitartean
Azalpena: artean
Adibideak:
eta eskasô izan biyen bitartian / damutu biar zaizu alakon batian.
BERRIDI, A. (Bertsolaria, 1885-1957)
A. Zavala Berridi eta Kuxkullu bertsolariak.
Gazteleraz: mientras tanto
Frantsesez: entre temps
- burutik nahasi
Azalpena: zoratu
Adibideak:
uste al dezu zuk gu ordun e austia? zer ote da kristaba burutik nastia
BERRIDI, A. (Bertsolaria, 1885-1957)
A. Zavala Berridi eta Kuxkullu bertsolariak.
Frantsesez: perdre la boule
- erdiz erdi
Azalpena: osoan
Adibideak:
beldur naiz erdiz erdi asmatu deraden.
BERRIDI, A. (Bertsolaria, 1885-1957)
A. Zavala Berridi eta Kuxkullu bertsolariak.
Gazteleraz: de medio a medio
Frantsesez: en plein
- esker gaiztoko
Azalpena: eskergabeko
Adibideak:
esker gaixtoko semean mende egon be Ama Euskera.
BERRIDI, A. (Bertsolaria, 1885-1957)
A. Zavala Berridi eta Kuxkullu bertsolariak.
- estrapozo egin
Azalpena: behaztopatu
Adibideak:
Estrapozo eginda beirozu jo bia / ezagun da zaudela korritu gabia
BERRIDI, A. (Bertsolaria, 1885-1957)
A. Zavala Berridi eta Kuxkullu bertsolariak.
- ezeren alderdirik ez ukan
Azalpena: pobrea izan
Adibideak:
Pameliya det aundiya eta alderdirikan ez deusen ortik pentsatu besterik ezta ni nola biziko naizen
BERRIDI, A. (Bertsolaria, 1885-1957)
A. Zavala Berridi eta Kuxkullu bertsolariak.
- gogoan eduki
Azalpena: gogoratu
Adibideak:
Egon-aldi bat gerta zitzaien zuluba aren onduban lengo asarre eta nekiak nunbait etzauzkan goguban
BERRIDI, A. (Bertsolaria, 1885-1957)
A. Zavala Berridi eta Kuxkullu bertsolariak.
Gazteleraz: tener en cuenta
- halamoduan
Azalpena: berdin
Adibideak:
nola bildotx bat eman lezaken arranuban atzaparrak / ala moduban kendu ziguten agintzak eta indarrak.
BERRIDI, A. (Bertsolaria, 1885-1957)
A. Zavala Berridi eta Kuxkullu bertsolariak.
- honezkergero
Azalpena: une honetatik
Adibideak:
iñor mendratutzeko griña daukazuna onezkergero beñe juango etzaizuna.
BERRIDI, A. (Bertsolaria, 1885-1957)
A. Zavala Berridi eta Kuxkullu bertsolariak.
- kontu(a)(k) atera
Azalpena: pentsatu
Adibideak:
Danak juntatu giñan eliza batera andik irteterako kontuak atera
BERRIDI, A. (Bertsolaria, 1885-1957)
A. Zavala Berridi eta Kuxkullu bertsolariak.
Kontzeptuak: GOGOETA
Gazteleraz: sacar cuentas
- kontuan erori
Azalpena: konturatu
Adibideak:
Miñ aundiyen bat al zeukan negar eiteko orren ugari / erantzun ziyon: "ez al zerade oraindik kontun erori?"
BERRIDI, A. (Bertsolaria, 1885-1957)
A. Zavala Berridi eta Kuxkullu bertsolariak.
Gazteleraz: caer en la cuenta
- (inorekin) parte eduki
Azalpena: laguna izan
Adibideak:
Diabruen batekiñ badaukazu parte gaiztorako bestela orrenbeste arte
BERRIDI, A. (Bertsolaria, 1885-1957)
A. Zavala Berridi eta Kuxkullu bertsolariak.
- txotx berri
Azalpena: sagardo egin berri
Adibideak:
Orra nolatan Adanek in zun lenbiziko txotx berriya.
BERRIDI, A. (Bertsolaria, 1885-1957)
A. Zavala Berridi eta Kuxkullu bertsolariak.