- aditzera ukan
Azalpena: entzuna egon
Adibideak:
Aditzera detanez dama begi alai zure ondoren dabil makiña bat galai
BIZKARRONDO, I. "Bilintx" (Bertsolaria, 1831-1876)
A. Zavala Bertso eta lan guziak.
- bihotza ezin jaso
Azalpena: desanimat u
Adibideak:
Biyotza ezin jaso det au karga barrenak! iya gastatu zaizkit indarrik geyenak
BIZKARRONDO, I. "Bilintx" (Bertsolaria, 1831-1876)
A. Zavala Bertso eta lan guziak.
- eskumuin
Azalpena: goraintzi
Adibideak:
eskumuñak maiz bigal nazkizu
BIZKARRONDO, I. "Bilintx" (Bertsolaria, 1831-1876)
A. Zavala Bertso eta lan guziak.
- halakorik orrazeak ez apaindu
Azalpena: ederrez paregabeaa izan
Adibideak:
Ditu ille urrezko albiñu luziak alakorik apaintzen ez du orraziak
BIZKARRONDO, I. "Bilintx" (Bertsolaria, 1831-1876)
A. Zavala Bertso eta lan guziak.
Kontzeptuak: EDERTASUNA
- hamalau jango eta bi sardina afaldu
Azalpena: goseak bizi
Adibideak:
Amalau jango eta bi sardin afaldu / batek ez luke obe sartzia soldadu?
BIZKARRONDO, I. "Bilintx" (Bertsolaria, 1831-1876)
A. Zavala Bertso eta lan guziak.
- hau lana
Adibideak:
ez naiz mutil ederra ¡au lana, au lana!
BIZKARRONDO, I. "Bilintx" (Bertsolaria, 1831-1876)
A. Zavala Bertso eta lan guziak.
- inbidiak frijitzen egon
Azalpena: inbidia ukan
Adibideak:
Inbiriyak prejitzen zauztela
BIZKARRONDO, I. "Bilintx" (Bertsolaria, 1831-1876)
A. Zavala Bertso eta lan guziak.
Gazteleraz: morirse de envidia
- inoiz edo beste
Azalpena: inoizka
Adibideak:
logratzen det iñoiz edo beste.
BIZKARRONDO, I. "Bilintx" (Bertsolaria, 1831-1876)
A. Zavala Bertso eta lan guziak.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: alguna que otra vez
Frantsesez: parfois
- lazoak armatu
Azalpena: tranpak asmatu
Adibideak:
Jauna, berorrek, bañan alferrik badaki armatzen lazo ederrik
BIZKARRONDO, I. "Bilintx" (Bertsolaria, 1831-1876)
A. Zavala Bertso eta lan guziak.
- lorezko zorra osinez pagatu
Azalpena: amodiozko eskaerari ezetza eman
Adibideak:
Damak berriz neri gezurra dirudi! osiñez pagatu lorezko zor ori
BIZKARRONDO, I. "Bilintx" (Bertsolaria, 1831-1876)
A. Zavala Bertso eta lan guziak.
- (ezertarako) modu(a)(k) egin
Azalpena: ahalegindu
Adibideak:
Berriz ikusitzeko egingo det modu
BIZKARRONDO, I. "Bilintx" (Bertsolaria, 1831-1876)
A. Zavala Bertso eta lan guziak.
- muturrez aurrera
Azalpena: aurreraka
Adibideak:
ez muturrez aurrera erortzaiagatik
BIZKARRONDO, I. "Bilintx" (Bertsolaria, 1831-1876)
A. Zavala Bertso eta lan guziak.
Gazteleraz: de morros
- odolkia eltzean ez falta
Azalpena: aberatsa izan
Adibideak:
Nola oroitzen zaitan egun artan bazkaitan ez da izango falta eltzian odolki galanta
BIZKARRONDO, I. "Bilintx" (Bertsolaria, 1831-1876)
A. Zavala Bertso eta lan guziak.
Kontzeptuak: ABERASTASUNA