- begi bakarragaz begiratu
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
Guri be, lehen begi bakarragaz begiratzen euskuenak, biekin begiratzen hasi jakuzan. Batzuek betaurreko baltzakin, baina tira, ez genduan entzuten "habla en cristiano" eta gorri adardunak ginanik etabar.
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906 -1986)
Bizitzaren joanean
Kontzeptuak: GORROTOA
- begiak ilundu
Azalpena: nekatu
Adibideak:
Atsalderako ziran / zuri beilegiek / ederto hasitakoan / egiten arraiek / Baina azkenerako / ilundu begiek / gehiau izan zirala / aurreko txikiek.
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906 -1986)
Bizitzaren joanean
Kontzeptuak: NEKEA
- bihotz baltza eduki
Azalpena: gaiztoa izan
Adibideak:
Honetan gengozala, txapelgorri bat ondoratu jakun, bihotz baltza euken errekete horreetariko bat.
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906 -1986)
Bizitzaren joanean
Kontzeptuak: GAIZTAKERIA
- bihotza erdi bi eginda
Azalpena: hunkituta
Adibideak:
Bihotza erdi bi eginda utzi ninduen gazte harek.
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906 -1986)
Bizitzaren joanean
Kontzeptuak: ZIRRARA
- eguneroko soinua
Azalpena: maiz gertatzen dena
Adibideak:
Presozainek ezin eben gauza onik egin. Palua eta arrantza eguneroko soinua zan.
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906 -1986)
Bizitzaren joanean
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
- hatz egin
Azalpena: erakutsi, hatzarekin seinalatu
Adibideak:
Basarri lehendiko laguna neban, gerra aurretik alkarrekin ibiliak, eta ikusi ninduanean hatz egin eban esanaz: Horra gure aspaldiko Enbeita.
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906 -1986)
Bizitzaren joanean
- hautu-mautu
Azalpena: solas, kontu
Adibideak:
Heuren arteko autumautuetan pozik egoten ziran, kuartiluko pitxertxuak ondoan ebezela.
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906 -1986)
Bizitzaren joanean
Kontzeptuak: MINTZOA
- hutsa emon
Azalpena: erratu, espero zena ez egin
Adibideak:
Goi mailako bertsoilari batzuek txapelketa hau ez egitera egozan eta ez eben bertan parterik hartu. Nagusitzako egozanak hutsa emoten baeben, bertsolariei entzutera jendetza eskasa batuko zalako surrumurrruak izan ziran.
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906 -1986)
Bizitzaren joanean
Kontzeptuak: OKERTZEA
- (ezer) (inoren) lepo izan / geratu
Azalpena: norberarenak besteratu
Adibideak:
Halan gertatu zan. Bestearen lepo geratu ziran gastu guztiak. // Halan eta guztiz ere, ezer jazotzen zanean euskaldunen lepo izaten zan errua
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906 -1986)
Bizitzaren joanean
- ondo edukiak izan
Azalpena: aberatsak izan
Adibideak:
kanpotar batzuk, ondo eukiak ziran antza, berebil eder baten heldu ziran. Ondo eukiak izan behar, garai haretan berebilagaz ibilteko.
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906 -1986)
Bizitzaren joanean
Kontzeptuak: ABERASTASUNA
- (inor) saltzeko ez eduki
Azalpena: maite izan
Adibideak:
Aita eta ama maite nebazan, baina aitita eta amuma ez neukazan saltzeko.
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906 -1986)
Bizitzaren joanean
Kontzeptuak: MAITASUNA
- tripa-erre
Azalpena: zakar
Adibideak:
Honetan gengozala, han dator sarjento tripa erre bat eta diño: Todavía están cantando con lo que está pasando en el Ebro?
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906 -1986)
Bizitzaren joanean
Kontzeptuak: ZAKARKERIA
- (ezer) txakurrak jan
Azalpena: bestela gertatu
Adibideak:
Baietz erantzun eutsen, baina baietz hori txakurrak jan eban.
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906 -1986)
Bizitzaren joanean
Kontzeptuak: OKERTZEA
Gazteleraz: llevarse el viento (algo)