- Amerikak egin
Azalpena: aberastu
Adibideak:
Haien egitekuetarik egiten dira Amerikak
TOPET, P. "Etxahun" (Bertsolaria, 1786-1862)
J. Etxaide Etxahun-en bertsoak gipuzkeraz.
Kontzeptuak: ABERASTASUNA
Gazteleraz: hacer las Indias
- amodio hartu
Azalpena: maitemindu
Adibideak:
hirur-hogei-hamarna urthetan hartu die amorio
TOPET, P. "Etxahun" (Bertsolaria, 1786-1862)
J. Etxaide Etxahun-en bertsoak gipuzkeraz.
Kontzeptuak: MAITASUNA
- arrantzura larrera joatea
Azalpena: ezinezkotan saiatzea
Adibideak:
deüs eztien lekhian, zer aperentzia! hori da arrantzura larrilat juitia!
TOPET, P. "Etxahun" (Bertsolaria, 1786-1862)
J. Etxaide Etxahun-en bertsoak gipuzkeraz.
Kontzeptuak: ALFERRIKAKO (AHALEGINA)
Gazteleraz: pedir peras al olmo
- axuri sortu ardi izateko eta ahari egin
Azalpena: zeharo bestelakotu
Adibideak:
Sorthu hintzan axuri, izateko ardi; bena beldur nun egin hizala ahari
TOPET, P. "Etxahun" (Bertsolaria, 1786-1862)
J. Etxaide Etxahun-en bertsoak gipuzkeraz.
MIRANDE, J. / PEILLEN, T.
Igela, euskaldun heterodoxoen errebista, 1962-1963
- bertan fera-futre utzi
Azalpena: bat batez abandonatu
Adibideak:
Zahartu nizanian indarrik gabe orok utziren naie bertan fera-futre
TOPET, P. "Etxahun" (Bertsolaria, 1786-1862)
J. Etxaide Etxahun-en bertsoak gipuzkeraz.
Kontzeptuak: UZTEA
- bihotz min egin
Azalpena: damutu
Adibideak:
Ordian hasten dira bihotz-min egiten
TOPET, P. "Etxahun" (Bertsolaria, 1786-1862)
J. Etxaide Etxahun-en bertsoak gipuzkeraz.
Kontzeptuak: DAMUA
- burumehekeria
Azalpena: txolinkeria
Adibideak:
hau da uskaldunaren burumehekeria.
TOPET, P. "Etxahun" (Bertsolaria, 1786-1862)
J. Etxaide Etxahun-en bertsoak gipuzkeraz.
Kontzeptuak: ZENTZUA
- defautak eraiki
Azalpena: errua egotzi
Adibideak:
Prosesari eman, defautak eraiki: gisa horrez eni etxaltia ideki!
TOPET, P. "Etxahun" (Bertsolaria, 1786-1862)
J. Etxaide Etxahun-en bertsoak gipuzkeraz.
Gazteleraz: echar las culpas
- etxea lurtaratu denean falta harrien gaiztoak ukan
Azalpena: oker eginaren errua besteri egotzi
Adibideak:
Etxia lurtatu denian,harrien gaxtuak falta
TOPET, P. "Etxahun" (Bertsolaria, 1786-1862)
J. Etxaide Etxahun-en bertsoak gipuzkeraz.
Kontzeptuak: OKERKERIA
- goraintziak piper eta binagre igorri
Azalpena: kaltea desiratu
Adibideak:
Goraintziak igorten deiztade, phiper eta biñagre, oliorik batere
TOPET, P. "Etxahun" (Bertsolaria, 1786-1862)
J. Etxaide Etxahun-en bertsoak gipuzkeraz.
- kanpo ezarri
Azalpena: kanporatu
Adibideak:
Kastero jelostu gero, Mari solt ezari kanpo
TOPET, P. "Etxahun" (Bertsolaria, 1786-1862)
J. Etxaide Etxahun-en bertsoak gipuzkeraz.
Kontzeptuak: KANPORATZEA, EGOZTEA
Gazteleraz: poner en la calle
- (inoren) mahaian tafaila hedatu
Azalpena: lausenkatu
Adibideak:
Erregeren prokuradorik egin batzarri ederra eta plazerreki hedatu bere mahañin tahalla
TOPET, P. "Etxahun" (Bertsolaria, 1786-1862)
J. Etxaide Etxahun-en bertsoak gipuzkeraz.
Gazteleraz: hacer la pelota
Frantsesez: faire de la léche
- mandoei bazka gibeletik ezarri
Azalpena: gauzak oker egin
Adibideak:
Gibeleti manduer bazkaren ezarten
TOPET, P. "Etxahun" (Bertsolaria, 1786-1862)
J. Etxaide Etxahun-en bertsoak gipuzkeraz.
Kontzeptuak: OKERKERIA / ZENTZUA
Frantsesez: brider l'âne par la queue
- marimutiko
Azalpena: (emakume) gizen irudiko
Adibideak:
Edale, gormada, auher, mari-mothiko.
TOPET, P. "Etxahun" (Bertsolaria, 1786-1862)
J. Etxaide Etxahun-en bertsoak gipuzkeraz.
Gazteleraz: marimacho
Frantsesez: marie-garçons
- murrua gaizki egin eta tarteak lohiz tapatu
Azalpena: oker egina gaizki disimulatu
Adibideak:
Harek ba-daki zer.phentsa: murria gaxki egin eta erdiuak lohiz thapa
TOPET, P. "Etxahun" (Bertsolaria, 1786-1862)
J. Etxaide Etxahun-en bertsoak gipuzkeraz.
HERRI KANTUTEGIA
Sallaberry, J. Chants populaires du Pays Basque, 1870
Kontzeptuak: OKERKERIA
- nongo (seme/alaba) den (naizen, haizen...) ageri
Azalpena: benetako izakera erakutsi
Adibideak:
Ene flaku izanez zira prebalitzen / Hortarik ageri'zu nunko seme ziren
TOPET, P. "Etxahun" (Bertsolaria, 1786-1862)
J. Etxaide Etxahun-en bertsoak gipuzkeraz.
- oloak eraiki
Azalpena: jipoitua izan
Adibideak:
Segretik behar dütüai ützi hareki / Nahi ezpalin ba'tun olhuak eraiki
TOPET, P. "Etxahun" (Bertsolaria, 1786-1862)
J. Etxaide Etxahun-en bertsoak gipuzkeraz.
Kontzeptuak: JIPOIA
Gazteleraz: recibir una somanta
- uraren gainean izkribatu
Azalpena: alferrik saiatu
Adibideak:
Bai lanian azkarki, bena auherretan: izkribatzen ari hiz huraren gañian!
TOPET, P. "Etxahun" (Bertsolaria, 1786-1862)
J. Etxaide Etxahun-en bertsoak gipuzkeraz.
- (ezer) urrea diamanterekin izan
Azalpena: ona baino hobeagoa izan
Adibideak:
Berthutia,denian nubleziareki hura duzu urhia diamantereki
TOPET, P. "Etxahun" (Bertsolaria, 1786-1862)
J. Etxaide Etxahun-en bertsoak gipuzkeraz.
Kontzeptuak: ONTASUNA
Gazteleraz: ser (algo) miel sobre hojuelas
- (inorekin) zopa buruz buru jan
Azalpena: adiskidea izan
Adibideak:
Hire egüzaita, oi! gizun xarmanta! hareki buruz-buru, jan diñat usu zopa
TOPET, P. "Etxahun" (Bertsolaria, 1786-1862)
J. Etxaide Etxahun-en bertsoak gipuzkeraz.
- zopa gizenago jan
Azalpena: hobeki profitatu
Adibideak:
Jarri izan zira, zü, koblarien aita: bena janen züman gizenago zopa, hartü üken ba'zünü haiek dien plaza
TOPET, P. "Etxahun" (Bertsolaria, 1786-1862)
J. Etxaide Etxahun-en bertsoak gipuzkeraz.
- (inoren) zopa jan
Azalpena: norberarena ez denaz gozatu
Adibideak:
Ai! ahizpa falsia! ai! hi lotsagarri! ene zopa hunen jaten bethi izan hiz ari!