- ahotan ibili
Azalpena: aipatu
Adibideak:
Apenas itz bat ere ala dagonik autan ibillitzia ez det beste penik
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
Gazteleraz: andar de boca en boca
- amarena(k) izan
Azalpena: humanoa izan
Adibideak:
Gure amarenak giñadenikan oriyek ez al zekiten? salbajerikan gaiztuenak eztu olakorik egiten
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
- ardoak itzala egin
Azalpena: mozkortu
Adibideak:
Bañan egiten diyo arduak itzala
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
Kontzeptuak: MOZKORKERIA
- arraina joanda sareak putzura bota
Azalpena: ezertaz beranduegi arduratu
Adibideak:
amorraia joan da putzura sariak
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
- (inoren) aurpegiko azala bi ontza izan
Azalpena: lotsagabea izan
Adibideak:
Bi ontza bada oren arpegiko azala
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
Kontzeptuak: LOTSAGABEKERIA
Gazteleraz: tener cara
- auzi(a) eman
Azalpena: borrokatu
Adibideak:
Argatik eman dizu Fermiñek auziya lotsagabia esatia dezu mereziya
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
Kontzeptuak: BORROKA
- barrena irauli / lehertu / nahasi
Azalpena: nahigabetu
Adibideak:
Izan zagun kupira denak alkarrena / gogoratu utsarekin lertzen zait barrena
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
Gazteleraz: partírsele (a uno) el corazón
- barrenak ez agindu / ez lagundu
Azalpena: (ezer egiteko) traba moralak eduki
Adibideak:
Desiatua negon asteko / bertso batzuak jarritzen / nai-ta're ixilik egoterikan / barrenak etzun agintzen
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
- barrenak irakin
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Nola ez liteke gauz oriyekin begitik txinpartak irten ai, neri oroitu bakoitizian barrenak dit irakiten
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
Gazteleraz: subírse(le) la sangre a la cabeza
Frantsesez: monter comme une soupe au lait
- begia lotan ez eduki
Azalpena: adi egon
Adibideak:
Baña emengo ume leyalak etzeukan lotan beguia
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
Kontzeptuak: ATZARTASUNA
- begien bistan
Azalpena: agerian
Adibideak:
begiyen bistan ikusi ez banu penik emango etzian.
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
- begitik txinpartak irten
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Kristabak ala derrigortzia zer pena ematen diten nola ez liteke gauz oriyekin begitik txinpartak irten?
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
- bihotz gogordun
Azalpena: errukigabe
Adibideak:
biyotz gogorduna probatu deguna.
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
Gazteleraz: duro de corazón
- brokal bota
Azalpena: (ezer, inor) erasoan erabili
Adibideak:
zu baño gizon jatorraguai / zatoz konduta galtzera / gezurrak brokal aurrera bota / egiyak utzi atzera
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
- buru-hauste
Azalpena: kezka
Adibideak:
amaika buru auste ekartzen dun griña.
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
Gazteleraz: quebradero de cabeza
- buruarin
Adibideak:
denak berentzat biaituztenak berak ta bestek egiñak nik olakuai esaten diyet eosgor buru ariñak.
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
Kontzeptuak: ZENTZUA
Gazteleraz: casquivano
Frantsesez: tête frêlée
- (inoren) dotrina errepasatu
Azalpena: (inoren) arrazoiak aztertu
Adibideak:
Ondo errepasatu det nik zure dotriña neretzat billatu det oso zikiña
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
- erremateko mazua
Azalpena: heriotza
Adibideak:
andik aurrera bizimodua ezta izango gozua askorentzako ortikan dator erremateko mazua.
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
- ez ezik
Adibideak:
oyez ez ezik bestiak ere oituak burla egiten bañan ez dakit personarikan errespetatzen dakiten.
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
Gazteleraz: además de
- gaita txarrean egon
Azalpena: umore txarrean egon
Adibideak:
Gaita txarrian egon bagiñan orrentzat ainbat ez giñan
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
Gazteleraz: estar de mala gaita
- gatzik gabeko salda
Azalpena: pertsona motela
Adibideak:
muturra seriyo, gezurra dariyo / salda gatzik gabia eztu baliyo.
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
Kontzeptuak: MOTELTASUNA
- granorik (ez)
Azalpena: batere ez
Adibideak:
txaluparen granorik etzala etxian.
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
Gazteleraz: ni uno(a)
Frantsesez: pas même un(e)
- harez gero(ztik)
Azalpena: ordudanik
Adibideak:
da arrezkero harriturikan daukagu mundu guztiya.
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
Gazteleraz: de allí en adelante
- haria zuzen eraman
Azalpena: zuzen jardun
Adibideak:
Zuzen eraman nai det asi dan ariya / Txirrita badaukazu orren premiya
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
Gazteleraz: no perder el hilo
- hautsi ala eten
Azalpena: ondorioaz arduratu gabe
Adibideak:
asiko gera autsi edo eten.
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
Kontzeptuak: NOLABAIT
- (inorentzat) inkurrioa eduki
Azalpena: gorrotatu
Adibideak:
Ori da inkurriya neretzat daukena
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
Kontzeptuak: GORROTOA
Gazteleraz: tener ojeriza
- jo eta (bota, lehertu, moztu, puskatu...)
Adibideak:
tenpestade gaixtuak jo ta puskatua.
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
- kaiko portal izkinan nahigabeak pasa
Azalpena: apustua galdu
Adibideak:
Zenbait naigabe pasatu dezu kayeko portal izkiñan / Oraiñ e noski etzera egongo hotel maria. Cristiñan
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
- konpasean justu ibili
Azalpena: behar bezala jokatu
Adibideak:
Ez baldin bazabiltza konpasian justu
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
Kontzeptuak: ZENTZUA
- kopeta belztu
Azalpena: haserretu
Adibideak:
Egon zaitez prestu ez kopetik beztu
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
Gazteleraz: fruncir el ceño
Frantsesez: froncer les sourcils
- larrutik pagatu
Azalpena: asko kosta
Adibideak:
Etzun baliyo ayen aurrera ikaratuta juatiak larrutik ondo pagatu zuten amaren seme maitiak
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
Gazteleraz: pagar caro
- lazoa jarri
Azalpena: tranpa egin
Adibideak:
Zedorrek kulpak eduki eta besteri jarri lazua nai eztezula ein-aziko'izut tribunalera pausua
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
Kontzeptuak: AMARRUKERIA
- mudatzen den moneda
Azalpena: pertsona aldakorra
Adibideak:
egon zaitez prestu ez kopetik beztu muatzen dan monedik iñork nai eztu.
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
- odol hotzean
Azalpena: premeditazioz
Adibideak:
semiak aita aizkoraz jota or kendu diyo biziya odol otzian ori egiteko etzan txantxetan asiya.
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
Kontzeptuak: ANKERKERIA
Gazteleraz: a sangre fría
Frantsesez: de sang froid
- odolak mugitu
Azalpena: beldurtu
Adibideak:
Len biyotz bero dunai odolak aguro zaizka mugitzen / mundu guziyan gerra-kontra besterik ezta aditzen
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
Kontzeptuak: BELDURRA
- paperetik jakin
Azalpena: liburuetan edo egunkarietan ikasi
Adibideak:
paperetikan jakindu nuen nola baitzegon jarriya, dana galdua dala Mesian deritzen zayon erriya
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
- petardo(a) eman
Azalpena: tronpatu
Adibideak:
Ibilli zeran toki danetan petardo txarrak emana
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
Kontzeptuak: TRONPATZEA
Gazteleraz: dár(sela) con queso
Frantsesez: donner le change
- planua hartu
Azalpena: ezertarako asmoa izan
Adibideak:
bertso batzuek ateratzeko, jaunak, izan det asmua / orain baño leenagotikan artua neukan planua
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
- saltsan sartu
Azalpena: arazo edo istuilu batetan sartu
Adibideak:
Motibo aundi gabe sartu naute salsan ariyo ori egitia prezisua al zan
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
- su eta gar
Azalpena: eginahalean
Adibideak:
bai emen dira beti su ta gar egoten diran mendiyak.
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
Kontzeptuak: AHALEGINA
- zorigaiztoko
Azalpena: gorrotatutako
Adibideak:
zori gaiztoko frantzesarekin galanki peliatuak.
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.