aurkituak: 102
- -nik eta hona
Azalpena: ordudanik
Adibideak:
Politena da barriz gure ontziaren aurre-aurrean dagoen ardanetxeko atsoa. Gizona joan jakonik eta hona, hasi goizean eta gaueraino amaibako lebatzagaz dabil. Gauean oheratzen da bere gizona baino maiteago dauen Don Ardao-gaz, eta goizean jagiten denean berehala hasten da mosuka bere adiskide kutuna Doña Txitxiparra-gaz. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- adarra jo
Azalpena: tronpatu
Adibideak:
Txinatarrak be gu baino gehiago ete diren nago, baina niri honeek ez deuste adarrik joko, ba gaurtik hil gitxi barru horra noatsuenean agertuko naiz txinatarrez jantzita lau kanako bizarragaz eta kopeta handi bat buruan, eta hor Plaza Barrian ipiniko dot etxe bat ate-buruan "Lavandero Chino" idatzita, eta gero dirua nahikoa daukadanean, etxe barritxu bat eginda ederto igaro zahartzaroa neure atso motzaren ondoan. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
Kontzeptuak: UMOREA
- adurra erion
Azalpena: pozak leloturik egon
Adibideak:
Otuten jat neuri txakur handi-zulotik sakelean neukan arandela bat jaurtitea eta, arraioetan!, bardin-bardin daragoio beren arloan txakur handia balitz legez. Gure barruko algortar batek gaur egun guztian ez dau beste beharrik egin txakur handiaren neurriko burdina zatitxu biribilak egin baino. Zapasto barriz, adurra dariola dago. Algortarrari kafea eta enpaiduak dubarik damotsoz uste izanik hainbat txanpon jaurtitzen dauela piano horren barrura. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- (inon) agorra utzi
Azalpena: dirurik ez utzi
Adibideak:
Rio Tinto-ko meatzeak ingelesenak dira, eta aginpidea daukien gehienak be handikoak dira. Beharginak bakarrik dira hemengoak, eta beti dabiltza kezkaz, ingelesak guztizko zekenak direla-eta. Dirua eroaten dabela euren herrira, hemen agorra utzita. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- aho bete jateko
Azalpena: zer jan
Adibideak:
Zenbat nahigabe, zenbat samintasun eta zotin herriaren ama sendoak aho-bete jateko idoroteko BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- aida batean
Azalpena: arin, berehala
Adibideak:
Ekarten badira baserrietatik pozik behar eginda berehala ontziok hutsituko leukiezen gizonak... oporra... ontziok aida batean hutsitutea nahi izanik, zama-jaubeari otuten bajako makina elektrikoekin hutsitutea... oporketa BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- aldi txarrak emon
Azalpena: konortea galdu
Adibideak:
150.000 laurleko zorro batean ebazala joian Cartagenako kaleetatik zehar bertako banketxe bateko otsein bat. Berehala aldi txar batek emon eutson. Konortera etorri zenean begiratu eban albora, baina... diru zorroa non? Zuek ikusi dozue? Ba... nik be ez. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- (ezeri) amorrua eduki / ukan
Azalpena: gorroto
Adibideak:
Berehala hasi zen hor Granada aldeko musikak joten, eta noizik noizera niri begiratuta egiten eustan, "Fastidiarse!". Zergatik nire adiskidetzako txoriburua, inostan niri "fastidiarse"? Uste zenduan zuk, bihotz gitxidun gizon zengel horrek, nik Andaluzia aldeko denari ikaragarrizko amorrua neutsala, ezta? A gixajoa! Ez daukiet ezertariko amorrurik nik Espainiako biztanleei, euren kantuak musika onagaz joak izanez gero, atsegin jataz. Euren hizkerari be ez deutsat amorrurik, ostean ikusi zeinkez nire gelan espainierazko hiztegi ederrak ikasteko ahalik ondoen hizkera hori. Ni naizen legez dira abertzaleak bihotzez diren denak. Guk ez deutsogu amorrurik inori, eta esaten badabe gure etsaiek guk amorrua deutsegula, hahor argi zelan eurak geuri deuskuen. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- amua ipini
Azalpena: erakarri
Adibideak:
Euskotar asko heltzen da hona, eta polito amua ipini deutse, beharbada sakelean daroezen diru guztiak bertan utzi erazteko ikurrintxuekin eta koipekeriekin, eta honez gainera bertan dagoen neska motz batek hainbat abesti dakiz euskaraz be. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- arrelepo
Azalpena: bizkarrean
Adibideak:
Ni heldu eta behingoan batak kendu eustan otzara, beste batek hartzen nau arrelepo eta han naroa burdira. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- arretxiko
Azalpena: bizkarrean
Adibideak:
Ni heldu eta behingoan batak kendu eustan otzara, beste batek hartzen nau arrelepo eta han naroa burdira. Joten nau ni arretxiko naroana musturretan beste batek, eta hartzen nau gero lepoan eta banaroa bere burdira Jagi nahi dot gero, baina ezin. Oin biak zaurituta daukadaz. Sartzen naiz makina-gelan narrazka, eta banaroa arretxiko neure gelara zahagia legez neure gorputza dodala. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- (neure, heure, bere...) artean
Azalpena: norberaren baitan
Adibideak:
«Zapastok jakok umorea» dinot neure artean. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
Gazteleraz: para (mis, tus, sus...) adentros
Frantsesez: dans son for interieur
- astaburu
Azalpena: ergel
Adibideak:
Bateko guk uste dogula "raza privilegiada" garela, besteko gaztelarrak basoan perretxikoak legez jaioak direla uste dogula, besteko ez dagoela inon ezer idatzita euskaldunen historiaz, eta besteko astaburu handi batzuk garela Sabin-en bideak dabiltzagunok eta abar... BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- (ezeri) ateak itxi
Azalpena: harremanak eten
Adibideak:
Esan deustenez, Frantziako gobernuak agindu ebazan Bartzelonako fabrika batera hainbat mila oinetako soldaduentzat, eta atzera bidali beharra izan dabe kartoizko zola-eta txarto eginak izan direlako. Eta beste fabrika batzuetara be frantsesek eskariak egin dabez: uhalak, estalkiak, galtzerdiak, eta abar. Baina zer? Uhal ordez katu-narruzko zintak bidali ei deutsieez, estalki ordez edozer gauza, eta galtzerdi ordez barriz txarrikeria bat. Horra ba, orain Frantziako gobernuak, haserreturik, Bartzelonako gauzei ateak itxi deutsoz, eta bartzelonatarrak uleari tiraka ei dabiltza. Baina, norena errua? Eurena, erbi ordez katua sartu gura izan dabelako. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- atzea emon
Azalpena: itzuli
Adibideak:
artista mirrixok, barriz, ez dabe egiten besterik barre baino norberak atzea emon orduko. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
Gazteleraz: dar la espalda
- atzera morko eragin
Azalpena: atzera egitera behartu
Adibideak:
Italiarrak barriz aurrera doaz Austriako herrietan, austriarrek egin ahal leikezan ahaleginak alferrak izango ei litzatez italiarrok atzera-morko eraginik handik aterateko. Behinik behinean hareek Triesterantz doaz eta hor konpon. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- (ezeri, inori) aurpegi(a) eman
Azalpena: erasoari erantzun
Adibideak:
Adriatiko itsasora emoten daben gaztelu denak dagoz gertu etsaiari aurpegi emoteko. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
Gazteleraz: plantar cara
Frantsesez: faire face
- aurpegia sagar errea legez ipini
Azalpena: jipoitu
Adibideak:
Lau galiziar, asturiar bi eta euskaldun bi ukabilka ebiltzan. Euskaldunen aurka ebiltzan beste seiak, baina gureak gogor egozan, ukabilkada bakoitzean gizona lurrera egiten eben honeek. Hazurbaltz arranoak, aiztoak eta abar, ahaleginean ebiltzan, baina ez egoan aiztorik algortarren ukabiletara heldu leikenik. Hori bai, beste gixajoei aurpegia sagar errea legez ipini eutsen, bai ba, asko ziren-eta. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- (inoren) azkenak egin
Azalpena: hil
Adibideak:
Guk euskotarrok ez daukagula olerkirik-eta esan deuskue, baina nire ustez gure hitz-neurtuak honeenak baino hobeak dira. Gure aberrian inork abesten dituenean hitz-neurtuak egingo ditu behar den legez. Hemendik barriz dena da «ay» eta dena «ay»; esan leike bertan azkenak egin behar dabezela. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
Kontzeptuak: HERIOTZA
- bai zera!
Azalpena: ironiaz, ezezkoa
Adibideak:
Nik uste neban elkar joko ebela. Bai zera, jo! Ezta! Denak adiskidetu ziren nire ontzira heldu orduko. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- begiak urkatu beharrean
Azalpena: ikusi nahirik
Adibideak:
Lemariak eta abar, guztiak ebiltzan begiak urkatu beharrean kai hau ageri ete zen begira, eta halakoren batean ikusi genduenean bazen hemen poza eta alaitasuna. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- (inori) begietara hautsa jaurti
Azalpena: kalte egin
Adibideak:
Esan deustenez, Frantziako gobernuak agindu ebazan Bartzelonako fabrika batera hainbat mila oinetako soldaduentzat, eta atzera bidali beharra izan dabe kartoizko zola-eta txarto eginak izan direlako. Eta beste fabrika batzuetara be frantsesek eskariak egin dabez: uhalak, estalkiak, galtzerdiak, eta abar. Baina zer? Uhal ordez katu-narruzko zintak bidali ei deutsieez, estalki ordez edozer gauza, eta galtzerdi ordez barriz txarrikeria bat. Horra ba, orain Frantziako gobernuak, haserreturik, Bartzelonako gauzei ateak itxi deutsoz, eta bartzelonatarrak uleari tiraka ei dabiltza. Baina, norena errua? Eurena, erbi ordez katua sartu gura izan dabelako. Guk esan deust geure eskariak espainiarrei egin beharrean Ipar Amerikara egingo doguz, hareekin usterik egin ezin leikelako saldu-erosi arazoetan. Horregatik ez da jagiko Espainia, bere semeek hautsa begietara jaurtiten deutsielako. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- (neure heure, bere...) bekokiko izerdiagaz
Azalpena: norberaren lanaz
Adibideak:
Ikusten dira oraindinokarren Kuba eta Kalifornian eta abar gure aberkideak zabaldurik, hegape batean jaioriko txitak kaskonduten direnean zabaltzen diren legez, eta euren bekokiko izerdiagaz kale osoak ederturik eta salerosteari indarra emonik, herri osoak aberasturik, euskal abizendun fabrikak han-hor ageri direla; eta bakean hantxe bizi dira gure anaiak arrotz-gobernuen legeen menpean. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
Gazteleraz: con el sudor de su frente
- (ezeri) belarriak ez itxi
Azalpena: entzun
Adibideak:
Italiako semeak, gaur deiez daukazue aberria, eta ez eiozue belarririk itxi bere deiari BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- bien bitartean
Azalpena: artean
Adibideak:
Zortzietan jagi zen Petornille ohetik eta jesarleku handi batean jesarri zen, eta han egoan abaniko bategaz haize eta haize: "ekartzu txokolatea" inotsan senarrari. Bien bitartean han ebilen gizajoa, esnea erazten joan eta sua amatatu jakon.Kantualdi aukerakoak jo be egiten ditu piano zahar hark zulotxu batetik penny bat jaurtita, eta bien bitartean Ipiskik ekiten deutso dantza alaietan, erakutsi nahirik bere atorrak, Mundakatik urten dauenik hona jaboiaren txistilik ikusi ez dabenak.Egunero dakarre egunkariek zeozer hizki handiekin idatzita irakurleari su gehiago sartzeko. Bien bitartean honeek, odol hotzezko biztanleok, nahiz albiste txar nahiz on, bardin irakurten dabez erakutsi gabe samintasunen txistilik euren aurpegietan. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- bizia emon
Azalpena: (ezeren alde) hil
Adibideak:
Nire gizontxuak aberriagatik emon eban bere bizia inostan negarrez. Aberriak barriz saritu behar ninduke eroan eustalako betiko neure laguna, baina aberriak ezer be ez damost, eta ez dago beste urteerarik edo... edo laguntzatxu bat aterik ate eskatu. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- bostekoa estutu
Azalpena: eskua eman
Adibideak:
Atzo otu jakon gure ontziko germanofilo bati ontzi horretako agintariari bostekoa estuten joan behar ebala. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- (nere, heure, bere...) buru izan
Azalpena: independentea izan
Adibideak:
Gogoan euken bai, eta ez ziren inoiz ahaztuten euren aberria bere buru izana zelaz, eta euren aldian ez zelako, ibiliak ziren mendirik mendi atzera lege zaharrak lortuteko uste guztiaz gudan, bata bestea erahilten! BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- (neure, heure, bere...) burua uretara utzi
Azalpena: (neure, heure, bere...) burua uretara bota
Adibideak:
Kowader deritzon batek atzo bere buruari uretara utzi eutsan. Bere bila joan zirenean, uger egiten aurkitu eben. Itaundurik zergatik behar hori egin eban, erantzun eban diruak amaitu eta lan barik egoala. Horregatik hil gura izan ebala bere burua. Zergatik uger egiten ete eban ba? BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- bustialdiak hartu
Azalpena: bainatu
Adibideak:
Bustialdiak hartzen etorrita dagoz oraingoan hemen hainbat erbestear BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- don ardaogaz oheratu
Azalpena: mozkortu
Adibideak:
Politena da barriz gure ontziaren aurre-aurrean dagoen ardanetxeko atsoa. Gizona joan jakonik eta hona, hasi goizean eta gaueraino amaibako lebatzagaz dabil. Gauean oheratzen da bere gizona baino maiteago dauen Don Ardao-gaz, eta goizean jagiten denean berehala hasten da mosuka bere adiskide kutuna Doña Txitxiparra-gaz. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- doña txitxiparragaz mosuka
Azalpena: mozkorkerian
Adibideak:
Politena da barriz gure ontziaren aurre-aurrean dagoen ardanetxeko atsoa. Gizona joan jakonik eta hona, hasi goizean eta gaueraino amaibako lebatzagaz dabil. Gauean oheratzen da bere gizona baino maiteago dauen Don Ardao-gaz, eta goizean jagiten denean berehala hasten da mosuka bere adiskide kutuna Doña Txitxiparra-gaz. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- egunak txirrist egin
Azalpena: eguna argitu
Adibideak:
Lo nengoela iratzartu nabe, eta non sartzen jatazen madrildar bi neure alderdi bietan. Handik gerotxuagoan non datorren beste agure lodi bat, eta berehala etzan da alboko kaja zahar baten gainean. Nire lagun madrildarrak viajante de comercio gazte bi izan dira. Egunak txirrist egin dauenerako jagi naiz ohetik edo dena delakotik, eta jantzi ondoren han noa eskaratzera. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- (inorengatik) ekinean ibili
Azalpena: maiseatu
Adibideak:
Eta azkenez, euskotar denok izango gara tentel batzuk... Egi-egia izango da hori denaori... baina orain itaun bat... Ondo deritzazue hortik zehar zabiltzan ardi galduak, ekinean ibiltea norberaren amagatik seme bat, edo norberen arrebagatik neba bat, edo norberen emazteagatik senar bat? Ez, ezta? Ez litzakizue atsegin izango zeuen emazte edo hurko batek zeuen zapitxuak eguzkitara ateratea. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- erbi ordez katua sartu
Azalpena: tronpatu
Adibideak:
Esan deustenez, Frantziako gobernuak agindu ebazan Bartzelonako fabrika batera hainbat mila oinetako soldaduentzat, eta atzera bidali beharra izan dabe kartoizko zola-eta txarto eginak izan direlako. Eta beste fabrika batzuetara be frantsesek eskariak egin dabez: uhalak, estalkiak, galtzerdiak, eta abar. Baina zer? Uhal ordez katu-narruzko zintak bidali ei deutsieez, estalki ordez edozer gauza, eta galtzerdi ordez barriz txarrikeria bat. Horra ba, orain Frantziako gobernuak, haserreturik, Bartzelonako gauzei ateak itxi deutsoz, eta bartzelonatarrak uleari tiraka ei dabiltza. Baina, norena errua? Eurena, erbi ordez katua sartu gura izan dabelako. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- (inoren) erru emon
Azalpena: errudun egin
Adibideak:
guda hori noren erruz den inork ez daki, denok bata bestearen erru emoten dabelako. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- errua (inori) ezarri
Azalpena: errua (inori) egotzi
Adibideak:
Hortik da ezagun guda ona ez dena denok dakiela, asmatu dabenek berberek be inori errua ezarririk eskuak garbitu nahi dabezelako. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- eskuak garbitu
Azalpena: erantzukizunak ukatu
Adibideak:
Hortik da ezagun guda ona ez dena denok dakiela, asmatu dabenek berberek be inori errua ezarririk eskuak garbitu nahi dabezelako. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- (ezertarako) gar handia egon
Azalpena: (ezertarako) gogoa egon
Adibideak:
Vesubioko sumendi zulora sartuko da hil honen 18an Alessandro Malladra irakaslea, eta gero etorriko da Genoara krater horretaz hitzaldiak egiten. Jakitunen artean gar handia dago berari entzuteko. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- gerria makurtu
Azalpena: lan egin
Adibideak:
Gure herriko asabok heltzen ziren noiz edo noiz izendatu jaken lur zatira, eta gerriak ondo makurturik lortuten eben lehen sasiz eta bedarrez hornituriko lurrak atxurtuta solo eder mamitsu bihurtzea. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- gibel handiko
Azalpena: lasai
Adibideak:
Ez uste izan, irakurle euskalduna, behingo-behingo batean Ingalaterrak esango dauela izpisaturik: "Egin dodaz nahiak". Ez anaiak, ez, honeek oraindino Kirikiño berbera baino gibel handiagoko gizonak dira. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- gibelaundi
Azalpena: lasai
Adibideak:
Behin batean sevillatar bi etorri ziren Londresera, eta halako batean ikusi eben idatzita ingelesez "Gibelandidunen Batzokia", eta morroi honeei otu jake bertan sartzea. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- gogora etorri
Azalpena: oroitu
Adibideak:
Orain ez jatortaz gogora beste batzuen izenak. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- (ezertatik) gora
Azalpena: ordudanik
Adibideak:
Urrunago joan barik, nabilen ontzian, jakin ebenetik gora abertzalea nintzela, berehala hasi jatazan ulea hartzen, bateko hau eta besteko bestea. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
Gazteleraz: de allí en adelante
- goseak hilik
Azalpena: gosetuta
Adibideak:
Bertan egun batean aurkitu neban Lankara eritzon adiskide bat, neugaz ibiliriko agintaria. Nik entzutea neukan ontziburu han ebilela, baina zelakoa izan zen nire ikara goseak hilik eta zorrizturik ikusi nebanean. "Batxi, errukitu zakidaz" inostan, eta bere negarrak ikusirik hartu neban morroitzat ontzi barruan, eta ekarri genduen honantz nik aberastuta egoala uste neban Lankara. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- gosekil
Azalpena: txiro
Adibideak:
Argentina! herri zabal handia. Egun inon ez dot ikusi han beste gosekil, euskaldunak be zenbait. Hareek dinoenez, samingarria da Rotterdameko kaia ikustea ontzi bat baga eta kale guztiak gosekilez beterik.Herri honeek ba txirotasunak zapaldurik daukaz, ez da ikusten besterik gosekila elizarik-eliza baino. Samingarria da ikustea hainbeste emakume beharbada euretarik asko guduka itzelean gizonak hil jakezenak laguntza eske. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
Gazteleraz: muerto de hambre
- (inoren) hagin artera joan
Azalpena: galbidean sartu
Adibideak:
Euren harrotasun guztiekin be joango balitzaz elkarren hagin artera, eta batak besteari zakatzak atera, ederki etorriko litzake zakatzak elkarri ateragaz guda arrano hau amaituko balitz. Baina ez jakiat! BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- haginei eragin
Azalpena: jan
Adibideak:
Gazteak ginenean, ene irakurlea, gu be sarritan joaten ginen neskatilen etxera, baina ez musika joten, ezpabe ze haginei eragiten baino. Halakoak ginen gu, kendu neskatilen aita-amari txitxi-koipetsu edo ahozpeko arrautzak eta katilukada esne garratzak eta, ipinten genduenean sabel zitala ondo, urten. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- halan eta guzti be
Adibideak:
Edegiten dabe leiho bat berehala, eta ikusten nau etxeko gizon horrek ate aurrean nagoela, eta deituten deutso bere emazte edo dena delakoari: Vaite abaixo e ábrele á porta a ese maordomo e mais ó rapaz. Eta baderantzutso barrutik atsoak: E logo, ¿porqué ti non vais? Halan eta guzti be, handik gerotxuago edegiten deusku galiziar andaluz kantuak ederto dakitzan horrek, baita be badamosku kafe bero-beroa, eta harik eta dendak zabaldu arte barriketan lagundu be. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
Gazteleraz: no obstante
Frantsesez: cependant
- halan eta guztiz be
Adibideak:
Isilik egotearren berehala emon deutsaguz, baina halan eta guztiz be, haserreturik dabil, euskaldunik ez dauela etxean ikusi nahi ei dino.Denek iritzi eutsen txarto gudariak eroateko modu itsusi horri. Halan eta guztiz be, gehienak alai joiazen, batzuk "Gora!" deiadarka eta beste batzuk abesti aberkoiak kantuka.Hemen beheko aldean dago koadro bat guztiz antzina egina. Ezin leikio igarri zer den estalduta dagoelako, baina halan eta guztiz be, igerten da margo ona daukala, ze Udalak agintzen ei dau urteoro estalgarri gehiago ipinteko, eta halan eta guztiz be, inoiz ez dago behar den legez estalduta. Beti urteten dau gainera koadro horrek.Bustialdiak hartzen etorrita dagoz oraingoan hemen hainbat erbestear. Horra ba, jatetxe eta enparauetan ez dago toki bat be aske, ohe handietan hiru-lauk bardin egiten dabe elkarrekin lo, eta halan eta guztiz be kabidu ezinik dabiltza.Etxeko ohe apatzak utzi, eta behearen gainean lo egin, eta halan eta guztiz be, dantzan. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
Gazteleraz: no obstante
Frantsesez: cependant
- hamabiko lebatzagaz ibili
Azalpena: mozkortu
Adibideak:
Politena da barriz gure ontziaren aurre-aurrean dagoen ardanetxeko atsoa. Gizona joan jakonik eta hona, hasi goizean eta gaueraino amaibako lebatzagaz dabil. Gauean oheratzen da bere gizona baino maiteago dauen Don Ardao-gaz, eta goizean jagiten denean berehala hasten da mosuka bere adiskide kutuna Doña Txitxiparra-gaz. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- hanka jokoa egin
Azalpena: ihes egin
Adibideak:
Gaua zen, sardinak argi-birrist egiten eban, eta labana zelakoan ingeles gizajoek hanka-joko galanta egin eben.Agertu ziren hamabiren bat soldadu agintari gazte bategaz, eta ha zen hanka-jokua egin eustena nire sozialistek! BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
Kontzeptuak: IHESA
- hitza bete
Azalpena: agindutakoa egin
Adibideak:
Mutilak, ba, idazki bat egiteko ustean natork eta gainera Erandion emon neutsuen hitza betetearren. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
Kontzeptuak: AGINDUA
Gazteleraz: cumplir su palabra
- idiak apaxkada emoten dauen tokian
Azalpena: lehorrean
Adibideak:
Etxe guztietan daukie idatzita "Chiness Laundry", honek esan gura dau txinatar ikuztailea edo soineko-garbitzailea. Hahor ba, Kirikiño, honeexek be ederto bizimodua ateraten dabe, behinik behin idiak apaxkada emoten dauen tokian, gu barriz hemen itsaso gainean beti geure bizia haritxu batean dogula. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- iker bat egin
Azalpena: bisitatu
Adibideak:
Eguraldi guztiz txarrak egin zituen 18an hasita 24raino, baina 25ean egun ederra ipini eban, eta horra non goazen beste bat eta neu Savonara, adiskide zaharrei iker bat egitera BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- jaramonik ez egin
Azalpena: ez arduratu
Adibideak:
Deituten deutsot bati, eta jaramonik ez. Besteari, eta bardin. "Demoniñie!, neuk arin bizkortuko zaituet" esanda jaurti neutsen harri handi bat, eta atera eban zarata handira itzartu ziren, eta hasi ziren aharrausika. "Tirozue arin" ninotsen, baina eurak jaramonik be ez.Beti gabiltza euskarazko ikastola ipinteko, baina ez daukagu maisurik, eta Alderdiak ahaztuta gaukaz. Beti irakasle eske eta jaramonik ez deuskue egiten. Uste neban baino gehiago neure idazkiak irakurten dira. Horixe da niretzako alaitasunik handiena. Lehen beharbada jaramonik egiten ez eustienak "kaixo Batxi" esanda, edozein tokitan besarkatuten nabe, eta barriz lehen adiskidetzat nebazan askok, "Ala por ahí, bizkaitarrón!" esanda nire ondotik aldenduten dira. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- jipoia bero-bero egin
Azalpena: jipoitu
Adibideak:
"Bai? Oraintxe ikusiko dozu eginda", gorosti adakiaz emon-ahalak emon eutsozan. "Neuk aterako deutsudaz zuri señorakeriak" inotsan. Eta jipoia bero-bero egin ondoren, beretzat gosaria ipini eragin. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- kakarraldoa baino baltzago
Azalpena: oso beltz
Adibideak:
Taloa erreten ipinita badoa abereei jaten emoten, eta talo hori kakarraldoa baino baltzago. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- kontu handiko
Azalpena: garrantzizko
Adibideak:
Hegaz doanean hainbat irudi ateraten dau, eta irudiok dira guztiz kontu handikoak espainiarren gudarostearentzat, eta horregatik osoz daukie estimatu italiar azkar hau. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- lantzean behinean
Azalpena: aldizka
Adibideak:
Italiarra da berau, baina Espainiako gobernuaren menpean dago. Hegazlaria da, eta arabe hizkera arabiarrek eurek baino hobeto daki. Horregatik da guztiz balio handikoa Espainiako gudarostearentzat. Zeluan deritzon tokitik urten oi dau lantzean behinean hegaz bere tramankuluagaz turkiarren soinekoak jantzirik eta zuzen-zuzen joaten da oraindino Espainiak menperatu ez dauzen jara edo erkietara BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- lebatza atrapatu
Azalpena: mozkortu
Adibideak:
Gogor jagozak honeek morroiok. Txiki bat barik be, han doaz herrira, lebatz ederrak atrapatu ondoren eurei deritzanean datoz barrura. Nik ez dakit nork damotsen edaria dubarik. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- lehorreko lebatza
Azalpena: mozkorra
Adibideak:
Hor gaueko zazpietan hasten da burrunbada garagardotegietan, eta asko joan doaz etxera lehorreko lebatza harrapatuta. Ikustekoa da edozein tokitan ingelesekin aurkituz gero euren herriko abesti aberkoiak erabili ohi dabezela beti, eta beharbada lehorreko lebatz ikaragarria euki arren aldean, "Gora Ingalaterra!" edozein tokitan hots egingo dau. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- lupuak jotzea opa
Azalpena: mesprezatu
Adibideak:
Hemen gaur itsastarrak dira oporkariak, eta honeei laguntzeko egun gitxi barru hor dira besteok be... eta salerostea lupuak jo daiala. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
Kontzeptuak: MESPREZUA
- lur jo
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Orain bai, egia da, Ingalaterra ez dabil ugaritasuneko itsasoan uger, eta hau holan ikusirik, ez da sinesgaitza egunkariek alemanengatik dinoena. Honeek estatu biok, ba lur jota eta odol hutsituta geratu behar dabena badakigu arin-arin euren gorabeherak itunduten ez badituez. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
Kontzeptuak: HONDAMENA
- men barik
Azalpena: hust egin gabe
Adibideak:
Hor daukazuez ba, nire idazkiak bat men barik irakurten dabez eta Euzkadi egunkaria egunoro hartzen dabe, eusko odola euren zainetan eta eusko abizenak daukez, eta ez dira eusko abertzaleak. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- nekatxin zotz!
Adibideak:
Eurak: Bai, guztizko egia da hori tamalez. Zorioneko fabrika! Zorioneko ogi barrabana! Horixe egin ohi deuskue: hauteskundeetan, ogia esku bategaz erakutsi eta besteagaz txartela, kandidatura, eta horra!... gu gehienak kontserbadoreengana joan behar nahitaez, goseak hilten geure sendia ikusi nahi ez badogu. Neuk: Nekatxin zotz!Hau ikusirik, neure lehenengo hitza izan da, nekatxin zotz!, hemen lurpean be biztanleak jagozak, hor Euzkadin be badagoz baina. Horkoak satorrak, saguak, zapuak, harrak dira, baina hemen pertsonak. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- noiz edo noiz
Azalpena: noizbait
Adibideak:
Noiz edo noiz sartu ginen ba berton, eta ontziburuaren aginduz nasatik hurretxuan gelditu ginen atxurrak hondora jaurtiteko ustean. Gure herriko asabok heltzen ziren noiz edo noiz izendatu jaken lur zatira, eta gerriak ondo makurturik lortuten eben lehen sasiz eta bedarrez hornituriko lurrak atxurtuta solo eder mamitsu bihurtzea. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA / ETORKIZUNA
- noiz edo noiz
Azalpena: aldizka
Adibideak:
Urten banaiz ni esaten noiz edo noiz Euzkadin be badagozela mediku bikainak, inginariak eta abar, nire hitza berehala estaltzen da honegaz: "Euskal Herrian ez bajagok gizon bat zuhurrik, gu ez bagozak inoiz izan ezebe", eta holakoak. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA / ETORKIZUNA
- noizik behin
Azalpena: aldizka
Adibideak:
Noizik behin igaroten da gure albotik ontziren bat argirik baga, eta besteren bat argindarrez alboak argiztuta, bere hizki handidun izena agerian dauela, ezagutu daien bere albotik igaroten diren guztiek Honek ez eukazan praka batzuk baino, eta noizik behin Abarka bere atsoak garbitzen eutsazanean, harik eta gakoan lehortu edo higaitu arte BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
- noizik behinean
Azalpena: aldizka
Adibideak:
Horra nondik, handia hazi naizenean noizik behinean ikusi beharra heldu jatan, baina behinik behinean Murtzia guztia Mazarron lakoa bada, ez ikusteko hobea da. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
- noizik noizera
Azalpena: aldizka
Adibideak:
Noizik noizera puskat harrotuta zeozertan hasten badira ingelesen aurka, berehala jaurtiten dabez han dagozen gudontziek hiru edo lau putz, hil baltz pilo bat, eta gero dena isil-isilik. Urtebetean ibili zen kanpoan lo egiten, eta ontzietatik jaurtitzen eben jatekoa hartzen, arranokeriak be noizik noizera egiten ebazan espetxera eroan eien, baina han be jatekorik emon barik atzera ateratzen eben. Berehala hasi zen hor Granada aldeko musikak joten, eta noizik noizera niri begiratuta egiten eustan, "Fastidiarse!". Zergatik nire adiskidetzako txoriburua, inostan niri "fastidiarse"? Uste zenduan zuk, bihotz gitxidun gizon zengel horrek, nik Andaluzia aldeko denari ikaragarrizko amorrua neutsala, ezta? A gixajoa! Noizik noizera edo, hobeto esateko, egunero dakarrez egunkariek hiru-lau ontzi hondora joan direla eta holan, baina honegatik zirkinik be ez dau inork egiten. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
- odol hotzezko
Azalpena: lasai, soraio
Adibideak:
Egunero dakarre egunkariek zeozer hizki handiekin idatzita irakurleari su gehiago sartzeko. Bien bitartean honeek, odol hotzezko biztanleok, nahiz albiste txar nahiz on, bardin irakurten dabez erakutsi gabe samintasunen txistilik euren aurpegietan. Beti itxaropen sendoa dabela euren gudontzietan, euren soldaduengan eta euren armetan. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- odol hutsitu
Azalpena: pobretu
Adibideak:
Orain bai, egia da, Ingalaterra ez dabil ugaritasuneko itsasoan uger, eta hau holan ikusirik, ez da sinesgaitza egunkariek alemanengatik dinoena. Honeek estatu biok, ba lur jota eta odol hutsituta geratu behar dabena badakigu arin-arin euren gorabeherak itunduten ez badituez. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- (neure, heure, bere...) odola emon
Azalpena: (ezeren alde borrokan) hil
Adibideak:
Beste gauza bat be jazo da: Frantzian, euren odola hainbat mutil ederrek emoten daben bitartean beste sendi batzuk abertzaletasunez kondarrik euren bihotzean ez eukela oporrera doaz. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- oinestua baino arinago
Azalpena: oso arin
Adibideak:
Ni baninoan neure burdian azokara, eta ez nintzen heltzen. Nire albotik igaro zen frantses ontzi bateko hornikaria oinestua baino arinago, eta neure zaldiari itaundu neutsan ia zergatik ez doan ha legez, eta erantzun eustan emoteko sei penny gehiago, eta gero aske utziko deustala latigoa erabilten. Bai? Eutsok ba? Hasten naiz emoten, nongo frantsesa? Laster geratu zen atzetik, baina ha ez zen abiada. Oinestua baino arinago ginoazen.Horregatik entzutea euki doguneko beste kafetegi bat edegi dabela, oinestua baino arinago joan gara bertara lau euskaldun. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- (neure, heure, bere...) opilari sua ezarri
Azalpena: norberaren alde ari
Adibideak:
Honeek dira morroiak inor ondo ipinteko burua gertu ipini ohi dabenak, inor txarto ikusteak zeregin handia emoten deutsenak, baina behinik behinean lehenengo euren opilari sua ezartzen deutsienak. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
Gazteleraz: arrimar el ascua a su sardina
Frantsesez: prêcher pour son saint
- oraindino oraintsu
Azalpena: duela gutxi
Adibideak:
Ez edo dago munduan bere kaia baino asko ederragorik. Oraindino oraintsu eginda daukaz dock eder handi bi, hamabi kilometro karratu baino gorago dabezenak BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- ordu seguruan ez egon
Azalpena: arriskuan egon
Adibideak:
baita be hona datozen ontziak ordu seguruan inoiz ez dagozelako, ez dago ba kai honetan ez poliziarik ez Jaungoikoaren eskerrik. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- piperra baino serioago
Azalpena: oso serio
Adibideak:
Gaur goizean neure adiskide bat eta ni sartu gara piperra baino serioago tranbia batean, geure hartu-emonez gabiltzala hizketan euskaraz BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- prakak eutsi ezinik
Azalpena: beldurrez
Adibideak:
Bederatzi euskotar bakarrik gagoz barruan hogeita hamabi gizonetik. Gu oso alai gagoz, baina valentziarrak hemen dabiltza prakak eutsi ezinik beldurrez, hor Bilbaon denok utziko ete doguzen. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- putz egin
Azalpena: ahalegindu
Adibideak:
Besteak ez dira ausartuten izan hareek salbatzen joateko, igarten izan dabelako eurak be samaraino sartuko direla (eta sartuz gero ezin leike urten inork atera ezik, norbera beteko zulotxuan egoten delako bat). Azkenean etorri da polizia bat, eta joan da hiru emakumeok egon diren tokira. Eta bera be zaust! sartu da, putz nahikoa egiten izan dau, baina ezin urten, eta gero sokatxu bategaz atera dabez laurok, sokatxua automobil bati lotu atzetik eta tiratuta tatarrez. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- sabel zitala eduki
Azalpena: mozkortua egon
Adibideak:
Ardanetxe horretara joan zen gure ontziko arotza atzo, eta hamar edontzikada ardao edan ondoren hiru txakur handigaz ordaindu nahi eban. Hau ikusirik, atsoak eukan lebatzagaz, bonbil bategaz apurtu eutsan burua. Arotz honek be sabel zitala eukan, eta jakina, han izan zan barrabaskeria itzela zen. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- sakela zabaldu
Azalpena: dirua eman
Adibideak:
Ia ba, ontzijaubeok, zabaldu sakelok, gitxienez behar direlako hiru laurleko morroiok elikatzeko (bakoitzarentzat). BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- su egin
Azalpena: tiro jo
Adibideak:
Hasi Dover-en eta harik eta Middlesbrougheraino, erreskadan dagoz berrogei gudontzi baino gehiago, denak bata besteen hur samartxu, eta gertu su egiteko, behar balitzake igarotzen diren ontzi guztiei agiriak eskatzen deutsieezela. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- su eta gar
Azalpena: sutsu
Adibideak:
Frasquito andaluziarra ibili da su eta gar bere herriko kantu batzuk abesten. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
Kontzeptuak: AHALEGINA
- (inori) sua sartu
Azalpena: animatu, kuraia eman
Adibideak:
Egunero dakarre egunkariek zeozer hizki handiekin idatzita irakurleari su gehiago sartzeko. Bien bitartean honeek, odol hotzezko biztanleok, nahiz albiste txar nahiz on, bardin irakurten dabez erakutsi gabe samintasunen txistilik euren aurpegietan. Beti itxaropen sendoa dabela euren gudontzietan, euren soldaduengan eta euren armetan. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- tintitxu bat be ez aditu
Azalpena: ezer ez ulertu
Adibideak:
Zeuen hizketaren tintitxu bat be ez dodalako aditzen BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- txakurrenak esan
Azalpena: maiseatu
Adibideak:
Beronen ondora etorri ohi dira hamazazpi harakin, hamahiru okin, hogeita hamar soineko-garbitzaile, beste hainbeste oinetakogile, eta ontzi guztia beteten dabe idazki-azalez edo tarjetez euren etxearen zuzenbideaz, eta denak bata besteagatik txakurrenak esaten. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
Kontzeptuak: ESATEA
- tximista baizen arin
Azalpena: oso arin
Adibideak:
Handik gerotxuago hara non ikusten dodan herrirantz etorrela ontziburua beste sei baltzekin, baina tximista baizen arin. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- tximista legez
Azalpena: arin
Adibideak:
Tximista legez han doa untzetik eskegita dagoen amantal zurira, ateraten dau giltza txiki bat handik, zuzen-zuzen doa, jakina! Kankanarrua edegiten dau... ha zen barrabaskeria! BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- txistik ez egin
Azalpena: isilik egon
Adibideak:
Ume abeslariek barreka eta abar zarataka daragoie, baina gure Jauregizarrek erremuskada bategaz isiltzen ditu. Han inork ez dau egiten txistik, aginduten jakona egin baino. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- (ezeren) txistilik ez
Azalpena: ezer ez
Adibideak:
Kantualdi aukerakoak jo be egiten ditu piano zahar hark zulotxu batetik penny bat jaurtita, eta bien bitartean Ipiskik ekiten deutso dantza alaietan, erakutsi nahirik bere atorrak, Mundakatik urten dauenik hona jaboiaren txistilik ikusi ez dabenak. Egunero dakarre egunkariek zeozer hizki handiekin idatzita irakurleari su gehiago sartzeko. Bien bitartean honeek, odol hotzezko biztanleok, nahiz albiste txar nahiz on, bardin irakurten dabez erakutsi gabe samintasunen txistilik euren aurpegietan. Beti itxaropen sendoa dabela euren gudontzietan, euren soldaduengan eta euren armetan. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- txistua baino arinago
Azalpena: arin, berehala
Adibideak:
Gizonek beste zer edo zer egiten diharduen bitartean, ikustekoak dira leman atsoak txistua baino arinago ibaian gora eta behera ontziak zuzenduten. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- txistua legez
Azalpena: arin, berehala
Adibideak:
eta aldi gitxi egiten daben legez hemen ontziak zama hartzeko, txistua legez joaten jakez hemengo egun biak. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- txoriburu
Azalpena: txolin
Adibideak:
zeren ez zekiten igel txori-buruak zer eskatzen zuten. (itur)Berehala hasi zen hor Granada aldeko musikak joten, eta noizik noizera niri begiratuta egiten eustan, "Fastidiarse!". Zergatik nire adiskidetzako txoriburua, inostan niri "fastidiarse"? Uste zenduan zuk, bihotz gitxidun gizon zengel horrek, nik Andaluzia aldeko denari ikaragarrizko amorrua neutsala, ezta? A gixajoa! BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
Kontzeptuak: ZENTZUA
Gazteleraz: cabeza de chorlito
Frantsesez: tête frêlée
- ugaritasuneko itsasoan uger ibili
Azalpena: aberatsa izan
Adibideak:
Orain bai, egia da, Ingalaterra ez dabil ugaritasuneko itsasoan uger, eta hau holan ikusirik, ez da sinesgaitza egunkariek alemanengatik dinoena. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
Gazteleraz: nadar en la abundancia
- ulea hartu
Azalpena: trufatu
Adibideak:
Urrunago joan barik, nabilen ontzian, jakin ebenetik gora abertzalea nintzela, berehala hasi jatazan ulea hartzen, bateko hau eta besteko bestea. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
Gazteleraz: tomar el pelo
Frantsesez: faire la barbe
- uleari tiraka ibili
Azalpena: damutu
Adibideak:
Esan deustenez, Frantziako gobernuak agindu ebazan Bartzelonako fabrika batera hainbat mila oinetako soldaduentzat, eta atzera bidali beharra izan dabe kartoizko zola-eta txarto eginak izan direlako. Eta beste fabrika batzuetara be frantsesek eskariak egin dabez: uhalak, estalkiak, galtzerdiak, eta abar. Baina zer? Uhal ordez katu-narruzko zintak bidali ei deutsieez, estalki ordez edozer gauza, eta galtzerdi ordez barriz txarrikeria bat. Horra ba, orain Frantziako gobernuak, haserreturik, Bartzelonako gauzei ateak itxi deutsoz, eta bartzelonatarrak uleari tiraka ei dabiltza. Baina, norena errua? Eurena, erbi ordez katua sartu gura izan dabelako. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- upielako
Azalpena: sekulako
Adibideak:
Ba, lehen esan deutsuedan legez, nik be ikusi dodaz hemen eta ez uste izan gitxi zirenik; hamabiren bat baziren eta upielako antzoki funtzioak emon dabez bart Handik gerotxuago hara non ikusten dodan herrirantz etorrela ontziburua beste sei baltzekin, baina tximista baizen arin. Begiratuten dot ondo, eta upielako zapladak eragoion emoten ezker-eskumatara. Arraietan! Hemen be latigoa behar da? BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- (inori) zakatzak atera
Azalpena: (inork inor) hil
Adibideak:
Euren harrotasun guztiekin be joango balitzaz elkarren hagin artera, eta batak besteari zakatzak atera, ederki etorriko litzake zakatzak elkarri ateragaz guda arrano hau amaituko balitz. Baina ez jakiat! BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
- (inoren) zapitxoak eguzkitara atera
Azalpena: gordeko akatsak erakutsi
Adibideak:
Eta azkenez, euskotar denok izango gara tentel batzuk... Egi-egia izango da hori denaori... baina orain itaun bat... Ondo deritzazue hortik zehar zabiltzan ardi galduak, ekinean ibiltea norberaren amagatik seme bat, edo norberen arrebagatik neba bat, edo norberen emazteagatik senar bat? Ez, ezta? Ez litzakizue atsegin izango zeuen emazte edo hurko batek zeuen zapitxuak eguzkitara ateratea. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
Gazteleraz: sacar a relucir los trapos sucios
- zotz egin
Azalpena: zozkatu
Adibideak:
Eskerrak gero oilar argal zahar bat zotz egiteko ipini ebala, txakur-txiki baten txartela, eta atso baltz ipiski bati urten jakon. BILBAO, J. B. "Batxi" Hau mundu arrano hau, 1914-16.
|
|