- airetik lotu
Azalpena: (pilota) airez jo, airean jo
Adibideak:
"Punpatik ez diat lehengoek baino gehiago ihardokiko. Dutan parada bakarra diat airetik lotzea. Suertez lehen sakak biltzen badiozkak dudatzen eta nahasten hasiko duk eta botea aldatuko dik. Orduan ene aldi izanen duk"
KAZETARITZA
HERRIA Aldizkaria, 1996.
- aldi txarra ukan
Azalpena: ondoezik egon
Adibideak:
Errotabereak zuen aldia txarra, eskua omen, nahiz jo haundi batzu eginik ere artetan
KAZETARITZA
HERRIA Aldizkaria, 1996.
- apoharmatuarena egin
Azalpena: bat eginik aurrera egin
Adibideak:
Aintzinekoak borrokatu dira apoharmatuarena eginez, erran nahi baita elgar loturik eta batek baloina besapean badoazila aintzina, emeki emeki apoharmatua iduri
KAZETARITZA
HERRIA Aldizkaria, 1996.
- azken hatsa bota / eman
Azalpena: hil
Adibideak:
Kolpatu handi altxatu dute eta artategi batetarat heldu orduko eman du bere azken hatsa...
KAZETARITZA
HERRIA Aldizkaria, 1996.
Kontzeptuak: HERIOTZA
Gazteleraz: exhalar el último suspiro
Frantsesez: tourner de l'oeil
- azken uztarrak
Azalpena: azken emana
Adibideak:
Neguaren azken uztarrak? Negu handirik ez ginuela orai arte, horra non elurra ere jin zaikun... Astearte goizean, bazter guziak xuri xuria ezarri ditu Euskal Herri barnean bezala kostaldean ere...
KAZETARITZA
HERRIA Aldizkaria, 1996.
Kontzeptuak: AMAIERA
Gazteleraz: los últimos coletazos
- azken zitoa
Azalpena: gazteena
Adibideak:
Donoztiri Basagaitzean sortua, 13 haurridetarik "azken zitoa" berak bere omorearekin zion bezala, 93 urte eginen zituen martxoaren 13an
KAZETARITZA
HERRIA Aldizkaria, 1996.
- besoa ukan
Azalpena: indartsua izan
Adibideak:
Besteek haatik gehixago egin behar zuten, besoa badu Berra hendaiarrak ere eta Urruñako eskolakoa da pilotan Christian Ezcurra, Patriken kusia
KAZETARITZA
HERRIA Aldizkaria, 1996.
Kontzeptuak: INDARRA
- denboraren bi hegalak bildu
Azalpena: hil
Adibideak:
Denboraren bi hegalak - hala deitzen zinituen sortzea eta heriotza - berrogeita hamar urtez zabaldurik, bildu dituzu urtarrilaren 8-an, goizeko zortziak eta erdietan
KAZETARITZA
HERRIA Aldizkaria, 1996.
- erremedio saltzaile
Azalpena: botikaria
Adibideak:
Ofizioz erremedio saltzaile zen farmazia edo botikarietan
KAZETARITZA
HERRIA Aldizkaria, 1996.
- (ezerk) eskerrik ez ukan
Azalpena: (ezer) ez estimatu
Adibideak:
Hemengo bildotsak ez duelakotz eskerrik?
KAZETARITZA
HERRIA Aldizkaria, 1996.
- fleitean izan
Azalpena: sasoian egon
Adibideak:
Hartan akabatu da Etchegoin, jadanik sobera fleitean ez zena osasunez
KAZETARITZA
HERRIA Aldizkaria, 1996.
Gazteleraz: estar en forma
- fuina bezain abila
Azalpena: oso trebea
Adibideak:
Mitterrand ez ginuen nor nahi. Izpiritu erne eta xorrotxa, gizon abila, fuña bezen abila, azeri zaharra baino azeriagoa, nahiko hedadura bazuena
KAZETARITZA
HERRIA Aldizkaria, 1996.
- gaztiaguaren labe gorria
Azalpena: infernua
Adibideak:
(Xalbador:) Zeruko edertasunak berak hotz hotza ninduen uzten, gaztiguaren labe gorria baizik ez nuen ikusten
KAZETARITZA
HERRIA Aldizkaria, 1996.
- kukuso merkatua
Azalpena: erreusen merkatua
Adibideak:
Ilabeteko hirugarren igandea kukuso merkatua. Helduden igandean ere dugu kukuso merkatua. Pentsatzeko da jende ainitz hurbilduko dela merkatu hortarat eta ainitzek gogoan daukatela otsailaren 18a
KAZETARITZA
HERRIA Aldizkaria, 1996.
Frantsesez: marché aux puces
- lerroan egin
Azalpena: bat bestearen ondotik egin
Adibideak:
35-30 galtzen izanik, azken hamabostak [tantoak] egin tuzte lerroan senpertarrek
KAZETARITZA
HERRIA Aldizkaria, 1996.
- molde ukan
Azalpena: trebetasuna ageri
Adibideak:
Badute molde hauk ere eta ukan dute dotzena baten abantaila, jo eder batzu, taulak ere bai, eginez denek baina peto itsusiak ere
KAZETARITZA
HERRIA Aldizkaria, 1996.
Gazteleraz: apuntar maneras
- ogia erre artinoko opila ukan
Azalpena: gaitasunak ukan
Adibideak:
Biharko pilotari hauk izan ditugu Garatenean, lehenik, ogia erre artinoko opila. Ogi onaren mentura sarriko, holako opilak
KAZETARITZA
HERRIA Aldizkaria, 1996.
- oiloa bipildu
Azalpena: (zerbait) sakon aztertu
Adibideak:
Ondoko hogei urteetako ikerketa eta lanpide gehiena sortuko duen ondarkin proiektu hori pikoan emaiteko orduan ikerketa batzorde bat emana da legez. Honek du oiloa bipildu. Ekolosiztek erran oharpen larrienak bere egin ditu iker batzorde horrek
KAZETARITZA
HERRIA Aldizkaria, 1996.
- otsoaren ahora joan
Azalpena: galbidean jarri
Adibideak:
Otsoaren ahorat joanak zirena donazahartarrak Milafrangarat igandean, Martiarenaren trinketerat
KAZETARITZA
HERRIA Aldizkaria, 1996.
Gazteleraz: meterse en la boca del lobo
Frantsesez: se jeter dans la gueule du loup
- pikoan ezarri
Azalpena: prestatu, atondu
Adibideak:
Andere auzapezak gauza batzu pikoan ezarri ditu
KAZETARITZA
HERRIA Aldizkaria, 1996.
- pindarrak atera
Azalpena: distiratu
Adibideak:
Doi-doia hogei urte inguru hortan pindarrak ateraz mundua ilusitu behar duen bat, gazte gordinaren jeinuak ororen adoragarri ezarriz, eta hori, diruz hanpaturik gelditzeko, hori ote dea mailik goreneko kirola?
KAZETARITZA
HERRIA Aldizkaria, 1996.
- selauruko kutxa iduri
Azalpena: nork berak zenbat balio duen ez jakin
Adibideak:
Amatxik iduri du, barkamendurekin, selauruko kutxa xaharra. Hunek ez daki ez bere balioa. Eta han baztertu zutenek are gutiago
KAZETARITZA
HERRIA Aldizkaria, 1996.
- tokiaren gainean ezin egon
Azalpena: etengabe hara eta hona ibili
Adibideak:
Jakes handia tokiaren gainean ez dauke. Aintzineko astean, Frantzia behere hortan ibilirik, Ameriketarat airatua ginuen!
KAZETARITZA
HERRIA Aldizkaria, 1996.
Gazteleraz: ser culo de mal asiento
- trenpu txartze
Azalpena: ondoez, ongiez
Adibideak:
Urte bat baino gehiago bazen, Panpile guduan ari zela gaitzaren aurka. Hunek higaturik, trenputxartze batek ereman du Eguberri goizean, 44 urtetan
KAZETARITZA
HERRIA Aldizkaria, 1996.
- xardina eta bixilien denbora
Azalpena: garizuma
Adibideak:
Lehenago kauseraz eta bestez aserik hasten zen garizuma, xardinen eta bixilien denbora
KAZETARITZA
HERRIA Aldizkaria, 1996.
- xintximariak ikusi
Azalpena: sufritu
Adibideak:
Gonzalez lehen minixtroak ere xintximariak ikusten ditu afera horrekin, ez baitakote alabainan nehork sinesten harek ez jakinean zutela bertze horiek GAL delakoa moldatu Errusiako presidentak beti xintximariak ikusten ditu Txetxeniarekin
KAZETARITZA
HERRIA Aldizkaria, 1996.
Gazteleraz: pasarlas moradas
Frantsesez: voir le diable
- zezen-plazan bezala ari
Azalpena: orroka ari
Adibideak:
Nor nausiko hirugarren finalerdian, Capellan Errioxarra eta Beloki Nafartarra garraile, dudarik gabe aldi hontan. Logroñoko ikusleak ere alde, orroaz partida guzian, zezen plazan bezala
KAZETARITZA
HERRIA Aldizkaria, 1996.