- airean eduki
Azalpena: urduriarazi
Adibideak:
Iduki oi zuten airean kaleak
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Kontzeptuak: URDURITASUNA
Gazteleraz: tener en vilo
- akerrak jeztera (bidali)
Azalpena: solasa edo harremanak haserrez hautsi
Adibideak:
Uztar ditzala onek azeri okerrak eta jatzi ditzala nai badu akerrak
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Gazteleraz: mandar a freir churros
Frantsesez: envoyer balader
- akuilua ostiko jotzea
Azalpena: ezinezkotan saiatzea
Adibideak:
Erokeri andia oi dek, nerekiko, akullo jotzea bortizki ostiko
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Kontzeptuak: ALFERRIKAKO (AHALEGINA)
Gazteleraz: dar coces contra el aguijón
- alde bat utzi
Azalpena: baztertu
Adibideak:
Alde bat utzirikan beren gurasoak
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
- (ezeri, inori) aurpegi(a) eman
Azalpena: erasoari erantzun
Adibideak:
Artz andiari ezin arpegi emanik
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Gazteleraz: plantar cara
Frantsesez: faire face
- azeri okerrak uztartzera (bidali)
Azalpena: solasa edo harremanak haserrez hautsi
Adibideak:
uztar ditzala onek azeri okerrak eta jatzi ditzala nai badu akerrak
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Gazteleraz: mandar a freir churros
Frantsesez: envoyer balader
- balaz pasa
Azalpena: (inork inor) hil
Adibideak:
bertan da azaltzen eiztari bat, eta du bi balaz pasatzen
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Kontzeptuak: ERAILKETA
- (neure, heure, bere...) barrenean
Azalpena: norberaren baitan
Adibideak:
bere barrenean zion: "ezin gora jo"!
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Gazteleraz: para (mis, tus, sus...) adentros
Frantsesez: dans (mon, ton, son...) for intérieur
- begizkoak ipini
Azalpena: madarikatu
Adibideak:
Ifini dizkidala niri begizkoak
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Kontzeptuak: MADARIKAZIOA
Gazteleraz: echar mal de ojo
Frantsesez: jeter un sort
- behin eta berriz
Azalpena: maiz
Adibideak:
bein eta berriz zera zorionekoa.
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: una y otra vez
- beste mundura joan
Azalpena: hil
Adibideak:
Ez da bat bakarrika beste mundura joan
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Kontzeptuak: HERIOTZA
Gazteleraz: irse al otro barrio
- (inoren) bizkarretik
Azalpena: bestek ordainduta
Adibideak:
ederki artutzen dute besteren bizkarretikan.
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Kontzeptuak: BALIAKETA
Gazteleraz: a (mi, tu, su...) costa
- burutik behera eraso
Azalpena: jo
Adibideak:
Egur bat artu eta an dijoakio eta burutik bera erasotzen dio
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
- burutik jauzi
Azalpena: zoratu
Adibideak:
Baña gizona dago burutik jauzia
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Frantsesez: perdre la boule
- buruz behera
Azalpena: oker
Adibideak:
bestela buruz bera joango da mundua.
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Kontzeptuak: APALTASUNA / OKERKERIA
- buztana hankapean
Azalpena: umildurik
Adibideak:
burua makur eta buztana anka-pean.
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Kontzeptuak: APALTASUNA
Gazteleraz: con el rabo entre las piernas
Frantsesez: la queue entre les jambes
- erronka(k) jo
Azalpena: harrokeriatan ibili
Adibideak:
Ark asko inkriño nik ere trajiño arronka jotzen geio ori ni baño
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Kontzeptuak: HARROKERIA
- (neure, heure, bere...) gain hartu
Azalpena: ardurapean hartu
Adibideak:
nere gain artzen diat
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Gazteleraz: cargar sobre (sus) espaldas
- gogoak eman
Azalpena: otu
Adibideak:
Ematen dio jateko gogoak
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
- gora-behera
Azalpena: arazo
Adibideak:
Eta askotan dabilkiyena munduko goraberia.
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
- (inori) hagin tarte bat betetzeko ez izan
Azalpena: (inor) baino gutiago izan
Adibideak:
Ez naiz agin-tarte bat zuri betetzeko
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
- hankaz gora
Azalpena: alderantziz, burua lurrerantz
Adibideak:
bereala bear du ankaz gora jarri.
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Kontzeptuak: ALDERANTZIZ / NAHASPILA
Gazteleraz: patas arriba
Frantsesez: les quatre fers dans l'air
- hitza jan
Azalpena: agindutakoa ez bete
Adibideak:
Ez asi itzik jatera
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Kontzeptuak: AGINDUA
Frantsesez: revenir sur sa parole
- hitzontzi
Azalpena: berritsu
Adibideak:
gizon itz-ontziyk.
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Kontzeptuak: BERRITSUKERIA
Gazteleraz: boquirroto
Frantsesez: moulin à paroles
- hortik edo handik
Azalpena: nonbaitetik
Adibideak:
norbait etorriko da ortik edo andik.
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
- hortzetako minez ez utzi
Azalpena: jo
Adibideak:
Ez at -dio- utziko ortzetako miñez!
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Kontzeptuak: JIPOIA
- inoiz behin
Azalpena: inoizka
Adibideak:
esperentziyak azaltzen dira iñoiz bein edo berretan.
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: alguna que otra vez
Frantsesez: parfois
- (ezeri, inori) kontu egin
Azalpena: adi egon / zaindu
Adibideak:
Osasunari ongi kontu egitea
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Kontzeptuak: GOGOETA
- kontuan erori
Azalpena: konturatu
Adibideak:
Oraintxe asitzen nak kontuan erorten
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Gazteleraz: caer en la cuenta
- kukuak soinua gaizki jo
Azalpena: espero ez bezala gertatu
Adibideak:
Baña gaizki jo zion soñua kukuak
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
- lehenbailehen
Azalpena: ahal den arinen
Adibideak:
lasterka an dijoaz sartzera lenbailen.
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Kontzeptuak: ARINTASUNA / LEHENTASUNA
Gazteleraz: cuanto antes
Frantsesez: dès que possible
- lo betean
Azalpena: guztiz lo
Adibideak:
nekaturik zegoan lo bete-betean.
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
- lur(ra) jo
Azalpena: hondatu
Adibideak:
Karlosek jo-arazo digu guri lurra
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Kontzeptuak: HONDAMENA
Gazteleraz: venirse abajo
Frantsesez: tomber dans la dèche
- noizik behin
Azalpena: aldizka
Adibideak:
noizik bein baldin badet.
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Kontzeptuak: BAKANTASUNA
Gazteleraz: de vez en cuando
Frantsesez: de temps à autre
- orobat
Azalpena: berdin
Adibideak:
gañera orobat egazti ta animali.
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Kontzeptuak: ANTZA
- sabel arrabia
Azalpena: sabeleko min
Adibideak:
eta izaten ditut sabel-errabiyak.
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
- sasia(k) sutu
Azalpena: iskanbila edo sesioa sortu
Adibideak:
Ibilli sasi guztiyak sututzen
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Kontzeptuak: ISTILUA
Gazteleraz: sembrar cizaña
- senper ordua
Azalpena: erabakitzeko unea
Adibideak:
ongi jan, ongi edan, bear aurrak azi, senper orduan oi du bakoitzak ikusi.
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Gazteleraz: la hora de la verdad
- sugea limari horzka aritzea
Azalpena: ezinezkotan saiatzea
Adibideak:
ortzka ari zitzaioen sugea limari limak esaten zion: alferrik aiz ari.
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Kontzeptuak: ALFERRIKAKO (AHALEGINA)
- tripazain
Azalpena: jatun
Adibideak:
batzuek tripa-zaiak, besteak ordiak.
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Gazteleraz: tragaldabas
Frantsesez: avaleur de pois
- zangoa atzera bota
Azalpena: beldurtu
Adibideak:
Nik ez diat zankorik atzera botatzen
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Kontzeptuak: BELDURRA
Gazteleraz: echarse atrás
- zein baino zein (...)-ago
Azalpena: lehian
Adibideak:
zein baño zein arako ote zan aurrena.
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Frantsesez: à qui mieux mieux